Mali eta Nigerreko tuaregak tiroka basamortuan

  • Milioi eta erdi dira Saharako tuaregak, gehienak gaur Mali eta Niger izeneko estatuen mugetan bizi direnak. Mitifikatu dituzten film eta erreportajeek fusila eskuetan azaldu dizkigute. Orain ere tiro hotsez dagite oihu, autonomia, kultura eta uranioaren sosak aldarrikatzeko.
Nigerreko zuzolaneko irrati bat
Nigerreko zuzolaneko irrati batNygus
Afrik.com webgunea da kontinente horretako aktualitatea jarraitzeko leiho interesgarrietako bat, egoitza Parisen daukan arren. Berrikitan honako titularra ageri zuen: Qu’attendent les Touaregs des gouvernements du Mali et du Niger? Kronikaren hasieran Maral Amiri kazetariak dioenez “Maliko eta Nigerreko gobernuak etengabeko gatazkan daude tuareg jendeekin”. Sahara inguruetan tiroka dabiltzan matxino bakarrak ez baitira Al Kaidako islamistak.

Afrikako gerra handiek –Darfur, Kongo, Ruanda...– eragin dituzten hilotz mendiekin alderatuta, Niger eta Malin tuaregekiko gerretan hil direnak ale batzuk baizik ez dira. Hala ere, herrialde txiro horien barne orekan garrantzia dute gatazkok. Gainera, uranioa bezalako lehengaiak eta Afrikako geopolitika ere inplikatuta daude saltsa hauetan.

Milioi eta erdira ez dira iristen denetara tuaregak. Kopurua ezin da zehatz-mehatz jakin, baina horietatik 800.000 inguru bizi dira Nigerren, eta 500.000 bat Malin, gainerakoak Burkina Fason, Aljerian eta Libian. Tamasheq edo tamajaq da hitz egiten duten mintzaira. Ipar Afrikako herrialdeetan barrena 12 milioi herritar dauzkan amazigh edo berbere etniaren zati dira tuaregak.
Literaturan eta zineman sarri erretratatu diren tuaregek gerrari fama merezia dute. XX. mendean bertan, Mali eta Niger estatu gisara sortu baino anitzez lehenago ere, agintariei oldartu zitzaizkien. 1910-1920ko errebolta haiek, ordea, gehiago zeuden lotuta, antza, mila urtez Sahara inguruko laborariekin izandako liskar etengabeekin gatazka modernoekin baino.

Aldiz, istiluek bestelako kolorea hartu zuten 1980ko hamarkadatik aurrera. Entziklopedietan Sahel eskualdeak nozitutako bi lehorte handi azpimarratzen dira: 1972-74koa eta 1984-85ekoa. Idorteok nekazariak eta abeltzainak hondoa jota utzi zituzten, basamortuak kilometro asko irabazi eta egarriak abere asko hil zituen.

Tuareg ugarik beren ohiko lurralde eta ibilbideetatik alde egin behar izan zuten, inguruko laborariegaz talka eginez. Niger eta Maliko estatuak berriz ez ziren gauza gosetearen ondorioak leundu eta herritarrei laguntza egokia bideratzeko. Lehen tuareg gerrilla modernoa Nigerren sortu zen, 1985ean, baina borroka 1990eko hamarkadan gogortu zen bi herrialdeetan.

Malin urte horietan gerra zibila ere izan zen. Geroztik tuaregek eta Bamakoko gobernuak bake hitzarmena sinatu zuten 2006an Aljerren, eta egoerak nahiko egonkortua dirudiela zioten adituek. Baina 2007an berriro piztu dira liskarrak. Aurten, martxoaren 20tik 21erako gauean militante tuaregek 33 militar bahitu dituzte, eta ez dago batere garbi ez non egon ote litezkeen, eta ezta loturaren bat ote dagoen tuareg horien eta Nigerreko bestelako gerrillaren artean.

Nigerren berriz, bai Air mendietara eta Agadez herrira hurbiltzen diren turistek eta bai Areva enpresarekin Arlit inguruetan uraniotan ari diren langileek badakite azken urtebete honetan matxinoak gudukan ari direla basamortuotan. Bake hitzarmenak eta hauen hausturak bata bestearen ondoren etorri dira urteotan. Eta azken hamabi hilabeteotan okerragora egin dute gauzek Nigerren.
Iazko otsailean eman zieten lehen zafraldia soldaduei Iferuane herrian: hiru hildako. Apirilean Arlit inguruan uranioa ateratzen duen Arevaren egoitzari egin zioten su. Ekainean Tizirzet-en (Agadezetik 435 kilometrora) hurrengo erasoa: hamabost hildako eta 40 presoner. Urtarril honetan Agadez inguruan, Tanout herrian, gerrillariek hiru soldadu hil eta bertako alkatea bahitu zuten.
Kazetariek idatzi dute matxinoak 4x4etan iritsi zirela leporaino armaturik, eta Jendarmeriari egin ziotela eraso.

