Bizkarreko minari aurre egiteko aholkuak

  • Ikerketa eta datu epidemiologikoek egiaztatzen duten bezala, bizkarreko minak gehiago erasaten die emakumeei.
igeriketa
igeriketa
Min hori gero eta goizago hasten da eta hori da gaur egungo daturik kezkagarrienetakoa. Ume eta gazteen %70ak bizkarreko mina izaten du 16 urte egin aurretik. Jarrera eta altzari desegokiak, gehiegizko kiloak, (etxeko) lan pisu eta astunak, kirol-lesioak, estresa eta sedentarismoa izango lirateke mina aurreratzearen arrazoi nagusiak, bizkarrean kontrakturak edo patologia larriagoak eragingo lituzketenak.

Hona oso baliagarriak izan daitezkeen aholku batzuk:

Esertzerakoan, bizkarra aulkiaren kontra jarri. Bizkarrak atzerantz joan behar du, goitik behera “luzatuz” baina gehiegi zutitu gabe, eta enborrak ipur-masailen gainean eserita egon behar du.

Zutitzeko, burua aurrerantz eta gorantz eraman. Mugimendu horretan buruak gidatu behar du gorputz osoa.

Zutik, gorputz osoaren jarrerari hiru puntutan eutsi beharko genioke: orpoan batetik, eta behatz lodiko eta behatz txikiko metatartso-hezurretan, bestetik.

Oinez ibiltzean, burua eta soina zutik eduki, eta saiatu pausoak simetrikoak izan daitezen.

Ahal izanez gero albo batera begira eta jarrera fetalean egin lo. Ohea txiki samarra izatea komeni da, eta somierra edo koltxoia, berriz, (oso) gogorrak izan daitezela, edo bestela, bigunegiak.

Erosketak egiterakoan, erosketa-orga bultzaka eraman, ez arrastaka. Eta lurretik zerbait jasotzeko, belaunak eta aldakak tolestu. Beti bizkarra zuzen edukiz jaso behar dira pisuak.

Ariketa fisikoa da, bestetik, bizkarreko minei aurre hartu eta konponbidea jartzeko oinarria. Kirola egiten dutenek pertsona sedentarioek baino dentsitate handiagoa dute hezurretan, eta baita muskulatura handiagoa ere –horrek bizkarra babesten du–. Ariketa fisikoen artean igeriketa da gomendagarriena, bizkar-estiloa batez ere.

Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude