«Asilo politikoaren eskubidea galbidean dago Europan»

  • 1957, Lima (Peru). Halabeharrez. Urtebete lehenago Brasilen jaio zatekeen, aita Argentinako multinazional batean ari baitzen. Aita alemanaren eta ama suediarraren seme. Paris, Ginebra eta Madrilen bizi izan ondoren, Gasteizera ezkondu zen 1988an. Eskola ingeles zorrotzean ikasia. Itzultzaile eta interpretatzailea da ogibidez. Espainiako Amnistia Internazionaleko (AI) presidente izan zen 1997-2001ean. Gaur egun, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetako AIko taldeen koordinatzaile eta bozeramaileetako bat da.
    Bere lana guztiz boluntarioa izaki.
Andres Krakenberger
Andres KrakenbergerAlex Larretxi
Amnistia Internazionala (AI) 48.023 bazkidek sostengatua da Espainiako Estatuan; Hego Euskal Herriko kideak 4.242 izaki. Araba da, biztanle proportzioan, lurralde aitzindaria, baita Estatuan ere. 572 kidek osatzen dute bertako taldea.

Gasteizen solastatu gara Andres Krakenbergerrekin: “AIeko finantzaren %80a bazkideen kuotaz egina da, eta gainerakoa geure baliabideen bitartez. Emariak jasotzen ditugu, baina kontu handiz, ongi aukeratuak. Jokabide hauxe da hain zuzen ere gure independentziaren bermea”.

AI 1963an sortu zen munduan. Kontzientzia-eragozpena bultzatzen zuten preso zirenen alde hasi zen lanean. Egun, giza eskubideen urratze ia guztiak aztertzen ditu, pertsonen eskubide kultural eta ekonomikoak barne: “Giza duintasunaren aldeko kanpaina abiatu dugu orain gutxi. Pobrezia giza eskubideen bortxatzat jotzen badugu, pobreen defentsan ere aritzea dagokigu”. 60 urte iragan dira Giza Eskubideen Aitorpen Unibertsala onartu zenetik: “Ibilbidean argi-ilunak daude. Adibidez, heriotza zigorra abolitu da. Herrialde abolizionista gehiago da erretentzionista baino. Lehen bostek exekuzioen %80a egiten dute, ordea. Txina da buruan buru: urtean 3.000 dira heriotzara kondenatuak eta 1.500 hiltzen ditu.”


Azaldu iezaguzu, arren, Espainia eta Frantzia estatuen jarrerak giza eskubideei dagokienean.


Espainiak nahiz Frantziak segitzen dituzten jarraibideak, giza eskubideak betetzeko nola urratzeko, Europako mendebaldeko herrialdeen lerroan daude. Espainian: giza eskubideen urratua handitu da eta beren zigorrak ez dira betetzen. 2008an, besteak beste, immigranteei eta asilo politikoa eskatzen dutenei sarrera debekatu zaie. Adin txikikoak kanporatuak izan dira. Pertsona horiek ez dituzte oinarrizko baliabideak jaso. Bestalde, tratu txarrak jasaten dituzten emakumeek ez dute babesik. ETA hiltzen ari da berriz ere. Frantzian: immigranteei eta asilo politikoa eskatzen dutenei sarrera debekatu zaie. Poliziaren tratu txarrak salatu dira. Agintariek ez dituzte etxebizitzaren eskubidea bermatzeko neurri legalak landu eta sustatu. Beraz, ñabardurak ñabardura, bataren zein bestearen jokabideak ez dira ezberdintzen.

Europara datozen etorkinen eskubideak motelduz doaz, antza.


Etorkina ez da plazeraz etorkin, jakina. Gehienak bizimodu hobeagoaren bila datoz, arazo ekonomikoak tarteko. Beren eskubideak Nazio Batuen Erakundeko (NBE) oinarrizko aitorpenean onartuta daude, baita Eskubide Ekonomikoen Nazioarteko Itunean ere. Alabaina, Europako Batasunean (EB) giza eskubideen neurri murrizgarriak, zorrotzak eta zapaltzaileak indartu dira. Areago, etorkinak neurri estuetatik pasarazi ostean, estatu bakoitzean areago murrizten zaizkie eskubideak, torturak eta tratu txarrak jasateraino. Europako mendebaldeko kolektiboa guztiz babesgabea da, arrazismoa eta xenofobia erruz jasaten dituena.


Asilo politikoa eskatzen dutenen eta arazo ekonomikoak dituzten etorkinen kasuak ondo bereizten al dira?


AI aspaldi salatzen ari da Europako mendebaldean eskubide horiek galtzen eta desagertzen ari direla. Gobernuek ez dituzte ondo bereizten asilo politikoa eskatzen duena eta etorkina. Bi kolektiboak Europa nahiz munduko edozein lekura joateko eskubideak ezabatzen hasi dira. Asilo eskaerari kupoak jartzen ari zaizkio, eta hori eskubide honen aurkako eraso erabatekoa da. Herritik ihesi eta asilo politikoaren kupoa dagoela entzun behar izatea ere... Bizitzeko eskubideak kupoen gainetik beharko du izan, ezta?

Iaz La sal en la herida kaleratu zuen AIk. Torturen prebentziorako neurriak, adibidez, zalantzazkoak dira oraindik ere.


Bai. Komisaldegietako bideo-bigilantzia sistema hobetu beharra gogoratu dugu berriz ere. Itaunketa gelaz gain, zigor gelan ere beharrezkoa dela adierazi dugu hainbat erakundetan. Halaber, mekanismo independente bat proposatu dugu tratu txarren eta torturen kasuak ikertzeko. Harrigarria da horrenbeste salaketa izanda horren sententzia gutxi izatea. Noski, salatutako poliziaren delitua bere kideek ikertua bada... Guk ez dugu ikerketa eredu britainiarraren fair play zentzuan egitea eskatzen, baizik nazioarteko eskubideen arauetan onartua den bezala. Espainia da Europan mekanismo hau onartzen ez duten bost herrialdetako bat. Indarrean jarri den herrialdeetan neurri honen onura berehala nabaritu da, gaitz honen tamaina ageriago dago. Politikan ari direnentzat bi iritzi nagusi daude: batek tortura noizbehinka gertatzen den zerbait dela dio, eta besteak tratu hori sistematikoa dela. Egia, ziur aski, ez du ez batak ez besteak. Torturatzen ote den ezagutzeko, logikoki, mekanismoek eta metodoek pertsona independenteen esku izan behar dute.

La sal en la herida txostenean agertu zenituzten beste giza eskubideen urratuak ere errepikatzen ari dira, tamalez.


Bai. AIren ustez Estatu osoan eta hemen ere, arrazismoaren eta xenofobiaren aurkako lana desgogara egiten da. Egia da EAEn joera hauen eragina apalagoa dela, baina etorkinen kopurua apalagoa delako.

Alegia.


Diskriminazio egoerak gutxiago dira, baina hemen ere arrazismo eta xenofobia kasuak oso bortitzak dira: Bilboko San Frantzisko auzoan eta adin txikiko egoitzetan izan diren kasuak, lekuko. Kontua da, ez dela gertakari horiei buruzko datu estatistikorik jasotzen. Egoerak mekanismo zehatzak erabiltzea eskatzen du eta datuen arabera konponbideak ezartzea.

AIko idazkari nagusia Irene Khan Eusko Legebiltzarrean izan da berriki. AIko Daniel Añua, Oneka Idigoras eta zu zeu Giza Eskubideen Batzordearen aurrean aritu zarete. Zer azpimarratuko zenuke?


Bada, torturaz eta tratu txarrez gure azalpena bukatutakoan, prentsak alde egin zuela. Segidan, politiko batzuek ere alde egin zuten. Orduan hasi ginen arrazismo eta xenofobiaz hitz egiten. Hau da, horiek bigarren mailako gaiak balira bezala. Oneka Idigorasek landu zuen gaia eta ia ez da azaldu prentsan. Oso deigarria da. Euskal Herria zuzen eta sakon ukitzen duten gaiek eraman ohi dituzte prentsako titularrak, ia aho batez. Guk ez ditugu tortura eta tratu txarren gaiak gutxiesten, bistan da, baina horrek ez ditu beste giza eskubideen urraketak estali behar, hemen ere Europako gainerako herrialdeetan legez gertatzen baitira, tamalez.


Nafarroako Parlamentuan nolako harrera izan du La sal en la herida txostenak?


Trabaren bat izan dugu eta zergatia ez dugu ondo ulertu, egia esan.

Traba nork jarria?


PSNko kide batzuen arabera, txosten horren bitartez Zuzenbidezko Estatua ahuldu nahi genuen. Txostenaren asmoa Zuzenbidezko Estatua indartzea da, ez daitezen delituak egin. Zer besterik?

Txostena ez da begirunez hartua izan, beraz.


Ez. Gainera, biktima horietako askok ez du zer ikusirik Euskal Herriko egoerarekin, asko atzerritarrak dira, etorkinak eta turistak. Eta hau azpimarratzen dut. Etorkinen eta turisten salaketak gehiago dira hemengo egoerari lotutakoak baino. Eta ez da harritzekoa, kolektiboa handiagoa baita.

Sektore batzuek ETAren eskuliburua aitzakiatzat, torturaren salaketei muzin egiten diete. ETAk tortura kasuak salatzea eskatzen omen die kideei, gertatu edo gertatu gabe.