Uranioa eta hizkuntza

Zer eskatzen diete tuaregek Mali eta Nigerreko gobernuei? Horixe galdetu dio Maral Amiri-k Afrik.com aldizkari elektronikorako Abdoulahi Attayoub Europan tuaregen diasporak daukan ordezkariari. Temoust elkarteko lehendakaria da Attayoub.
Honen iritzian, antzeko egoeretan bizi dira Mali eta Nigerreko tuaregak. “Tuaregak baztertuta daude ekonomian eta politikan. Bake akordioek beren egoera pixka bat hobetzea ekarri dute, batez ere segurtasunaren alorrean, baina oinarrizko arazoak konpondu gabe dirau”.

Attayouben ustez erroan dagoen afera da tuaregak baztertuta bizi direla Mali eta Niger estatu gisa sortu zirenetik. “Lehen errebolta egon zen 1960ko hamarkadan, eta bigarrena 1990ekoan, hau askoz ezagunagoa. Bien bukaeran sinatu dira bake hitzarmenak, baina gero ez dira bete”. Orain alde batetik aldaketa politikoak eskatzen dituzte, estatuen deszentralizazioa. Bigarrenik, beren oinpeko lurpean datzaten ondasunen emaitzetan hartu nahi dute parte, Nigerren ekoizten den uranioan bidenabar. Azkenik, kultur nortasuna ezagutu eta onartzea aldarrikatzen dute, hizkuntza eta idazkera barne.

Eta etorkizuna? “Etorkizunean –dio Attayoubek– bi herrialdeok deszentralizatuta ikusten ditut, beren eskualdeetan tuaregek ekonomia, segurtasuna eta kultura beren gain daukatela. Baina bada gauza kezkagarri bat: tuaregak Sahararen erdialdean bizi dira, lur eremu oso zabalean oso jende gutxi izanez. Uranioak eta petrolioak atzerriko potentzien irrika piztu dezakete. Nigerren eta Areva multinazionalaren arteko tirabiran ikusten da jadanik. Geopolitika ere hartu behar da kontuan: Ekialde Hurbiletik, Europatik eta Afrikatik hurbil gaude”.

Horiek badira militante tuaregen itxaropenak, Nigerreko gobernuak lortu du mugimenduon bestelako irudia zabaltzea. Mamadou Tandja presidentearentzako Nigerren ez dago gerrilla tuaregik, lapur eta trafikante bandak baizik. Gainera, gerrillarien babeslea Muammar Kadhafi libiatarra dela argudiatu du aspalditik, eta liskarrik handienak gertatu direneko zonaldeak itxiarazi ditu. Urtarrilean bi kazetari frantses atxilotu eta kondenatu zituen Niameyko gobernuak debekatutako eremuetan sartzeagatik.

Une honetan egoerak korapilatuta dirau Nigerren. Tuaregen aldetik badira alde batetik gobernuaren promesez aspertu eta zuzeneko ekintza gogortu nahi duten militanteak, eta gehiengoak berriz nolabaiteko negoziaketa burutu nahiko luke Tandja presidentearekin, batik bat aurreko matxinadan gerrillari izan eta geroztik agintean egondako lider batzuek.

Niameyko establishmentean ere –kontzeptu hori erabili baldin baliteke munduko herrialderik txiroenetakoan– oso kontrako jarrerak daude. Batzuek ohartzen dira tuaregekin, hauek populazioaren %8 baizik ez izan arren, nolabaiteko konponketa batera iritsi beharra dagoela. Baina beste askok zigorra astintzea eskatzen diote Tandjari. Komunikabide batzuek berotuta, anitz herritarrek uste dute tuaregak egoistak direla.

Azkenak
2024-08-14 | ARGIA
Israelek preso palestinarrak erabiltzen ditu tunelak eta eraikinak miatzeko

"Gure bizitzak haienak baino garrantzitsuagoak dira", esan dio Israelgo armadako soldadu batek Israelgo komunikabide bati.


