Zenbat urte behar da nobela bat idazteko?

  • Ez, goiko izenburuan ez gara idazteko prozesuaz ari, nobela ontzean idazleak duen adinaz baizik. Mila aldiz entzun dugu eleberriak adin bat duela, heldutasuna behar dela genero horretan murgiltzeko, literaturarako dohainaz jantzitako zenbait jenio albo batera utzita. 50 urte baino gehiagoko aldea duten Ramiro Pinilla eta Harkaitz Canoren eskutik abiatu gara idazleen adinari buruzko uste zabaldu horren egiak eta gezurrak aurkitzera.
Ramiro Pinilla
Ramiro Pinilla Zaldi Ero
Heldutasunaren genero izendatua, ezin omen daiteke nobela onik sortu 40 urte bete arte, edozein arauk behar dituen salbuespenak salbuespen. Batzuentzat mito hutsa da eleberrigintza eta adina lotzen dituena, beste batzuentzat baieztapenak badu funtsik. Ramiro Pinillak, 40 urte dagoeneko bi aldiz bete dituen idazleak, aitortu egiten du gaztaroan nobela onak egiteko gaitasuna izan daitekeela, baina ez du uste egile berak nobela on bat baino gehiago idatz dezakeenik gazte den artean. “Eta betiere, autobiografikoa izango da”, dio getxoztarrak, “nobela bat elementu askorekin osatzen da; 25-30 urteko batek bizipen nahikoa izan badu, eta hori idatziz emateko dohainak baditu, nobela ona egin dezake. Baina bigarrenerako itxaron egin beharko du”.

Orain dela hilabete batzuk, Pinillak kontu hauei buruzko mahai-inguru batean parte hartu zuen Bilbon. Haren aldamenean, txanponaren beste aldea nonbait, Harkaitz Cano lasartearra zegoen, 32 urte besterik eduki ez arren literaturara inola ere heldu berria ez den gizona. Gaztearen ahotsaz eskarmentua mintzo. Idazle hasiberriaren ajeez jardutean, berarentzat iraganeko kontuak direla igartzen zaio Canori. Nolanahi, ez ditu ajeok ukatzen.

“Gaztetan originaltasunak kezkatzen zaitu batez ere. Gero konturatzen zara hori baino inportanteagoa dela inguruko gauzei adi egotea”. Lasartearraren ustez, badu azalpenik originaltasuna grial santu bihurtze horrek: lehenbiziko liburua idazten ari denarentzat, hori da bere bizitzako liburu bakarra. Den-dena hor jarri nahi izaten da, eta hori dateke gazteen bekatuetako bat, alderdi ona ere badaukana: ondorengo lanetan –baleude– sarritan agertzen ez den pasioa du estreinakoak. “Idazle gazte baten bigarren liburua zailagoa da, baina era berean askatzaileagoa, dagoeneko ez delako zure apustu bakarra”. Konturatu bedi irakurlea Canok bigarren liburua idazteko gaitasuna aitortzen diela gazteei, Pinillak ez bezala. Eta azken oharra originaltasunaz: “Zer da artista XXI. mendean? Irizpide ona duen kleptomanoa”. Are gehiago Internet eskura dugunetik.

Ramiro Pinillaren ibilbideak badu zerikusirik horrekin. “Gaztaroa nobela poliziakoak eta far west-ekoak idazten eman ostean –bakarra argitaratu zidaten, besteak itzuli egiten zizkidaten–, 35 urterekin sentimenduei buruzko istorioa papereratzea otu zitzaidan. Oso txarra izan zen”. Handik bi urtera, Las ciegas hormigas argitaratu zuen, bere nobelarik ospetsuenetakoa eta Nadal sariaren irabazlea. Zerk eragin zuen hain jauzi handia hain denbora laburrean?

“Bi liburu haien tartean Faulkner irakurtzen ibili nintzen, eta harrezkeroztik berebiziko garrantzia ematen diot idazlea bakoitzak bere hizkera garatzeari”. Las ciegas hormigas-en hizkerak, hain justu, Faulknerrena zuen oinarri. “Ez bazara gai zeure hizkera asmatzeko –eta hori benetan zaila da–, inspirazioa bilatu behar duzu. Kopiatu, esan diezaiogun”. Akabo gazteen originaltasun asmoak, baina ez dadila inor larritu: Pinillaren esanetan, ez dago kopiatzeagatik zertan kezkatu, ekinaren ekinez azalera aterako baita norberaren benetako hizkera.

Irudimenak badu adinik?

Eleberri egileek irudimena behar du, eta Pinillaren iritziz, hura lantzea denbora kontua da halaber. Horra 40 urtetik beherako nobela sortzaile gutxi egotea azalduko lukeen arrazoietako bat. Ez ditzagun nahastu, hala ere, benetako irudimena eta umeei egotzi ohi zaien izen bereko ezaugarria, ohartarazten gaitu Pinillak. Umeena fantasia da, errealitatetik kanpoko kontuak, nobelak egiteko balio ez dutenak. “Irudimena beste zerbait da, eta norberak bizi izan duenarekin harremana du, bizi ahala gauzak irudikatzen baikoaz”.

Idaztea ofizioa da, eta ofizio guztiak bezala, zenbat eta gehiago egin orduan eta hobeto. Horretan bat datoz Pinilla, Cano eta mundu guztia, “nahiz eta 19 urte dituzunean oso argi edukitzen ez den”, Lasartekoaren esanetan. Jon Kortazar literatur kritikoaren ustez, urtetan aurrera egin ahala idazteko era finkatu egiten da, solidifikatu, “baina garrantzitsuena ez da hori, baizik eta zer neurritan lortzen duen idazleak irakurleen fideltasuna gordetzea eta gehiago erakartzea. Horretan adinak ez du zerikusi handirik”. Finean, nobelak idazteko ahalmena edadearekin lotzea topikoa da Kortazarrentzat.

Gaztetasunak eragindako bekatu gehiago aipa genitzake. Esaterako, eta Ramiro Pinillari jaramon egitera, narratzailea orojakilea izatea, edota pertsonaia desberdinen barruan sartzeko ezintasuna, “gazteak garenean ‘ni’-ak indar handia duelako”. Ustezko abantailak, aldiz, ez bide dira hainbestekoak: “Espontaneitatea, gaztaroko espontaneitate sakratu hori, berbarako, gogor lan eginez ere lor dateke testu batean”. Estetizismoarenganako grina ere aipatu du Getxokoak, eta bat dator Harkaitz Cano: “Hasiberritan gehiago liluratzen zaituzte esaldi borobilek, Julio Cortazarrek eta Oscar Wildek bezala idatzi nahi duzu, Cortazar eta Wilde estetika hutsa baino askoz gehiago direla konturatu gabe”. Edadearekin dator –hala diote orrialdeotan lagundu diguten idazle biek– esaldi ustez ederra idatzi eta berehala ezabatzea. Heldutasunak, idazte kontuetan behintzat, ez omen du loramendurik behar.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Harkaitz Cano
‘Okrestra lurtarra’ animaziozko filma ostiral honetatik aurrera zinema-aretoetan

Apirilaren 8an estreinatuko da zinema-aretoetan Orkestra lurtarra animaziozko film luzea. Joseba Poncek eta Imanol Zinkunegik zuzendu duten lan hau egiteko asmoa 2014an jarri zen mahai gainean: “Luze jo du, baina merezi izan dute bideak eta lanak”, azaldu dute Lotura... [+]


2021-07-19 | Mikel Asurmendi
Harkaitz Cano: "Irakurleari ez zaio beti nahi duen guztia eman behar"
Harkaitz Cano (Lasarte-Oria, 1975). Zuzenbidean lizentziatua. Lubaki bandan hasi zen literaturaren bidean. Kea behelainopean bezala poesia liburua izan zen lehen onura, 1994an argitaratua. Harrezkero han-hemenka dabil, Donostiako literatur portu finkotik New York, Parisera edo... [+]

