Mekauen sos

  • Aurten ere, udaberriarekin, iristen hasi dira argitaletxeetako likidazioak euskal idazleen postontzietara, eta kontuan baldin badugu egileak liburu salduaren %10 jasotzen duela, hau da, kafe bat gutxi-asko liburu bakoitzeko, eta kontuan baldin badugu salmenten beheranzko joera, hortik segi dezakegu euskal idazleak ez duela irrika handiz espero postariaren etorrera, sarritan horri halako depresioak segitzen baitio. Esanguratsua da, baina Banco Atlántico edo Caja Madridekoak izan daitezke euskal idazleak euskal argitaletxeetatik jasotzen dituen txekeak; esanguratsua da, baina egile eskubideak kobratu ahal izateko gutxienez 30 eurokoak izan behar dute, bestela kopuru barregarri hori hurrengo urtekoari gehitzen zaio; eta esanguratsua da, finean, batzuetan euskal idazlea pozarren joaten dela txekea kobratzera, baina hara non esan dioten: “Barkatu, baina hau ez da txeke bat pagakizun agiri edo pagaré bat baizik, eta bertan ageri den data arte ez dago kobratzerik”: eta pagakizun agirian uztaila edo abuztua ageri.
Patxi Zubizarreta
Patxi ZubizarretaZaldi Ero
Aurten ere, udaberriarekin, hara eta hona dabiltza euskal idazleak (txantxetan edo makurkeriaz deitzen diete “profesional”?). Urte asko dira Euskal Herrietako errepideetan barrena dabiltzala, Jaurlaritzatik edo Nafarroako Gobernutik bultzatutako Idazleak ikastetxeetan kanpainaren barnean, eta pozgarria da ikasleek literatura kontu hurbiltzat sentitzea, eta pozgarria da euskal idazleak saioko 200 euro inguru kobratzea (dietak eta kilometrajea barre, barkatu, barne esan nahi nuen). Esanguratsua da, baina euskal idazlea nekatua dago hain koherente izateaz, beti hain euskal, beti hain idazle, eta gaur egun erraz asko ikusiko duzu Federico Jimenez COPEn entzuten edo Gemma Nierga, itzuleran, SER katean; esanguratsua da, baina euskal prentsarik ere apenas irakurtzen duen, aspertu egiten da Berriako iritziekin, eta jakinminez irakurtzen du Matraka gehigarriko sexuari buruzko atala: tramankulu bereziak saltzen dituzte, gero! Orduan pentsatzen du sentsualitate gehiago behar duela gure literaturak, eta batez ere bere liburuek. Eta euskal idazlea iritsi da ikastetxera, eta ikasleak zain topatu ditu; argitaletxeek antolatzen dituzten halakoxe kanpainetan, Jordi Serra i Fabra idazlea behin ferrari batean heldu zen, eta zakar eta burrunbatsu balaztatuz aparkatu zuen, eta harrezkero barre egiten diote Citröen AX batean doanari eta irriz karkailaka hasten dira euskal idazle despistaturen bat trenez edo autobusez heldu baldin bada.

Aurten ere, udaberriarekin, liburuaren eguna ospatu da, baina euskal idazleak poztasun eskasarekin hartu du urteko ardo batekin eta otarteko ziztrin batekin are taberna ziztrinago eta ketsu batean. Baina lagun batek oparitutako Herbert Morot-en El guía del Hermitage antzerki lan bikaina irakurtzen hasi da, eta eserialdi batean amaitu du, eta geratzen zitzaizkion bi euroak eskailerapeko ardo batean xahutu ditu. Liburuak Kutxa saria jaso zuen eta Kutxak berak argitaratu zuen, eta 3'60 euro baino ez du balio, baina hain iruditu zaio ederra, aspaldian hain zirrara gutxi sentitu du, oso noizean behin oraindik ere gertatzen den liburuaren magiaren alde egin baitu topa. “11n Federico Luppi etorriko duk Victoria Eugeniara antzezpen horrexekin. Neuk gonbidatuko haut”, esan dio abokatu bufete bateko lagunak. Eta euskal idazlea pozago irten da tabernatik, baina autoko giltza bila eskua sakelara eraman duenean, mekauensoska konturatu da txintxin hotsik ez duela entzun, eta bileterik ere ez daukala. Eta etxera bidean aurten lehenengoz kukua entzuten baldin badu... Hura entzungo ez badu, leihatilak ongi itxi beharko ditu.

Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude