Denborazko koktelak

  • Iruditzen zait batzuetan hiru jende mota dagoela: iraganari konektaturik bizi dena, orainean bakarrik bizi dena eta etorkizunean esperantza guztiak jartzen dituena. Batek pentsa lezake, bere barne joera nolakoa den, beste bi kategoriatakoak “gaixorik” daudela. Talde hauen arteko ezin ulertua, edonola ere, oso sakona da. Jakina, jende gehienok badugu gure baitan hiru joera hauen arteko konbinaketa bat –koktel horrek egiten gaitu berezi– eta gutxi dira joera bakar baten menpe bizi direnak. Egia esan, joera hauetako bakar batean erabat murgiltzeak heriotzara garamatza.

2008ko apirilaren 21ean
Ur Apalategi
Ur Apalategi
Etorkizunaren utopian bizi direnekin hasiko naiz. Hauentzat oraina paisaia desolagarria da eta erdeinua baino ez du merezi; areago, irauli egin behar da. Iragana, Utopiatarrentzat, etorkizun amestua gauzatzeko bitarteko bat izatera mugatzen da, argudio historikoen erreserba bat gehienez ere, baina ez dauka berezko interesik ezta egiazko sustantziarik. Utopiatarrentzat, jende honen bertsiorik nahasi gabeenean, orainean bizi garen jendeok ere ez dugu berezko baliorik eta sakrifikatuak izan gintezke Utopiaren gauzatzearen mesedetan baldin bada. Esan behar da, jende hauen defentsarako, batzuk (ez guztiak) prest daudela beraien buruak ere sakrifikatzeko, ez besteenak bakarrik. Hauek dira Utopiatar nobleenak, ala zoroenak, nondik begira.

Orainean bizi nahi dutenak oso bestelakoak dira. Carpe diem litzateke berauen lema (edo lemaren bertsio eguneratua –ondo pasa– zeren latina beraientzat ez baita existitzen, iraganekoa izanki). Oso aspaldikoak diren jarrera existentzialak defenditzen dituzte (hedonismoa ez zen, noski, bart arratsean asmatu), baina ez dute horren kontzientzia izpirik ere eta uste dute iraganetik libraturik bizi direla, benetako bizitzan dauden bakarrak direla, beste bi joeretako jendeak frustratu batzuk direla (eta ez zaie arrazoirik falta). Ondo pasatzaile erradikalenak gaindosiz hil ohi dira eta hain joera muturrekoan bizi ez direnak ere pultsioen gatibu dira. Esan genezake titia eskatzen duen niniaren psikologia dela berauena. Sentitzen duten gosea oihu eta negarra eragiten duen horietakoa da eta oraintxe bertan asetu behar izaten dute. Normalean nahiko jende inofentsiboa da Ondo pasatzailea eta osagai ezinbestekoa gure gizarte festiboetan nonahi antolatzen diren “ospakizunak” jendeztatzeko, kopurua egiteko. Kontsumo gizartea da jende honen zerumuga gaindiezina eta gozatzea da daukan betebehar bakarra, bere zoriona eta madarikazioa aldi berean.

Malenkoniatsuek, berriz, Tamagochi bat bailitzan daramate beraiekin edonora iragana. Tamagochiak animalia birtual elektronikoak dira, etengabeko zainketa eskatzen dutena hilko ez badira. Iraganak bere beharra daukala sinetsi nahi du Malenkoniatsuak eta ez alderantziz (Tamagochiak bere beharra duela sinetsi nahi duen bezala jabeak), nahiz garbi dagoen iragana objektu birtuala dela; are okerrago, berak uneoro berrasmatu eta manipulatzen duen objektua, bere oraingo beharren arabera. Utopiatarrak bezala, Malenkoniatsuak badaki orainaldiak pairarazten dizkion frustrazioei aurre egiten. Utopiazaleak bere frustrazioa ameskeria iraultzailearekin konpentsatzen badu (zenbait kasutan ekintza bortitzera lerratuz, bere indar fisikoa deskubritu berri duen haur mukitsuaren antzera), Malenkoniatsuak kakagurari eusteak dakarren plazera deskubritu duen haurraren antza du. Zenbat eta luzeago gorde kaka –hots, Iragana, bere-berea duen iragan kuttun hori, berak moldatutakoa, berridatzitakoa, idealizatua– bere hesteetan, orduan eta bere buruaren jabeago sentitzen da, buruaskiago, autarkikoago, orain frustragarri horrekiko askeago.