Harkaitz Cano
«Munduak daraman martxak etengabe krisian sarrarazten nau»
“Bizitza da erresumarik zabalena / eta nik / nik besoak baino ezin zabaldu” idatzi zuen duela urte batzuk Harkaitz Canok (Lasarte-Oria, 1975). Geroztik bizitza zatiak beso artean bildu eta papereratu nahian dabil. Lehen liburua kaleratu zuenetik urte mordoxka joan da,... [+]

2021-06-30 | Sustrai Colina
Harkaitz Cano
“Idazteko ideiarik gabe geratzen naizenean aterako dut autoko karneta”
Neguko zirkuan aurkitu dugu belarraren ahoa...

2021-01-27 | Harkaitz Cano
Kintsugi

"Kintsugi" kontakizunean, Harkaitz Cano idazlea GoiEner Kooperatibaren proiektutik abiatzen da, energiarekiko harremana aldatu duen etorkizuna irudikatzeko. Azala sormen artistikorako guneak abiatutako "Zirriborroak eta gero" proiektuaren parte da... [+]


2019-11-19 | Uriola.eus
Santi Brouarden bizitzaren eta heriotzaren hariak biltzen dituen komikia aurkeztu dute

Gaur goizean aurkeztu dute La Bolsa eraikinean Harkaitz Canok eta Adur Larreak 'Antzara eguna" izeneko zuri-beltzezko komikia, Santi Brouarden bizitzaren inguruko komikia, alegia.


Idazle eta komikigileen sinbiosiak funtzionatzen du

Duela ez asko esan izan balidate euskaraz honelako hiru publikazio izango genituela esku artean ez urte berean, ez, zazpi egun baino gutxiagoren barruan, ez nuen erraz sinetsiko.


2019-04-30 | ARGIA
Harkaitz Canok irabazi du 111 Akademia saria

Fakirraren Ahotsa eleberriagatik saritu dute idazlea. Canok sari bera jasotzen duen bigarren aldia da.


Harkaitz Cano Jauregi
Errealitatea baino egiazkoagoa

Twist (Susa, 2011) argitaratu zuenetik nobelarik publikatu gabe zegoen Harkaitz Cano eta hura bezain indartsua den apustu batekin itzuli da: Fakirraren ahotsa (Susa, 2018). Imanol Larzabal zenaren bizitza fikzionatu du, joan-etorri eta gorabehera handiko lau hamarkadaren... [+]


Egiletasuna eta generoa
Zerbait hautsi, edo ireki, edo agertu

Literatur egiletasunari buruzko ikastaro batera joan nintzen azaroaren hondarrean. Kronika objektibo bat egin ezin, eta kronika zintzo bat egiten saiatu naiz. Nolakoa da euskal literaturen joko-zelaia, eta nola mugitzen gara horretan barrena?


Munduko gauzarik arraroenak

Deituiozu berezi. Deituiozu bitxi. Deituiozu arraro. Deituiozu nahi duzun bezala, baina hau ez da normala. Eta ez, ez dut esaten Durangoko Azokaren bigarren egunean gaudelako eta gaur goizean oraindik Toti Martinez de Lezeak Ereinen standean eragiten dituen ilara ia mitologikoak... [+]


Fermin Muguruza
"Autogestiotik nator eta hortik joko dut beti"

Fermin Muguruzaren indar eta energia handiak ditu Black is Beltza komiki edo nobela grafikoak. Kantaria, Harkaitz Cano idazlea eta Jorge Alderete ilustratzailea egile, iazko kultur produkturik erakargarrienen zerrendan ageri da, merezimendu osoz. Ezustean, ustekabeko liburu... [+]


Katalanera itzulitako euskal narratiba garaikidearen antologia aurkeztuko dute Bartzelonan

Pomes perdudes (Sagar galduak) liburua aurkeztuko dute ostegunean Bartzelonan. Katalanera itzuli den euskal ipuingintza garaikidearen antologia da. Tigre de Paper argitaletxeak argitaratu du eta Euskal Herriko gatazka politikoaren inguruan mamitutako ipuinak dira nagusi.


Eguneraketa berriak daude