2024-08-14 | Kanaldude
EuskarAbentura: gazteen paregabeko espedizioa

Joan den uztailean, hilabete batez, 127 gaztek 400 kilometroko espedizioa oinez egin dute Euskal Herrian gaindi. Abenturazale haiek Jzioquitarrak deitzen dira eta 30 egunez, 27 herri bisitatu eta hainbat euskal eragile ezagutu dituzte. Aurten, EuskarAbenturako helburuak aise... [+]


Ostalaritza patronalak Gipuzkoako txosnei TicketBai ezartzea eskatu dio Aldundiari

EAEko hiru hiriburuetan udako jaiak ospatzearekin batera, etorri dira, berriz ere, ostalaritzako patronalaren kexuak jai herrikoien aurka. Gipuzkoako Ostalaritzaren elkarteak Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatu dio Arabakoaren bidea jarraitzeko, eta txosnei eta kale saltzaileei... [+]


Palestinaren alde mobilizatuko dira Bilboko Aste Nagusian

Palestinarekin Elkartasuna ekimenak antolatu du Aste Nagusian Israel borrokatu lelopean. Bilboko Aste Nagusiaren bezperan, ostiralean, 19:00etan, egingo dute mobilizazioa.


Pablo Gonzalez espioitzagatik ikertzen jarraituko du Poloniak

Poloniako Fiskaltza Nazionaleko bozeramaileak adierazi du euskal kazetaria oraindik formalki akusatu ez badute ere, “legearen arabera auzi-ihesean akusatua” izan daitekeela. Gonzalez preso trukean sartzeko erabakia Washingtonetik etorri zen, baina Poloniako zerbitzu... [+]


Juan Luis Goenaga artista zendu da, 74 urterekin

Donostian jaioa, urte mordoxka bat Alkizan eman zituen bizitzen, baserri batean. Inguratzen zuen naturak lilura sortzen zion. Margolari gisa egin da ezagun, nagusiki.


Ibilbide dekolonialak (I)
Donostia: non gogoa, han ezpata


2024-08-14 | Mikel Aramendi
Israel, Iran eta bi elefanteak

Hamasen erasoaren ezohiko muntak, eta Israelgo gerra-kabineteak hari emandako erantzunaren desmasiak zerikusi zuzena dute ondorio geopolitikoen sakonerarekin. Ekialde Ertainean eta nazioarteko aliantzetan aldaketak eragin ditu genozidioak: Israelek zer irabazi eta galdu du?... [+]


Musk amen-omenka, trumpismoa besarkatzen

Munduko bigarren gizonik aberatsena, Elon Musk, gezurrak eta mezu sektarioak hedatzen, propaganda egiten ari zaio Donald Trumpi, inkestek gero eta gehiagotan diotenean Kamala Harris izango dela AEBetako hurrengo presidentea.


Grezian piztutako suteek hildako bat eta 50.000 pertsona ebakuatu baino gehiago eragin dituzte

Gutxienez 10.000 hektarea kiskali dira Atenasetik gertu, eta dozenaka etxe eta enpresa kiskali dira, EFEk jaso duenez. Greziako Gobernuak suteei aurre egiteko laguntza eskatu dio Europar Batasunari.


Hamar gizon atxilotu dituzte asteburuan, emakumeen aurkako indarkeria egotzita

Zortzi pertsona atxilotu dituzte Nafarroan, beste biak, berriz, Gasteizen. Horrez gain, Algortako Portu Zaharreko jaietan gertatutako sexu eraso bat salatzeko elkarretaratzea egin dute, astelehenean.


Arantxa Orbegozo 'Txitxi'
“Niretzako bidaiarik politenak mantso doazenak dira”

Zirrara eta pasioaren eroale da Arantxa Orbegozo Txitxi (Tolosa, 1962). Bizitza darama eskuetan eta hura eskaintzen dio zuzentzen zaion edonori. Atleta izan da, txirrindularia, eta bere buruari proposatu dizkion beste hainbat diziplinatan aritua. Hala eta guztiz ere, benetan... [+]


Paquita Bretos Andueza zendu da, mendizale aitzindari eta antifrankista

96 urterekin eman du azken hatsa. Nafarroa Garaian zein Euskal Herri osoan, mendizaletasunaren aitzindarietako bat izan zen, Angel Oloron senarrarekin batera.


2024-08-13 | Euskal Irratiak
Aitor Elexpuru: “Larhunen ez dugu gehiago eraiki dadin nahi, baizik dagoena hobe kudeatua izatea”

Abuztu hasierarekin batera, bero, idorte eta su arriskuak altuak dira mendiguneetan. Arriskuen murrizteko nahian, 2021tik, Lapurdi eta Nafarroako mendigunea osatzen duten hiriek zonbait protokolo eta konbentziotan elkartu dira, mugaz gaindi. Horien artean, “Gure... [+]


Eguneraketa berriak daude