Ezkontzen trena

  • Garaileak garaile, herria irabazle? Pasa dira hauteskundeak Espainian. Frantzian ere, segituan. Gurean, igualtsu, atoi horiek bultzatuta. Behinolako tren zaharrek joandakoan uzten zuten hutsune bera utzi didate hauteskundeok. Gainera, begiaren ninia kiskali dit makina zaharraren kedarrak.
Jose Inazio Basterretxea
Jose Inazio BasterretxeaAOL
Berriki, erredura bertsua utzi dit abiadura handiko eztabaida batek: Baztarrika-Lizarribar, Berria egunkariaren inguruan. Gogoratzen? Bizi-bizi jaio zen hura; gatz larri askorik gabe joan da amatatzen.

Eztabaida hark, dilema-tonua hartu zuen azkenera. Alegia: edo nirekin zaude edo bestearekin. Hor antzutu da.

Zeren, eta biek balute arrazoia? Alegia, egia balitz Baztarrikak dioena: besteak beste, ETArekin akritikoa dela Berria? Eta, modu bertsuan egiazkoa balitz Lizarribaren tesia: Berria baino irekiagorik ba al da egunkarien bidegurutzean?

Esango nuke biek dutela arrazoia. Eta handia bakoitzak.

Antza, euskaldunok ez dugu nahikoa egunkari nazional bakarrarekin. Hots, ugaritu eta askotariko egin gara euskaradunok, halako moldez ugaritu eta askotariko bihurtu non, ez baikara kabitzen bagoi berean.

Interesgarria litzateke beste norbaitzuek sustatzea beste egunkari nazionalen bat. Eztegu horretarako, zein trenetan helduko dira ezkongaiak?

* * *

Ezkontza-eskubideetan hartu dugu erronka eskuartean ttakunkideok azken hamabostaldian, homosexualen eskubideez aritzeko. Une batez, filosofia eta etika-gai irekietatik ihesi, gizatalde jakin bateko lagunen eskubideen geltokian geratu da gure bidaia.

Juanjok dio: homosexualok ezin ezkondu gintezkeenean justua al zen heterosexualen ezkontza? Urrek dio: moralki onargarria delako ezkontzen ote dira gaur homosexualak, ala lobby indartsua bihurtu direlako?

Nik uste, agenda sozialera egin duelako jauzi ezkontza-aukera eta eskubide horrek. Horra arrazoi nagusia. Lurrun-makinariari hauspoa ematen, ederki asmatu dute homosexualek. Erantzun bat eman behar izan diote administrazioek arazoari eta, nire irudiko, justiziaren etikatik nahiz bake sozialetik izango du nahikoa, ezkondu daitezkeelako erabaki berri xamar horrek.

Leihotik sartuta, txantxangorri arin bat dabilkit idazmakinaren tekletan jolasten, ironiaz xuxurlatzen dit: baimena eduki ala ez, ez garai zaharretan ezta orain ere, batzuek, homosexual izan edo heterosexual izan, ez dute urrats bakar bat bera ere egin ezkontzeko.

* * *

Txolinkerien trenari buruzko arreta eskatzen zenuen lehengoan, Juanjo. Liburuez. Arropaz. Bidaiez… Txolinkeria deitu zenion bizitzari; gai sakontzat joaz filosofia eta etika. Buztan luzea du azeriak.

Xahar baten pasadizoa etorri zait burura zureak irakurrita. Amonarrizek kontatua izango du jada, seguruenik.

Lanerako trenaren zain, geltokiko tabernan omen zioen hark harro:

– Bakea lortu dugu etxean. Azkenean, lanak banatu ditugu emazteak eta biok. Gaurtik aurrera, neuk hartzen ditut erabaki garrantzitsuak. Besteak, hark.

Irrikaz erregutu zioten lankideek, esateko zeintzuk ziren erabaki handi eta garrantzitsu horiek. “Hara –jakinarazi zien–, San Mamesera noiz joan eta hauteskundeetan botoa nori eman, neuk erabakitzen dut”.

Eta, zeintzuk dira, bada, emaztearen erabakiak? “Eguneroko txolinkeria arrunt horiek… non bizi, zer afaldu, bankuaren mailegua nola negoziatu, umeak zein eskolatara bidali, oporretan nora joan, semearen biolina, alabaren ingelesa…”.

Zer ordutan dator hurrengo trena?

Azkenak
Osakidetzan euskaldunak identifikatuta: arta euskaraz bermatzeko bidean pauso bat?

Ospitalizatuta dauden pazienteek eskumuturrekoan eramango dute “e” ikurra. Hala, osasun langileek badakite herritar horiek eskatu dutela euskaraz artatua izatea. Osakidetzak dio euskarazko komunikazioa errazteko beste tresna bat gehiago dela. Proiektu zabalago bateko... [+]


“Udalak onartu duen HAPOaren ondorioz, Kabia egoera ezegonkorrean dago”

Kabia gune okupatuaren 19. urteurrena ospatzeko jarduerak egingo dituzte gaurtik domekara bitartean, apirilaren 24tik 26ra. Bi hamarkada betetzear dagoen gune autogestionatu honek hainbat gorabehera izan ditu bere ibilbidean, eta, Udala bultzatzen ari den Hiria Antolatzeko Plan... [+]


Anestesia, Delirium Tremens, Zea Mays, Talco, Zetak eta Naxker Hatortxu Rockeko iragarpen berrien artean

24 talde berri iragarri ditu Hatortxu Rock elkartasun jaialdiak. 63 talde iragarri dituzte dagoeneko eta guztira, 100 talde izango dira jaialdiko bost eszenatokietan.


