Hil daitezela lehenbailehen...


2013ko maiatzaren 02an
Ur Apalategi
Ur ApalategiDani Blanco
Oraingoan gure txalaparta errelebo honi laugarren kide bat arrimatu zaio –Pedro Alberdi– eta bisitari soila bada ere ongi etorria eman nahi nioke. Josi eta Juanjo, onartzen badidazue, Pedrori ere erantzutea gustatuko litzaidake hemendik.

Jakina nik ere “gozatu” dudala inoiz Axularren prosa irakurriz. Nork ukatuko dio bere “kolorea”, bere periodo luze bezain malgua, eta abar? Eta Bilboko Arriaga Antzokian egingo den irakurketara hurbiltzeko aukerarik banu joango nintzateke, kuriositate hutsagatik bada ere. Haatik…

Esaten duzu lurralde berria aurkitu zenuela euskal klasikoak irakurtzean. Kontua da, behar bada, ez garela belaunaldi berekoak eta nik hogei urte nituenean zuk adin bera zenuenean baino aukera gehixeago ematen zizkidala, jada, euskal literaturak nire irakurketa gosea asetzeko –bereziki prosaren arloan.

Iban Zalduak berriki Renoko unibertsitatean eman duen hitzaldi batean zioenez (ez da itzulpen zehatza): “Gure literatur tradizioaren ahuleziak pertsonaia literario sasi historiko zein testu zahar apokrifoz osaturiko sare bat osatzea eragin du. Gure tradizioak ez gaituenez asebetetzen, idazleek, Borges imitatuz, amestuko luketen tradizio bat asmatzeari ekin diote”.

Horren adibiderik argiena Joseba Gabilondok ipuin batean asmaturiko autorea litzateke (Martín Benítez de Cearreta), zeinak idatzi balituzke –euskaraz, noski– gerora Shakespeare-enak bezala ezagutuko ziren testu guztiak.

Benetako galdera hau da, Axular baten irakurketak euskaraz literatura idazteko gogoa piztu ahal dezake? Nago ezetz. Klasikozalea izan arren, Arestik berak ez al zuen aitortu Miranderen irakurketa egin ez balu ez zatekeela euskaraz idazten hasiko?
Ni ere banaiz irakasle, eta Axular irakasteari behar-beharrezkoa deritzot, euskal prosagintza modernoaren erro linguistiko-estilistikoak hor baitaude, dudarik gabe. Eta historiazale gisa ere gomendatuko nuke Axularren irakurketa. Baina literaturzale gisa gutxi esan dezaket bere alde. Arriagan antolatuko den irakurketan deseroso jartzen nauena, funtsean, ez da Axular irakurraraztea, baizik eta ekintzak daukan Don Kixoteren irakurketa jarraikiarekiko antzekotasuna. Axular ez baita, tamalez, gure Cervantes.

Esaten da norbaiti hanka bat mozten diotenean jarraitzen duela eskas duen hanka hori sentitzen, bere tokian jarraituko balu bezala. Bada, euskal literaturzaleoi are gauza bitxiagoa gertatzen zaigu, inoiz izan ez dugun gorputz atalean –literatur klasiko unibertsala– min dugula.

Baina zer egingo zaio, min horrekin bizitzera kondenatuak gaude. Ez dakit inoiz autore benetan unibertsalik izatea lortuko dugun, baina klasiko “nazional” duinak lortzeko bidean gara. Pena bakarra zera da, oraindik berriegiak direla biharko gure klasikoak, eta bizirik dirautela berauen autore gehienek. Lehenbailehen hil daitezen itxarotea baino ez zaigu geratzen. Esaterako, berak eskatu moduan lurpean gordeko dugun egunean bertan proposatuko diot Euskaltzaindiako literatur batzordeari Txomin Agirre eleberri sariari Ramon Saizarbitoria izena jartzea.


Erredakzioaren oharra: Artikulu hau Pedro Alberdik 24. orrialdean idatzitakoa irakurri ostean egina da.

Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude