Jose Luis Otamendiren olerki libururik politikoena

  • Jose Luis Otamendi ::Erlojuen mekanika

    Susa

    orrialdeak::94

    prezioa ::11.50€

Erlojuen mekanika
Erlojuen mekanika
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Bizitzea egokitu zaigunari egin dio aurre Jose Luis Otamendik Erlojuen mekanika bere seigarren poema liburuan. Ez du zabaldu gaurko nahi genuen eguna esango du poemetako batean, ondoren honakoa argituz: beste herri batekoa nahiko nuke izan/ beste jende batekin lan egin. Baina unean uneko kontraesanak gaindituta, aurreragoko olerki batean baieztatuko du: denon artean aberri hau/ behin betikoz ahazten dugun arte/ nire herrian bizi nahiko nuke/ eguneroko poz-nekeei indar guztiak emanda/ apalago bizi/ gizaki bati dagozkion neurriko kezkekin. Duela hamabi urte argitaratu zuen aurreko poema liburua, Lur bat zure minari. Giza harremanak gerra paisaiaren bitartez azaldu zituen han. Oraingoan, Otamendiren poetika ondo ezagutzen duen Iñigo Aranbarriren ustez, poesia zibilerako saltoa eman du. Badago bidaia bat liburuan, hasieran sinpleagoa eta bukaeran gatazkara garamatzana. Bidaia zintzoa eta ausarta, Jose Luis Otamendiren poetikan, politikan eta gure gizartean barrena. Politika bizitza baldin bada, elkarbizitza baldin bada eta horien inguruko sentimenduak baldin badira, dudarik gabe Jose Luis Otamendiren olerki libururik politikoena hauxe dela uste du Iñigo Aranbarrik.
Jose Luis Otamendi
«Poesia denboraren diktadurari jartzen diogun hesia da»

Zer azaldu nahi izan duzu poemotan?


Erlojuen mekanikarekin denbora jendearen neurrira ekartzeko ahalegina adierazi nahi izan dut, nire egunerokotasuna zertan den esplikatu, poesiaz baliatuta.

Zein gai ukitu dituzu?


Liburu honek 2008an bizi den 48 urteko euskaldun baten buruaren ispilu izan nahi du. Eta bizitzea egokitu zaigun aldiaren auzietako batzuk adierazi nahi izan ditut poemotan, nire munduaren bertsio bat eman, gure garaian mugitu eta mugatu gaituzten sentimendu eta gertaeren ardura daukagulakoan bainago. Poesia eta orokorrean sormena ere, ezaxolakeriari, kaosari, ezinari, denboraren diktadurari jartzen diogun hesia da, neurri handi batean. Eguneroko gauza txiki eta arruntek garrantzia dute, dudarik ez –nik liburuan aipatu ditut batzuk: ogia, gosaria, erosketak...–, baina baita egunkariak ixteak, borroka armatuak, amodioak, torturak... horiek ere garrantzizkoak dira hemen bizi den edozeinen eguneroko bizitzan.

Kritika sozialak ere badu lekurik lanean.


Denbora neurtzeko beharra erabaki politikoa ere bada. Badirudi hori gehiegikeria izan daitekeela baina, azken batean, erloju bat konbentzio soziala den heinean, erabaki kolektibo bati erantzuten dio. Aldi berean ezin dugu etsi erlojuen mekanika aldatzen saiatu gabe. Borroka egitea ezinbestekoa dugu, nahiz eta, agian, planteamenduetan eta borroka moduetan, bada, askotan huts egin eta askotan maite ez ditugun ondorioak ekarri horrek. Baina nik uste dut inmobilismoa dela azkena poeta batentzat.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Jose Luis Otamendi
Barru eta kanpo

Egunak laburtzen ari dira nabarmen, ihintza gailentzen ari da goizetan eta aurki lurruna ahotik darigula bildu beharko dugu jertse eta bufanda artera. Uda amaiera gozoa izan dugu, halere, euskal literaturazaleok: bestetzuen artean heldu zaigu apalategietara Jose Luis Otamendiren... [+]


2021-07-23 |
Jose Luis Olamendi: "Eguneroko bizitzak denbora gutxi uzten dik poesiarako"
Jose Luis Otamendirekin elkarrizketan.
«ZAINETAN MURRAILAK», BERE HIRUGARREN POEMA-BILDUMA AURREKO HILABETEAN ARGITARATU ZUEN «SUSA»K
Jose Luis Olamendi: "Eguneroko bizitzak denbora gutxi uzten dik poesiarako"
Azpeitiar honek hiru poema liburu kaleratu ditu urte... [+]



Lasa eta Zabala, poesiaren bidez oroituak Tolosan

Lasa eta Zabalaren erailketen 30. urteurrenaren harira, Kareak erre ez duena poesia emanaldia eskainiko dute hainbat sortzailek Tolosan, hilaren 11n.


1999-10-22
Jose Luis Otamendi idazle azpeitiarrak “Euri Kontuak” lehen (...)


- Jose Luis Otamendi idazle azpeitiarrak "Euri Kontuak" lehen ipuin bilduma aurkeztu zuen atzo (21) Donostian, Susa argitaletxearen eskutik. Ekitaldi berean, Xabier Montoiaren "Hezur gabeko hilak" eleberria aurkeztu zuen argitaletxe honek... [+]


Eguneraketa berriak daude