Diagnostiko arinaren gaitza

  • Sendagileek hamar minutu behar dituzte. Horixe da euren gaixoei merezitako arreta eskaini eta behar bezala artatzeko eskatzen duten gutxiengo denbora. 10 Minutu Plataforma sortu dute horren alde lan egiteko.
10 Minutu Plataforma
10 Minutu PlataformaRafa Gracia
Lehen mailako arretako sendagileek behar baino denbora gutxiago dute gaixoei eskaintzeko. Guztiok jasan izan ditugu jende ilara luzeak medikuarengana joandakoan, batez ere epidemia garaietan. Eta denak behar bezala artatzeko bestelako zereginak alde batera utzi behar ditu sendagileak. Egoera horri aurre egiteko sortu zuten 10 Minutu Plataforma Espainiako Estatuan.
EAEn ere sortzeko bidean da ekimena eta Rafa Gracia da bultzatzaileetako bat. Oraindik errotu gabeko taldea izanagatik ere hainbat ekintza burutu ditu dagoeneko. Graciak aitortu digunaren arabera, lehen mailako arretako profesional askok ez du uste egungo osasun arloa aldatzeko aukerarik dagoenik, eta hori izango litzateke hemengoa sendotu gabeko taldea izatearen arrazoietako bat.

Gaixoak modu egokian behatu ahal izateko denbora eskatzen dute. Izan ere, Munduko Osasun Elkarteak dioenez kontsultak hamar minutukoa izan beharko luke gutxienez. Duela gutxi Eroskiren Consumer aldizkariak eginiko ikerketak, ordea, eguneroko egoera bestelakoa dela erakusten du, epe hori ez dela beti errespetatzen, alegia. Gipuzkoa eta Nafarroako osasun etxeak dira baldintza hori hobekien betetzen dutenak –15 eta 11 minutu eskaintzen zaizkie gaixoei, hurrenez hurren– eta Araba eta Bizkaikoak jaramon gutxien egiten dietenak –9 eta 6 minutuko arreta jasotzen dute gaixoek–. Europako gainerako osagileekin alderatuta, gaixo bakoitzari denbora gutxien eskaintzen dietenak dira gureak.

Joera hori datuetan baino argiago ikusten da kontsultan, eta medikuek eriak aztertzen hastean nabaritzen dute. Hala ere, gaixoak ez dira kexu egoerarekin. Graciaren arabera gaixotasuna bere testuinguruan ulertu behar da eta horretarako beharrezkoa da bi aldeen arteko harremana sendotzea. Beraz, denbora ezinbestekoa da.

Kontsultan beste arazo bat sortzen da: burokrazia. Asko dira bete beharreko datu eta txostenak eta horrek ere astia kentzen du. Esaldi argigarria du Graciak egoera azaltzeko: “Hainbeste izapideren ondorioz, batzuetan gehiago begiratzen diogu ordenagailuaren pantailari gaixoari baino”. Dioenez, OSABIDEk –gaixoen historial klinikoak zentralizatzen dituen Osakidetzako zerbitzu informatikoak– ez du ia batere lagundu, eta arindu beharrean mantsotu egin du kontsulta.

Gaixo kopurua da arazoa. Urteek aurrera egin ahala eta gizartearen eraldaketaren ondorioz, ugaritzen joan dira eta Europan egunero gaixo gehien jasotzen dituzten medikuak ditugu hemen. Herritarren zahartzeak, inmigrazioak, teknologia berriek, patologia kronikoen antzemate eta jarraipen handiagoak eta antzekoek laguntza eskaria %25a baino gehiago igoarazi dute. Orain lehen mailako arretako sendagileak dira sorospena behar dutenak, baina langile kopuruak bere horretan jarraitzen du.
Denboraz harago

