Autoitzulpengintza

Harkaitz Cano
Harkaitz CanoDani Blanco
Axun Aierbe, in memoriam.

Ezer gutxik gogorarazi diezaguke ustekabeko heriotza batek adina, apurka-apurka umezurtzago bihurtzen gaituzten gertaeraz beteta daudela gure egunak. Norbait joan da eta erantzun gabe utzi zenizkion e-mailak ikusten dituzu bat-batean, hark egindako azken txiste eta hitz joko malgu bezain jostariek harriaren pisua hartzen dute derrepente –eta bizitzaren traza izaten jarraitzen dute, hala ere–.

Mahaian dauzkat argitaletxerik topatzen ez duen nobela madarikatu baten gaztelerazko itzulpenaren gainean arkatzez egin zenizkidan ohar zorrotzak: ortotipografiaz, estiloaz, hitz bat edo beste erabiltzearen egokitasunaz... Ez zen xehetasunik ihes egiten zizunik. Liburua, irakurlea, idazlea. Triangelu horretatik atera gabe elkar ezagutu eta norbere mainak eta maniak sintaxiaren bidez zehatz-mehatz elkarri erakustea zer den. Elkar ezagutzea, aditza esaldiaren hasieran edo bukaeran jartzeko joeraren arabera.

Autoitzulpengintza zen zure gaietako bat, horretaz hitz egitera gonbidatu ninduzun Gasteizera. Gauza bat idaztea baita, eta beste bat oso ezberdina idatzitakoa egileak berak beste hizkuntza batean paratzea. Idazleak nobela bat idazten duenean nobela on bat idatzi nahi du eta kito. Baina itzulpena egiten duenean, nobela ona eta itzulpen ona izatea ez zaio aski: itzulpen horrek bere antza izan dezan nahi izaten du. Edo ezta hori ere: berak bere buruaz duen irudi idealizatuaren antza izan dezan. Itzulpena margo ezberdinekin egindako jatorrizko koadroaren erreprodukzioa bada, autoitzulpena autoerretratua da (autoerretratu tranpatia, gainera). Egilea kritikoagoa da orain, eta utzitako azalean sartu baino, azal berri bat asmatu nahi luke, orain bera erosoago sentitzeko. Idazle edo ez, denok dugu autoitzultzaile bat gure baitan: egindako ekintzak, gure iragana, edozer gauza hitzetara itzultzen dugunean.

Norbere burua itzultzearen ariketak beldurrezko ipuin hura ekarri izan dit beti gogora: naufragatu ondoren irla bakartu batera heltzen den zirujau harena. Zirujauak ez du zer janik irla horretan, eta naufragiotik gauza bat baino ez du salbatzerik izan: bere kirurgilari tresneria. Bere ogibideak giza anatomiaren ezagutza erabatekoa ematen dionez, sobera ere ezagutzen duenez zein den giza gorputzak bizirik jarraitzeko premiazko ez dituen atalen segida, eta ondotxo dakienez erauzirik min gutxien egiten dioten gorputz adarrak zeintzuk diren, apurka-apurka eta bisturia lagun, bere burua jaten joango da, bizirik eutsiko badio irla horretan. Ogibide hitzak erabateko zentzua hartzen du kirurgilariaren kasuan.

Halaxe autoitzultzailea ere, bere (li)buruan saihetseko eta alboragarri diren guztiak atzeman nahian, norbere mamuak kudeatzen, haiekin elikatzen. Hitzaldiaren izenburua zein izango zen galdetuz idatzi zenidan. Nire iradokizuna: “Nola sartu bisturia bizirik dagoen apo bati, apoa norbera denean”.

Handik astebetera, Gasteizera trenez nindoala, ikaslezurtz geratu ziren gazteei zer esango nien asmatu ezinik, otu zitzaidan ez garela ezer inguruan irakurle zorrotzik ez badugu. Eta otu zitzaidan halaber, hizkuntzaren akademietako besaulkiak betetzen dituzten akademiko txit gorenak dauden bezala, geure buru barruan irakurle birtualen biltzar ttipi bat ere eduki behar genukeela derrigor, eta neure baitako biltzar mental horretan aulkirik ez zaizula aurrerantzean ere faltako. Halakoxeak gara: fikzioak kontsolatzen gaitu.

Batzuek estiloa deitzen diote, baina umezurtztasunari aurre egiteko tresna bat besterik ez da.

