Emakumeen bila dabiltza industriarako

  • Euskal industriaren etorkizuna, birmoldaketa sakoneko bi hamarkaden ondoren, arriskuan dago eskulan espezializatu faltaren ondorioz. Euskal Patronala, egoeraz jabetuta, emakumea industria sektorera sartzearen alde agertu da.
Bigarren sektorea
Emakumeak bigarren sektoreanIMH
Eskulan espezializatu nahikorik ez dagoenez, industriaren etorkizuna arriskuan dago. Laurogeiko hamarkadan eta laurogeita hamarrekoaren zati batean Hego Euskal Herriak pairatutako industria birmoldaketek, batez ere siderurgia, ontzigintza, etxetresna elektriko eta ekipoko ondasunen sektoreetan izandakoek, gazteak industriatik aldentzea eragin dute. Birmoldaketa basati haiek nozitu zituzten gurasoek ez zuten nahi seme-alabek ere halako egoerarik jasatea, eta hezkuntza politikak ere ez du lagundu birmoldatutako industria berrien etorkizuna prestatzen. Guraso zein hezitzaileek unibertsitatearen bidez seme-alabak eta ikasleak beste sektoreetara bideratzea nahiago izan dute, etorkizun hobea ikusten ziotelako. Garai batean eskola propioak izaten zituzten euskal enpresa handiek, alde batera utzi zuten hainbat eta hainbat hamarkadetan industriari –garai hartan gehiena astuna– segida emateko balio izan zuen esperientzia garrantzitsu hura.

Ondorioak, gaur egun, nabarmenak dira: industria birmoldatu eta berrituak behar duen eskulan espezializatua falta da Euskal Herrian. Egoerari irtenbidea emateko, zenbait sektore –ontzigintzarena esaterako– Galizia, Kantabria eta Andaluziako espezialistengana jotzen ari dira, galdaragileak, soldatzaileak, hodilariak eta doitzaileak lortzeko.

Etorkinekin ez da nahikoa

Azken hamarkada honen hasierarako ekonomiaren gabezia nagusia eskulan falta zen. Patronalak egindako azterketaren arabera, 18.000 langile behar ziren, horietatik 13.000 espezializazio maila handikoak. Zortzi urte pasatu ondoren, egoera larriagotu egin dela dirudi. Confebask patronalak berriki ohartarazi duenez, enpresen lehiakortasunaz gain zenbait enpresen biziraupena bera ere arriskuan dago.

Hainbat kasutan etorkinen eskulanari esker egoerak zertxobait hobera egin badu ere, ez da nahikoa arazoa konpontzeko. Nolabait moldatu du espezializatu gabeko langileen (peoien) gabezia, baina ez hainbat industria arlotako eskulan espezializatuaren falta. Horixe da 250.000 langiletik gora dituen industriak gaur egun duen erronketako bat. Patronalaren arabera, arrazoi demografikoak direla eta, egoera honek gutxienez hamabost urte iraun ditzake, eta horrek, ordainetan, hainbat enpresaren hazkundea oztopatuko du.

Emakumeak hartzearen aldeko apustua

Gauzak horrela, tradizioz gizonezkoek bete izan dituzten industriako ekoizpen lanpostuetan emakumeak hastearen aldeko apustua egiten ari da euskal patronala. Helburu horrekin diseinatu du azken boladan garatzen ari den plan estrategikoa. Confebask-ek onartu du ez dela erraza izango egoerari buelta ematea, Euskal Autonomia Erkidegoan Lanbide Heziketako ikasketa teknikoak egiten ari diren ikasleen %8,25a besterik ez baita emakumezkoa.

