Ander Iturriotz: «ETA ezker abertzalearen gainetik pasa da berriz ere»

  • Ordizia (Gipuzkoa), 1961. Soziologia eta filosofia ikasia; EHUko irakaslea eta analista politikoa da. Espainiako Kongresu eta Senatuko hauteskundeen biharamunean egin genuen elkarrizketa. ETAk hil zuen PSE-EEko Isaias Carrascoren omenezko manifestazioa Arrasateko kaleetan zela.
Ander Iturriotz
Ander IturriotzAndoni Canellada / Argazki Press

Egiguzu hauteskundeen gaineko argazki orokorra, fokua Estatuan jarriz.


Lehenbiziko planoan bipolarizazio teknikoa ageri da. Estatuko agintea jokoan zegoen, eta bi hautagai nagusien arteko lehiak azkartu du jokoa. Lehia modu gehigarrian izan da gainera: telebistaz eman ziren aurrez aurreko saioek bi hautagaien norgehiagoka ikaragarri nabarmendu zuten. Emaitzak 2004koen antzekoak dira –shock egoera batean eman ziren orduan– eta hori errepikatzea txarra da. Tentsionamenduak PSOE saritu du. PPk halere bere botoei eutsi die. Ez du irabazi ordea, eta barne gatazkak izango ditu. Raxoiren etorkizuna ikuskizun dago. Oro har, IU eta alderdi nazionalistak dira kaltetuenak, ERC eta BNG bereziki. Honen arrazoia bipolarizazioa da, baina PSOEren eta PPren logika politikoan sartu izana kontuan hartu beharko litzateke, baita IU-EBren kasuan ere.

Begirada Nafarroara ekarriz orain.


NaBaik 2004an lortu zuena lortu du, baina emaitza hauek Foru Parlamenturako izan zirenekin alderatzea komeni da. NaBai bigarren indarra izan zen orduan, PSNren aurretik. Orain PSN ia-ia UPNren ondoan kokatu da. PSNk gestio traketsa egin zuen arren oso erraz irabazi du galdutakoa. NaBaik kontzeptualki botoak galdu ditu, aukera ezegonkorra da. Arrazoia polarizazioa da, ados, baina zerbait gehiago ere izan daiteke.

Faktura pasa al dio PSNrekin akordio batera iritsi ez izanak?


Ez dakit faktura pasa dion. Joko zelaia eta eztabaida ezberdinak izan dira orain. Orduan Nafarroako Gobernua zegoen jokoan eta orain Madrilgoa. Galdu zituen botoak modu naturalean berreskuratu ditu PSNk. Dena dela, horrek ez du esan nahi hurrengo hauteskunde foraletan emaitza berberak izango direnik eta NaBaik hobeak eskuratuko ez dituenik.


EAEra etorriz, abstentzioaz ikuspegia.


Abstentzioa ia egonkorra da, aldaezina. Ezker abertzaleak bere botoari eusten dio edozein dela aukera: abstentzio, boto baliogabe, boto aktibo edo pasiboa izan. Abstentziora joandako botoak abstentzio teknikoaz harago daude. Arrasateko atentatuak gauzak ondo definitu ditu hala ere, atentatuaren aurretik jende gehiago egon zitekeen abstentzioaren alde, ezker abertzalekoa izan ez arren.



Abstentzioa antzekoa izango zen, ETAk Isaias Carrasco hil ez bazuen?


Atentatuak abstentzioaren esparru ideologikoa markatu zuen, abstentzioa ezker abertzalearen hautua zen. Ezker abertzaleko boto poltsa finko horrek PSEri emango al dio botoa? Ezinezkoa da. EAJri ez dio emango ere. Bere esparru naturala abstentzioa da jende asko erreta zegoen-eta.


Abstentzio motak izan daitezke, halere.


Bai. Alegia, abstentzioa pasiboa edo aktiboa izan al da? Aktiboa da ezker abertzaleak planteatu zuen bezala. Bestea da, nik paso egiten dut. Beraz, ezker abertzaleko sektore batek ez du inondik inora ulertu atentatu hau, sektore oso zabala da gainera, barne eztabaidak ekarriko dizkiona. Ezker abertzalea esatea ere asko da, non eta nola dagoen ikusita. Eztabaidak kudea ditzakeen buruzagi politikorik gabe dago-eta.


Hauteskundeen aurretik eta ondotik modu ezberdinez baloratu daiteke atentatua, politikoki.


Balorazioa bera da, emaitzak begi-bistakoak dira, ETAk erakutsi du berriz ere izugarrizko ahalmena duela egoera politikoa baldintzatzeko, oso modu basatian betiere. Baina ondorio politikoak jasan dituena ez da ezker abertzalea izan, batez ere EAJ izan da. Eta ez bera zigortu duelako soilik, PSE saritu duelako baizik.

Ondorioz...


Alderdi garailea PSE izan da. Arrakasta ulertzeko estatu mailako joera kontuan hartu behar da, baina honek ez du PSEren arrakasta osoa erakusten, PSEk arrakasta handiagoa izan du EAEn Estatuan baino. Boto gehigarri bat jaso du, Arrasateko atentatuaren ondorioz joan zaiona.


Alderdi abertzaleen gainean zentratu fokua orain.


Beren boto galera PSEren emaitzei lotuta dago. Hego Euskal Herriko hauteskundeetan hau ez zen inoiz gertatu orain arte: EAJk boto asko galdu du eta ez dira beste alderdi abertzaleetara joan. Donostian eta Gasteizen alderdi guztiek galdu dituzten bitartean PSEk hamar puntu irabazi ditu. Bilbon izugarria izan da: EAJ bigarren lekura jaitsi da eta PSE %30 puntu baino gehiago irabazi du. Transbasea zuzena izan da. Ez dut esan nahi hurrengo hauteskundeetan egoera lehenengoetara etorriko ez denik, baina EAJk ez du inoiz koiunturalki horrenbeste boto galdu.

EAk eta Aralarrek behera egin dute. Madrilera begira egindako apustuetan gero eta margen txikiagoa geratzen ari zaie. EAk pentsatu behar du ea benetako espazio politikoa duen EAEn, bakarka joateko esan nahi dut. Aralarrek ere gogoeta bera egin beharko luke, nahiz eta Aralarrek ibilbide laburragoa izan. Halere, bere aukera ez da nabarmendu.

Nola ikusten duzu uneon EAJ?


Egoera txarrean dago, baina hurrengo hauteskundeak bere alde dauzka. Horri begira hasi behar du lanean. Ez dakit argi duen egin behar duena. Imazen estrategiak ez dizkio emaitza onak ekarri eta Urkulluren zuzendaritzak ez du jakin bidea zehazten, edo ez dugu ezagutzen behintzat. Uneon keinu moduko bat egin dio PSOEri bakegintzari lotzeko berriro, badakielako horrek botoak emango dizkiela.


Ibarretxe lehendakaria non geratu da?


Ibarretxe ia ez da kanpainan agertu. Ibarretxe Planarekin zer egin ere ez daki EAJk: batzuek aurrera diote bestetsuek aldiz... Ez dakigu nondik nora joko duen edo duten. Arrisku handiak dauzka aurrean. Nahi baldin badute giroa berotu dezakete, baina oraingo zuzendaritzak ez dirudi hortik joko duenik. Giroa hauteskunde autonomikoetan berotuko dute, baina horretarako asko falta da.


Kanpaina zer iruditu zaizu?


Txarra. Alderdi abertzale guztiek kanpaina txarra egin dute, baita EBk ere. Aldiz PSOEren kanpaina oso ona izan da, ez orain bakarrik, Zapaterok aspaldi markatu zuen kanpainaren agenda.

Zapatero nola ikusten duzu estatista bezala?


Ez dut ikusten estatista baten mailan. Europako adituak bat etorri dira euskal auzian bere kudeaketa txarra epaitzean. Ez Zapaterok ez Raxoik ez dute maila politikorik eman. Beren politika gero eta gehiago oinarritzen da AEBetako marketin ereduan. Espainiako Gobernuak, ez bakarrik kultura, kontsumo, ohitura eta hedonismo mailan, politikoki ere hango estrategiak erabiltzen ditu eta hori zinez kezkagarria da.

Zapaterori margena geratu al zaio bake prozesuari berrekiteko?


Margena? Nik hauxe galdetuko nuke: Zapaterok badu interesik berriz ere normalizazio prozesuari ekiteko? Zer irabazteko baina? Margena handia dauka. Arrasateko atentatuak prozesuari berrekitea atzeratu du, baina ez da gauza bera –su-eten egoeran betiere– hauteskundeak irabazi ondoren prozesuari ekitea, demagun urte batera, edo hiru urte pasa ondoren hastea. Orduan hauteskundeak izango dira eta agur. Denbora oso garrantzizkoa da prozesu hauetan. PSOEk ahaztu behar luke Arrasateko atentatua, baldin zeinu bereko beste atentatu bat ez badago noski. Horrela balitz gauzak asko luzatuko lirateke.

Noren kalterako bereziki?


Ezker abertzalearen kalterako. Ezker abertzaleak ezin dio honelako egoera bati denbora askoz gehiagoz eutsi, klandestinitatearen bidea har lezake. Kezka hori badago. Zuzendaritza osoa kartzelan du, ez dauka benetako gogoeta garatzeko jenderik. ETAk beti egiten du nahi duena eta normalean ezker abertzalearen gainetik pasa izaten da, orain gertatu den bezala. Ezker abertzalea kanpaina polita egiten ari zen abstentzioaren alde. Arrasateko atentatua gertatu zenean kalean zebilen bere aukera aditzera ematen. Non geratu zen aukera? Non bere kanpainaren eta abstentzioaren legitimazioa? Testuinguru horretan jendea pasota bihurtu daiteke erabat: etxean geratzen gara, ez gara politikan engaiatzen, garai hobeak etorriko diren esperoan edo ETAren nahietara makurtzen gara.

