Iragana bihar


2013ko maiatzaren 06an
Ur Apalategi
Dani Blanco
tradizioa egunero hasten delako… esan genezake, neronek aurreko artikuluetan beatifikatu dudan idazlearen izenburu bat berreskuratu eta aldatuz. Bai, Juanjo, tradizioa eta kanona ez datoz zerutik, guk geuk eguneko beharren arabera sortuak dira, eta esku artean daukagun indar sozial, ekonomiko eta faktikoak ahalbidetzen du tradizio horren indarrean ezartzea. Eta, jakina, tradizioaren bertsio ezberdinak egongo dira lehian, tradizioak beti interes batzuei mesede egiten dielako, eta beste batzuei kalte. Josi, esaten zenidan ez zela kontua Axularri kendu eta Saizarbitoriari ematea, baina uste dut neurri batean badela bai hori kontua, bortitza iruditu arren. Kontua ez da behar bada Axularri kentzea, baina bai Axularri eman izan zaiona berrebaluatzea eta “produzitu” nahi dugun tradizioaren arabera banatzea zor zaion hori. Axular asko daude, eta niri neure literaturzale beharren araberako Axular hori interesatzen zait, ez besterik.
 

Ni ere, Juanjo, gure testu klasikoen irakurketa post eta trabesti guztien aldekoa naiz, kasu askotan ez dagoelako berauek irakurgarriak bihurtzeko beste modurik. Haatik, ariketa horrek baditu bere mugak. Izan ere, Garoa bera baino gusturago irakurriko baitut, finean, liburuaren zure interpretazio queer-a. Hots, nire ikasleei nekez emango diet irakurtzeko testu bat bere gaininterpretazioak plazera eman didalako bakarrik. Ez da justifikazio aski indartsua, ez da aski intrintsekoa.
 
Uste dut bagarela orain aski osasuntsuak, garatuak, eta testu irakurgarrien altxor “nazionala” nahiko handia dela dagoeneko ekumenismo kulturalaren aizto kamutsa baztertu eta harakin aizto ongi zorroztuarekin mozten hasteko tradizioaren xerrak. Bestela haragi puska informeak ezin murtxikatuz itoko gara halako batean, jakitera iritsi gabe zer zen gihar eta zer gantz ala zain.
 
Gaizkiulertu batzuk gainditu beharko ditugu harakin lan horretan. Lehenik, filologia eta literatura ongi bereizten hasi beharko dugu, behingoz. Axular filologoentzat solomiloa izango bada (eta bejondeiela, zinez), literaturzaleontzat, berriz, zehazki definitzeke dagoen beste zerbait izango da. Literatura eta (euskaraz) “ondo idaztea” bi gauza ezberdin direla onartzen hasiko gareneko aurrerapausoa ez da txikia izango.
 
Bigarren gaizkiulertua larriagoa da, sistema literarioaren egoera orokorrarekin zerikusia duelako, baita euskal gizartearen egoera orokorrarekin. Izan ere, kanonizazio prozesu literarioaren atzean beti baldin badago indar bat bultza egiten, egungo egoera literario nahasia ulertu nahi badugu hasi beharko genuke ere galdekatzen zein indar dagoen kanonizatzeko bidean dauden gure idazle potoloenen atzean bultzaka? Hau da, gure sistema literario nerabea ote da idazle hauek kanonizatzen dituena ala beste nonbaitetik (gurea ez den sistema indartsuago batetik, espainiar sistemaz ari naiz, noski) dator bultzada? Nik uste lehia bat dagoela arlo horretan eta askotan kanpoko bultzada barnekoa baino indartsuagoa dela, hots kanpokoen ikuspegitik irakurtzen ditugula gure autoreak, geure epaitzeko ahalmenean sinetsiko ez bagenu bezala, geure behar literarioen kontzientzia garbirik ez bagenu bezala. Beste kontu bat da jakitea geure legitimazio zirkuitu propioak ondo funtzionatzen duen.

Azkenak
2025-02-19 | Ahotsa.info
Yala Nafarroak manifestazioa deitu du otsailaren 22rako

Yala Nafarroak bat egiten du Israelek nazioarteko zuzenbidea sistematikoki urratzen duela salatzeko mundu osoan zehar egiten ari diren mobilizazioekin, eta iragarri dute mobilizazioei eutsiko dietela Mendebaldeko gobernuek Israelgo erregimenarekin duten konplizitatearekin amaitu... [+]


2025-02-19 | Irutxuloko Hitza
Irutxuloko Hitzaren hogeigarren urteurreneko ekitaldia, iruditan

Donostiako San Telmo museoko aretoa jendez bete da Irutxuloko Hitzaren hogeigarren urteurreneko ekitaldian.


