Lionel Jolyk Jakinen 164. zenbakian esanak: "Aplikaezina den zerbait onartzea ez da ona, zalantzarik gabe, jatorrizko helburua usteltzen uzten baita. Helburuek lortzeko modukoak izan behar dute. Euskal Herrian, Iparraldean, Nafarroan edo EAEn bizi diren pertsonek euskaraz jakin beharko luketela eta erabili beharko luketela legez onartuko balitz, antzeko zerbait litzateke: alferrikako ahalegin bat ez ezik, hizkuntz ekologiaren ikuspegitik astakeria bat.
Gandhiren hilketaren 60. urteurrenean, bere filosofia gogoratuko dugu hemen; bertan aipatzen denez, helburua lortzeko erabiltzen den bitartekoa helburua bera bezain garrantzitsua da. Borges autore argentinarrak horren garrantziaz ohartarazi zigun baita ere bere ipuin liluragarrien bitartez: errealitatearen eta fikzioaren arteko aldea mehea da eta mundua ez da dikotomikoa, ez da manikeista. Horrelako zebait agindu zigun Borgesek: “Ondo aukeratu zure etsaia, bera bezalakoa bihurtzen bukatuko baituzu”. Hizkuntza gutxituen aldeko ahaleginak ikuspegi ekologiko eta holistikotik egin behar dira, sekula ez derrigortasunaren ikuspegitik. Gizartearen onarpena eta pertsonaren ongizatea lortu nahi baldin badira behintzat –eta, nire uste apalean hizkuntza gutxituak defenditzeak dituen benetako helburuak horiek biak dira hain zuzen ere–. Eta etsaia ondo aukeratu beharra aipatzen denean, azken finean D. Crystalen ikuspuntua gogoratzen dugu: hizkuntza gutxitu bat indarberritzeko lanean aritzen garenean ahalik eta indar gehien biltzen saiatu behar da, ez da etsairik eduki behar, indar positibo guztiak baliatu behar dira. Ez da inoren kontrako edo beste hizkuntza baten kontrako borroka, baizik eta humanitatearen aniztasunaren aldeko pausoa, besterik gabe".
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]
Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]
Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]
Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.
Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]
Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta
EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]
Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.