Nafarroa Bizirik

Santi Leone
Santi Leone
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Bizitzan, orainera garamatzan osagaiak bilatu ohi ditugu iraganean. Bere oroitzapenen artean, txikitatik etxeekin jostetan aritzea gustatzen zitzaiola azpimarratuko du arkitektuak, eta aktoreak ikusi eta bereziki gozaturiko filmak ekarriko ditu gogora; euskaltzainak, apika, betidanik hitzekin izandako lilura nabarmenduko du. Aspaldikoa eta gaurkoa lotzen dituzten hari horiekin geure bizitzaren oihala ehuntzen baitugu, gure egoera, gaur egun garen hori, patuak markatutakoaren emaitza balitz bezala, zuzeneko ibilbide baten helmuga baitezpadakoa, eta ez kasualitatez josiriko bide malkartsu baten momentuzko hondar urratsa. Bizitzan hala egiten dugu, hala egin behar dugu noraezean, orainetik iraganerantz hariak bota, gutaz geure buruari kontatzen diogun narrazioa harilkatu ahal izateko. Nolanahi den ere, apurtu egiten dira, batzuetan, gure nortasunari euskarri ematen dioten hari horiek, eta jitoan gelditzen gara, geure istorioari zentzua emateko zeri heldu ez dakigularik. Orduan, gutienez bi estrategia ditugu eskuar. Lehena zailena da: narrazioari uko egin eta geure burua irudikatzeko bertzelako moduak xerkatu. Bigarrena hauxe izan liteke: hutsean, narrazio idealizatu bat egiteari ekin: gertatu zitzaiguna gertatu izan ez balitzaigu, gure gaurko egoera guziz desberdina izanen litzateke.

Bizitzan bezala, historian ere berdin jokatzen ohi da. Iraganean, historialariek gaurko loratzearen haziak aurkitzen dituzte, zailtasun handirik gabe aurkitu ere. Ez beti, jakina. Nafarroan, fite, 2012an, 500 urte beteko dira Gaztelak konkistatu zuela. Ez da ospatzeko moduko datarik, naski gure arteko anitzek ospatuko duten arren. Gure historiaren hariak gertakari batek apurtu baditu, konkista izan zen; iduri du, beraz, mendeurrenak horren inguruko gogoeta zenbait egiteko parada eman beharko ligukeela. Galdera da, beti ere, nolako gogoetak egin nahi ditugun.

Azken bolada honetan, oraina eta iragana uztartzeko hari bakarra Estatua dela erabaki da toki batzuetan eta, antza, hori da gure historiaren inguruko istorioari eta gure gaurko ekintza politikoari zentzua ematen ahal dion osagai bakarra. Historiari begira, arestian aipatu dudan bigarren estrategia hori da nagusi, Gaztelak konkistatu izan ez bagintu, gure egoera bertzelakoa izanen litzateke: gu independente, euskara bizirik, lurraldea baturik. Ez dakit, bada. Ez dut erranen aukera hori ezinezkoa denik; bai, aldiz, aukera posible bat bertzerik ez dela. Alegia, Nafarroak independentzia atxikia, neronek bertze bilakaera historikoak irudika ditzaket. Adibidez, agintariek euskara baztertu dutela imajinatzen ahal dut, eta gaur egun Belgikakoaren antzeko egoera dugula. Bertze adibide bat: XIX. mendean Espainian, Italian edo Alemanian bezala, mugimendu paniberikoa sortu da, penintsulako herri iberiko guziak batzera eraman duena. Gertatu ez denaren hutsunea betetzeko hainbat istorio asmatzen ahal ditugu, are gehiago idealizazio zozoa baztertzen badugu.

Duela aste batzuk, Urtzi Urrutikoetxeak Ibarretxeren galderez mozorroturiko labirintoak kritikatu zituen, eta Eskoziako nazionalismoa jarri zigun eredu. Aukeran, nik ere haren galdera (“Estatu independente gisa eratzea onartzen duzu?”) dut nahiago. Hala ere, profil eskaseko abertzale nafarra naizen aldetik, aitortu behar dut Estatuaren gaineko kalakarekin aspertzen hasia naizela. Ez baitut uste gure arazo guziak Estaturik ez izatetik heldu direnik, ezta Estatu bat izanda konponduko direnik ere. Are gehiago, ez dut uste Eskoziako Galdera Handi hura egitea (oraingoz) balio duenik, hemen erantzuna aldez aurretik ezagutzen dugunean. 28an bildutakoek barkatuko didate baina momentu honetan, Nafarroa (Osoa edo bertzelakoa) bizirik izan dadin, bada, nire iduriko, gure estatalitatearen aldeko manifestuak sinatzea baino bide emankorragorik.

Azkenak
2024-11-19 | Leire Ibar
Langile bat hil da Petronorren konortea galdu ostean

Astelehen honetan zendu da langilea Muskizeko enpresan, mantentze lanak egiten zituen bitartean. Zerbitzu medikuek berehala esku hartu bazuten ere, ez zuten lortu suspertzea. UGT sindikatuak lan istripu honen arrazoiak ikertzea exijitu du.


2024-11-19 | Leire Ibar
Palestinako genozidioa salatuko du ikasturte honetan ere Gure Haurrak Ere Badira mugimenduak

Azaroak 20an, Haurren Nazioarteko Eguna, ikastetxe sarreretan krespoi belzdun bandera palestinarra eta bi zapata pare jartzea proposatu du hezkuntza arloko ekimen herritarrak. Azaroaren 30etik urtarrilaren 31ra bitartean haur palestinarrentzako elkartasun mezuak jaso eta ondoren... [+]


2024-11-19 | Leire Ibar
Ijito herria ikusarazteko programazio didaktiko bat prestatu du Hezkuntza Sailak

“Te Siklârel Romanipen” ikasketa plana prestatu dute Ijito Herriaren historia eta kultura Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan txertatzeko. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak sortu du proiektua, EHUrekin eta Amuge Euskadiko Emakume Ijitoen Elkartearekin... [+]


2024-11-19 | Leire Ibar
Nafarroako Unibertsitate Publikoak Justizia Errestauratiboko Titulua eskainiko du 2025ean

Bitartekaritzaren eta pertsonen arteko komunikazio zuzenaren bidez, izaera penaleko gatazka bati konponbidea aurkitzea da Justizia Errestauratiboaren helburua. NUPek eskainiko duen prestakuntza 100 ordukoa izango da eta ikasleei titulazioaren gastuen %90 ordainduko zaie. 


2024-11-19 | Pau Lluc i Pérez
Hainbaten artean, bat

Vicent Andrés Estellés poetaren hitzak harturik, bat naiz hainbat eta hainbat kasuren artean, eta ez kasu bakan, arraro edo ezohiko bat. Zoritxarrez, ez. Hainbaten artean, bat. Zehazki, Europako Kontseiluaren arabera, eta ibilbide handiko beste erakunde batzuen... [+]


2024-11-19 | Jon Torner Zabala
Fermin Muguruza: “Pradales lehendakaria bere Justizia Sailarekin ados dagoen jakin nahiko nuke”

Fermin Muguruzak kontzertua eskaini zuen pasa den larunbatean Martuteneko kartzelan, Iñaki Pikabea 'Piti' eta Joseba Sarrionandia ETAko kideek espetxe horretatik ihes egin eta 39 urtera. Orain, kontzertua dela-eta hainbat jenderen kexak jaso ostean, Eusko... [+]


2024-11-19 | Mikel Aramendi
G20ko protokoloa eta Txinaren lau marra gorri

Argazkia bai, ala argazkia ez? Oraintxe bertan, ez dago argi Rio de Janeiron hasi berri-berria den G20aren goi bileran argazkia izango ote dugun ala ez. Bertaratu diren agintari gorenen “familia-argazkia”, alegia. Horrelakoetan arauzkoa bihurtu dena: turista... [+]


Jaurlaritzak pobreenak berriro lotu ditu iruzurrarekin, dirulaguntzetan salaketak egiteko postontzi anonimoa jarrita

Duin bizi ahal izateko prestazio ekonomikoa jasotzen dutenak lupapean ditu, berriro ere, Eusko Jaurlaritzak: postontzia jarri du martxan, herritarrek modu anonimoan “jardun irregularren edozein susmo” jakinarazi dezaten, eta Lanbideko Kontrol Unitatea indartu du,... [+]


‘Bizkarsoro’ Donostiako zinemetara iritsiko da, Bageraren, udalaren eta SADEren elkarlanari esker

Bizkarsoro filma (Josu Martinez, 2023) Donostiako zinema aretoetan proiektatuko dute ostiral honetatik aurrera (hilak 22); SADEko Iñaki Elorzak azaldu duenez, bi aste inguruz proiektatuko dute printzipioz, eta, arrakasta baldin badu, denbora gehiagoz. Hala azaldu dute... [+]


2024-11-19 | Gedar
Kartzelatik irtetean ematen zen diru-laguntza apurra desagerrarazi dute Espainiako Estatuan

Nafarroako Salhaketak jakinarazi duenez, laguntza hori ezinbestekoa zen preso egondako pertsonek "gutxieneko oinarri ekonomiko bat" eduki zezaten, "askatasunean bizitzen hastera igarotzean". 480 eurokoa baino ez zen subsidioa.


2024-11-18 | Euskal Irratiak
Palestinar herriari elkartasuna helarazi diote Makeatik

Palestina, mediatikoki aurkeztua ez den bezala, aipatu zen joan den larunbatean Makean, mintzaldi, tailer, merkatu eta kontzertuen bidez.


2024-11-18 | Uriola.eus
Bilboko Higiezinen Azokan protesta egin dute asteburuan Euskal Herriko etxebizitza sindikatuek

Asteburu honetan Euskalduna Jauregian Euskadiko Etxebizitza eta Dekorazio Higiezinen-aretoa egon da. Sustatzaile eta higiezinen agentziek eraikuntza berriko promozioak eta bigarren eskuko etxebizitzak eskaini dituzte partikular eta profesionalen erosketa eta inbertsiorako... [+]


Eguneraketa berriak daude