Bizkaiko hiri bakarra

  • Gorobel eta Gibijo mendilerroen babesean dago Urduña, Bizkaiko uhartea Araban. Haren eta Gaztelaren arteko mugan sortua XIII. mendean, Bizkaiko Erdi Aroko alde historiko handiena du, eta 1997an multzo historiko monumental izendatu zuten. Hiribildu izan zen lehenik, hiri izendapena lortu zuen gero. Bizkaiko bakarra da, izan ere.
Urduñako Antiguako Andre Gurearen santutegia
Urduñako Antiguako Andre Gurearen santutegiaAiala Elorza
Urduñako hiriaren historian hiru momentu berezi behar ditugu. Lehena jatorrizko hiriari dagokio, XIII. mendean Lope Diaz de Haro Bizkaiko Jaunak sortutakoari. 1229an, hiru kalek osatzen zuten Urduña: Burdin, Artekale eta Harategi. Ekialdetik hegoaldera zeharkatzen zuten hiria eta kantoiez lotuta zeuden. Haien inguruan harresi handia eraiki zuten. Egun, jatorrizko egituraren bi heren baino ez dira geratzen, eta zati handi bat etxebizitzen atzeko aldeko hormetan ezkutatuta dago. Jatorrizko esparru honetan Andre Mari babes-eliza aurkituko dugu. Harresiari itsatsita eraiki zen estilo gotikoko tenplua da; beraren inguruan bisitatu daitekeen errondako pasealekua dago.

1256. urtean, Antso X.a Jakitunak, Urduñaren kokapen estrategikoaz eta merkataritzarako zeukan garrantziaz ohartuta, hirira joan eta Bizkaiko Jauna menpe hartuz, errege-gutuna sinatu zuen. Gertakari horrekin batera, hiriaren lehen zabalkundea hasi zen, lau kale berri sortuz: Kale Zaharra, Frankos, Orruño eta Donibane. Gerora, Urduñak jasotako merkataritzaren monopolioak eta bigarren azoka antolatzeko eskubideak erabateko garrantzia eta ongizate ekonomikoa eman zioten hiriari. Horren seinale dira garai hartan eraiki ziren jauregi eta dorreak.

Oparotasun ekonomikoak zabalkunde berria egitera behartu zuen. Hala, XIV. mendean hiru kale berri eraiki ziren hiriaren jatorrizko egitura aldatuz eta iparraldetik hegoaldera zabaltzen den hiri-gunea osatuz.

Kale multzo horiek gune zabal ezohiko baten inguruan eraiki ziren: Foru Plaza. Erdi Aroko plaza horren ezaugarrietako bat arkupeak dira, merkataritzaren garapenaren ondorioz sortutakoak. Neurri handiko zolatu horren inguruan hiriko eraikin garrantzitsuenak aurkituko ditugu; Udaletxea, Atari Iluna, Erdi Aroko dorrea, Mimenza jauregia, Diaz Pimienta jauregia, Aduana etxea eta Familia Sakratuaren eliza.
Ruzabalgo Junta

Urduñako haranak beste zortzi herrixka biltzen ditu hiriaz gain. Aloria, Artomaña, Delika eta Tertanga arabarrak dira eta Amurrioko udalean daude. Lendoñogoiti, Lendoñobeiti, Belandia eta Mendeika auzoek, berriz, Bizkaiko Ruzabalgo Batza osatzen dute. Batzorde horri buruzko agiririk zaharrenak XV. mendekoak dira eta Erdi Aroan zehar, Urduñako hiriarekin gertatu zen bezala, igarobide garrantzitsua izan ziren Gaztelatik Kantauri itsasorako bidean.

Gorobel mendilerroa

Gorobel mendizerra Urduñako haranaren zaindari eta harresi naturala izan da betidanik. Ingurune paregabe horretan Nerbioi ibaiaren iturburua dugu eta mendilerroaren magalean “La Choza” trikuharria, Eneolito-Brontze garaian eraikia. Gorobel mendilerroan gora, Arabak, Bizkaiak eta Gaztelak bat egiten duten lekuan, Txarlazo mendiko monumentua dago, bailarako gertakari guztien lekuko. Bera izan zen Euskal Herrian hormigoiz egindako lehenenengo eraikina.

Antiguako Ama eta “otxomaioak”

Antiguako Andre Gurearen santutegia idatzietan aipatzen den Bizkaiko lehen tenplua da, baina XIII. mendeko ermitaren aztarna gutxi batzuk baino ez dira gelditzen. Egun bisitatu daitekeen eliza 1754. urtean eraiki zuten, fededun kopuruaren gorakadaren ondorioz.

Urduñatarrek, XVII. mendean, hiriko eta bailarako zaindaritzat hartu zuten Antiguako Ama Birjina eta haren omenez “otxomaio” jaiak ospatzen dituzte. Jaien izenak argi adierazten duen bezala, urtero, maiatzaren zortzian, eskualdeko biztanleak santutegira hurbiltzen dira zaindariari eskainitako botoa berritzeko. Gero, gauez, Euskal Herriko beste txoko batzuetatik etorritako ehunka lagunek giro ederra sortzen dute hiriko kaleetan. Iragana baino gehiago badu Urduñak.