Halere, funtzionarien jarraibideak ikusita –oso antzekoak kolektibo baten nahiz bestearen kasuan– etorkinen eta turisten kasuak aztertuak, hauek ere tratu txarren biktimak direla baieztatu dugu. Arraroa da horietako norbaitek ETAren eskuliburua irakurri izatea, ezta? Torturaren fenomenoa kezkatzeko modukoa da, eta zoritxarrez kontu hauek fenomenoa egoki tratua izatea eragozten dute, ez dute laguntzen segurtasuna finkatzen.

Ondorioz, ekidistantzian ari zaretelako kritikak jaso dituzue.


Bai, noski. Baina, komeni ez zaien zerbait salatzen dugunean –PPtik hasi eta ezker abertzalera bitarte– denek kritikatzen gaituzte. Ekidistanteak izatearen akusazioak ez du aintzat hartzen lan egiteko dugun modua. Demagun, ezker abertzaleak beltza dio eta PPk txuria. Guk grisa adieraziko bagenu, hori ekidistantziaren kolorea litzateke. Erdikoa. Eta hori ez da gure lan metodoa ez kolorea. Guk informazioa biltzen dugu, modu benetakoenean, protokoloak eta bilketa modu zehatzak erabiliz. Iturri anitzak kontrastatzen ditugu. Azkenik, kalitateko irizpideak erabiliz, nazioarteko giza eskubideetako irizpide estandarrekin alderatzen ditugu.

Zenbat buru hainbat aburu.


Bai... Batzuen ustez, askatasuna izateko segurtasun handiagoa behar da. Beste batzuentzat segurtasun gehiago izateko askatasun neurriekin ordaindu behar da. Guretzat, segurtasunaren definizioa giza eskubideen urraturik ez den mundua da, edozein dela ere, urratu bat bera gabe. IAren ustez, sistemaren beraren arazo estrukturalak eragozten ditu torturaren ikerketa zehatza hala nola eskubideen urratua ekidin ahal izatea. Gainera, eskubideen urratua ez da ordaintzen egileei jarritako zigorraren bidez, biktimek kalteen ordaina eta errekonozimendua ere behar dute, eta azken hori aise ahazten da.


IAk 2004an landutako txostenean biktimen alde eskatzen zuen ordaina ez da betetzen ari, alegia.


Bai, eta horrek balio du biktima guztien kasuetan. Guk ez ditugu bereizten, edonor dela ere biktima mota, genero biolentzia barne. Biktimak baztertzen dituen gizarteak osasun eskasa du. Txosten honek La sal en la herida txostenaren lan eta ardura bera dauka. Salaketaz gain, sententziak eta zigorrak aztertu genituen bertan. Torturaren aurkako itunak argi eta garbi dioenez, tortura kasuen sententziak ahalik eta azkarren gauzatu behar dira. Ordea, kasu askoren sententzia irmo jartzeko hogei urte pasa dira. Torturatuek, biktimak diren aldetik, errekonozimendua eta ordaina behar dute. Txostenean 95 kasu aztertu genuen zehatz-mehatz. Bada, kalte ordainak barregarriak izan dira, epaileek darabilten baremoa auto istripuentzako erabilitako bera delako. Horren delitu mingarria jasan duen bati ezin zaio auto istripuetako kalte ordainen baremoa aplikatu inondik ere. Kalte ordain horiek pertsonaren aurkako erasoa dira, nazioarteko itunak dioenaren aurkakoak. Nazioarteko Zuzenbideak ezartzen dituen neurriekiko hutsune nabariak daude. Txostena oharkabean pasa da, ez du oihartzunik izan. Zergatik?

ASTEKARIA
2008ko uztailaren 06a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
PAIren biktima guztiak

PAIk sortutako biktimak ez dira bakarrik PAIren Legeak eragindako egonkortze prozesuari esker funtzionarizatutako irakasleak, baizik askoz gehiago. Batzuei nolabaiteko ikusgarritasun mediatikoa eman zaie Steilasek jarritako errekurtsoaren ondorioz; gehienak, alabaina, ikusezinak... [+]


Erriberarako kalitatezko trenbide zerbitzu publikoaren alde

Azken asteotan Castejón-Soria trenbidea berreskuratzeko eta Tuterako tren-geltokia gaur egun dagoen tokian mantentzeko edo, Nafarroako Erriberako hiriburuan Abiadura Handiko Trenaren ustezko geralekuak aitzakiatzat hartuta, hirigunetik kanpo beste bat egiteko... [+]


Ez goaz gerrara. Gerrarik ez, ez gure izenean!

Gerra Urte, Gezur Urte!

Horrela dio esaldiak eta horrela berresten du errealitateak.

