Erabakitzeko eskubidea, zertarako?

Baleren Bakaikoa
Baleren BakaikoaMaddi Soroa
Azken aldion askotan mintzo gara erabakitzeko eskubideari buruz. Hain zuzen euskaldunoi eskubide hau onetsi behar zaigula, herri gisa zor zaigun eskubide hau aitortu behar omen zaigu. Horretarako, batzuek historiari helduko diote eta beste batzuek –gaur egun euskaldun ugarik, gehiengoak ez esan arren– nahi hori azaltzen dugu, bai zeharka hauteskundeetan, baita etengabe egiten diren inkestetan ere. Bestalde, alderdi abertzale oro eta Ezker Batua ere eskubide hori gauzatzearen alde agertzen dira. Beraz, elite politikoaren gehiengo batek, EAEn bederen, helburu horrekin bat egiten du, nahiz horretara heltzeko bideak ezberdinak izan.

Beste aldean, eskubide horren aurkari sutsuak, espainiar estatuaren batasuna aldaezina dela eta, erabakitzeko eskubidea ukatzen digun elite politikoa daukagu, PSOE (PSE-EE barne) eta PPren inguruan bildutakoa. Hau guztia galarazteko, Lehendakaria bera espetxeratzeko lege bat ad hoc egiteraino heldu da elite politiko hori “demokrazia”ren izenean. Halaber, ikusi da zer nolako errespetua dion Espainiako Presidenteak Eusko Legebiltzarrari edo Loiolan bildutakoak adostear egon ziren testuari, “ateraldi” bezala definitzera heldu baita. Azkenik, ahalezko kontsultaren atea ere itxi egingo dute.

Hauek demokratak baldin badira, zer izango da Evo Morales Boliviako Santa Cruz eskualdean eginiko erreferendumaren ondoren bere aurkari politikoekin mahai batean esertzeko onartu baldin badu? eta Evo Morales diktadorea omen da! Edo zer ez dute esango suitzarrek zerga bat ezarri nahi denean erreferendumerako deialdia lasai demontre hartzen baldin badute? edo quebectarrek? Zer esanik ez eskoziarrek.

Kuxidade honen guztiaren ondoren euskal gizarte zibileko zenbait erakundeetako ordezkariek erabakitzeko eskubidearen aldeko plataforma bat eratzea pentsatu genuen. Berau Bilbon urtarrilaren 18an aurkeztu zen hedabideen aurrean, halaber ekitaldi bat antolatu genuen Donostiako Kursaalen eta 1.200 bat pertsona bildu. Maiatzaren 14an, Bilbon, Bakea, Askatasuna eta Erabakitzeko Eskubidea izeneko dokumentua azaldu zitzaien komunikabideei. Hemendik aurrera ere zenbait ekitaldi gehiago aurreikusten dira hiriburuetan, are gehiago Eusko Jaurlaritzaren proposamenak aurrera egin ahala.

Erabakiren lehenengo lanak erabakitzeko eskubidearen mamia jendarteratzea izan nahi du, jendarte zibilak barneratu behar bailuke, motibatuta egon dadin. Baina jendea motibatzeko eta kasu honetan erabakitzeko eskubidearen alde egoteko eta eskubide hau gauzatu ahal izateko hiritarrok onurak ikusi behar ditugu, alegia, demokrazia sakontzeaz gain, eskubide hau gauzatu ostean hobekiago biziko garela, ongizate, ekonomikoa barne, sakonago eta indartsuagoa izango dugula geure artean eta gainekoentzat solidarioak izaten jarraituko dugula.

Zertarako nahi dugu erabakitzeko eskubidea aitortzea, gero geure bizitza kalitateak apurka-apurka endekatzen jarraitzen badu edo geure agintari politikoek nahi dutena egiten jarraitzen badute? Adibidez, lan publiko erraldoiak bultzatuz eta hiritarren eskaera guztiei muzin eginez.

Erabakitzeko eskubidearen alde onak azaltzeko bide lagun ugari eta sendoak behar ditugu, indar metaketa burutu behar baita. Horretan arrazoi zeukan Rafa Diezek esan zuenean erabakitzeko eskubidera heltzeko Lizarratik igaro behar zela. Niretzat benetako egia da, baina Lizarrara berriro iristeko, ezker abertzale zibilak bere baitako zuzendaritza hartu behar du eta burdinadunak beren lekuan utzi, Europa aberats honetan armaz lortutako helburu politikoek iraupen laburra izango baitute.

Norabide honetan, bestalde, ELA ezinbestekoa da. Sindikatu abertzale hau erabakitzeko gurdian ez bada sartzen jai daukagu eta badirudi, zenbait agintari politiko gurdi horretan sartzeko oztopoak nahita jartzen ari zaizkiola. Haatik, ez gara oso urrun joango ELArekin elkarlana gauzatzeko gai ez garen bitartean.

Azkenak
ANALISIA
Aznarrek lagundu diola Aitor Estebani?

Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


Eguneraketa berriak daude