Zuberoako Battitta laguna

  • Oraintxe ikusi ahal izan ditugu hiru antzerki motz eta berri Kanbon, Baxenabarreko Ximun Fuchs antzezle bakarlariak emanik. Hiru monologo Dario Fo idazle italiar sarituarenak, euskaraz itzuliak eta egokituak. Gorestekoa idazlana bera naski, baita nolaz ez Fuchs antzezleak agertu talentu betea.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Hirugarren monologoa “Eroa” deitzen da. “Ertzoa” zuberotarrez. Zuberoako euskaran egokitua baita antzezlan hau. Gizagaixo bat, maskaradetako buhame itxuraz jauntzia, bakarrik bizi nonbait bere herriko sukalde batean. Egunak badoazkio karta jokoan panpina erraldoi pare batekin, haserrez eta lausenguz. Noizbait, lili lehortu itxura berezi batez agertzen zaio etxe barnean, eta honekin abiatzen du elkarrizketa luzea. Heriotzaren anderea zaio hurbildu oraingoan, buhame eroari, eta honek bere lur gaineko bizia laket izanez, zazpi eginahalak eginen ditu herioaren engainatzeko.

Hain umoretsua eta sarkorra iruditu zaigun antzezlan honekin, gizon emazteen bizitza uzten duela harreman joko huts bezala, heriotzaren izatea nahitaezko hitzordu arruntaren pare, jakin gabe gehiegi zergatik, gure Zuberoako Battitta laguna erakarri digu gogora.

Duela bost urte galdu genuen Zuberoako lagun hau, Battitta Bordagarai. Minbiziak eraman zuen berrogei eta bost urtetan Liginagakoa. Beste hainbeste eramaten dituen bezala eritasunak.

Egunkaria hetsi zuten egun haietan egin zuen okerrerat Battittaren osagarriak. Loturarik ez zen berez Andoain-Lasarteko gertakarien eta zuberotar baten osasun arazoen artean. Nahiz, laurogeiko urte alde haietan, Hegoaldetik Zuberoa ezagutzen ausartu zirenak izan ziren, eta adixkide harremanak sortu ziren hain mundu ezberdin hauetako lagunen artean, hala nola Zuberoako Battitta eta Egunkariagatik auzipetua izan zen Pelloren artean!

Gaizki ulertzerik ez dadila izan. Battitta ez zen buhamea, ezta zelarik ere batere eroa. Etxe bat baino gehiago ezagutu diogu, lehenik Gotainen eta ondotik Omizegainen, atea bihotza bezain zabalik atxikitzen zuela. Zuberoako lagunak egun gehienez ibiltzen zitzaizkion bisitari, bere herria eta mundu gehiena itzulipurdikatzen zutela solasaldi luzeetan, manex herrialdeko eta Hegoaldeko lagunak ere badira saldoa Battittaren etxean ongi etorri eta ostatu hartu dutenak!

Esku langilea zen ogibidez, mekanika ikasia zuen ofizioz, baita ere afizioz. Eta ezagutu dutenek badakite atsegin zuela esku biak ikatza bezain beltz zituelarik lagunen berebil zaharren txapapetik altxatzen, motor hots borobila entzuten zueneko.
Zuberotarra zen Battitta, Basabürüako ibar hartan sortua. Entzun eta mintzatu bazuen euskara haurtzaroan, arroztu egin zitzaion ama hizkuntza gaztaroan. Soldaduzkoan gogo kontra izan zela hainbeste aldiz aitortzen zuen, eta ordutik landa, urtez urte, abertzalegoari ohartu eta abiatu da.

Ohitura zaharrei hain atxikia den Zuberoako herrialdeak euskararen erabilera galtzen ari zuen garaian, berriz ikasi zuen Battittak bere euskalkia, eta urte luzez ibili da AEKko langile bezala Zuberoan euskararen irakasle.

Abertzale gisa, Zuberoako lagunen koadrilak ala errefuxiatuek badakite nehork baino hobeki zer lan eraman duen eta nolako Euskal Herria amesten zuen.

Guk badakigu gogoz eta bihotzez Herri berri baten eraikitzeko indar guztiak utzi zituela Battittak. Engainatu ahal izan balu heriotza, beste hainbeste urrats eta lan emanen zuen.

Azkenak
5.000 ‘erlezain’ lortzeko kanpaina nazionala abiatu du Herri Urratsek

Otsailaren 28an Hendaian eman dio hasiera kanpainari Herri Urratsek. Euskararen transmisioa bermatzen duen Seaska babestea da helburua.


