Ajuria Eneko Ituna bis?

  • Historia ez da errepikatzen, baina batzuetan hala gertatzen dela dirudi. Gertakizun batzuk bederen ezaugarri bertsuko zikloetan begitantzen zaizkigu joan-etorri saihestezinean. Aurtengo urtarrilean bete zen Ajuria Eneko Itunaren sorreraren 20. urteurrena, eta egunotan urte haietako zenbait pasarte birbizitzen ari garela dirudi. Negoziazio saio baten porrota, ETA eta Estatuaren jardueren gogortze zitala, eta ezker abertzalearen aurkako isolamendu politiko-sozialaren lehen saio handia.
Egun ere orduko osagai horiek mahai gainean dira eta, hauteskundeetako haizea lagun, PSOE norabide horretan ari da bultzatzen sendo EAJ. Eta ez da ikusten jeltzaleek nola eutsi ahal dioten bultzada horri. Jesus Egiguren buruzagi sozialistak joan den igandean El País-eko elkarrizketan iradokitzen zuenez, ETArekin amaitzeko bidean elkarrizketaren bidea ez da ixten –hori bai, erakunde armatuak armak utzi ondoren gertatuko litzateke hori–, baina ez da hori oraingo fasea, orain “presio soziala eta Zuzenbide Estatua medio, haiek amore ematea lortu behar dugu”, zioen ETArekiko negoziazio saioaren gobernuaren mintzakideak.

Estatuaren errepresio jarduerari dagokionez, bada ezberdintasun oso garrantzitsu bat, nagusiki oraingoan ezker abertzalearen adar politikoari ere, “dena da ETA” leloari jarraiki, ilegalizazio eta espetxearekin erantzun diola. Presio horren emaitza zein izango den ezezagun da oraindik, baina eraginkorragoa izango da errepresaliatuekiko euskal gizartearen elkartasuna gero eta txikiagoa baldin bada, eta ETAren jarduera armatuaren gogortzeak gero eta zailago egiten du ezker abertzale zigortuarekiko elkartasuna. Baina ETArentzat hori ez bide da garrantzitsua, elkartasunik badago ondo, baina askoz inportanteagoa da muturreko egoerak sortzea, hemen gatazkak bere gordinean dirauela erakusteko. Nola bere jarduera armaturako ahalmena oso gutxitua dagoen –Ajuria Eneko garaiarekiko erkatuz, esate baterako– gero eta jauzi kualitatibo handiagoak eta ulergaitzagoak eman behar ditu. Balizko emaitza? Gurpil berean jarraituz gero, oso ataka larria ezker abertzalearentzat. Arrazoi askogatik, bistan da Estatua eta hau defendatzen duten eragile nagusien egoera oso bestelakoa dela, Ajuria Eneko Itunaren garaian baino aldekoago.

Isaias carrascoren aurkako hilketak eta, ondorioz, Arrasaten eta Euskal Herrian sortutako egoerak irudikatzen du une honetan egoera berria. Gaitza ikusten da EAE-ANVko alkate Ino Galparsorok alkatetzari eustea. EAJren noraezak ahalbidetu dio lehengo danbatekoari eustea, baina EAJren mobiolaren ondoren denak adierazten du bigarrenean jausiko dela. Eta etxafuego honek Euskal Herri osorako metxa piztuko du.

Zentsura mozioa zilegi da edozein erakunde demokratikotan, gehiengoaren aldaketa esan gura du eta listo. Eta jarduera politikoan gutxieneko etiko batzuk finkatu nahi izatea ere normala da. Baina gehiengo berri horrek gobernagarritasunerako dituen oinarriak argi geratu behar dira, eta oraingoz oinarri hori da Arrasaten argi ez dagoena, eta EAJk oraindik argitu ez duena. Oinarri etiko eta moralen gainean finkatu nahi da EAE-ANVren aurkako politika berria eta hor dago ahuldadea, oinarri etiko-moral horretan ETAren jarduera bakarrik hartu nahi baita kontuan, Estatuaren jarduera errepresiboaren izaera etiko-morala erabat garbia balitz moduan; eta hori ez da egia, areago gaur egun, “dena da ETA”ren eskemak gero eta injustizia handiagoak sortzen dituenean ezker abertzalearen eremu sozio-politikoaren aurka.

EAJ-k PSE-rekin finkatu gura duen akordio berri horretan euskal gizartearen erabakigarritasuna ezabatzen bada, oinarri ahula jarriko dio sozialistekiko akordio berriari. Herritarren erabakigarritasunarekin arre egin behar da, izan Ibarretxe planaren bertsioan, izan Loiolako bertsioan edo besteren batean, ezin dena da etengabe “erabaki behar dugu” leloaren inguruan aritu, behin ere ezer gauzatu gabe, herritarrak aspertuz eta abertzaletasuna higatuz. Ordua da abertzaletasunak erabakigarritasunari buruzkoak argi gauza ditzan, sozialisten akordioarekin hobe, baina bestela gabe. Horrek, jakina, botere alternantziarako prestutasuna eskatzen du jeltzaleen aldetik. Ez luke arazorik izan behar sozialistek gobernatzeko, horretarako gehiengoa lortzen badute. Akordiorik ezean, aldiz, indar abertzaleek konplexurik gabeko indar metaketari ekin beharko liokete, jakinda ere, ETAren jardun armatuak bide hori izugarri zailtzen duela, baina argi izanda halaber, gizartearen gehiengoa irabaztekotan hori jarduera politiko soiletik bakarrik egin daitekeela, borroka armatuarena iraganeko kontu eginez. Estrategiarik gabe ezin da eraiki, eta egungo ETAren estrategiarekin eraikitzea ezinezkoa da.

Azkenak
LAB: “Klase elkartasunaren oinarrizko printzipioa da langile migranteei harrera egitea”

Botere sindikalaren inguruko bigarren azterlana argitaratu du Ipar Hegoa fundazioak. 2016an argitaratu zuen lehena eta, beraz, orain 2016 eta 2023 arteko eboluzioa ikus daiteke. Ondorio nagusien berri emateko prentsa agerraldia egin dute ostiral honetan LABeko koordinatzaile... [+]


2025-01-03 | Leire Ibar
Etxegabetzeko arriskuan daude bi familia Burlatan

Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]


WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms plugina euskaratu du Iametzak

WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms pluginaren euskaratzea utzita zegoela ikusita, Iametzak bere gain hartu du itzulpena eguneratzeko lana.


Analisia
2025ean etxebizitza zer?

Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]


Boli Kosta: Frantziako armada kanporatzen duen zazpigarren estatu afrikarra

Joan den asteartean, hilaren 31n, Boli Kostako presidente Alassane Ouattarak iragarri zuen bertan behera utziko zituela Frantziarekiko harreman militarrak. Horren ondorioz, datozen asteetan 1.000 bat soldadu frantses atera beharko dira herrialdetik.


2025-01-03 | Leire Ibar
2025etik aurrera, Hego Euskal Herrian alokairuak gehienez %2,2 igoko dira berritzean

Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]


2025-01-03 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat kolpeka erail dute kartzelariek AEBetako espetxe batean

Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.


2025-01-03 | ARGIA
Surf irakasle batentzat 85 urteko kartzela zigor-eskaera, adin txikikoei sexu gehiegikeriak egiteagatik

Gipuzkoako Fiskaltzaren ustez, 40 urteko irakasle hondarribiarrak 9 eta 17 urte arteko hamaika adin txikikori sexu gehiegikeriak egin zizkien 2011 eta 2021 urte artean. 2021ean kartzelatu zuten, bere sei ikaslek salaketa jarri eta gero.


2025-01-03 | Jon Torner Zabala
Espainiako Pilota Federazioa
“Eskura dauzkagun lege-erreminta guztiak baliatuko ditugu Espainiaren eskubideak babesteko”

Askok espero zuen moduan, Nazioarteko Pilota Federazioak Euskadikoa onartu ostean eskubide osoko kide gisa, Espainiako kirol-erakunde, alderdi politiko edota hedabideek erabakiaren aurkako oldarraldia hasi dute, nork beretik presioa eginez. Ostegunean, Espainiako Pilota... [+]


Euskararen kontrako oldarraldia salatzeko pintaketak egin dituzte epaitegietan eta CCOO eta UGTren egoitzetan

Baionako eta Donostiako epaitegiak margotu ostean, ostegun gauean Eibarko epaitegian pintaketa egin dute zenbait ekintzailek. "Oldarraldia gelditu" idatzi dute eta pintura berdea jaurti diote eraikinari. Abenduan, CCOO sindikatuaren egoitza ugari margotu dituzte, baita... [+]


Segi dezala akelarre antifaxistak

FERMIN MUGURUZA  40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.

-------------------------------------------

Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]


Zunda bat Eguzkitik inoizko gertuen igaro da, arrakastaz

NASAren Parker zunda 6,1 milioi kilometroko distantziara arte gerturatu da Eguzkiaren azalera, bere misioaren lehen gerturatzean. Hala, Eguzkitik inoizko gertuen egon den objeku artifiziala bilakatu da. 692.000 kilometro orduko abiaduran igaro da, eta jasotako datuak funtsezkoak... [+]


Kultur transmisioa feminismotik zikloa izanen dute asteburuan Beran

Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).


Eguneraketa berriak daude