Beste gabezia batzuk ere jasaten ditu osasun arloak. Kooperazio eta Garapen Ekonomikorako Erakundearen arabera, Espainia da Europako herrialdeen artean Osasun Publikorako aurrekontu gutxien duen herrialdea. Eta horrek Hego Euskal Herrian ere eragiten du. Gainera, azken urteotan lehen mailako arretari eskainitako aurrekontua jaitsi egin da. Beste sendagile askok bezala, 10 Minutu Plataformak profesionalen lan baldintzak hobetzea eskatzen du, horrela beraien benetako funtzioak bete ahal izango baitituzte: sorospena, irakaskuntza, ikerkuntza eta heziketa, besteak beste. Gaur egun, ezinezkoa da lan horiek garatzea, gaixoei behar adina arreta eskaintzeko zeregin horietatik hartzen baitute denbora.

Egoera zaila bada ere, Plataformak uko egiten dio grebari, euren ekintzak gaixoentzat izanik ez dutelako egoki ikusten protestekin laguntza medikoa geldiaraztea. Beraz, jada sinboliko bihurtu diren hamar minutuko geldialdiak baino ez dituzte egiten noizean behin. Hala ere, elkarte profesionalak elkarrekin biltzeari eskaini diete indar gehien, sindikatuak eta medikuen kolegioak batzeari. Sinadurak biltzen ere aritu dira gaixo eta medikuen artean. Araban, esaterako, lehen mailako arretako medikuen %80ak baino gehiagok sinatu ditu 10 Minutu Plataformaren eskaerak.

Administrazioak ere arreta maila bera eskaintzea gustatuko litzaieke, baina hauek ez dietela inolako jaramonik egiten dio Graciak. Mugimendua ezagutzen duten gaixoek aldiz, ekimen egokia dela irizten diote eta mobilizazioetan laguntzeko prest agertu da zenbait. Hori dute kontsolagarri.

Azkenak
Herritarren kexuaren gainetik pasaz, aitzina doa Gatika-Cubnezais itsas azpiko kable elektrikoaren eraikuntza

Obrak "abiadura handian" doazela deitoratzen dute makroproiektuaren kontrako kolektiboek. Landetako THT Ez taldeak hitzaldia antolatu du apirilaren 27rako, ozeanoei buruzko nazioarteko hainbat aditurekin, tartean, Paul Watson baleen aldeko ekintzaile... [+]


2025-04-23 | Behe Banda
barra warroak
Unpopular opinion

Ez da lehenengo aldia, aditua izan ei naiz kontraesanetan. Oreka, baietzaren eta ezetzaren arteko muga non marraz daitekeen bilatzen. Analisi topografikoa, neurriz neurri morala triangelatzen. Tatuaje erraldoia bekokian: Bai, baina… Erabaki batera iristeko, inoiz nire... [+]


Almidoitik eratorritako mikroplastikoak kaltegarriak izan litezke osasunerako

Almidoiarekin egindako plastiko biodegradagarrietatik sortutako mikroplastikoek saguen osasuna kaltetzen dutela ikusi dute esperimentu batean. Ikertzaileek ohartarazi dute ezinbestekoa dela bioplastikoen segurtasuna hobeto ikertzea, haien erabilera handitzen jarraitu aurretik,... [+]


Emakumeek lan munduan izandako garrantzia islatu dute Arabako Arte Ederren Museoan

Arabako artisten 35 lan paratu dituzte Emakumea. Familia eta lana erakusketan, Gasteizen. Aukeraketa egiteko, kanpoan utzi dituzte historian zehar emakumeak sarritan margotu izan diren beste egoera eta estereotipo batzuk, eta lanari lotutakoei eman diete garrantzia. Urriaren... [+]


Argalarioko parke eolikoaren aurka agertu da Bizkaiko Foru Aldundia, ingurumenean eragingo lituzkeen kalte “kritikoengatik”

Natura Ondarearen Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du Barakaldoko mendi horretan bost haize errota jarri nahi dituen Iparaixe II proiektuaren aurka. Barakaldoko Udalak duela urte eta erdi eman zion ezezkoa egitasmoari, Mendietan Eolikorik Ez–Barakaldo plataformaren... [+]


