Ezkerreko militantziaren aldarrikapena

Panfleto para seguir viviendo
Panfleto para seguir viviendo
Panfleto para seguir viviendo, Fernando Diaz
(Bruguera, 2007), 155 orrialde.


Irakurtzen ari garena ez dela nobela errepikatzen du behin eta berriro Panfleto para seguir viviendo (Bizitzen jarraitzeko panfletoa) liburuko narratzaileak. Bera ez dela idazlea, hemen dagoela esatera etorri dela, besterik ez. Idazle handiek ez dute zaratarik atera behar, badaude, gauza jakina da. Berak ez daki beste libururik idatziko duenentz ere.

Beraz autobiografia, saiakera eta nobelaren artean kokatu beharko genukeen liburu baten aurrean gaudela esango dugu. Madrilgo erdipurdiko auzo bateko gaztea mintzo zaigu. Anaia heroinak eraman zion, amak kioskoetako kolekzioak egiten ditu, aita industriaren gainbeherak harrapatu zuen. Ozpinak bizi ditu. Ikasketak utzi eta haxixa saltzen hasiko da narratzailea; postura txikiak hasieran, auzoan bertan; kilo batzuk ondoren, mugaz muga autoarekin; antzeko negoziotan dabilen lagun bat harrapatu eta Frantziako kartzela batean sartuko duten arte. Uzteko ordua.

Liburuek –Jack Londonek idatzitakoek batez ere– harrapatuko dute protagonista. Eskolazain hasiko da lanean eta kalean ikusitako kartel batek ezkerreko talde iraultzaile batean militatzera eramango du –narratzaileak ez dio garrantzirik ematen zein talde den esateari–.

Engaiamenduaren aldarrikapena da –titularra irakurrita igarriko zenutenez– liburuko motibo nagusia. Protagonistarentzat militatzea autosalbaziotik gertuen dagoen ekintza da, bere egoera aldatzeko egin dezakeen gauza eraginkor bakarra. Epikarik ez ordea. Bazterrauzoko ipurkaleko trapitxero gaztea ez da Superman sozialista bihurtuko. Eskerrak. Protagonistak ezkerrerako bidea hartzen duenean ere ez du arketipo baten autopistatik egingo, gorabeheraz eta zalantzaz betetako bidezidorretik baizik.

Azken apuntea estiloarentzat: irakurketaren erritmoa asko errazten du, kapitulu bakoitzaren bukaerara iristen zarenean, bizitzen jarraitzeko ez dakit, baina liburua irakurtzen jarraitzeko panfleto bihurtuz.

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Osasunbideak erizain lanpostu bat kendu du Erronkariko bailaran

Amparo Viñualesek, Erronkariko alkateak, salatu du Erronkariko, Burgiko, Gardeko eta Bidankozeko kontsultategiek arreta txikitu beharko dutenez prebentzioan eragingo duela.


Eguneraketa berriak daude