Asiako Las Vegas erraldoia

  • Macauko penintsula txikia Asiako jokoaren gune bihurtu da urte gutxian, eta jokoen negoziotik jasotako diru-sarreretan Las Vegasen beraren gainetik dago. Etengabe ari da hazten eta oraintsu arrantzale kolonia pobrea zena, munduko herrialde aberatsenetakoa bihurtzeko bidean da.

2008ko ekainaren 17an
Macau
MacauElena Senao / Marc Morte
Macau hiri zaharraren harrizko kaleetan, eliza katoliko ikusgarriak eta pastel koloreko luxuzko etxeek antzina portugaldarren kolonia izan zela erakusten dute. Zaila da imajinatzea zenbait kale igarota, edertasun horri munduko kasino handienen neon argien distirak hartuko diola lekua. Nekazaritza eremuetatik iritsitako milaka txinatar turistek liluratuta begiratzen dute dekoratu erakargarria, eta zaleek zoriona edo porrota ekarriko dieten jolas mahaietara jotzen dute. Macauko kasinoetan sartzea esperientzia ahaztezina da: zigarroen keak inguraturiko dekoratu aberatseko aretoak, gizonak dirutza jokoan dutela apustu egiten galtzak belaunetaraino jasota eta alkandorak zabalik, emakume zerbitzari jatorrak urrutiko hirietatik datozen txinatar hunkituei jolas-makinen funtzionamendua azaltzen...

Macau arrantzaleen herri txiki bat zen antzina, Perlas ibaiaren ahoan, kostaldeko beste hainbaten antzera. Baina XVI. mendean portugaldarrak iritsi zirenean erabat aldatu zen egoera. Txinatar agintarien baimena jasota, urteek aurrera egin ahala aberasten joan zen merkataritza kolonia handia sortu zuten portugaldarrek. Macauko urrezko aroa holandar eta britainiarrak iristean amaitu zen, Macauri garrantzia kendu zioten kolonia berriak sortu baitziren. 1841ean gertatu zen azken kolpea, britainiarrek Hong Kong hartu zutenean, eta merkatari asko alboko koloniara joan zirenean. Macau gainbeheran eta ahanzturan murgildu zen. Kolonia 1999ko abenduaren 20an itzuli zioten Txinari, eta Portugalekin Hong Kongen patroi berbera negoziatu zuten: “herrialde bat, bi sistema”. Ildo horretan, Macauk autonomia du lege sisteman, indar polizialetan, diru sisteman, mugetan eta immigrazioan. Azken urteetan Macauko aberastasuna asko handitu den arren, jokoa askoz ere lehenago bihurtu zen negozio bide, 1850ean, portugaldar agintariek legeztatu zutenean. Denbora askoan jokoa monopolioa izan zen, XX. mendearen azken erdian batez ere, Stanley Ho handikiak gidatutako Turismo eta Aisialdi Elkarteak (Sociedade de Turismo e Diversoes) negozio osoa kontrolatzen zuenean. 2001ean monopolioa hautsi egin zen, eta Macauko negozioaz aprobetxatu nahi zuten atzerriko inbertitzaile handi asko sartu ziren, Wynn eta Sands amerikar kate handiak tartean. Kate horiek jolas-areto handiak sortu dituzte hemen, horietako hainbat Las Vegasko kasinoak baino handiagoak.

