Makinatik hodeietara

  • Udak eguraldia goxatzen duela aprobetxatuz, erortze libreko kirol praktikan arrakasta duen modalitatea proposatu nahi dizuegu oraingoan: parapentea. Hegan egin aurretik, ordea, beharrezkoa da ikastaro batean oinarrizko ezagutzak barneratzea. Horretarako munduko simulagailu bakarra Euskal Herrian dago, Irunen.
Parapente hegaldia Aiako Harrian
Parapente hegaldia Aiako HarrianLander Arbelaitz
Hiruzpalau parapente eskola daude Euskal Herrian, baina Irungoa da simulagailua duen bakarra. Ibarla auzoan, mendi magalean dago goiko argazkietan ikus daitekeen beso mekanizatua. SMAAP (Ala Delta eta Parapenterako Sistema Mekanizatu Automatizatua) makinari esker, aireratu aurretik parapentean ibiltzeko mugimendu guztiak barneratzea da helburua, makinarako propio sortutako Box Method delakoari esker. Gainontzeko eskoletan zelaian praktikatzen da, zuzenean parapentea hartu eta altura gutxiko bidaiatxoen bidez, baina simulagailuarekin segurtasun handiagoa, mugimenduen automatizazioa, eta alturazko hegaldietan erabili beharreko teknika guztia aplikatzea lortzen da. Finean, airean gerta daitekeen egoerarik zailenetarako prestatzen zaitu. “Makinan ez zaude espazio errealean, baina keinua praktikatzen duzu, zer egin, eta hori barneratuta lanaren %90 egina duzu”, dio Jorge Ibargoien SMAAParen asmatzaileak. 47 urteko irundar hau 16 urtetatik dabil hegan, 1980an eskola sortu zuen, eta 1995ean, urte batzuk lehenagotik buruan zuen makina egia bihurtu. Orain, hegaldi eskoletan oro har berrikuntzarako gogo gutxi ikusten badu ere, makina frankizia bidez esportatu nahi du, hainbat herrialdetan interesa piztu baitu. Horrez gain, Echo Ibarran (Huesca) simulagailu berdina jartzeko asmoa du, ikasle aurreratuenek han jarrai dezaten praktikatzen, Gorka Lizaso monitorearen aginduetara.
SMAAPean hariei tiraka

Urduri hurbildu gara motor soinu indartsua egiten duen simulagailura. Parapentearen egitura imitatzen duen tramankuluan zintzilikatu eta zinta mugikorrean korrika hasi gara. Abiada hartutakoan, goraka eraman gaitu parapenteak –benetan, monitoreak kontrolatutako besoak tiratu gaitu goraka– eta airean geratu gara, eserita, lurretik metro pare batera. Kontrol urruneko aparailuarekin alde batera eta bestera mugitu du parapentea monitoreak, haizearen eragina irudikatuz, eta eskuez baliatuz, hari zehatzei tiraka, parapentea egonkortzea izan da gure lana. Ondoren, jaitsi, berriz ere zinta mugikorrean korrika egin eta lurreratzea simulatu dugu.

Zirraragarria, baina proba txikia baino ez da izan gurea, askoz mugimendu eta ariketa gehiago egiten baititu ikasleak. Berez, makinan sei-hamar ordu pasa ostean prest egongo ginateke alturazko hegaldi erreal bat egiteko. Sei-hamar ordu horietan, ‘zortziak’ egiten, aireratzen eta lur hartzen ikasten da. Batez ere parapentea egonkortzea da gakoa, bai aireratu aurretik parapentea altxatu eta puzten denean mugimenduak kontrolatuz, eta bai airean, haizearen danbatekoak saihestuz. Egon daitezkeen arazoen aurrean nola jokatu automatizatzea funtsezkoa da eta muturreko egoerak simulatzen dituzte, badaezpada.

