Beharra eta biharra

  • Guztiz ulertzen dut, Juanjo, Josiren txantxangorri ironikoari alpisterik ez eman nahi izatea. Ondo azaldu duzun moduan, ezkontza bezain ekintza “konformista” kontestuaren arabera eta historikoki kokatuz gero askatzaile bihur daiteke. Bere izaera gizartearen aurrean segurtatu gabe daukan gizatalde batentzat beharrezkoa bihur daiteke legearen ezagupena beste gizatalde batzuentzat itotzailea eta atzerakoia delarik.

2008ko martxoaren 31n
Ur Apalategi
Ur Apalategi Dani Blanco
Ez dut esan beharrik, gauza berbera gertatzen dela historikoki inoiz ezagupenik izan ez duten herrien ezagupen legalarekin. Izan ere, zenbat aldiz ez dugu gutako askok honelako erantzuna jaso jendartean euskal estatu baten beharra adieraztera ausartu garenean: “Estatuak eta mugak desagertzera doazen honetan, ez al zabiltzate pixka bat atzeraturik euskaldunak zuen aldarrikapen horrekin?”.

Une horietan arlote sentitzeaz gain kokapen historiko zein kontestualaren azalpena egiteko indarrik edo kemenik gabe geratzen zara. Ondo baitakizu, esperientziaz, munduko azalpen guztiek ez diotela kenduko parean daukazun morroi “postmodernoari” begiradaren hondoan daukan izpi ironiko hori, txantxangorriarena bezalakoxea. Azaldu nahi zenioke ezetz, ez zarela munduaren bilakaeratik moztuta bizi, zuk ere irakurri dituzula berak irakurri dituen autore postmodernoak, zuk ere Matrixen trilogia ikusi duzula (ez baldin bada irakurtzaile izatera iritsi gizajo hura), zuk ere txolinkerietan denbora galtzea maite duzula (erakutsiko zenioke zure mundu osoko garagardo laten bilduma ikusgarria), zuk ere pornografia jaisten duzula Internetetik… Alegia, zuk ere ere baduzula zure baitan beste “zu” bat, berea bezalakoa (gutxi gora behera, ez dezagun exageratu…). Baina badagoela baita ere zure baitan “zu” desberdin bat, armairutik atera gabea. Estatu baten beharra daukana bere etorkizuna bermatzeko, bere biharra ziurtatzeko.

Zeren ez ezazue pentsa, Josi eta Juanjo, gustura eta eroso ibili naizenik “Txillardegirena egiten” azken asteotan orrialde honetan, tinko eta irmo eutsiz abertzaletasun-ezkertiarraren katiximari (edo nire bertsioari, behinik behin). Ez naiz idatzitako lerro edo hitz bakarraz damutzen, baina bai aitortzen dut astun sentitzen naizela, dagokigun zama historikoagatik astun, jakina, baina baita irakurle zenbait aspertzeko beldurrez heldu izan diodalako lumari behin baino gehiagotan. Edo ni neroni aspertzeko beldurrez, apika. Ez dut bokazioz eta plazerez idazten euskaldunoi kolektibo gisa dagozkigun eskubideez. Beti justifikatu beharra akigarria da. Ehun metroak korritzeko mendiko botak jantzi behar banitu bezala sentitzen naiz halakoetan. Guk ere badugu gure baitan, noski, “jende arruntak” duen arintasuna, ezein talde zapalduren partaide ez izateak ematen dizun ezaxolkeria dotore hori. Baina zertarako balio lidake ehun metroak bederatzi segundotan korritzeak beste batzuen onerako balitz, Txunda txunda gazi-gozo baten doinuak estaliko balu nire poza? Nahiago dut nire ehun metroak mendiko botez egitea, baina ez ahal bezain azkar, baizik eta Monty Pythonek behiala asmatutako ibilera bitxi horietako bat nire eginez (demagun ezker oinarekin eskuinarekin baino pauso luzeagoak egiten ditudala eta besoak hegalak bailiran astintzen ditudala aldi berean), agian horrela ikuslego unibertsalari lasterketa bera baino gehiago interesatuko zaiolakoan nire extrabagantzia.

Gorroto dut euskalduna bakarrik izatea –ez diot sinpatiarik, filosofikoki behinik behin Estatuaren ideiari, ez eta nazioaren ideiari ere–, baina are gehiago gorroto dut norbaitek galeraz diezadan euskaldun izatea.

