Psikoanalisia

  • Iragan pertsonala interpretatzeko metodoa da psikoanalisia. Introspekzioa lantzen duena. Norberaren historia eta istorioen kutxa beltza irekitzeko giltza. Hala diote gehienek Freuden ekarpen famatuari buruz hitz egitean. Garunen pertza surtan jarri eta bertako salda platerera ateratzea da psikoanalisia, hitz lautan esanda.
Jose Inazio Basterretxea
Jose Inazio BasterretxeaAOL
Psikoanalisi pixka bat praktika dezagun eskatzen diguzu, Ur. Orrialde publikook aitorlekutzat hartuta, konfesa gaitezen eskatzen diguzu.

Iraganari itsatsita malenkoniatsuki, egunerokotasun kontsumistari atxikirik eta etorkizunaren utopian lozorrotuta ikusten duzu jendea, ikusten gaituzu. Gure burua apalategi hiru hankako horretan zelan egokitzen den jakin nahi duzu.

Voyeur xamar, lagunak biluztu guran zabiltza. Buruari atzera eragin diot eta zaldi dotorearen gainean ikusi zaitut. Turin-en jantzi berriak hartuta. Bordeletik behera zatoz, Senpereko gaztelua jomugan.

Penitentzia xamurraren peskizan, hasieran bertan aitortuko dizut dena: oraina da erreala den bakarra; ametsa, beste guztia.

* * *

Buruaren zirrikituetan baizik ez du iraganak bizilekua aurkitzen. Inpresioak dira oroitzapena eta gomuta: dagerrotipoak. Mundu erreala, argazki-kameratik at dago, eta inpresio bat, isla bat uzten du kanpoalde erreal horrek zilarrezko plakan, argazkiaren oinarri izango den plakan.

Denok, gutako bakoitza nonbaitetik gatozela dioen maxima hori egia da, egia saindua. Ondotxo daki hori baita Freuden sofak berak ere. Baina egia burutua da iragana. Finitua. Buruan baizik ez dago.

Adibidez: “Atzo larrua jo nuen, gaur pozik nago”. Gaurko pozak bizi nau, ez atzoko isurketak. Kausalitate-harremana aurki lezake norbaitek koma eta alboratze linguistiko horretan, ez du zertan. Ez derrigor.

Etorkizuna bera ere, ametsa baizik ez da. Garunaren ekoizpena da etorkizuna. Ez duzu hura atxikiko. Astoari jarritako azenarioa baita etorkizuna deitzen diogun hori: hurbildu orduko, urrunago dago. Eta, atzemanez gero, jada ez dago begien aurrean, akabo etorkizuna, oraina bihurtu da kimera berriz ere. Iraultzak, horregatik bihurtzen dira diktadura.

Erloju ero xamar baten menpekoak dira nola iragana ala etorkizuna. Inoiz ez dakizu ordulariari korda emateak zertarako balio behar duen, eguzkiak bere abia baitu, nola zainetako odol gorriak berak ere.

Halere, ez duzu bakerik izango baldin eta saiatzen ez bazara metatzen makinaria suitzar perfektu horren baitan zure indar potentzial osoa: “Astirik ez dut, egin nahi dudan guztia egiteko” –esan ohi dugu, denboraren goma nahi genukeen beste luzatzen ez denean.

* * *

Orainean dago giltza. Nola definitzen dugun hori, nahiz nola adosten dugun. Edo, nahiago bada, orainen definizioak, zeren oraina ez baita bakarra. Nork berea du. Eta denak dira orain.

Kodetze-unean gertatzen direnak hartu ohi dira orainaldikotzat. Inori paradoxikoa iruditzen bazaio ere, oraina ez da sinkronizatua, ez gizakientzat ezta erkidegoentzat ere.

Avant la letre izaten dira lagun batzuk, letraren aurrekoak, aitzindariak, bidegileak. Itzuli arrunt batetik zatozenean aurkitzen dituzun erromes galgatuak dira beste batzuk, azken-putzak. Baina, denek bizi dute beren unea, kreazioaren lehena balitz bezala.

Tempoa da arazoa, denbora barik. Erritmoa. Ad livitum bizi dugulako.

Adokinen azpian, hondartza dago gordeta. Nik ere preziatzen ditut ametsak.

Ireki dezagun ortzien kutxa, iragana, oraina ala etorkizuna… zer dugu Maiatzaren Lehena?

ASTEKARIA
2008ko maiatzaren 04a
Azoka
Azkenak
Kutxa Banku Fundazioa ez da ados agertu Arriolaren adierazpenekin: “Euskara ez da oztopo”

Kutxa Banku Fundazioak adierazi du Kutxabankeko presidentearen adierazpenek ez dutela fundazioaren pentsamoldea islatzen, "Hizkuntza aniztasuna beti da aberastasun iturri, nekez izan daiteke oztopo", argudiatu dute.