Izaki Gardenak
Kantuak euria atertu zuenekoa

Izaki Gardenak
Noiz: apirilaren 20an.
Non: Iruñeko Gazteluko Plazan.

-----------------------------------------------

Ordu erdia baino ez da falta Iruñeko Gazteluko Plazan kontzertua hasteko; baina erdi hutsik da oraindik, euria ari baitu. Porlanezkoa nahiz ez den,... [+]


Trumpek gelditzeko eskatu dio Putini, eta Errusiak dio bake akordiorako ia prest dagoela

Zelenskiri Ukrainako gerra amaitu behar duen bake akordioa "arriskuan" jartzea leporatu ostean, Putini egin dio errieta Trumpek bere sare sozial Truth Socialen. Sergei Lavrov Atzerri Ministroak adierazi du bake akordioa adosteko prest dagoela Errusia. Kievek jakinarazi... [+]


Eguneko zentro publiko baten beharra aldarrikatu dute Uribe Kostako herritarrek

Bizkaian eguneko zentro publikorik ez duen eskualde bakarra da. Elkarretaratzea eginen dute apirilaren 27an, 12:00etan, Sopelako (Bizkaia) Udaletxeko plazan.


2025-04-25 | Enbata
Herriek (ere) asko egin dezakete euskararen alde

2026ko hauteskundeei begira, zutabe bat ireki du Enbata-k. Plantan emanak izanen diren zerrenda abertzaleen hautagaiei ideia kutxa bat eskaini nahi die, beren programak Herriko Etxeen eskumeneko sail ezberdinetan eraikitzeko. Hilabete honetan, Herriko Etxeek euskararen alde egin... [+]


2025-04-25 | Aiaraldea
Baso Erresilentea proiektua martxan, mendietako jasangarritasunaren mesedetan

Urduñako 2022-2042 Onura Publikoko Mendia Antolatzeko Planaren parte da ekintza, eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailaren babesa eta Bizkaiko Foru Aldundiko Mendi Zerbitzuaren laguntza jaso du.


Frantziako lehen ministroaren alabak ere salatu du “bortizki jipoitu” zutela Betharramgo ikastetxean

Alain Esquerrek idatziriko Le silence de Bétharram (Betharramgo isiltasuna) liburuan eman du lekukotza Helene Perlantek, François Bayrouren alabak. 1980ko hamarkadan egon zen ikastetxe katolikoan ikasle eta berrogei urte luzeetan isilik atxiki ditu bertan jasandako... [+]


Analisia
Denok gaude katean

Urtarrilaren 29an, gaur egungo mundu berekoi honetan ohituta ez gauden zerbait gertatu zen Laudioko Guardian lantegiaren atarian. Zuzendaritzak hango labea itzaltzeko asmoa erakutsi zuen, eta horri aurre egiteko, langileek atea blokeatu zuten pankarten bidez. Baina ez zeuden... [+]


Espainiako Gobernuak atzera egin du Israelgo balen erosketan

Israelgo IMI Systems enpresarekin Espainiako Barne Ministerioak egindako bala erosketa bertan behera uztea agindu du Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko lehendakariak. PSOEren eta Sumar-en arteko gobernu koalizioan zegoen apurketa arriskua baretu du erabakiak.


‘Elgarrekin’ lelopean ospatuko dute aurtengo Herri Urrats maiatzaren 11n

Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko bestaren 42. edizioa iraganen da maiatzaren 11n Senperen.


Aurrekontu militarren handitzea salatzeko bizikleta martxa egingo dute Bilbon

Bilbotik abiatu eta Barakaldoko ITP Aero eta Getxoko Sener enpresen paretik pasako da bizikleta martxa, bi enpresa horiek "ekoizpen militarraz arduratzen direlako", antolatzaileen aburuz. Azken aldian ematen ari den armamentu gastuen hazkundea salatzeko protesta izango... [+]


Artzain Egun jendetsua, Ordizian

Aurten 1.500 ardi inguruk zeharkatu dute Kale Nagusia, bost artaldetan banatuta. Idiazabal Gaztaren denboraldi berriaren aurkezpen ofiziala egin da, udaletxean. Garena Jatetxeko Julen Bazek eta Peli Perez de Anuzitak moztu dute gazta.


MADDI OIHENART
“Kantuen ikastez hasi nintzen euskara ikasten”

1997an plazaratu zuen Maddi Oihenartek (Barkoxe, 1956) lehen diska, Lurralde zilarra, Mixel Arotze eta Mixel Etxekoparrekin batera. Txiki-txikia zenetik barrenean dituen paisaiak, isiltasunak eta soinuak partekatzen dizkigu kantuan ari denean. Kantatzean aurreko ahotsen... [+]


Eguneraketa berriak daude