8 urteko ume bati biluzik argazkiak egiteagatik ikertzen ari dira gizon bat Ortuellan

Gizonak ustez Ortuellako Jendea futbol taldean zuen posizioa baliatu zuen umeari argazkiak egiteko. Ertzaintzak ikerketa abiatu du eta aurretik antzerako salaketak zituela jaso dute.


2025-03-03 | Leire Artola Arin
ANALISIA
Karbonoa ez da neutroa

Agintari gutxik aitortzen dute publikoki, disimulurik eta konplexurik gabe, multinazional kutsatzaileen alde daudela. Nahiago izaten dute enpresa horien aurpegi berdea babestu, “planetaren alde” lan egiten ari direla harro azpimarratu, eta kutsadura eta marroiz... [+]


PKK-k su-etena deklaratu du, buruzagiaren agindua onartuta

Abdullah Öcalan buruzagiak PKKri otsailaren 27an eskatu zion armak uzteko. Taldeak egin duen adierazpenean babes osoa agertu dio buruzagiari eta Öcalanek eskatutakoa betetzeko konpromisoa adierazi du.


Istilu handiak Grezian, 57 lagun hil ziren tren istripuaren bigarren urteurrenean

Poliziaren eta manifestarien arteko talkek atxilotu eta zauritu ugari utzi dituzte ostiralean herrialdeko hiri nagusietan. Herritarrek gertatukoaren erantzuleak zigortzea eskatu diote gobernuari, ez baita oraindik istripuaren inguruko epaiketarik ireki. Greba orokorra deitu... [+]


Frantziak eta Erresuma Batuak Ukrainarako su-eten plan bat aurkeztuko diete AEBei, Trump Zelenskiri oldartu ostean Etxe Zurian

Hala iragarri du Keir Starmer Erresuma Batuko lehen ministroak Londresen eginiko goi bileran. Etxe Zurian Trumpek Zelenskiren aurka egin ostean, izandako eztabaidaren aurrean, Europako buruzagiek babesa adierazi diote Ukrainako presidenteari.


Elizako sexu abusuen biktimei kalte-ordaina emango die Iruñeko Artzapezpikutzak, “laster”

Elizak 23 kasu ditu onarturik Nafarroa Garaian. Haiek "ekonomikoki, psikologikoki eta espiritualki laguntzeko" konpromisoa adierazi du Iruñeko artzapezpikuak.


Nafarroako armarri historikoaren erabilera debekatu du Castejoneko alkateak

Karbankulu pomelatua "garai batean gure bizilagun Francisco Casanova hil zutenen ideiak babesten dituztenek erabilitako ikurra" dela, adierazi du  Noelia Guerra UPNko Castejoneko alkateak, eta sinbolo "ez ofizialak" udalaren espazioetan erabiltzea... [+]


Larhunen dabilen otsoaren presentziaren “ondorio larriak” salatu ditu ELB sindikatuak

Mendizale batek asteburuan ikusi du animalia Lapurdiko Azkaine herrian, eta otsoa dela baieztatu du Pirinio Atlantikoetako Prefeturak. ELB lurraldean "harraparien presentziaren kontra" agertu da.


Pagolarren gainean eolikoak jartzearen aurkako aldarria, plazara

Elkarretaratzea egin zuen Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformak atzo Laudioko Lamuza plazan, Mugagabe Trail Lasterketaren testuinguruan. 


2025-03-03 | Ahotsa.info
Iruinkokoa, Iruñeko iñauteri euskaldunen bersignifikazioaren aurka

Martxoaren 2an igandea Iruinkokoak berriz ere Iruñeko karrikak hartu ditu.


Erabat doan izango da Hondarribian euskara ikastea

EH Bilduk sustatuta, Hondarribiako udalak euskara sustatzeko diru-laguntzetan aldaketak egin eta laguntza-lerro berri bat sortu du. Horri esker, erabat doakoak izango dira euskalduntze ikastaroak, besteak beste.


Martxoak 3tik 49 urte
“1976ko Gasteizko greben mugimendua eskola politikoa izan zen”

Martxoak 3ko sarraskiaren 49. urteurrena beteko da astelehenean. Grebetan eta asanblada irekietan oinarritutako hilabetetako borroka gero eta eraginkorragoa zenez, odoletan itotzea erabaki zuten garaiko botereek, Trantsizioaren hastapenetan. Martxoak 3 elkartea orduan... [+]


Memoria bala bat da buruan

1976ko martxoaren 3an, Gasteizen, Poliziak ehunka tiro egin zituen asanbladan bildutako jendetzaren aurka, zabalduz eta erradikalizatuz zihoan greba mugimendua odoletan ito nahian. Bost langile hil zituzten, baina “egun hartan hildakoak gehiago ez izatea ia miraria... [+]


Eguneraketa berriak daude