Lineal A idazkunik luzeena

Lineal A duela 4.800-4.500 urte erabilitako idazkera minoikoa da. Berriki, Kretako Knossos jauregi ezagunean, bolizko objektu berezi bat aurkitu dute, ziurrenik zeremonia-zetro gisa erabiliko zutena. Objektuak bi idazkun ditu; bata, kirtenean, laburragoa da eta aurkitutako... [+]


Gizonak frontera, emakumeak zubira

Londres, 1944. Dorothy izeneko emakume bati argazkiak atera zizkioten Waterloo zubian soldatze lanak egiten ari zela. Dorothyri buruz izena beste daturik ez daukagu, baina duela hamar urte arte hori ere ez genekien. Argazki sorta 2015ean topatu zuen Christine Wall... [+]


Resako aztarnategia Andosillan
Ebroko muga zaharraren lorratzetan

Nafarroako Erriberako Andosilla herrian, sorpresa ugari ematen ari den indusketa arkeologikoa egiten ari dira Aranzadiko arkeologoak eta herritar boluntario taldeak. Resako aztarnategian orain arte oso ezezaguna zaigun Goi Erdi Aroko gizarteak hobeto ulertzeko aztarnak aurkitu... [+]


Pippi Kaltzaluzek 80 urte bete ditu, beti bezain iraultzaile

Pippi Kaltzaluzeren istorioak lehenengoz kaleratu zirenetik 80 urte bete direla-eta, leku berezia eskaini diote Boloniako Nazioarteko Haur eta Gazte Liburu Azokan. Azkarra, independentea, errebeldea, lotsagabea, menderakaitza, apur bat basatia, sormen handikoa, ausarta eta... [+]


Trans Pertsonen Lehen Mailako Arretako Zerbitzuak jarriko ditu abian Osakidetzak

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako trans pertsonei zuzendutako protokolo asistentziala eguneratzea da helburua. Lehen Mailako Arretako Taldeak (LMAT), trans pertsonentzako Lehen Mailako Arretako Zerbitzu berriak (tLMAZ) eta Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean dagoen Genero... [+]


Osakidetzako datuen kontraesanak: itxaron-zerrendak behera, herritarren kexak gora?

Jaurlaritzak ziurtatu du itxaron-zerrendak bi hilabetetik behera jaitsi direla azken hiruhilekoan. Manu Lezertua EAEko arartekoak, berriz, beste datu bat nabarmendu du herritarren kexei buruzko urteko txostenean: Osakidetzari dagozkion kexak %70 igo dira, eta batez ere... [+]


“Neutrotzat aurkezten dena, egiaz, ideologia nagusiaren konplizea da”

Gozamen aparta bezain deskribatzeko zaila dakar, norbaiten hitzak irakurri edo entzun ostean, zera pentsatzeak: “Horixe zen neu aurreko hartan azaltzen saiatu nintzena!”. Idazlea eta itzultzailea da María Reimóndez, eta galegoz aritzen da, hizkuntza... [+]


Unibertsitate pribatuak sortzeko baldintzak gogortu nahi ditu Espainiako Gobernuak

Ugaritu diren “txiringito pribatuei” muga jartzeko asmoz, unibertsitate berriak sortzeko baldintzak gogortu nahi ditu Espainiako Gobernuak. Euskal Herrian polemika artean jaio zen azken unibertsitate pribatuak adibidez, Gasteizko Euneizek, gaur gaurkoz ez ditu... [+]


2025-04-02 | Cira Crespo
Espainiako bandera

Juan Bautista Bilbao Batxi idazleak barku batean egiten zuen lan, eta bere bidaietako kronikak bidaltzen zituen Euzkadi egunkarira. Horri esker, XX. mende hasierako mundu osoko kronika interesgarriak ditugu, euskaraz. 1915eko ekainean, hain zuzen, Murtzian egin zuen... [+]


Segurtasuna, etorkinak eta beldurra

Segurtasun falta dagoen irudipena handitu dela azaldu du Eustaten azken txostenak. Gurean, Trapagaranen, Segurtasuna orain, delinkuenteen aurka manifestaziora deitu dute herritar batzuek.

Bi izan dira sentsazio hori zabaltzeko arrazoiak. Batetik, udalak Udaltzaingoaren... [+]


Haurtzaroaren denbora

Haurtzaroaren amaiera eleberri distopikoa idatzi zuen Arthur Clarkek, 1953. urtean: jolasteari utzi dion gizarte baten deskribapena. Eta ez al da bereziki haurtzaroa jolasteko garaia? Jolasteko, harritzeko, ikusmiratzeko eta galdera biziak egiteko unea. Ulertzeko tartea zabalik... [+]


2025-04-02 | Castillo Suárez
Erantzunak

Badira etxebizitzak saltzeko atarietara harpidetuta daudenak, etxe bat erosi nahiko luketelako. Tarteka etxeak ikusteko hitzorduak ere egiten dituzte, eta seguru nago saltzaileak badakiela pertsona horiek ez dutela etxea erosiko, ez bisitan etxeari aurkitzen dizkioten baina... [+]


Eguneraketa berriak daude