Elikagaien krisia: gosearen negozioa

Jexux Mari Ariznabarreta
Jexux Mari AriznabarretaDani Blanco
Munduan 850 milioi pertsonak gosea nozitzen du, eta oinarrizko elikagaien prezioen gorakada izugarriaren ondorioz, 950 milioi izango dira laster. Adibidetzat, gariaren prezioa: %130eko igoera mundu mailan azken urtean. Elikagaien inportazio dependentzia handia duten herrialdeetan, oraindik okerrago, zerealen prezioa bikoiztu eta hirukoiztu egin da. Kontu oso larria benetan, 5 segundoko haur bat hiltzen da gosez munduan, eta egoera okertuz doa. Banekien FAOk, NBEren Elikadura eta Nekazaritzarako Erakundeak, ekainaren lehen astean Erroman egin zuen goi bilerak ez zuela ekarriko elikagaien krisiari eta gosete gordinari aurre egiteko neurri zehatzik. Hala ere, egoeraren sakoneko zergatietara jo eta egungo nekazaritza ereduen gutxieneko salaketa espero nuen. Ezta horixe ere! FAOk, alarma egoerak derrigortuta, bere burua zuritu du asmo oneko adierazpenak erabiliz, baina, berriro ere, zergati estrukturalak aztertu gabe multinazional erraldoien interesak babestu ditu milioika pertsonen elikadura beharrizanen gainetik. Nahiz eta gezurra dela ondo jakin, eskaintza eta eskaera arazoa bailitzan aurkeztu dute krisia, eta elikagaien produkzioa handitzea eta esportazio mugak guztiz deuseztea planteatu dute, merkatuaren auto-erregulatzeko gaitasunaren eskuetan utziz arazoaren konponketa. Hots, eredua aldatu ordez, krisia eragiten duten elementuak areagotu. Ez! Ez dago elikagaien eskasiarik. Zereal garauen ekoizpena %4 igo zen iaz. Eta azken 50 urteotan munduko biztanleria bikoiztu egin bada, garauen produkzioa hirukoiztu egin da. Kontua da milioika pertsonak ezin dituela elikagaiok erosi ez ekoiztu. Tokian tokiko merkatuak eta lurrak nekazal-negozioen transnazional monopolisten espekulazioen eskuetan jarri dituzte eta herrialde aberatsetako elikagaien sarrera bultzatu dute. Ondorioz, nekazal egitura propioak desegin eta nekazari txikiak eurentzako eta ingururako elikagaiak sortzetik gosetea nozitzera pasatu dira. Globalizazio neoliberalaren logika perbertsoa: munduan gosea sufritzen duten pertsonetatik %80a nekazari txikiak dira. Zenbat eta gosete handiagoa, hainbat eta gorakada handiagoa nekazal-negozioetako multinazionalen mozkinetan. Potash Corp, Mosaic, Cargill, ADM, ConAgra, Nestlé, Uniliver, Monsanto, Dupont eta abar luzeak, 2007an %30tik %150ra doazen gorakadak izan dituzte 2006arekin alderatuz. Mozkin izugarriak milioika pertsonaren gosete krudelaren kontura! Gosez hiltzearen negozioa! Elikadura burujabetzaz serio hitz egiten hasteko ordua da. Geure herritik bertatik hasita.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Elikadura burujabetza
2025-04-07 | Jakoba Errekondo
Ustezko nekazaritza eta lur lantzea

Nekazariarentzat baratzea eragozpena besterik ez da. Egungo makina bat nekazari “aurreratuk” horrela pentsatzen du. Bere lanean ez dute baratzerik behar, ezta oilategirik, ezta sagarrondorik, ezta erlauntzarik ere.


2025-03-25 | ARGIA
Kaleratze arriskuan dago 40 urtez elikadura burujabetza landu duen Bizkaigane proiektua

Bizkaigane elkarteak elikadura burujabetzan oinarritutako proiektua du Errigoitin (Bizkaia), 1983tik. Instalazioak dauden lur eremutik aterarazi nahi du lur jabeak elkartea. EHNE Bizkaia sindikatuak adierazi duenez, instalazioek lege eta administrazio eskakizun guztiak betetzen... [+]


Hasi da Errigoraren udaberriko kanpaina

Martxoaren 10etik 26ra izango da udaberriko kanpaina. 'Beste modura, denona de onura' lelopean arituko dira gertuko ekoizpena, banaketa eta kontsumoa babestu eta sustatzeko, ager zonaldean euskara hauspotzen duten bitartean. Apirila amaieratik aurrera jasoko dira... [+]


“Herri Mugimendua saretu eta eraginkortzeko tresnak eskaini nahi ditu BAMek”

Euskal Herriko bi muturretatik datoz Itziar (Bilbo, 1982) eta Ekaitz (Erriberri, 2002), sortzen ari den Burujabetzaren Aldeko Mugimenduaren berri ematera. Euskal Herrian diren burujabetza prozesu ugariak arloz arlo bultzatu eta indartu nahi ditu BAMek. Lan horretan hasteko,... [+]


2025-02-24 | Estitxu Eizagirre
Ziminttere
Sukaldea emakumeen jakintzak partekatzeko botere eta plazer espazio denean

Emakume bakoitzaren errelatotik abiatuta, lurrari eta elikadurari buruzko jakituria kolektibizatu eta sukaldeko iruditegia irauli nahi ditu Ziminttere proiektuak, mahai baten bueltan, sukaldean bertan eta elikagaiak eskutan darabiltzaten bitartean.