Galeperra ez da galzorian deklaratuko eta bere ehiza baimenduta egoten jarraituko du

2022an galeperra galzorian izendatzea proposatu zuen Espainiako Zientzialarien Batzordeak, bere ehiza debekatzea ekarriko lukeena. Espainiako Gobernuak orain erabaki du ez ematea babes hori espezieari, eta ehiztarien lobbyak eskainitako informazioa erabili du horretarako.


“Euskarazko murgiltzea erasotzen ari dira PAI ereduaren zabalkundearekin”

Ingelera orduak handitu eta euskarazkoak murrizteko foru aginduaren kontrako helegitea aurkeztu du STEILAS sindikatuak. “Murgiltzea ataka larrian jartzen ari dira” salatu dute.


Onkologia Osakidetzan integratuko dute ekainaren 30erako

Alberto Martínez Jaurlaritzarne osasun aholkulariak jakinarazi du erabakia, Gasteizeko Legebiltzarrean. Langile guztiak subrogatuko dituztela ere esan du. 


Langile bat hil da AP-15 autobidean Nafarroan, kamioi batek harrapatuta

Eguerdian gertatu da istripua, 25. kilometroan, Nafarroako Martzilla herriaren inguruan. 2025ean hil den zazpigarren lagilea da.


EITBren Bilboko egoitza aurrean kontzentrazioa egingo dute, zuzendaritza postuak euskalduntzea exijitzeko

"EITB euskalduna, zuzendaritzatik hasita!" lelopean, otsailaren 25ean egingo dute elkarretaratzea, asteartean, EITBko ELA, LAB eta ESK sindikatuek nahiz Aldatu Gidoia ekimenak deituta.


Lizarrako UPNk eskoletako bertsolaritza programa eten du

Lizarraldean euskara sustatzeko lana egiten duen Bagara elkarteak egin du salaketa: "Sorkuntzarako gaitasuna bultzatzen da eta pentsamendua kritikoa lantzen, hori guztia ikuspegi ludikotik, gozamenean oinarrituta".


EAEko gazteen %88aren ustez buru osasuneko tratamenduak Osakidetzaren gain egon beharko lirateke

Future Game proiektuak EAEko gazteen osasun mentalaren inguruko ikerketa egin du. 18-35 urteko gazteen %87,7ak osasun mentaleko tratamenduak osasun publikoak bere gain hartu beharko lituzkeela pentsatzen du; %64,5ak osasun mentalaz hitz egitean haien iritzia kontuan hartzen ez... [+]


AEBak eta Errusia batzartu dira Saudi Arabian, Europak albotik behatzen duen bitartean

Ukrainako gerra hasi zenetik, bi potentziak ez dira mahai beraren bueltan eseri. Negoziatu egingo dute nola amaitu gatazka belikoa. Ukrainako presidenteak, ordea, esan du ez duela mahai horretan adosten den ezer onartuko, bera ez baitute gonbidatu.


Guggenheim Urdaibai: nork nori entzun eta zertarako?

2021ean hasi ginen Guggenheim Urdaibai proiektuaren inguruko lehen oihartzunak entzuten…Bai ala bai egingo zela esan zigun orduko Unai Rementeria ahaldun nagusiak. Bere esanak indartzeko, 40 milioi euro utzi zituen “blindatuta” museoak eraikitzen zirenerako... [+]


Lau urteko espetxe zigorra ezarri diote Irungo irakasle bati, Txingudi Ikastolan ikasle bati sexu abusua egiteagatik

Lau urteko kartzela zigorra, zazpi urteko inhabilitazioa eta hiru urtez 12 urteko biktimarengandik urruntzeko agindua eman du Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak. Neskari 6.000 euro ere ordaindu beharko dizkio erasotzaileak kalte-ordainetan.


Kripto-txanponekin eginiko iruzur batek krisi betean murgildu du Milei

$LIBRA izeneko kripto-txanponean inbertitzeko deia egin zuen Argentinako presidenteak sare sozialetan. Une batean 4.500 milioi euroko balioa izatera iritsi zen arren, ordu gutxiren ostean behea jo zuen kripto-txanponak eta galera asko eragin zizkien bezeroei. 100 salaketa baino... [+]


2025-02-18 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Gorabehera ekonomikoak otorduraino heltzen direnean: arrozaren krisia

Estatu Batuen muga-zergak nahiko buruhauste ez balira, pasa den asteko albiste xalo samar batek dardara-uhinak helarazi ditu mundu-parte handi bateko otordu-mahaietaraino: Japoniako gobernuak bere arroz-gordekin estrategikoetako 210 mila tona merkaturatzeko agindua eman du,... [+]


Martxoak 3a “askatasunez” oroitzeko aldarria egin dute

ELA, LAB, ESK eta STEILAS sindikatuek eta M3 elkarteak "herrikoia eta sozialki plurala" den memoria eguna "errepresiorik gabe" egitea eskatu dute. Eusko Jaurlaritzari zuzendutako eskaera da, "iaz ez bezala", aurten manifestatzeko eskubidea... [+]


Eguneraketa berriak daude