Munduan eta Europan dagoen gerra-egoera, horren gorakada etengabea eta horrek Euskal Herrian izan dituen eta izango dituen balizko ondorioak aurreikusita, joan den abenduan hainbat... [+]


Laga hondartza leheneratzea

Laga hondartzaren ezaugarri naturalen leheneratzea duela hiru hamarkada abiatu zen, eta aurrera darrai etenik gabe, erlojuz kontrako lehengoratze mailakatuan.

Laga (Bizkaia) gune aparta da, natura eta gizarte ikuspegitik oso esanguratsua. Kostaldeko legeak eta Urdaibaiko... [+]


135 preso politiko daude eta 66 ateratzen dira kalera baimenen batekin

Larunbat honetan egingo da Bilbon euskal preso politikoen aldeko urteroko manifestazioa. Gero eta preso gutxiago dago, baina 2011n ETAk bere jarduera armatua eten zuenean inork gutxik irudikatuko zuen handik hamabost urtera oraindik gatazka haren ondorioz espetxeratutako... [+]


Lortu da. Lortu duzue! Lortu dugu. Zorionak eta eskerrik asko

Hainbeste urte borrokan horren atzetik ibili ondoren, 34 urte, hain zuzen, oso pozik gaude orain egun batzuk, abenduaren 28an Inuzente egunean, Iruñean, Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak antolatu zuen batzarrean hartu zen erabakiagatik. Zeren ondo bidean,... [+]


Estatu aparatuetatik Juan Mari Jauregi eta bera hil nahi izan zituztela esan du Maixabel Lasak

Donostiako La Cumbre Jauregian bizi ziren orduan Juan Mari Jauregi senarra eta bera, lehena Gipuzkoako Gobernadore Zibila zen garaian, 1990eko hamarkadaren erdialdean. Jauregi 2000. urtean hil zuen ETAk Tolosan.


Noizko berrikusi ANren prozesuak eta epaiak

Jar gaitezen 2025erako proposamen politiko gisa, Espainiako Auzitegi Kolonialaren (AN) epai guztiak berrikusten hasteko eta makila bakoitzak bere belari eusteko.

Unionismoarekin lerrokatutako alderdi, sindikatu eta gizarte-erakunde gehienek, eta ez bakarrik horrela... [+]


Espainiako monarkiak Nafarroako Vianako Printzearen sarietan parte hartzeari ezetz esan dio Parlamentuak

PSNk, EH Bilduk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak bat egin dute  Borboiak Nafarroako kultura sari nagusitik at gera daitezen. Espainiako erregeak 2015etik, Uxue Barkos lehendakari zenetik, ez daude ekitaldi handi honetara gonbidaturik.


2025-01-10 | Gedar
Ate birakariak: Gasteizko klinika pribatu bateko zuzendari izango da Gotzone Sagardui

Vithas San José klinikak fitxatu du Jaurlaritzako Osasun sailburu ohia, kargu publikoa utzi eta urte eta erdira.


Hodeiak murrizten ari dira, klima-aldaketaren kalterako

Hodeiak murrizten ari dira eta horrek eragin nabarmena du klima-aldaketan, NASAko ikertzaile-talde batek ondorioztatu duenez. Terra satelitearen datuak aztertuta, ikusi dute azken 20 urteetan, pixkanaka, baina etengabe, murriztu dela hodeien estaldura. Amerikako Batasun... [+]


Arartekoaren ustez, Martuteneko Agustindarren eraikineko operazioa barruan zeudenak identifikatzeko egin zuten

Iazko martxoaren 14an, polizia operazio handi bat izan zen Martuteneko Agustindarren eraikin okupatuan, Udaltzaingoaren, Ertzaintzaren eta Espainiako Poliziaren eskutik: 56 lagun atera zituzten eraikinetik eta 29 Espainiako Poliziaren komisariara eraman zituzten,... [+]


2025-01-10 | Sustatu
Applek albiste-laburpenak asmatzen ditu inolako axolarik gabe

Adimen Artifizialarekin egindako disparateen biltegia handitzen ari da. Erabiltzaile arruntok sortutakoak txorakeriak izan daitezke neurri handi batean, baina Interneteko erraldoiak berak ari dira halakoak errepikatzen eta horrek larriagoa dirudi, eragin globala izan... [+]


Erizain indigenek herri zapalduentzat ekitatezko osasun zerbitzua aldarrikatu dute

Garbiñe Elizegi baztandarra erizaina da. Abenduan, Zeelanda Berrian egin duten Osasun Ekitaterako Erizaintza Indigenari buruzko Ikerketa izenburuko bilkuran hartu du parte. Bere tesia aurkeztu du: Euskal emakumeek eta genero ez-normatiboek Euskal Herrian osasungintzan... [+]


Eguneraketa berriak daude