Eta ez dakit hau barrikada bat gehiago den, baina baliteke harrikada ederra izatea…

Azkenak
Maiatzaren 10ean Sorionekuak ekimenak zubi eta ate zeharkatuko ditu euskara nafar guztiona dela aldarrikatzeko

Goizez Nafarroako zubirik esanguratsuenak jendez beteko ditu Sorionekuak dinamikak. Arratsalderako mobilizazio herritarra deitu dute Iruñeko Kostarapea parketik Alde Zaharreko Takonera parkeraino.


Udalek espresuki euskaraz jardutea baliogabetu du Gorenak

EAEko udal legearen euskararen arloko zenbait artikuluren aurkako epaia eman zuen Justizia Auzitegi Nagusiak 2023an, eta orain Gorenak berretsi du. Eusko Jaurlaritzak ez du garaiz aurkeztu epaiaren aurka egin zezakeen helegitea.


2025-04-11 | ARGIA
Lekeitioko musika bandaren zuzendariak jazarpen salaketak jaso ditu

Lekeitioko Udalak jakinarazi du bandako zuzendariak tratu txarrak eman izana jaso dutela, hainbat testigantzaren bidez. Udalak azaldu du, Eusko Jaurlaritzaren aholkuak jarraituta, hainbat pauso eman dituztela, besteak beste, zuzendariarekin hitz egin, eta testigantzak jaso... [+]


Turismo bidaiak antolatu ditu Israelgo Armadak Siriari lapurtutako lurretan

Zibilentzat antolatutako txangoak igande honetatik aurrera egin ahal izango dira, printzipioz astebetez, eta egunero bi ateraldi antolatu dira. Sarrerak berehala agortu dira.


Erdi Aroko emakume kopistak

Orain arte uste izan dugu Erdi Aroan eta inprenta zabaldu baino lehen liburuak kopiatzeaz arduratu zirenak gizonezkoak zirela, zehazki, monasterioetako monjeak. 

Baina Bergengo (Norvegia) unibertsitateko  ikerlari talde batek ondorioztatu du emakumeak ere kopista... [+]


Italiar sukaldaritza ez da existitzen

Florentzia, 1886. Carlo Collodi Le avventure de Pinocchio eleberri ezagunaren egileak zera idatzi zuen pizzari buruz: “Labean txigortutako ogi orea, gainean eskura dagoen edozer gauzaz egindako saltsa duena”. Pizza hark “zikinkeria konplexu tankera” zuela... [+]


Salaketa jarriko du Ertzaintzaren tiro baten ondorioz barrabila galdu zuen gizonak

Ospitaletik irten eta berehala prentsaurrekoa eman du Iker Aranak, Errekaldeko gaztetxearen aurrean. Gaztetxearen desalojoan ertzainek "neurrigabeko indarkeria" erabili zutela salatu du, eta salaketa hurrengo egunetan aurkeztuko du.


Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Hutsuneak

Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Noiz: apirilaren 5ean.
Non: Markina-Xemeingo Akerbeltz Gaztetxean.

---------------------------------------------------------

Erosketetarako orgatxoa barazkiz beteta egin dut gaztetxerako bidea, eta haiek mozten eman dugu iluntzea... [+]


2025-04-11 | Estitxu Eizagirre
Bertso eta pilota zaleentzat saio berezia Zumarragan larunbatean

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak 100 urte betetzen ditu aurten. Ospatzeko antolatu dituen ekitaldien artean dago apirilaren 12an Zumarragan egingo den bertso saio berezia. Pilotari bat arituko da gai-jartzen, eta pilotarekin harremana duten Gipuzkoako lau bertsolari kantuan... [+]


2025-04-11 | El Salto-Hordago
“Gatazka eta abusua ez dira gauza bera”, feminismoko eztabaidei heltzeko

Laura Macayaren liburua ekarri du euskarara Katakrakek. Amaia Astobizak itzuli du, feminismoaren baitako eztabaidak ireki eta beste begirada batzuetatik ekiteko helburuarekin.


Palestinaren alde mobilizatu diren 300 ikasleri bisa kendu diete AEBek

Palestinaren aldeko manifestazioetan parte hartzen duten atzerriko ikasleak kanporatzea baimentzen duen dekretua izenpetu zuen urtarrilaren 30ean AEBetako presidente berriak. Orduz geroztik ikasleen bisen baliogabetzeak errepikatzen dabiltza.


2025-04-11 | Irutxuloko Hitza
Helena Tabernak irabazi du Giza Eskubideen Zinemaldiko Saria

Helena Taberna zinegileak jasoko du aurten Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren Saria. Sariaren entrega ostiralean, apirilak 11, 20:00etan Viktoria Eugenia Antzokian ospatuko den bukaera emanaldian izango da.


Eguneraketa berriak daude