Gure bost ezaugarriri jarriak

Andoni Egaña
Andoni EgañaMaddi Soroa
I

Banidosoak gara pertsonak
horrek kentzen digu loa
“ni harro nago jaioterriaz”
“nik ze pektoral txuloa!”
urrutitik so dagonarentzat
nolako ridikuloa...
baina norberak ez du ikusten
bere atzeko zuloa.

II

Mugikortasun zaleak gara
A-8ra edo irten...
bat nora doan eta zergatik,
ez da samurra jakiten!
Hau eta hura egin nahi dugu,
eta dena ziztu baten
animalia bakarrak gara
ez dakigunak egoten.


III

Premiak sortzen dizkigutenez
kontsumoari nork laga
baina pertsonak premiak ditu
jan-edan-jaztetik hara...
Premia hoiek ase nahi eta
piztia sinistun gara
biak nahastuta zer geratzen da?
nikietan Che Guevara.

IV

Giza-andreok geurekoi gara
ez abereen antzeko...
“nire txakurrak”, “nire” behar du
sentiduren bat hartzeko...
Nola konpondu munduan bonba
atomika ez lehertzeko?
mila bilera behar badira
igogailu bat jartzeko.


V

Zorionaren bila hastea
giza-ezaugarri sakona
bistako denaz ohartu gabe,
bila hara, bila hona.
Hainbeste mende igaroarren
ez da jabetu pertsona
zorionaren itxaron-gelan
dagoela zoriona.

VI

Banidosoak, ezinegonak,
kontsumozale, bistan da...
geurekoi eta zoriongose
koktelak a zer eztanda!
Mundua oso gaizki doala
hamaika aldiz esan da...
okerrago ere joan daiteke
geu holakoak izanda.
 
Doinua: "Ai Txetxenia!"

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Argiako Bertso jarriak
2023-01-10 | Imanol Lazkano
Bertso berriak, txapelketako finalari jarriak

Abenduaren 18an, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finaletik bueltan jarritako bertsoak.


2019-03-01 | Miren Osa Galdona
Zeruko Argia eta ARGIAko bertso jarriak
Xanti Zabala “Lexo”ren emaria

Xanti Zabalari omenaldia martxoaren 16an
Bertso idatziei ahotsa emateko garaia

2014-01-16 | Imanol Lazkano
Basarriren mendeurrenean
Doinua: Ari naizela

 

Bertsolaritza zeraman bere
bihotz eta bekokian
berrikuntza bat behar zuela
ere berak bazekian.
Ostatuetan jaio zen hura
txertatuaz antzokian
urrats berririk eman ez balitz
norabide... [+]

2013-04-10 | Jokin Uranga
Corrugadosi jarriak

Doinua: Mutil koxkor bat.

Urte askoan gurea izan da
abundantzien bailara
zenbat familia joan ote da
orain langabeziara?
Mahaian dago eztabaidagai
zer ginen eta zer gara
alfer alferrik izango dira
hemen ERE eta Hara!
Mentalitate aldaketa bat
ematen ez... [+]


2012-12-26 | Aitor Sarriegi
Extrari jarriak

Doinua: Gure aurreko guraso zaharrak


Eguneraketa berriak daude