Azkenak
Lineal A idazkunik luzeena

Lineal A duela 4.800-4.500 urte erabilitako idazkera minoikoa da. Berriki, Kretako Knossos jauregi ezagunean, bolizko objektu berezi bat aurkitu dute, ziurrenik zeremonia-zetro gisa erabiliko zutena. Objektuak bi idazkun ditu; bata, kirtenean, laburragoa da eta aurkitutako... [+]


Gizonak frontera, emakumeak zubira

Londres, 1944. Dorothy izeneko emakume bati argazkiak atera zizkioten Waterloo zubian soldatze lanak egiten ari zela. Dorothyri buruz izena beste daturik ez daukagu, baina duela hamar urte arte hori ere ez genekien. Argazki sorta 2015ean topatu zuen Christine Wall... [+]


Resako aztarnategia Andosillan
Ebroko muga zaharraren lorratzetan

Nafarroako Erriberako Andosilla herrian, sorpresa ugari ematen ari den indusketa arkeologikoa egiten ari dira Aranzadiko arkeologoak eta herritar boluntario taldeak. Resako aztarnategian orain arte oso ezezaguna zaigun Goi Erdi Aroko gizarteak hobeto ulertzeko aztarnak aurkitu... [+]


Pippi Kaltzaluzek 80 urte bete ditu, beti bezain iraultzaile

Pippi Kaltzaluzeren istorioak lehenengoz kaleratu zirenetik 80 urte bete direla-eta, leku berezia eskaini diote Boloniako Nazioarteko Haur eta Gazte Liburu Azokan. Azkarra, independentea, errebeldea, lotsagabea, menderakaitza, apur bat basatia, sormen handikoa, ausarta eta... [+]


Trans Pertsonen Lehen Mailako Arretako Zerbitzuak jarriko ditu abian Osakidetzak

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako trans pertsonei zuzendutako protokolo asistentziala eguneratzea da helburua. Lehen Mailako Arretako Taldeak (LMAT), trans pertsonentzako Lehen Mailako Arretako Zerbitzu berriak (tLMAZ) eta Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean dagoen Genero... [+]


Osakidetzako datuen kontraesanak: itxaron-zerrendak behera, herritarren kexak gora?

Jaurlaritzak ziurtatu du itxaron-zerrendak bi hilabetetik behera jaitsi direla azken hiruhilekoan. Manu Lezertua EAEko arartekoak, berriz, beste datu bat nabarmendu du herritarren kexei buruzko urteko txostenean: Osakidetzari dagozkion kexak %70 igo dira, eta batez ere... [+]


“Neutrotzat aurkezten dena, egiaz, ideologia nagusiaren konplizea da”

Gozamen aparta bezain deskribatzeko zaila dakar, norbaiten hitzak irakurri edo entzun ostean, zera pentsatzeak: “Horixe zen neu aurreko hartan azaltzen saiatu nintzena!”. Idazlea eta itzultzailea da María Reimóndez, eta galegoz aritzen da, hizkuntza... [+]


Unibertsitate pribatuak sortzeko baldintzak gogortu nahi ditu Espainiako Gobernuak

Ugaritu diren “txiringito pribatuei” muga jartzeko asmoz, unibertsitate berriak sortzeko baldintzak gogortu nahi ditu Espainiako Gobernuak. Euskal Herrian polemika artean jaio zen azken unibertsitate pribatuak adibidez, Gasteizko Euneizek, gaur gaurkoz ez ditu... [+]


2025-04-02 | Cira Crespo
Espainiako bandera

Juan Bautista Bilbao Batxi idazleak barku batean egiten zuen lan, eta bere bidaietako kronikak bidaltzen zituen Euzkadi egunkarira. Horri esker, XX. mende hasierako mundu osoko kronika interesgarriak ditugu, euskaraz. 1915eko ekainean, hain zuzen, Murtzian egin zuen... [+]


Segurtasuna, etorkinak eta beldurra

Segurtasun falta dagoen irudipena handitu dela azaldu du Eustaten azken txostenak. Gurean, Trapagaranen, Segurtasuna orain, delinkuenteen aurka manifestaziora deitu dute herritar batzuek.

Bi izan dira sentsazio hori zabaltzeko arrazoiak. Batetik, udalak Udaltzaingoaren... [+]


Haurtzaroaren denbora

Haurtzaroaren amaiera eleberri distopikoa idatzi zuen Arthur Clarkek, 1953. urtean: jolasteari utzi dion gizarte baten deskribapena. Eta ez al da bereziki haurtzaroa jolasteko garaia? Jolasteko, harritzeko, ikusmiratzeko eta galdera biziak egiteko unea. Ulertzeko tartea zabalik... [+]


2025-04-02 | Castillo Suárez
Erantzunak

Badira etxebizitzak saltzeko atarietara harpidetuta daudenak, etxe bat erosi nahiko luketelako. Tarteka etxeak ikusteko hitzorduak ere egiten dituzte, eta seguru nago saltzaileak badakiela pertsona horiek ez dutela etxea erosiko, ez bisitan etxeari aurkitzen dizkioten baina... [+]


2025-04-02 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Hirigintza militarra

Berriki zabaldu da Gazako lurralderako Egiptok egindako hirigintza-antolaketa plana. Marrazki batean jaso dira etorkizuneko kale, eraikin eta iruditeria, oraindik metraila eta lehergailuen usaina darion errealitate baten gain. Hirigintza proposamena, beste bonba jaurtiketa bat... [+]


Eguneraketa berriak daude