“Izatez aski psikodelikoa naiz eta ez dut gehigarririk behar”

  • Komunikaziorako ezohiko dohaina duen kazetari errepikaezina. Underground kulturaren aitzindari txintxoa ere izan zen.
Roge Blasco
Roge BlascoIñigo Azkona

Hogei urte baino gehiago daramatzazu Levando Anclas (Aingurak altxatzen)... Noiz abiatuko zara behingoz?


Horretan datza kontua: 24 urtez abiatu nahian, baina ezin zilbor hestea moztu.


La Casa de la Palabra (Hitzaren etxea) zure Radio Euskadiko saioaren izena entzun eta Eliza datorkit gogora...


Baita La Casa de la Pradera (Pentzeko etxe txikia) ere, ezta? Ekuatore Ginea bisitatu ostean asmatu nuen. Bertan herrixka bakoitzean etxe komunala dago, egunean gertatutakoak herritarrek elkarri kontatzeko. Hitzaren Etxeak deitzen dira.


Egia da oraindik urduri jartzen zarela irratsaio bakoitzaren aurretik?


Musikaria eszenatokira igo aurretik bezala. Elkarrizketatuek kontatzen dutena bizi nahi dut, entzuleei kale egin eta paperak galdu gabe.


Surfaren aitzindari izan zinen... Euskadin tramankulurik sofistikatuenak goitiberak zirenean!


1973ko udan gertatu zen: ilea luzatzen utzi, burua rock-az bete eta ohol baten gainean olatuetan saiatu. Errebelazioa izan zen, ia dibinoa. Baina pijo gehiegi zegoen eta hori ez dut gustuko.


Zure kazetari teknika elkarrizketatua hitz egiten jartzean datza... Nola arraio lortzen duzu?


Elkarrizketatuari konfiantza handia ematen saiatzen naiz, beraren istorioak barruraino eginez. Pertsona lehenago ezagutu zein elkarrizketa prestatuz gero seguruago sentitzen naiz.


80ko hamarkadan Muskaria sortu eta mobida erdian izan zinen, ematen duzun bezain txintxoa zaren arren...


Alkohola ez dut ia gustuko eta drogei barre egiten diet, baina ezin bizi ninteke rock and roll gabe, okerrera doakidan gaixotasuna da. Izatez aski psikodelikoa naiz eta ez dut gehigarririk behar.


Metroan zoazela jendeak hitz egiten al dizu?


Batzuk oraindik gogoratzen dira Dr. Livingstone, supongo aurkezten nuen garaiaz, hamahiru urte pasa izan arren. Nire aldamenean eseri eta eztei-bidaia kontatzen didate! Oso dibertigarria da.


Muskaria oso aldizkari punk genuen, baina zuretzat orain interesgarriena... Ukrainako rock sinfonikoa da!


Rock progresibo eta sinfonikoaren hasierakoa naiz. Genesis eta Peter Gabriel, Van Der Graft Generator, King Crimson... niretzat sublimeak ziren. Punka etorri eta ahaztu nituen. Baina barru-barruan neramatzan eta 1997an berrekin nion rock sinfonikoari, tokirik ezustekoenetan egiten dutena barne.


Okerren atera zaizun bidaia?


Sri Lanka. Hilabetez militar batek zaindu ninduen. Gainerakoetan oso ongi pasatu dut, Port Aventura-ra (Katalunia) egin dudan azkena barne.


Doctor Livingstone supongo ulertzeko moduko arrazoiengatik bukatu zen?


Ez dakit zergatik ez zuen jarraitu klasiko itxura (1987-1995) hartua zuen saioak. Telebista aro berria zetorrelako, suposatzen dut. Lehiaketak, reality show eta txutxumutxuak... Nolanahi, kamerari gero eta beldur handiagoa nion!

Abokatua izateko ikasi zenuen. Defendatu zeure burua...


Ez daukat defentsarik. Hiru urte eman nituen bi ikasgai gainditzeko.

Azkenak
Hamaseko buru politikoa hil dute Iranen, eta Israelek eskualde mailako gerra elikatzen jarraitzen du

Hamas, Iran eta beste hainbat eragilek Israeli egotzi diote erasoa, baina oraingoz ez du egiletza onartu. Horrez gain, Hezbollahko agintari garrantzitsu bat hil du Israelek asteazkenean Beiruten, eta ostegunean Israelgo Armadak ziurtatu du Hamaseko buru militarra hil zuela Gazan... [+]


Pistola faltsu batekin Donostian atxilotu duten pertsona migratzaile talde bat mehatxatzen ari zen, Irutxuloko Hitzaren arabera

“Haiengana zuzentzen da eta haiei soilik apuntatzen die”, informatu du Irutxuloko Hitzak. Astearte gaueko 21:30etan atxilotu zuten gizona, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.


Frantziak babestu du Marokok Mendebaldeko Sahararen soberania izatea

Emmanuel Macron Frantziako presidenteak Marokoko Mohamed VI erregeari gutun bat bidali dio babesa adierazteko. Pedro Sanchezek ere duela bi urte eman zion babesa Marokoren autonomia planari. Macronek deia egin du alde guztiak biltzeko konponbide politiko bat emateko gatazkari.


Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako zentroari Gasteizko Urrezko Domina ematearen aurka mobilizatuko dira oroimenaren aldeko elkarteak

Abuztuaren 5ean emango dio domina zentroari Gasteizko Udalak, eta abuztuaren 2rako elkarretaratzea eta prentsaurrekoa deitu du Memoria Osoa plataformak. Martxoak 3 elkarteak salatu du “planteamendu diskriminatzailea” eta “irakurketa partziala” egiten... [+]


2024-08-01 | Sustatu
Zer egin Elon Musken Grok adimen artifiziala ez elikatzeko (aukeran)

Elon Musken proiektuen artean bada adimen artifizialeko bat ere, Grok, eta horretarako Musken jabetzako X edo Twittereeko erabiltzaileen jarduna ari dira baliatzen, LLM edo hizkuntza eredua handitzeko eta entrenatzeko. Izatez, Twitterreko zure ezarpenetan sistema hori... [+]


2024-08-01 | Gedar
Ehunka kolono sionista oldarka sartu dira presondegi batera, hainbat torturatzaile babesteko

Bederatzi militar sionista atxilotu dituzte, Sde Teimango kartzelan preso palestinar bati egindako torturengatik; besteak beste, metalezko barrak sartu zizkioten ipurtestetik. Kolono "zibilen" eta soldaduen protestak piztu dira torturatzaileekin elkartasunez, eta... [+]


Eraso matxistak eta LGTBI+fobikoak salatzeko telefonoak aurkeztu dituzte Gasteizko jaietarako

Eraso LGTBI+fobiko eta matxistak espazio publikoan ematen direla gehien adierazi dute mugimendu hauek urtero ateratzen dituzten txostenen arabera. Gasteizko Mugimendu Feministak eta Lumagorri elkarteak guztien plazera erdigunean jarriko duen jai eredu bat nahi dute, eta neurri... [+]


Netanyahuren bisita AEB-etara
Palestinako auzia erabakigarria izan daiteke demokratentzat AEBetako hauteskunde presidentzialetan

AEBetako hauteskunde presidentzialetarako hautagaiek Israeli babesa berretsi diote Netanyahuk herrialdera egindako bisita baliatuta, Alderdi Demokratarena barne. Demokraten hautesle ugarik, ordea, genozidioaren inguruko jarrera jarri dute bozka emateko baldintza gisa.


Indusen ibaibideak

Muturreko lehorteak eta euriteak dira beroketa globalak Pakistanen duen inpaktuaren alde agerikoena. Ez dira hain ezagunak, ordea, hondamendiek piztu eta bizkortzen dituzten gaitz sozialak, eta zenbat eta nola oztopatzen duten azken horiek Asiako herrialdearen garapen oso eta... [+]


2024-07-30 | Xabier Iaben
Aragoiko Asabón errekan barna bizikletaz
Pardina eta makien arrastoan

Aragoiko Asabón errekak zeharkatzen duen lurraldeak hainbat ustekabe eder gordetzen ditu. Ez naiz historialaria, eta, hortaz, ez dut halako kronika historiko bat eginen. Bereziki mendizale gisa mintzatuko naiz, aspaldi honetan nire gogoak –nire senak– halako... [+]


2024-07-30 | ARGIA
Uda honetan irakurtzea merezi duten sei liburu

ARGIAko erredakzioaren eskutik, sei irakurgai proposamen.


“Musikak erroreari zor dio ondo emandako notari bezainbat”

Aspaldidanik Saran bizi den arren, goiza Bidasoaren ibarrean pasa behar zuenez gero, Hondarribiko parte zaharrean zitatu gaitu Ruper Ordorikak (Oñati, 1958). Goiz eguzkitsuan, puntual eta irribarretsu agertu da maldan gora, konsistorioaren parera, turista gazte kuadrilla... [+]


Eguneraketa berriak daude