Nolakoa da zuen koktela, Josi eta Juanjo?

Azkenak
Denboraren harrizko gurpila Iruñeko katedralean

"Pictura est laicorum literatura", utzi zuen Umberto Ecok idatzita, Il nome della rosa eleberrian. Irudien bidez mintzatzen da herria, hitzez baino maizago. Artearen funtzio narratiboa nabarmena da Erdi Aroko irudietan, egungo begiekin zail gerta daitekeen arren haiek... [+]


Sare sozialak
X utzita, nora joko dugu orain?

“eXodoa” gertatzen ari da egunotan sare sozialetan. Erabiltzaile ugarik X plataforma uztea erabaki –Elon Musk enpresariaren eskutik izandako eboluzio “toxikoaz” kokoteraino– eta Mastodon edota Bluesky-ra egin dute jauzi. Proiektu horiei begira... [+]


Ertzaintzaren euskarazko arreta bermatzeko eskatu dio Arartekoak Jaurlaritzari

Ertzain patruila batek hizkuntz tratu desegokia eman diela salatu dute Donostiako bi herritarrek. Isuna jaso zuten, behin eta berriz euskaraz artatuak izateko eskatu ondoren. Arartekoak kargu hartu dio Ertzaintzari.


Teknologia
Oinak lurrean

Interneten Willow hitza bilatzerakoan oraindik txikitan ikusi nuen pelikula baten izenburua agertzen da. Fantasiaz beteriko pelikula hartan, Willow izeneko gizon txiki batek, protagonistak, mundua eraldatu zuen, erresuma zapaltzaile batetik herritarrak askatuta. Google-k Willow... [+]


Materialismo histerikoa
Zuentzat

Araiak esan dit zuei idazteko. Esan dit, utzi baino lehen (aurten egingo dut), nire testu bat eraman nahi dizuela, nik ez dizuedala inoiz eraman, eta merezi duzuela, harro sentituko zaretela nitaz. Ezin da horrelako aukera bat galtzen utzi. Ez dakit jada esan ez dizuedan zer... [+]


Kilometro zero

Berriki Pierre Carles dokumental egile engaiatuaren azken lana ikusteko aukera izan dut. Guérilla des FARC, l'avenir a une histoire (FARC gerrilla, etorkizunak historia du) du izena eta Kolonbian mende erdi baino gehiago iraun duen gatazka armatuaren kontakizun... [+]


Alerta laranjak

Valentziako tanta hotzaren kudeaketa txarrak aldaketa ekarri du muturreko eguraldiagatik izan daitezkeen alerten inguruan, “neguko” lehenengo denboraldian agerian geratu den bezala. Hego Euskal Herrian ibaiek gainezka egingo zutelako mehatxuaren aurrean, hainbat... [+]


Jendetasun zolatik, Kittof gogoan

Kaosean sartuak gara. Hori erran digute hedabide frantsesek, legebiltzarrak gobernua erorarazi duelarik abenduaren 4an. Kaos politiko, instituzional, sozial, ekonomikoaren zirimolak infernuko sarabandan bahituko gaituelako izua zainetara isurtzen hasia zaigu denoi. Zer komedian... [+]


2024-12-18 | Jesús Rodríguez
Borroka aro berria Herrialde Katalanetan

2011. urtean M-15eko mugimendu indartsua lehertu zen, Kataluniako Gobernua ataka estuan jarri zuena. Besteak beste, orduko hartan Polizia Bartzelonako Katalunia plazako kanpaldi suminduari oldartu zitzaion, eta parlamentua setiatu zuten ekintzaileek, Artur Mas presidentearen... [+]


Izar Mendiguren. Saltsa berrietan beti
“Ni euskaraz bizitzeak ez du esan nahi beste hizkuntzei eta kulturei ateak ixtea”

Aiaraldea Komunikabidea sortu zuten lehen, eta Faktoria gero. Laudion dute egoitza, eta bertan ari da lanean
Izar Mendiguren. Kazetari, bertsolari, musikari, militante... Ipurdi batez eserleku bi ezin estali litezkeela dio esaerak, baina hori baino handiagoa da Mendigurenen... [+]


Eguneraketa berriak daude