Historiak pirata istorioa garaitu du

  • La isla de Borbón 1730
    Appollo eta Lewis Trondheim / Ponent Mon (2007)
    288 orrialde (zuri-beltzean). 20 euro.

    Manga komikien arrakastaren giltza eguneroko bizitzaren ateak ireki izana dela diote batzuek; gizon-emakumeen ohiko arazo, ilusio, beldur eta gertaerak ardatz dituztelako lortu dutela mangazale amorratu ez diren irakurleak ere erakartzea, gazte zein helduak, gizon zein emakumeak.
La Isla de Borbon 1730
La Isla de Borbon 1730
Aldiz, zientzia fikziozko edo akziozko (abenturazko) komiki estatubatuar eta franko-belgikarrak gizonezko nerabeei zuzendurik omen daude bereziki. Manga komikien egileak istorioak kontatu nahi ditu, eta autore frantziarra marrazkiarekiko interesak bultzatuta bihurtzen da komikigile. Ilustratzaile dira batez ere, eta gidoiak baino gehiago, alde grafikoak kezkatzen ditu. Piraten, soldaduen edota bakeroen abenturak kontatzen dituzten autore franko-belgikarrei Bande Dessinée etiketa erantsi izan zaie eta, hain justu, Lewis Trondheim komikigile frantziarra (Fontainebleau, 1964) mugimendu horretako ordezkari ezagunena da askoren iritziz.

Approximativement (gaztelaniaz Mis circunstancias izenburupean argitaratua) eta Donjon (La Mazmorra) komikien egilea, Apolloren gidoiaz baliatu da La isla de Borbón 1730 lan berrian. Komiki franko-belgikarretako ohiko osagaiak ditu: pirata beldurgarriak, altxor galdu bat, hilketak, esklaboak, neska-mutil bikote antagonikoa... Istorioak Bourbon irlara garamatza. Afrikar kontinentearen hego ekialdera dagoen irla horrek Reunion izena du gaur egun, eta han bizi da Apollo. Nabari da komikiaren gidoilariak irlaren historia oso ondo ezagutzen duela; eranskinean bildu dituen datu eta azalpenak dira horren erakusgarri. Azalpen interesgarriak dira baina, agian, komikiak duen balio historiko erantsi horrek istorioari eta marrazkiei gain hartzen die. Ez da ohiko abentura komikia. Narrazioaren erritmoa geldoegia da batzuetan, eta umoreak ez du leku handirik. Ingelesez mintzo diren pirata mozkorren pasadizoa da salbuespen ia bakarra.

Trondheimek ongi definitu ditu pertsonaiak –gizaki itxurako animaliak–, trazu gogorrarekin. Paisaia berriz, oihan barrena bereziki, “zikinagoa” da, nahasiagoa. Zuri-beltzeko marrazkiak ederrak dira, baina koloreek komikia aberastuko luketela uste dut.

Osotasunean hartuta, pirata istorio entretenigarria da, eta kalitate-prezio harreman ona du. Gidoiak, ordea, pisu handiegia du, Bande Dessinée taldearen printzipioak urratuko balitu bezala. Agian, horregatik urruntzen da gaur arte Trondheimek egin dituen komikiengandik. Agian, horregatik da autore frantziarraren aldakortasunaren ispilu.

Azkenak
Osakidetzan egiturazko eta egiazko konponbideak eskatu dituzte Gasteiz, Bilbo eta Donostian

Milaka pertsona kalera atera dira larunbatean, Eusko Jaurlaritzari eta Osasun Sailari "konponbide errealak" eskatzeko, Osakidetzaren arazo estrukturalak konpon ditzaten.


Aroztegiari ezetz esan dio jende oldeak Iruñean, eta auzipetuen absoluzioa eskatu du

Milaka eta milaka lagun elkartu dira larunbat bazkalondoan Iruñean, Baztango Aroztegiaren makroproiektuari aurkakotasuna adierazteko eta maiatzean epaituko dituzten zazpi auzipetuen absoluzioa eskatzeko. Bideoz grabatu dugu amaiera ekitaldiko hitzartzea [albistearen... [+]


Bonus track: non dago saria?