Azkenak
“Errebeldia hazi egin da Argentinan, herri oso bat bultzaka ari da”

Argentinako Abokatuen Gremioa erakundean egiten du lan Laura Taffetanik (Buenos Aires, Argentina, 1963). Gobernuaren errepresioa pairatu duten maputxe ugarirekin lan egin du azken urteetan, eta Askapena antolakundeak antolatutako topaketa antiinperialisten barnean izan da Euskal... [+]


Ertzaintzak Etxarri II gaztetxea hustu du Bilboko Errekalde auzoan

Iragarrita zegoen moduan, Bilboko Errekalde auzoko Etxarri II gaztetxea hustu du Ertzaintzak 9.00etan abiarazi duen operazioarekin. Arratsaldean protesta manifestazioa egingo dute auzoan, 19:00etan Amezolako tren geltokitik abiatuta.


2025-04-04 | ARGIA
Langile bat hil da Agoitzen obra batetik jausita

Ezbeharra ostegunean gertatu da eta SOS Nafarroak 16:00 orduak jotzear zirela jaso du haren berri. Medikua, anbulantzia et Foruzaingoa bertarako dira, baina ezin izan dute gizona suspertu eta bertan hil da.


2025-04-04 | ARGIA
Euskaraldia Hika-rako 83 herrik eman dute izena

Aurtengo berritasuna da. Ahobizi eta belarriprest rolen artean aukeratzeaz gain, herritarrek Euskaraldia Hikan parte hartzeko aukera izango dute. Hitanoa erabiltzen ez den herrietan, toka eta noka, bien erabilera bultzatuko da, eta hitanoa bizirik dagoen herrietan nokaren... [+]


Interview. Urez eta hondarrez
Lurra zapaltzeko moduak

Interview. Urez eta hondarrez
Egileak: Telmo Irureta eta Mireia Gabilondo.
Aktoreak: Telmo Irureta eta Dorleta Urretabizkaia.
Zuzendaria: Mireia Gabilondo.
Konpainia: Tentazioa.
Noiz: apirilaren 2an.
Non: Victoria Eugenia Klub Aretoan,... [+]


2025-04-04 | Sustatu
Kneecap filma, orain euskarazko azpitituluekin

Ezagutzen duzue Kneecap filma? Oscar sarietarako hautatu zuten. Belfasteko hirukote baten istorioa da. Kneecap Hip Hop talde ezaguna da gaur egun, eta hizkuntzaren aldeko jarrera (gaelikoa) argia dute, IRAren osteko belaunaldiaren gorabeherak kontatzen ditu filmak; drogak eta... [+]


Haur filosofiari buruzko podcasta igandean estreinatuko du ARGIAk: ‘Galdera Basatiak’, Iñigo Martinezek gidatuta

Galdera batzuen aurrean, behin eta berriz helduok ume sentitzen garela dio Iñigo Martinezek, “bizitza zulo existentzialez beterik” dagoelako. Galderaz galdera "behin-behineko erantzunen bila" aritzeko asmoa du irakasle eta filosofoak. ARGIA... [+]


2025-04-04 | Euskal Irratiak
Beñat Molimos: “Herritarren babesari esker du Laborantza Ganbarak iraun hogei urte hauetan”

Euskal Herriko Laborantza Ganberak hogei urte bete ditu. 2005ean sorturik, bataila anitzetatik pasa da Ainiza-Monjoloseko erakundea. Epaiketak, sustengu kanpainak edota Lurramaren sortzea, gorabehera ainitz izan ditu hogei urtez.


Itsasadarreko tunelaren obretarako leherketak legeztatzearen aurka mobilizatuko da ostiral honetan ‘Subflubiala Ez!’

Giza-katea antolatu du Subflubiala ez! plataformak eta hitzordua Artaza-Romo Institutuan jarri du gaurko 18:00etan. Bizkaiko Foru Aldundiak Ingurumen Inpaktuaren Adierazpena (IIA) aldatzea du helburu eta horrelakorik ez du onartzen plataformak.


Kutsadura maila handi eta arriskutsuak behatu dira Zubietako erraustegiaren inguruetan

Europan kutsadura maila aztertzen aritzen den Toxicowatch erakundeak egindako ikerketaren emaitzak dira. Erraustegia martxan jarri aurretik egin zituzten lehen azterketak, eta ondoren 2024ra arteko laginak aztertu dituzte. Iazko laginen emaitzak dira honakoak.


Instituzioek preso atzerritarren birgizarteratzea oztopatzen dutela salatu du Salhaketa Nafarroak

Elkarteko Andoni Burguetek nabarmendu du espetxean dauden presoek egindako delitu gehienek behar sozioekonomikoekin lotura dutela.


Netanyahuri babesa erakutsi eta Nazioarteko Zigor Auzitegiko kide izateari utziko dio Hungariak

Gergely Gulyas Hungariako Presidentetza ministroak eman du erabakiaren berri, Hagako auzitegiak atxilotze agindua ezarrita dion Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroa herrialdera heldu den egun berean. Israelgo armadak Gazako eremu gehiago hartzeko asmoa duela... [+]


Eguneraketa berriak daude