2025-02-17 | Garazi Zabaleta
Xüxenka
Hurbileko laborari txikiek kudeatutako saltoki kolektiboa Maulen

Mauleko Euskalduna ostatuak urteak daramatza Zuberoako etxe ekoizle txikien produktuekin lanean, eta hiriburuko ostatu parean eraikin bat erosi zutenean proposamena egin zien laborari horiei berei: zergatik ez ireki hurbileko ekoizleen saltokia bertan? “Motibatuta zegoen... [+]


2025-02-10 | Garazi Zabaleta
Herrizoma
Gasteizko elikadura sarea eraldaketarako tresna

Pandemiaren ondorengo testuinguruan, elikadura –ustez oinarrizko eskubide den hori– lantzeko mugitzen hasi zen talde bat Gasteizen. “Militantzia esparruan beste gaiak jorratzen ari ziren ordurako, etxebizitzarena kasu, baina elikadura ardatz hartuta ez zegoen... [+]


2025-02-03 | Garazi Zabaleta
Bio-K
Euskal Herriko txukruta eta kimchia

Errezilera bizitzera joan eta sagarrondoak landatu zituen Satxa Zeberiok, Bio-K proiektuaren bultzatzaileak, duela zenbait urte. “Iritsi zen sagarrekin zerbait egiteko momentua, eta sagar zukua eta sagardoa ekoizteari ekin genion orduan”, azaldu du. 2015ean sortu... [+]


2025-01-29 | Kelo Arribas
Elikadura burujabetza eta erresistentzia genozidioaren aurrean
Laborarien borroka Palestinan

Gaur egun, Gazan su-etena dago, eta ez dakigu noiz arte iraungo duen; bitartean, sarraskiak, anexioek, kolonizazioak eta era guztietako giza eskubideen urraketek bere horretan diraute gainerako lurralde okupatuetan. Jarraian irakurriko dituzunak ez dira kasu isolatuak,... [+]


2025-01-08 | Garazi Zabaleta
Aina Socies Fiol
“Balear Uharteetako irla bakoitzean besteetan ez dagoen landare barietate asko dago”

Oporlekuekin soilik lotuko dituzte askok Balear Uharteak, baina agroekologiaren eta kontsumoaren bueltan mugimendu bizia dute Mallorca irlan: Associació de Varietats Locals de Mallorca (tokiko hazi barietateen elkartea) da horren adibide. Abenduaren hasieran, elkarte... [+]


Urtarrila, intxaurrondoaren loaldia

Kolore morez margotu dut urteko lehen hilabetea, sormena, irudimena, jakintza eta espiritualitatearen kolorez.


2024-12-26 | Estitxu Eizagirre
Laborari palestinarrek jasaten dituzten indarkerien lekuko izan dira Via Campesinako ordezkariak

Via Campesinako ordezkaritza bat Palestinan izan da abenduaren 8tik 18ra, bere kide den Palestinako Lan Komiteen Batasuna-k (UAWC) gonbidatuta. Bidaia horrekin herri palestinarrari elkartasuna adierazi nahi izan diote, "Gazan egiten ari diren genozidioaren erdian eta... [+]


Gabonetan tokikoa eta sasoikoa kontsumitu eta, bide batez, Israelgo produktuak boikoteatu

Palestinarren genozidiorako Israelek erabiltzen duen arma nagusietako bat gosea da. Alde batetik, Gazara elikagaiak sartzeko debekuarekin, eta, bestetik, Palestinako elikadura-burujabetza ezabatuta.


2024-12-23 | Garazi Zabaleta
Ekin Dulantzi
Nekazaritzako elikagaien test gunea Dulantzin

Gero eta nekazaritzako test gune gehiago ditugu inguruan, hau da, nork bere proiektua martxan jarri aurretik nekazaritzan eta abeltzaintzan trebatzeko guneak. Nafarroako Zunbeltz espazioa eta Gipuzkoako eta Ipar Euskal Herriko Trebatu dira horietako zenbait adibide, gurean... [+]


2024-12-09 | Garazi Zabaleta
Errastiko ogia
Aurrekoen jakintza eta makrobiotika uztartuta sortutako ogia

Arrasateko Beroña auzoan dago kokatuta Xabi Abasolo Etxabek eta Naiara Uriarte Remediosek bultzatutako Errastiko Ogia proiektua. Bakoitza bere bidetik iritsi ziren okintzaren mundura, baina eredu ekologikoan eta ama orearekin ekoizteko oso ongi uztartu dituzte bi gazteen... [+]


Eguneraketa berriak daude