Itzalaren eta argitasunaren arteko borroka

  • Hesian ::Maite dugu

    Autoekoizpena

    iraupena ::29´20´´

Maite dugu diskoa
Sakanako taldeak argi du musika mezuak helarazteko erabili nahi duela. Euskal Herriko egoera politikoarekin oso kezkatuta daude, eta erasoei erantzuteko eta autodeterminazio eskubidearen alde egiteko aldarrikapenak egiten dituzte. Horretarako, eta bestelako sentimenduak ere plazaratzeko, 1980ko hamarkadako punkaren, euskal rockaren eta AEBetako hardcore melodikoaren arteko kantuak idatzi ohi dituzte, baita ska ukituko kantaren bat eta Bouncing Souls taldearen bertsio bat ere. Taldearen ezaugarri azpimarragarrienetakoa neska eta mutil banak ahotsak tartekatzea da; horrek kantuei kutsu melodikoagoa eta emaitza biribilagoa ematen die. Denbora gutxian aurtengo Gazte Topaguneko Zeru gorriko egunak, eta Euskal Herriak autodeterminazioa eta Musikaz Sakana indartuz ekimenetarako kantu bana grabatu du Hesianek.
Hesian
«Maitasuna izan daiteke borrokarik gordin eta mingarriena»

Gauzak dauden bezala, “maite duzue” ironia?


Esan beharrekoa beste era batera esateko aproposa da ironia. Betikoa betiko moduan esatea erraza da, panfleto edo txosten bati akordeak ipini eta lixto. Kritikoak eta exigenteak gara gure buruarekin. Horretaz aparte, ironia hori are aproposagoa da sarritan, albisteetan edo kalean entzuten diren gezurrei aurre egiteko: lagunak ikusteko ehunka kilometro egitea, hildakoak lurperatu eta ezin negarrik egitea… Ez dugu nahi, ez dugu hori maite, baina behartuta gaude horrela bizitzera.

“Erasotzat jotzen dute garena babestea”. Zein da defentsa onena?


Babes edo defentsak muturreraino eramaten direnean eraso bihurtu daitezke. Baina ez dira erasoak, dagokiguna soilik eskatzen dugu, borrokatu egiten dugu… Dudarik gabe defentsa onena, etsaiari min gehien egingo diona, eraikitzea da: gure herria oinarritik berpiztea. Eta, noski, erasotzen gaituztenean, aurre egitea.

“Zugatik emango nuke bizitza”, “Ene zainak moztuko nituzke zure minak baretzeko”. Halako erromantikoa da Nafarroako gazteria borrokalaria?


Gazteria nafarraren izenean hitz egitea gehiegi litzateke! Sentitzen duguna idazten dugu. Nork ez du noizbait maitatu? Nork ez du kontrolatu ezin duen zerbait sentitu? Maitasuna izan daiteke borrokarik gordin eta mingarriena.

Sakanatik zer inspiratzen dizue itsasoak?


Itsasoa edo itsas bazterra muga bat da. Bizitzan gauza eta pertsona askotara loturik aurkitzen gara. Arnasa eta arnas ezaren arteko muga da, borroka etengabea. Ezintasunari buelta eman nahian gabiltza hor; itsasoak bere handitasunarekin lagunduko digu. Azken finean, itsasoa gauza askotara loturik egon arren, askea baita.

Sinesten duzue musikak eta musika taldeek kontzientzia egin dezaketela?


Noski baietz. Musika tresna ezin hobea da komunikaziorako, eta komunikazioa kontzientziarako ezinbestekoa da.

ASTEKARIA
2008ko uztailaren 13a
Azoka
Azkenak
2024-12-19 | Leire Ibar
Ia urtebete daramate soldatarik gabe Bilboko ikastetxe bateko langileek, funts putre batek eraikina erosi ondoren

Scientia funts pribatuak Bilboko San Pedro Apostol eskola erosi, eta langileen eskubideak eta hezkuntzaren kalitatea hondatu dituela salatu dute. Bederatzi hilabete daramate langileek soldatarik gabe, eta Eusko Jaurlaritzaren esku-hartze eza kritikatu dute.


2024-12-19 | Gedar
Europan, pentsiodunen %13k jarraitu behar dute lanean

Erretiroa hartu berri dutenen %4,9k uztartu behar dituzte pentsioa eta lanen bat Espainiako Estatuan. Estonian %55 dira.


2024-12-19 | Axier Lopez
Palestinaren askatasunaren aldeko 10 orduko elkarretaratzea egingo dute Lekeition

Israel entitate sionista Palestinan egiten ari den "genozidio eta sarraski terrorista" salatzeko Lekeitioko hainbat eragilek txandakako hamar orduko elkarretaratzea egingo dute abenduaren 28an.


Ernairen kontrako 290.500 euroko isunak indargabetu ala nabarmen apaltzea onartu dute epaileek

Isunak baliogabetzeko helegitea jarri zuten Ernaiko gazteek eta arrazoi eman die epaileak. Naiz-ek eman du epaiaren berri eta ostegun honetan 10:30ean eginen du prentsaurrekoa Ernaik, zehaztapen guztiak plazaratzeko.


2024-12-19 | Julene Flamarique
TikToken karbono-aztarna Greziako urteko emisioa baino handiagoa da, ikerketa baten arabera

Sare sozialik opakoena da TikTok: ez du bere isurketei buruzko daturik argitaratzen. Gainontzeko sare sozialek baino gehiago kutsatzen du. 2030erako "karbono neutral" bilakatzeko konpromisoa hartu duela esana du.


Denboraren harrizko gurpila Iruñeko katedralean

"Pictura est laicorum literatura", utzi zuen Umberto Ecok idatzita, Il nome della rosa eleberrian. Irudien bidez mintzatzen da herria, hitzez baino maizago. Artearen funtzio narratiboa nabarmena da Erdi Aroko irudietan, egungo begiekin zail gerta daitekeen arren haiek... [+]


Sare sozialak
X utzita, nora joko dugu orain?

“eXodoa” gertatzen ari da egunotan sare sozialetan. Erabiltzaile ugarik X plataforma uztea erabaki –Elon Musk enpresariaren eskutik izandako eboluzio “toxikoaz” kokoteraino– eta Mastodon edota Bluesky-ra egin dute jauzi. Proiektu horiei begira... [+]


Ertzaintzaren euskarazko arreta bermatzeko eskatu dio Arartekoak Jaurlaritzari

Ertzain patruila batek hizkuntz tratu desegokia eman diela salatu dute Donostiako bi herritarrek. Isuna jaso zuten, behin eta berriz euskaraz artatuak izateko eskatu ondoren. Arartekoak kargu hartu dio Ertzaintzari.


Kilometro zero

Berriki Pierre Carles dokumental egile engaiatuaren azken lana ikusteko aukera izan dut. Guérilla des FARC, l'avenir a une histoire (FARC gerrilla, etorkizunak historia du) du izena eta Kolonbian mende erdi baino gehiago iraun duen gatazka armatuaren kontakizun... [+]


Alerta laranjak

Valentziako tanta hotzaren kudeaketa txarrak aldaketa ekarri du muturreko eguraldiagatik izan daitezkeen alerten inguruan, “neguko” lehenengo denboraldian agerian geratu den bezala. Hego Euskal Herrian ibaiek gainezka egingo zutelako mehatxuaren aurrean, hainbat... [+]


Eguneraketa berriak daude