Hala ere, azken urteotan gero eta emakume gehiago ari dira lanean industriako lanpostu horietan. Murgibe aholkularitza enpresa independenteak egindako ikerketak ondorioztatu duenez, galdetutako emakumeen %98ari ez zaio soldatan diskriminaziorik egiten. Bi herenek kontratu mugagabea dute eta %84ak dio gustura dagoela dauzkan lan baldintzekin. Kontaktatutako 314 emakumeko multzotik 84rekin osatutako lagina erabili da azterketa egiteko. Guztiek 2002tik aurrera ikasi zuten elektrizitate eta elektronika, fabrikazio mekanikoa, ibilgailu autopropultsatuen mantentze lana, ekoizpen zerbitzuen mantentze lana, edo eraikuntza eta obra zibila. Horiek guztiak espezialista eskasia duten jarduerak dira. Galdegin zitzaien emakumeen %30ak unibertsitateko ikasketak ditu eta kopuru horretatik %35ak bukatuak gainera.

Aipatutako Lanbide Heziketako titulazioen jabe diren %2,5a baino ez dago langabezian eta, ikerketaren egileek ziurtatu dutenez, %70a ez da inoiz diskriminatuta sentitu. Alabaina, ia heren batek (%29k) kritikatu du gizonezko lankideek baino gehiago erakutsi behar izan duela lanerako balioa.

Emakumezko gutxi dago oraindik

Euskal patronalak dioenez emakumeen ekarpena funtsezkoa izango da euskal industriaren etorkizunarentzat, Lanbide Heziketaren gaur egungo sistemak ez baitie beharrizan guztiei erantzuten. Erretiroa hartzen duten langileak ordezkatzeko arazoak izateaz gain, lehiakortasunaren eta enpresen hazkundea daude arriskuan.

Industria sektore honetara emakumeak ekartzeko ahaleginak egin arren, enpresen %90ean baino gehiagotan beraien presentzia oraindik ere “testigantzazkoa” da. Hala ere, enpresa batzuetan emakumezkoek langileriaren %20 eta %40 artean osatzen dute.

Patronaleko ordezkariek jakinarazi dutenez, aholkularitza enpresak egindako ikerketak gabezia handia utzi du agerian: eskolaren esparruan lanbide orientazio eta aholkularitzarik ez dagoela. Galdetutako emakumeen %33,9ak ez du inolako aholkularitzarik jaso eta aholkularitza jasotakoen %64,3a unibertsitatera bideratu zuten, Lanbide Heziketaren aipamenik egin gabe.
Emakumeak industrian sartzeko gomendioak
Emakumea industrian sartzeko apustua aurrera eramateko, patronalak zenbait gomendio orokor eman dizkie Lanbide Heziketako ikastetxe, enpresa eta bestelako ikastetxeei. Oro har, industriaren sektorea gogorra eta zikina dela zabaldu duen mitoa suntsitu nahi du patronalak; bainugelak, aldagelak, eta abar berritzeko dauden diru laguntzen berri eman du esate baterako. Emakumezkoak hartzearen aldeko ekintzak egiteko eskatu du, hala nola, enpresei sariak eman eta berdintasun praktikak erabili. Horretarako honako eskaerak egin dizkie hainbat esparruri:
  • Lanbide Heziketako ikastetxeei: batetik, eskasia dagoen adarretan emakumezko prestatzaileen presentzia susta dezatela eta, bestetik, emakumezko ikasleak erakartzeko eta oztopoak gainditzea ahalbidetuko duten prestakuntza espazioak jartzeko marketing estrategiak susta ditzatela.
  • Enpresei: adin nagusikoenek izaten dituzten erreparoen gainean lan egin dezatela aurreiritziak alde batera uzteko, enpresetara joaten diren emakumeen autoestimua sendotu dezatela, eta istripuak gertatzen direnerako emakumeen ezaugarri eta egoera berezietara egokitutako prebentzio arauak jar ditzatela.
  • Ikastetxeei: emakumeek bokaziozko erabakiak generoak baldintzatu gabe hartzea susta dezatela, bide hau aukeratzen duten emakume langileen irudia bultza dezatela Lanbide Heziketako azoketan, eta lanbide orientazioa Bigarren Hezkuntzara aurreratu eta Unibertsitate Orientazioko Zerbitzuan landu dezatela.

Azkenak
ANALISIA
Aznarrek lagundu diola Aitor Estebani?

Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


Eguneraketa berriak daude