Jan-edanean zeuden denak, itxuraz alai, baina baten bat urduri zebilen aperitibo eta aperitifa artean. Bigarrenez jasoko zuen saria, baina eskuetan edukiko zuen lehenbizikoa izango zen. Eta urduri zegoen, oroigarriak bulegora heldu beharra zeukalako, joder. ARGIA Sariak ez dira,... [+]


Argia Sarien kronika
Galga azkartasunari

Gauzak bizi eta azkar aldatzen badira ere, zenbait kontu ez dira aldatzen: Argia Sarien ekitaldia da horietako bat. Horixe esan dio kronikagile honi beharrera etorri den kanpoko kazetari batek, ARGIA asko aldatu dela esatearekin batera, sari-banaketa hasi aurretik. Onerako ari... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Interneteko Argia Saria: Oroibidea

Galtzaileen herri ondarea sarean jartzeko erakunde publiko batetik egindako ahaleginagatik, ahots gabeen ahotsa entzuteko aukera emateagatik, eta batez ere, Nafarroak aitzindari izaten segi dezan oroimen historikoa berreskuratzeko bidean, Interneteko Argia Saria Nafarroako... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Banatu ditugu euskarazko komunikazioaren 2025eko Argia Sariak

Sei sari banatu ditugu aurten: ikus-entzunezko saria EITB Kultura telebista saioari eman zaio, prentsako saria Irutxuloko Hitza Donostiako hedabideari, entzunezko saria BaDa!bil podcastari, interneteko saria Oroibidea bilatzaileari eta komunikazio kanpaina onenaren saria Altxa... [+]


2025-01-31 | ARGIA
ARGIAko lantaldearen mezua: Mundu ilunean, ARGIA gehiago

Onintza Irureta Azkunek egin du hitzartzea ARGIAko lantaldearen izenean:

"ARGIAko komunitatea osatzen duten milaka lagunetako batek berriki adierazi digu batzuetan ARGIA iluna dela, barruak mugiarazten dizkion albiste gogorrak daudela. Lan ona egiten dugula, baina... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Urteko kanpaina onenaren Argia Saria: Altxa Burua

Seme-alabek lehen mugikorra izateko adina atzeratzeko eskolaz eskola egindako lanagatik eta lortutako emaitzengatik, ikastetxeak mugikorrik gabeko arnasgune izateko borrokagatik, kanpaina onenaren Argia Saria guraso elkarteek osaturiko Altxa Burua ekimenarentzat izan da... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Merezimenduzko Argia Saria: Ene Kantak

Hamabost urteotan gazteenen artean euskara sustatzeko egindako lanagatik eta lortutako arrakastagatik,  Merezimenduzko Argia Saria Ene Kantak proiektuarentzat izan da. Saria Nerea Urbizu, Fermin Sarasa eta Jesus Irujok jaso dute.


2025-01-31 | ARGIA
Entzunezko Argia Saria: BaDA!bil podcasta

Entzunezko Argia Saria BaDA!bil podcastak jaso du, Hiru Damatxo ekoiztetxeak ekoitzitakoa, eta Gerediaga elkarteak eta EITBk finantzatutakoa. Podcastak kulturgintzan dabiltzan lau mahaikidez osaturiko bost mahai inguru jaso ditu Durangoko Azokaren bueltan. Saria jaso dute Amets... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Prentsako Argia Saria: Irutxuloko Hitza

Prentsako Argia Saria Irutxuloko Hitza-rentzat izan da, eskuin muturraren igoerari egindako jarraipenagatik eta talde erreakzionarioen benetako aurpegia erakusteko kalean hor egoteagatik. Aurten 20 urte beteko ditu Donostiako hedabideak. Aizpea Aizpurua, Andrea Bosch,... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Ikus-entzunezko Argia Saria: EITB Kultura

EITB Kultura telebista saioak jaso du Argia Saria euskal kulturgileen lana bistaratzeagatik, Euskal Herriko txoko guztietako proiektuak telebista publikora ekartzeagatik, eta egiten duten kalitatezko ikus-entzunezkoagatik. Saria Leire Ikaranek eta Kerman Diazek jaso dute, Berde... [+]


Calexit, Kaliforniaren independentzia bilatzen duen ekimena

Ekimenak erreferendum eskaera egin du eta Shirley Weber estatu idazkariak onartu. Orain, prozesuari jarraipena emateko, 546.000 sinadura lortu behar dituzte datorren uztailerako. Marcus Evansek egin du eskaera.


Eguneraketa berriak daude