Mendian behera planeatzen

Makinan igotzeko artega baginen, are gehiago bizkortu zaigu bihotza benetako parapentea jarri digutenean. Noski, oraindik ez gaude prest bakarrik jaurtitzeko eta monitorearekin batera biplaza deiturikoan egin dugu salto, gu aurrean eta bera atzean. Aiako Harriko Arburu tontorrean, 450 metrora, eguraldi ona dagoela eta haizeak iparretik jotzen duela (hots, aurka dugula) ziurtatu ostean, korrika hasi gara, ahal dugun azkarren, monitoreak parapentea kontrolatzen duen bitartean. Haizeak goraka bultzatu gaitu, eta bat-batean… airean gaude! Sekulako inpresioa sentitu dugu, adrenalinak eztanda egin digu. Inguruan Aiako Harriko zelai ederrak ikus daitezke, eta itsasoa eta Donostia ere bertan ditugula dirudi. Irrati bidez lur hartuko dugun gunean dauden baldintzen berri eman digu bigarren monitoreak. Parapentea planeagailua da eta jaistea da bere joera; zortziak eginez, azkarrago jaistea lortzen da. Monitorearen aholkuei jarraiki, arreta parapentean jarri beharrean helmugan paratu ditugu begiak (Makazagako zabalgunean) eta lan gogorra berari utzi diogu, hodeiak saihestuz eta haize korronteekin jolastuz.

Lasai goaz airean, 25-30 km orduko abiaduran, gutxi gorabehera (ala deltan 50 km orduko abiadura hartu ohi da). Hasiberritan, 5-20 km orduko haizearekin atera daiteke hegan egitera, eta ondoren ere, ez da komeni abiatzea 30 km ordutik gorako abiaduradun haizea badabil. Abiapuntuaren altuerari dagokionez berriz, 3.000 metrotik gora zenbaitzuk arnasa hartzeko zailtasunak izaten dituzte, baina 8.000 metrotik bota denik ere bada! Hori bai, ez da batere gomendagarria.

Aiako Harrikoa jaitsiera hegaldia da, ikasteko aproposa, arazorik ematen ez duenetakoa. Dena den, airean denetik gerta daiteke: deriba –alde batera joan nahi eta haizeak bestera eramatea–, aurreranzko bulkada –haizeak parapentea norberaren aurrean jartzea–, turbulentzia, aire burbuila edo aire termiko burbuila –haize mugimendu ezohikoek bat-batean parapentea igo eta jaistea edota bidetik ateratzea–, eta okerrena: parapentea bera tolestea, aldeetako batek airea galdu duelako. Halakoetan, auto-errotazio batean sar zaitezke, horizontalean lurrarekiko paralelo eta mugimendu zentrifugoetan bueltaka. Beldurgarria.

Bidasoa Hegaldi Eskolan hegan daramaten denboran, Eider Martinezek eta Enrique Garciak ez dute halakorik bizi behar izan, baina bai nahi baino konplikazio gehiago. “Urduritasuna albo batera utzi eta buruarekin hotz jokatu behar da halakoetan”, dio Martinezek. Hegan egiteko bi leku interesgarri bezain desberdin aipatu dizkigu: Zarautzen, mendi-mazelaren haize korronteen esku orduak eman ditzakezu airean; Castejonen aldiz, hegaldi termikoa deiturikoa egiten da, korronte termikoak eta turbulentzia helikoidalak ohikoak baitira –eta beraz baita ezustekoak ere–. Urduña edo Arangoiti hegaldirako herri aproposak direla gehitu du Ibargoienek.

Airean gustura goazen arren, hamar minutu igaro dira eta helmugara iritsi gara dagoeneko. Lurra hankekin hartu behar da beti, baina ipurdikoak jasotzea normala da, distantzia, bukaerako planeaketak, haizea eta makina bat gauza hartu behar direlako kontuan. Guk, monitorearen laguntzarekin, zortea izan dugu eta hankak jarri ditugu aurretik. Azkenean zorua dugu oinazpian, baina txorien moduan zerua konkistatzeko irrikaz gaude berriro ere.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gipuzkoa
2025-02-19 | Irutxuloko Hitza
Irutxuloko Hitzaren hogeigarren urteurreneko ekitaldia, iruditan

Donostiako San Telmo museoko aretoa jendez bete da Irutxuloko Hitzaren hogeigarren urteurreneko ekitaldian.


