Azpijokoak euskaraz, noizko?

Bixente Serrano Izko
Bixente Serrano IzkoMikel Saiz
Bertze batzuetan errana naiz, euskara hizpide, nekez eginen dugula ezer gure hizkuntza honen alde sinbologiarik gabe, baina ihes egin behar diogula euskara bertze gauza baten sinbolo bihurtzeari, dela ideologia batena, dela bizitza-eredu zehatz batena.
Euskara zikinaren aldeko aldarrikapen sutsu eta eskertzekoa egin du orain gutxi Irati Jimenezek, ea gai garen ideologia guztietakook, bizimodu guztietakook, gustu on edo txarreko guztiok, euskaraz adierazteko geure ametsak, geure gorrotoak, geure bihotz eta buru-aldrebeskeriak, ea gai garen, baita ere, euskararen beraren aurkako mezurik zikinenak euskaraz jasotzera ohitzeko. Horretarako, noski, utikan mundu garbi baten alde sinbolo bihurturiko euskara. Urrun gaude oraindik Irati Jimenezen planteamendu zikin horietatik, praktikan bederen. Gure hizkuntza hau identitate eta mundu eredu baten aldeko sinbolotzat jotzen jarraitzen dugu, kontzienteki sarritan, inkontzienteki ere gainerakoetan. Eta ez gara kontziente, adibidez eta barkatu atrebentzia, euskaradun gutxiago lortuko dugula, euskarak euskaldun egiten gaituelako lelo soil eta lehen itxura batean xarmant horren antzekoekin.

Baina euskara bertze gauza anitzen sinbolo ere bihur daiteke, eta bihurtzen ari zaigu. Errate baterako, Nafarroan dagoeneko hiru aldiz errepikatu den ezgaitasun baten ikurra, euskaltzaleon ezgaitasunarena alegia, hizkuntz politika publikoa aldatzerakoan, zenbait puntutan Euskararen Legea erreformatzerakoan. Legea gehiengo jakin batek inposatu zuenetik igaro diren hamarkada luzeetan, hiru parada izan ditugu gehiengo hura aldatzeko, eta hiruretan kale. Eta guztietan, itxura osoz, teorian behintzat euskaltzaleenak direnek, abertzaleek –euskara mundu berri baten ikurrik kuttunena dutenek hain zuzen–, huts egin izanagatik, dela adabakigintzari uko egin nahi izan ziotelako (oi, kontsumismo zalekeria zaharkitu hori, birziklatzearen aldeko ideia berrien garaiotan!), dela parlamentari batek ibili nahi izan duelako munduko gailurrik altuenetako magaletan, gure bazterretako politikagintza lau honetatik ihesean.

Euskara sinbolo, azken buruan, legebiltzarrean oposizio lana egiteko ezgaitasunarena. Dudak izan zituzten askok Nafarroa Bai bezalako koalizio bat gai izanen ote zen gobernatzeko, bertze alderdiekin gobernu-koalizio korapilatsuago bat egin behar baldin bazuen. Zaila izanen zukeen, baiki. Baina nago are zailagoa dela horrelako koalizio batentzat oposizio nagusiarena egitea. Izan ere, Andreotti politikari famatu haren ideia bat ekarri du gogora orain berri Juan Carlos Longasek: aginteak higatzen ditu indarrak, bai horixe, baina are gehiago oposizio lanak. Zer erranik ez, lan hori alderdi ustez kohesionatu batek ez, alderdi anitzetako koalizio batek egin behar duenean. Eta are gehiago, legebiltzarreko bigarren indarrak lehia bizian ibili behar duenean hirugarrenarekin, nork irabaziko domina agintedunak kontrolatzeko merituetan. Eta are gehiago, hirugarren horrek gobernuarekin hitzartu duenean berak jasotzeko domina, agintedunei zeharka sostengua ematearen truke. Hots, hirugarren hori, oposizioko lehiakide ez ezik, aurkaria ere denean. Zer azpijoko egiteko prest ez ote den egonen lehiakide eta aurkari hori oposizioko premua barregarri eta ezgauza geldi dadin? Zer kortesia eta zer kortesia ondo espero dezake premuak horrelako bigarren batengandik?

Baiki, joko zikinen eta berauei aurre egiteko geure ezgaitasunaren sinbolo ere bihurtu zaigu euskara. Eta nago horrela ez dugula inoiz lortuko zikinkeria horiek euskaraz jasatea.

Azkenak
2025-05-02 | Mikel Zuloaga
Askatasunaren Ontzidiko Mikel Zuluaga ‘Mikelon’en adierazpena Maltatik

Deshumanizazioa barru-barruraino sartu da Mendebaldeko botereetan, eta axolagabekeriaz begiratzen diote Gaza pairatzen ari den holokaustoari; Gazan, bonbek hiltzen ez bazaituzte, goseak hilko zaitu.