Azokaroa: sei ekintza kultural Ziburuko 6. azokaren atarian

Apirilaren 30etik aurrera Azokaroa-ren lehen printzak sumatuko dira Ipar Euskal Herriko zenbait txokotan. Uxue Alberdi egongo da Hetero liburua aurkezten, Maialen Lujanbiok errezetaldia eskainiko du eta Maddi Sarasuak bere liburuaren aurkezpen musikatua egingo du senide eta... [+]


Ernaik “nazio bulkada berri bati” ekiteko asmoa adierazi du Berriozarren egindako Gazte Topagunean

Ostegunetik igandera bitarte egindako topagunean 3.000 lagunetik gora bildu dituela esan du Ernaik. Larunbat iluntzean egin dute jardunaldietako ekitaldi politiko nagusia, gazte antolakundeko bozeramaile Amaiur Egurrolak hitza hartuta. Aberri Egunaren harira EH Bilduk... [+]


Laborantza lurrak babesteko barazki landaketa herrikoia antolatu dute Marienean

Kanboko (Lapurdi) lurrak babesteko deia zabaldu dute ELB, Lurzaindia eta Ostiak. Maiatzaren 17an ibilaldia, ekitaldia eta landaketa herrikoia antolatu dituzte. "Lurraldearen oraina, eta geroa ere, gure inplikazioaren araberakoa da", adierazi dute.


2025-04-22 | Gedar
Munduko gastu militarra hirukoiztu egin da Gerra Hotzetik

Hainbat ikerketak erakusten dute inbertsio militarraren gorakadak osasuna edo hezkuntza bezalako sektoreen suntsipena dakartela herrialde batzuetan.


2025-04-22 | Aiaraldea
Jai euskaldunak erdiesteko urrats berriak emango ditu Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluak

Gora Aiaraldeko Jai Euskaldunak dinamika jarri du martxan aurten ere Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluak, Udal eta elkarteekin elkarlanean. Jaien testuinguruan euskararen presentzia eta erabilera sustatzea dute helburu. Iaz abiatutako bidetik jarraitu nahi dute aurten ere,... [+]


2025-04-22 | Euskal Irratiak
Brebetaren zientzietako froga euskaraz egiten ahalko da, sare pribatu zein publikoan

Antton Kurutxarri, Euskararen Erakunde Publikoko presidente ordearen hitzetan, Jean Marc Huart Bordeleko Akademiako errektore berriak euskararen gaia "ondo menderatzen du"


Larunbatean egingo dute Frantzisko aita santuaren hileta, eta maiatzean berria hautatzeko konklabea

88 urterekin hil da Frantzisko aita santua astelehen goizean, iktus baten ondorioz. Azken boladan osasun arazoak izan zituen. Miñan liburua gomendatu zuen publikoki, migratzaileen egoera kontatzen delako.


2025-04-22 | ARGIA
Israelek hildako 15 langile humanitarioen ikerketa-txostena gezurrez josita dagoela salatu dute

Hamabost langile humanitario hil zituen Israelgo armadak martxoaren 23an, terroristak zirela eta ez zutela euren burua identifikatu argudiatuta. Bideo batek bertsio hori gezurtatu ostean, gertatutakoaren barne-txostena egin dute Israelgo Defentsa Indarrek, baina bertan esaten... [+]


Euskal Herria nazioa dela aldarrikatu dute eragile ugarik Aberri Egunean

Eragile nahiz alderdi politiko ugarik plazaratu dituzte euren aldarriak aurtengo Aberri Egunean. Azken urteetan egin bezala, Bilboko eta Iruñeko kaleak hartu dituzte EAJk eta EH Bilduk, hurrenez hurren. Bagira-k, Ipar Euskal Herriko Mugimendu Abertzaleak, abertzaleen... [+]


Eguneraketa berriak daude