Erantzukizun publikoak hartzea eskatu dute Euskal Herriko Torturatuen Sarearen aurkezpenean

Torturak jasan dituzten 900 lagun bildu dira Donostian Euskal Herriko Torturatuen Sarea aurkezteko, otsailaren 15ean. Ekimenak torturatuen bozgorailu izan nahi du, eta oraindik torturen berri eman ez duten herritarrak sarera batzera animatu dituzte. Eusko Jaurlaritzari eta... [+]


Musika eta dantzaren bidez, elkartasuna adierazi diote Palestinari Donostian

Kulturatik elkarteak antolatuta, Musika eta dantza Palestinarekin ekitaldia egin dute Alderdi Ederren gaur eguerdian. Palestinako herriari elkartasuna adieraztea eta jasaten ari diren genozidioaren bukaera eskatzea izan da helburua. Donostiako Udalaren Musika eta Dantza... [+]


2025-02-17 | Nagore Zaldua
Amorrotxa, odol urdineko ameslaria?

Trebea, burutsua eta iheskorra; olagarro arruntak, izenak hala adierazten ez badu ere, aparteko trebetasunak ditu. Itsas molusku zefalopodo haragijale honek txundituta gauzka, bere ezaugarri eta ahalmen bitxiekin. Ornogabe guztien artean adimentsuena da, besteak beste.


“Botere judizialaren injerentzia” salatu dute Donostian, udaltzainen euskara eskakizunen auziaren harira

Euskarazko B2 eskakizuna zuten bi udaltzain lanpostu baliogabetu zituzten epaileek iazko urtarrilean, euskara eskatzea "diskriminatzailea" izan zitekeela iritzita; eta aitzineko astean, Donostiako Udalak aurkezturiko helegitea ez aztertzeko erabakia hartu du EAEko... [+]


Aski Da mugimendua Irungo Udalarekin bildu da: hizkuntza politika berri baten lehen urratsak?

Gabonetako argiak pizteko ekitaldia espainolez egin izanak, Irungo euskaldunak haserretzeaz harago, Aski Da! mugimendua abiatu zuen: herriko 40 elkarteren indarrak batuta, Irungo udal gobernuarekin bildu dira orain, alkatea eta Euskara zinegotzia tarteko, herriko eragileak... [+]


1936an kontzentrazio esparru izandako Pequeña Velocidad pabiloia mantendu egingo dute Irunen

Irungo tren geltokian, Aduanaren eraikinaren atzealdean dagoen Pequeña Velocidad pabiloiak zutik jarraituko du, 1936ko gerraosteko giltzapetze-sistema beldurgarriaren lekuko gisa, talde memorialisten borrrokaren ondorioz. Pabiloia frankistek erabili zuten 1936tik 1942ra,... [+]


Espainiako Gobernuak onartu egin du Loiolako kuartelen lursailetan auzo berri bat eraikitzeko proiektua

Trantsizio Energetikorako Ministerioak Donostiako Udalaren alegazioei baiezkoa eman ondoren, 1.750 etxebizitza eraiki ahal izango dituzte bertan. Udalak Urumea ibaitik hogei metrora ezarri du auzo berria eraikitzeko babes lerroa.


Debako liburutegiak “espazio mugatua” duela dio udalak, umeei ordu gehienetan bertan egotea debekatzeko

6 urtez azpiko haurrek egunean ordubetez baino ezin dute egon Debako liburutegian. Udal gobernuak argudiatu du "liburutegian erabilgarri dagoen espazioa mugatua" dela, baina ez du argitu espazio mugatu horregatik ezartzen dituzten ordu murrizketak zergatik aplikatzen... [+]


Carrefourren kontrako boikot eguna antolatu du larunbaterako BDZk

Gizarte palestinarrarekin elkartasunean luzatutako Boikota, Desinbertsioak eta Zigorrak kanpainak "baterajotze nazionalera" deitu du otsailaren 15erako Carrefourrek Hego Euskal Herrian dituen bost merkataritza zentrotan. 


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


Eguneraketa berriak daude