Abarrak: Atlantikoko horma, bunkerren arkeologiaren arrastoan

Fritz Todt
Museum Cemento Rezola. Ekainaren 26tik azaroaren 2ra.
 
Mixel Estebanen –Regards sur La Seconde Guerre mondiale en Pays Basque liburuaren egilea– inaugurazio hitzaldiarekin zabaldu da erakusketa. Euskaldunek II. Mundu Gerran –eta Atlantikoko hormaren inguruan– bizitako pasadizoak eta nondik norakoak jaso ditu lapurtarrak.
 
Lapurdi aldean bizi garen askok Atlantikoko hormaren inguruak ibili ditugu engoitik. Erakusketak hormaren izari alimalea nahiz geure historia hurbila hobeto ezagutzeko parada eskaintzen digu. Hormaren berririk ez baduzu, horra hor erakusketa bisitatzeko nahiz hormaren arrastoa ezagutzeko parada, bakarka edota museoak berak eskaintzen dituen bisita gidatuek lagundurik. Anartean, gogoa pizteko eta hormaren arrastoari segitzeko hainbat datu eta akuilu.
 
Hormak 4.000 kilometroko itsasertza hartzen du, Lapurditik Norvegiaraino. 12.000 eraikinek osatuta dago, 600 motakoak dira, hormigoiz edo betonez, 291.000 pertsonak bortxaz eginak. Hendaiako eta Norvegiako ipar lurmuturretan eraiki ziren defentsa gune trinkoenak. Normandiako gunea (tankera hartzeko Steven Spielberg-en Saving Private Ryan filma gogora ezazu) ere hagitz sendoa izan zen, defentsarako ez ezik britainiaren aurkako erasoa ongi antolatzeko xedetan.
 
Bunkerrak 1942tik 1944ra bitartean altxa ziren, Adolf Hitlerren aginduz, prefosta. Joseph Goebbels, Erwin Rommel mariskala eta Fritz Todt ingeniaria jardun ziren Führer-aren alboan. Goebbels propaganda Ministro maltzurra, Rommel Basamortuko azeria eta Todt –Todt erakundearen burua– Ingeniari iaioa imajina ditzakegu Hendaiako Anton Abbadia Gazteluan ostatu hartuta: Europa osoa ez ezik mundu osoaren jaun eta jabe izatearekin amets egiten dute.
 
Hormaren egile Fritz Todt-en ametsak Heinkel He 111 hegazkinean amaitu ziren alta. Adolf Hitlerren aginduz izan ote zen? Erran dezagun heriotzaren kausak ez zirela argitu. Führer-aren aginduz ez zirela argitu, alegia. Horrela idatzita dago. Bunkerren arkeologian duzu arrastoa.

Azkenak
Tomate hazien bildumagileak eta bioaniztasunaren zaintza logikak

Bukatu da (bukatzen ari da) tomatearen sasoia eta unea aprobetxatu nahi nuke uda honetan izandako kezka eta amorruak orriotara ekartzeko.


Armarri-zimitz jaspeztatua
Gonbidatu gabeko turista

2016an ikusi omen zuten lehen aldiz Herrialde Katalanetan. Bi urte geroago, 2018an alegia, Xanti Pagola eta Imanol Zabalegui entomologoek Gipuzkoan azaldu zela jakitera eman zuten. Eta euskaraz izendatu ere bai! Urte batzuk pasa dira eta ez dut esango gure artean ikusteaz ohitu... [+]


2024-12-02 | Jakoba Errekondo
Gintonikaren ezkontza

Bart arratsean izan da. Etxekoak gintonikari zurrupaka. Ni aspaldi dibortziatu nintzen gintonikarekin. Ginak oso gogoko ditut, hortz-haginak ur, baina tonikak ezin edan ditut, gozoegi eta burbuila zakar gehiegi.


Aurkezle eta umoregile bat salatu dute, hainbat emakumeri eraso egiteagatik

"Oñatiarra da, karisma handia du, baita babes soziala ere", seinalatu dute idatzi batean, sare sozialetako kontu berri baten bidez hedatu dena. Leku ugaritako neska gazteak elkartu dira salaketa egiteko. EITBk bertan behera utzi du, kautelaz, pertsona hori ageri... [+]


2024-11-30 | ARGIA
2025ean “larrialdi linguistikotik indarraldirako bideari ekiteko beharra” aldarrikatu du Kontseiluak

Euskalgintzaren Kontseiluak Larrialditik indarraldira adierazpena plazaratu du Euskararen Egunaren atarian. 2025a euskararen normalizazio eta biziberritze prozesua “noranzko egokian jartzeko urtea” izango dela adierazi du. Bide horretan, lehen eginkizuntzat jo dute... [+]


Zergatik Durangora joan abenduaren 7an?

Euskalgintzaren Kontseilua hizkuntza larrialdia bizi dugula ohartarazten ari da azken astetan. Urte dezente pasa dira euskararen biziberritze-prozesuaren egoera bidegurutzean, errotondan, inpasse egoeran eta antzeko hitzekin deskribatzen hasi zenetik, hizkuntza politikek... [+]


Iruñerriko hondakinak bilduko dituen Imarkoaineko gunea %33 garestitu da

Iruñerriko Mankomunitateak Imarkoaineko Hondakin Zentroaren proiektuaren aldaketa onartu zuen ostegun honetan eta, horren arabera, azpiegitura 2026ko urtarrilaren 21ean hasiko da lanean.


Tuterako alkateak aurrekontuak aurkeztu ditu talde neonazi baten abestiarekin

Estirpe Imperial da talde neonazia, besteak beste ezagun egin dena erabiltzen dituen letra faxista eta arrazistengatik.


2024-11-29 | Axier Lopez
EAJ, PSE eta PPk mendietako gurutze katolikoak babestu nahi dituzte “euskal kultura eta ohituren parte” direlako

Gipuzkoako Batzar Nagusietako Kultura Batzordeak, EAJ, PSE eta PPren aldeko botoekin, azaroaren 22ko bilkuran erabaki du Eusko Jaurlaritzari eskatzea azter ditzala “euskal kulturan hain esanguratsuak diren” gurutzeak eta haien inguruko “ohiturak”... [+]


Eguneraketa berriak daude