Jokoaren booma

Teresa kolonia garaiko portugaldar bakarretakoa da hemen, eta Turismo Ministerioarentzat egiten du lan. Hain zuzen turismoak gorakada nabarmena izan duela azaldu du: “2000n, Macau Txinari itzuli eta gutxira, 9 milioi bisitari izan ziren, 2007an 27 milioi eta 2008 honetan gehiago espero dituzte. Guztien gainetik jokoa da Macauren erakargarritasun nagusia, baina kultur arloko turismoa bultzatzen saiatzen ari dira, etortzen direnek jokoaz gain, gure kultur ondarea ere bisita dezaten”. Ahaleginak ahalegin, turisten %50 inguru Txinatik datoz, eta %30 Hong Kongetik. Kasinoen argi distiratsuek erakarrita etortzen dira gehienak, Macaun baino ez baitaude kasinoak baimenduta. Jokoaren negozioaz galdetuta, hauxe erantzun dit irribarrez: “Ez nau bereziki liluratzen, baina ezin dut ukatu jokoak ekarri duela aberastasuna Macaura, eta diru-sarrera horiei esker egoerak hobera egin du”. Teresak dioen bezala, jokoaren negozioa da Macauko ekonomiaren oinarria; Macauko Gobernuaren diru-sarreren %70 jokoen gaineko tasetatik dator. Ekonomiaren hazkunde tasak ikaragarriak izan dira azken urteetan, bi digituko zifrak lortzeraino, eta bertakoak ez diren langileen mugimendua ere eragin dute eskulan handia behar zelako. Baina dena ez da distiratsua Macaun, datu ekonomikoak onak eta etorkizuneko iragarpenak baikorrak izan arren, herrialde aberatsenen per capita errenta erakusten duten datu ekonomiko hauen azpian, gaizki banatutako aberastasuna dago. Herritar askok batez bestekoaren azpitik dauden soldatak dituzte, eta bitartean, prezioek goraka jarraitzen dute. Era berean, eta Macau aberrira itzuli zenetik ahuldu egin ziren arren, triadek (mafia txinatarrek) kontrolatzen dute uhartean gertatzen den oro. “Egia da pobreak badaudela”, dio Teresak, “eta turismoaren negozioan lan egiten ez dutenek soldata txikiak dituztela bizirik irauteko, baina Gobernua arazoa konpontzen saiatzen ari da, eta gizarte politikak bultzatu ditu: babestutako etxebizitzak edo laguntzak, esaterako. Denbora behar da, eta ziur nago egoera ekonomikoak bere bideari jarraitzen badio bizi-kalitatea hobetuz joango dela, zaila da aberastasuna ongi banatzea bat-batean iristen bada”.

Taipa eta Coloane

Macauko penintsulaz gain, Taipa eta Coloane uharteek osatzen dute lurraldea. Taipa hainbat zubi ikusgarrik lotzen dute penintsulara. Hirigintza arloan garapen handia jasan du eta etxebizitza nahiz kasino eraikin handiak ditu. Uhartean barrena oinez goazela, kasino ikusgarriei begira, Taipako auzo zaharra osatzen duten kale txikien gunea aurkitu dugu; Pat Tai jainkosaren omenezko festak ospatzen ari dira eta bizilagunek doako opera emanaldiez eta komunitate otorduez gozatzen dute.

Uhartearen hegoaldeko muturrean, itsasoari kendutako hainbat lurretan dago Macauko kasino handiena: The Venetian. Izenak berak erakusten duenez, eraikin multzo honek kanalen hiri mitikoa islatzen du. Bertan, kasinoaz gain, hotel handi bat dago, saltoki handi bat eta hainbat ikuskizun. Inguruan garabiak etengabe ari dira lanean kasino berriak eraikitzen, eta urrunean, Coloaneko lur zabalak ikus daitezke. Bake giro hori piraten babesleku izan zen antzina, eta zorionez oraindik ez dutenez ustiatu, bertan ez dago ez kasino ez hotel handirik. Coloane herriko kale txikietan beste inon baino hobeto ikus daiteke antzina nolakoa zen Macau. Denbora geratu egin dela dirudi, eta eguneroko bizimodu eroa kilometro askora dago. Hemen, herritarrek itsasoari begira hizketan igarotzen dute denbora, eta haurrak kalean jolasten dira.

Urte gutxian, litekeena da kasinoek Coloane ere hartzea, eta egun lozorroan dagoen eremua eraikin handiz gainezka egotea. Baina bitartean, merezi du bake honekin gozatuz gogoeta egitea, lurraldeak joko-gune bihurtzeak dakartzan abantailez eta kalteez.

Ikusi diaporama

Azkenak
Ongi etorri Euskararen Mundura jardunaldiak
“Euskaldun izatea hautua da, baina hautu horri bide eman behar zaio”

Nolakoa behar du euskal herritar berriei egiten diegun harrera? Nola josi aliantzak euskararen normalizazio eta biziberritze prozesurako? Premiazko erronkei heldu diete Euskalgintzaren Kontseiluak antolatutako Ongi etorri Euskararen Mundura jardunaldietan, Gasteizen... [+]


ANALISIA |
Torturatuak: ausart edo aske?

“Gaur eguerdiko albistegian, zuen hiriburuko alkatea ikusiko duzue, torturatu gintuen gorputz militarrari hiriko plaza nagusia eskaintzen. Gaur eguerdiko albistegian, gure lagun eta senideak hil zituen egitura ikusiko duzue gure kaleetan desfilatzen. Eta guk, beste egun... [+]


2024-10-14 | ARGIA
Argia Sariak 2025: Proposatu zure hautagaiak

Urtarrilaren 31n bilduko gara Usurbilgo Atxega jauregian Argia Sariak banatzeko. ARGIAko lantaldea ari da balizko saridunen zerrenda osatzen. Hala ere, irakurleon proposamenak beso zabalik jasotzen ditugu urtero.


2024-10-14 | Garazi Zabaleta
Larretik
Pirinioetako abeltzainek hiltegi proiektua jarri dute abian, zirkuitua bertan ixteko

Lehen sektorea bultzatzeko eta indartzeko lanean dihardute Nafarroako Pirinioetan azken urteotan, eta lanketa horren baitan sortu zuten Pirinioetako Mahaia. Diagnostikoa ondu dute azken urteotan, eskualdean lehen sektoreari lotuta dituzten hutsuneak identifikatzeko, eta ondorio... [+]


2024-10-14 | Jakoba Errekondo
Zainzurien skotomorfogenesia eta fotomorfogenesia

Datorren negua gozatuko digute zainzuri kimuek (Asparagus officinalis). Baratzeko nire kuttuna da, baita nire baratzekoa ere.


2024-10-14 | Iñaki Sanz-Azkue
Eskinko hiruhatza
Lau hanka txiki gorputz bat azkarra egiteko

Bi argazki aterako dizkiogu gure memoriari: batak Nafarroako Bardeetara eramango gaitu. Bertan, hautsez beteriko pista baten aldamenean, belar luzez osaturiko zelaitxo bat aurkituko dugu. Argazkiak erakutsiko du herpetologo gazte bat bertan barneratzen: begiak erne, zer ikusiko... [+]


Lantokietako isilpeko doluaz

Hau irakurtzen duzunerako, ez dakit zenbat herri izango ditudan bihotzean eta zenbat gogoeta buruan. Idatzi hau bidali baino lehen, izan naiz Arantzan, Tolosan, Elgoibarren eta Ondarroan, Hausnarrean liburua aurkezten.


KRONIKA | URRIAK 12, GASTEIZ
Guardia Zibilaren terrorearen apologia, plaza erdi huts batean

Orain 180 urte sortu zenetik lehen aldiz, kuarteletik kanpo eta Gasteizko erdigunean ospatu du Guardia Zibilak bere patroiaren eta hispanitatearen eguna. Bertan izan dira Gasteizko alkate Maider Etxebarria, Espainiako Gobernuko ordezkari Marisol Garmendia, Gasteizko gotzaina eta... [+]


2024-10-12 | Aitor Kortabarria
Jakin-mina

Badira hogei urte irakasle naizela, eta Bigarren Hezkuntzatik gorako maila guztietan aritu naiz eskolak ematen; halaber, gaur da eguna argi ez dudana zein den irakaslearen betebeharra.

Hezkuntza arautuaren eskailera luzean, maila bakoitzak baditu berezko ezaugarriak. Hala... [+]


Urriaren 12aren beste aldea: erresistentziaren hausnarketak

Ez da kasualitatea Hispanitatearen eguna, Guardia Zibilarena eta Pilarreko amabirjinarena data berean izatea. Hirurek egitura zapaltzaileak irudikatzen dituzte (estatua, armada eta eliza). Bestalde, indigenen erresistentzia eta Espainiako Estatuak bere armada militar eta... [+]


2024ko otsailaren 8an esnatu ginenean dinosauroa besarkatzen ari zinen

Pertsona batzuek kapitalismoa "besarkatzen" dute, konturatu gabe arazoa sistema berean dagoela; planeta mugatu batean hazkundea etengabe bilatzean. Energia intentsiboak ekoizteko modu guztiak mundua irensten ari dira.


2024-10-11 | ARGIA
Desazkundeari buruzko jardunaldiak antolatu dituzte Iruñean urriaren 21etik 24ra

Nafarroako Energia Eraldatzen poligono berriztagarri handien aurkako koordinadorak trantsizio energetikoa birpentsatzeko hirugarren jardunaldien deialdia da. Topaketa horietan, energiaren arazoa eta gizarte egituraren desazkundearen beharrari buruz hausnartuko dute.


Eguneraketa berriak daude