Gure itsasontzia bonbardatu duten honetan inpotentzia erabatekoa da, gu ondo... [+]


Palestinaren aldeko Askatasunaren Ontzidia bonbardatu dute Maltatik gertu

Ostegunetik ostiralerako gauean dronekin egin diote eraso Gazako blokeoa apurtu eta genozidioa salatu nahi duen nazioarteko ekimenaren itsasontziari, Maltatik hamahiru miliara, nazioarteko uretan. Aktibisten artean Mikel Zuluaga Mikelon euskal herritarra dago. “Hemen hau... [+]


Immigrazioa eta sindikatuak, eskubide unibertsalak ala porrot kolektiboa

Gabezia guztiekin ere, sindikatuek gizateriaren alde inoiz egon den beste edozein giza erakundek baino gehiago egin dute. Duintasunari, zintzotasunari, hezkuntzari, ongizate kolektiboari eta giza garapenari beste edozein pertsona-elkartek baino gehiago lagundu... [+]


Harri-jasotzea
Harri eskolek emandako bultzada

Harri-jasotzearen gorakada nabaritu da azken urteetan, batez ere emakumeen artean. Gazteek harri eskoletan ikasten dute kirolean esperientzia dutenengandik. Crossfit-a, sare sozialak eta telebista faktore garrantzitsuak izan dira kirolaren piztualdian, harri eskolekin batera... [+]


Kanboko Marieneko lurrak irauli dituzte ELB, Lurzaindia eta Ostia sareak

Maiatzaren 17an bertaratu eta barazkiak landatzeko hitzordua jarri diete herritarrei. Karia horretara egun osoko egitaraua osatu dute, Marieneako lurrak laborantzarako atxikiak izatearen alde.


Itzalaldiaren biharamunean, Espainiako Gobernuaren eta Red Eléctrica de Españaren arteko tirabirak dira nagusi

Pedro Sánchezek hornitzaile pribatuei eta Red Eléctrica de Españari egotzi die itzalaldiaren inguruko informazio gutxi eskaintzea, baina azken honek jakinarazi du "gutxi gorabehera" aurkitu dutela Iberiar penintsula osoko argindarra joatearen arrazoia... [+]


Homo erectusek hitz egiten zekiten?

Rudolf Botha hizkuntzalari hegoafrikarrak hipotesi bat bota berri du Homo erectus-i buruz: espezieak ahozko komunikazio moduren bat garatu zuen duela milioi bat urte baino gehiago. Homo sapiens-a da, dakigunez, hitz egiteko gai den espezie bakarra eta, beraz, hortik... [+]


Iraultza, iraultza baino lehen

Böblingen, Germaniako Erromatar Inperio Santua, 1525eko maiatzaren 12a. Georg Truchsess von Waldburgek Wurtembergeko nekazari matxinatuak mendean hartu zituen. Handik hiru egunera, maiatzaren 15ean Filipe Hessekoak eta Saxoniako dukeak bat egin zuten errebelde turingiarrak... [+]


2025-04-30 | Jon Torner Zabala
Aramu + AimarZ
Bizirik bada, musikaren berotasunagatik da

Aramu + AimarZ
Noiz: apirilaren 26an.
Non: Zumarragako Zelai-Arizti frontoi irekian.

---------------------------------------------------------

Udalaren webguneak dio: "Bide Bizia marka turistikoa eta izen bereko jaialdia Zumarragaren arima munduari erakusteko,... [+]


Gorputz hotsak
“Oso literala naizenez, marrazten dudana ulertzea gustatzen zait”

Irudimentsua eta umoretsua da, eta marraztea bere pasioa da. Oihan Iriarte Eletxigerrak (Bilbo, 2001) Autismoa eta biok (Txalaparta, 2025) liburu ilustratua sortu du autismoa ikusarazteko. Bere bizipenetatik abiatutako liburua da. Arte figuratiboaz baliatu da batez ere:... [+]


2025-04-30 | OlatuKoop sarea
Maiatzaren Lehenerako proposamen bat: lan desiragarriak eta burujabeak denontzat

Maiatzaren Lehenaren kari, bere gogoeta partekatu nahi izan du Olatukoop Ekonomia Sozial Eraldatzailea sustatzeko sareak. Langileen egunari lotuta, lanaren izaeraren eta zentzuaren inguruko gogoeta egin dute, lan burujabe eta desiragarriak denontzako garatzeak gure bizitzak eta... [+]


Eguneraketa berriak daude