Azkenak
Immigrazioa eta sindikatuak, eskubide unibertsalak ala porrot kolektiboa

Gabezia guztiekin ere, sindikatuek gizateriaren alde inoiz egon den beste edozein giza erakundek baino gehiago egin dute. Duintasunari, zintzotasunari, hezkuntzari, ongizate kolektiboari eta giza garapenari beste edozein pertsona-elkartek baino gehiago lagundu... [+]


Harri-jasotzea
Harri eskolek emandako bultzada

Harri-jasotzearen gorakada nabaritu da azken urteetan, batez ere emakumeen artean. Gazteek harri eskoletan ikasten dute kirolean esperientzia dutenengandik. Crossfit-a, sare sozialak eta telebista faktore garrantzitsuak izan dira kirolaren piztualdian, harri eskolekin batera... [+]


Kanboko Marieneko lurrak irauli dituzte ELB, Lurzaindia eta Ostia sareak

Maiatzaren 17an bertaratu eta barazkiak landatzeko hitzordua jarri diete herritarrei. Karia horretara egun osoko egitaraua osatu dute, Marieneako lurrak laborantzarako atxikiak izatearen alde.


Itzalaldiaren biharamunean, Espainiako Gobernuaren eta Red Eléctrica de Españaren arteko tirabirak dira nagusi

Pedro Sánchezek hornitzaile pribatuei eta Red Eléctrica de Españari egotzi die itzalaldiaren inguruko informazio gutxi eskaintzea, baina azken honek jakinarazi du "gutxi gorabehera" aurkitu dutela Iberiar penintsula osoko argindarra joatearen arrazoia... [+]


Homo erectusek hitz egiten zekiten?

Rudolf Botha hizkuntzalari hegoafrikarrak hipotesi bat bota berri du Homo erectus-i buruz: espezieak ahozko komunikazio moduren bat garatu zuen duela milioi bat urte baino gehiago. Homo sapiens-a da, dakigunez, hitz egiteko gai den espezie bakarra eta, beraz, hortik... [+]


Iraultza, iraultza baino lehen

Böblingen, Germaniako Erromatar Inperio Santua, 1525eko maiatzaren 12a. Georg Truchsess von Waldburgek Wurtembergeko nekazari matxinatuak mendean hartu zituen. Handik hiru egunera, maiatzaren 15ean Filipe Hessekoak eta Saxoniako dukeak bat egin zuten errebelde turingiarrak... [+]


2025-04-30 | Jon Torner Zabala
Aramu + AimarZ
Bizirik bada, musikaren berotasunagatik da

Aramu + AimarZ
Noiz: apirilaren 26an.
Non: Zumarragako Zelai-Arizti frontoi irekian.

---------------------------------------------------------

Udalaren webguneak dio: "Bide Bizia marka turistikoa eta izen bereko jaialdia Zumarragaren arima munduari erakusteko,... [+]


Gorputz hotsak
“Oso literala naizenez, marrazten dudana ulertzea gustatzen zait”

Irudimentsua eta umoretsua da, eta marraztea bere pasioa da. Oihan Iriarte Eletxigerrak (Bilbo, 2001) Autismoa eta biok (Txalaparta, 2025) liburu ilustratua sortu du autismoa ikusarazteko. Bere bizipenetatik abiatutako liburua da. Arte figuratiboaz baliatu da batez ere:... [+]


2025-04-30 | OlatuKoop sarea
Maiatzaren Lehenerako proposamen bat: lan desiragarriak eta burujabeak denontzat

Maiatzaren Lehenaren kari, bere gogoeta partekatu nahi izan du Olatukoop Ekonomia Sozial Eraldatzailea sustatzeko sareak. Langileen egunari lotuta, lanaren izaeraren eta zentzuaren inguruko gogoeta egin dute, lan burujabe eta desiragarriak denontzako garatzeak gure bizitzak eta... [+]


2025-04-30 | Estitxu Eizagirre
Zer dezake udal batek makroberriztagarrien aurrean?

Bizitza ez-berriztagarriak filma ikusentzun zuten atzo 70 inguru lagunek Villabonan. Francisco Vaquero egilea bertan izan zen eta emanaldiaren ostean hitza hartu zuten herritarrek, kargu publiko batek eta egileak berak. Hainbat gai eta ikuspegi anitzak agertu ziren, baina... [+]


2025-04-30 | Sonia González
Zaurgarritasunaren tranpa

Zenbait urtetatik hona sarri entzuten dugun kontzeptua da zaurgarritasuna. Gaur gaurkoz, diskurtso politikoetan pertsona zaurgarriez aritzea ohikoa da. Seguru nago nik ere inoiz erabili dudala berba hori Bizilan.eus webgunean, eskubide laboralak eta prestazio sozialak azaltzeko... [+]


Eguneraketa berriak daude