Ven y cuéntalo!

  • Xabier Silveira, A las ocho en el Bule
    (Txalaparta, 2007)

    Ez ohiko liburua da niretzat. Ez ohikoa inguruko lagunen esakuneok egiten dute: “Ez irakurri! Ez du merezi! Ez galdu denbora motel...”. Jon Juaristiren El bucle melancólico liburuarekin halatsu gertatu zitzaidan, esaterako. Hura irakurri nuen, baita erreseina egin ere. Funtsean, naizena edo garena hobeto ezagutu aldera egin ere.
A las ocho en el Bule
A las ocho en el Bule
A las ocho en el Bule irakurtzen hasi nintzenean, Beltzaren (Emilio Lopez Adan) Euskadi 1984 liburuarekin gogoratu nintzen. Apalategitik jaitsi eta hautsa astindu nion. “Ez dira ia hogeita hamar urte alferrik pasa. Edo bai?” itaundu nion nire buruari.

Liburuaren sarrerako Proudhonen poema berrirakurri nuen: “Hona hemen gobernua; hona hemen bere justizia eta bere morala! Ai humanitatearen nortasuna: nola iraun dezakezu holako zabor tokian!”.

Liburua hostokatu eta nahi nuen orrialdera (128.) iritsi nintzen.

“A las once, Xabier Nabarro, Consejero del Interior del Gobierno Autónomo, se acerca a la barricada de Narrica (...). Se ha negado a recibir cualquier protección policial para atravesar el Boulevard....(...) Cara a la barricada se detiene, y en voz alta, serio y, acaso, un poco solemne, pide hablar con la Coordinadora...”

– Euskaraz!

(Koño, eta euskaraz ez dakien mutilak bota dio, ziplo, ongi botata, gainera. Hau da hau, ikustekoa..!)”

A las ocho en el Bule
-n barrena segitu nuen. Mutilak, protagonistak, Arrats izena du. Euskaraz badaki, baita Mónicak, bere neska lagunak ere. Mónica 1984ko gobernu autonomoaren kontseilariaren alaba izan daiteke. Arratsek gidatzen duen autoak –kontseilariaren BMWa– 243 kilometro orduko abiadura hartu du eta Bidasoa gainditu...

“– Eskerrik asko Mónica, egitan, eskerrikasko...

– Lasai, Arrats, lasai, ahora a lo que estamos. Déjame en esa rotonda, en ésta no, en la siguiente. Voy al Faisán y le llamo a mi padre, que es amigo del dueño. Tú ya sabrás qué hacer en Hendaia. ¿No?

– Lasai por eso, maitia, la semana que viene tendrás noticias mías. El coche, ¿que?

– !Que se joda el viejo, que se compre otro!”

Arratsek ordu batzuk lehenago Antiboda ospatu du Mónicarekin Zarautzen: “Templado de calamar, polenta de maíz brotes vegetales, ensalada de bogavante, carpacccio de solomillo con foie fresco, huevo de caserío escalfado al vapor sobre...”.

Arratsek flipatu egin du.

Aurreko egunean, zipaio bati gorputza erre zion eta dozena bat kutxa automatiko suntsitu.

– Tira, fikzioa duk– esan didate lagunek.

A las ocho en el Bulek dezenteko txalaparta atera zuen iazko Durangoko Azokan. Uztak bere garaia du. Gurean hazilaren ostean heldu da uztaila. Edo bestela esanda: “Chez nous, diciembre es época de cosecha”.

Aizak, baina esan zerbait liburuaz–, tematu zaizkit lagunak.

Behinola, 60ko hamarkada zen ‘Argia ez da ikusten’ esan zuen poetak. Eta hartara, argia urratzen eta zabaltzen hasi zen. Urteak iragan ahala baina, Ilunbe, Infernupe edota izen iluneko txokoak eratu ziren...

– Ez da Zeru horiek nobela, ezta?

– Ez zeru haiek ez infernu hauek.

Euskal Herria imajinatibo irudimentsu adimentsuagoarekin egiten dut amets.

Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude