Benetako nobela beltza, Jon Arretxeren eskutik

  • Jon Arretxe ::Morto vivace

    Elkar

    orrialdeak ::112

    prezioa ::11,75€

Morto Vivace
Morto Vivace
Bidaietako kronikak, berak eginiko bidaia horietan oinarritutako fikzioak, liburu umoretsuak –hau da, Ostegunak eta segidan idatzi zituen Ostiralak eta Larunbatak, zein Artabe eta Etxabe gisako detektibe barregarri samar batzuen munduan murgildu gintuzten Manila konexioa eta Kleopatra nobelak– eta beldurrezko lanak sortu dituelako zen orain arte ezaguna Jon Arretxe euskal liburuen munduan. Baina beste alor bat lantzeari ekin dio idazleak Morto vivace nobela beltzean. Zehaztasun handiz deskribatutako Parisen kokatu du narrazioa. Biarritzeko opera-koru bateko partaide baten gorpu txikitua aurkituko dute Sena ibaian, eta hilketa horren gorabeherak argitzen diren bitartean, Frantziako hiriburuak eskaintzen dituen kontrasteetan jarri du Jon Arretxek bereziki arreta: alde batetik, Frantziako festa nazionala ospatzen alai asko dabilen jendea agertzen da, eta Biarritzeko opera-korua entzutera Sena ibaiko ontzi batera bildu direnen dotoretasuna; eta beste aldetik, Parisko auzo baztertuenetan bizi den giroa: gehiegi integratu gabeko jendea, gaizkileak, prostitutak, eta mundu horretan murgiltzea oso gustuko duten polizia gizonak.
Jon Arretxe
«Gozatu egiten dut generoz eta estiloz aldatzean»

Zergatik kokatu zenuen Parisen Morto vivace?


Nik baneukan buruan nobela poliziako klasiko bat idaztea. Dudatan nengoen non kokatu, Lisboan edo Parisen. Baina aspaldi honetan, arrazoi ezberdinengatik, patuak Parisera eraman nau. Hara hor han kokatzearen arrazoia. Frantziako festa nazionalaren egunean Biarritzeko opera-koru bat doa hara. Hori da nobelaren hasiera. Sena ibaian dabiltza korukoak bateau-mouche batean kantari, haietako kide baten gorpu txikitua agertzen denean ur gainean. Hor abiatzen da misterioa.

Kasua argitzeko bi detektibe aukeratuko dituzte.


Martinez eta Perrot dira. Nahiz eta biak frantziarrak izan, bata magrebtarra da, eta bestea beltza, jatorriz afrikarra. Frantzian –Parisen batez ere– oso normala da hori: Afrikar jatorriko jendea pilatzen da banlieue esaten zaien auzo pobreetan, eta horietara eramango gaitu nobelak baita, batez ere Pigalle aldera –Moulin Rouge, etorkinak eta prostituzioa gehien mugitzen den ingurura–, han bizi eta lan egiten baitute detektibe horiek.

Kritika sozialak ere badu lekurik lanean, ez da hala?


Ohiko osagarria izaten da nobela beltzetan, eta hemen ere badago pixkatxo bat.

Asko kostatu al zaizu nobela hau idaztea?


Gozatu egiten dut generoz eta estiloz aldatzean. Dokumentazio lana egin behar izan dut, jakina, eta laguntza ere eduki dut: Parisen bizi den Iparraldeko andre euskaldun batek agertu zidan zelan funtzionatzen duen administrazioak han, norbait hilez gero nora eramaten duten eta horrelakoak; eta hemengo mediku batzuek, autopsien gaineko kontuak.

ASTEKARIA
2008ko martxoaren 02a
Azoka
Azkenak
Lanaldia astean 37,5 ordu baino are gehiago laburtzearen erronka

Lan aste laburragoak ezartzeko politika orokorra ekarriko du 2025 urteak, enpresentzako kontratazio berrietarako kostu txikiak eta lan harremanetarako aldaketa norabide eraginkorra ekarriz.

Espainiako gobernu akordioa betetzeko helburuarekin, lanaldia astean 37,5 ordutara... [+]


2025-02-04 | Euskal Irratiak
Euskara hutsezko haurtzain-etxea irekiko dute Aiherran

Nafarroa Beherean, Aiherrako 'Beltzegitea' etxean kokatuko da Eguzkilore haurtzain-etxe berria. Euskara, natura eta motrizitate librea oinarri harturik, heldu den apirilean hasiko dira zerbitzua eskaintzen.


Iñigo Cabacas Herri Harmaila
“Jazarpena azken urte eta erdian areagotu da”

Iñigo Cabacas Herri Harmaila taldea eta Athleticen arteko harremana nahaspilatuta dago azkenaldian. Iñigo Cabacas Herri Harmailako Iñigorekin hitz egiteko aukera izan dugu astelehenean.


Haurrek Debako liburutegian jasaten duten bazterketaren aurrean esku hartzeko eskatu diote Jaurlaritzari

Liburutegi publikoak kudeatzearen ardura duen EAEko Liburutegi Zerbitzura gutun bidalketa masiboa egin dute Debako hainbat herritarrek, herriko liburutegiko araudi diskriminatzailearen aurrean esku har dezala eskatzeko. 6 urtetik beherakoek egunean ordubetez baino ezin dute... [+]


2025-02-04 | Gedar
Hilaren 21ean epaituko dituzte hiru lagun Gasteizen, etxegabetze bati aurre egiteagatik

Lau urte eta erdira arteko kartzela-zigorrak eta 25.000 eurorainoko isunak eskatzen dituzte auzipetuentzat. Duela lau urte, etxe-kaleratze bat gelditzen saiatu ziren Herrandarren kalean.


2025-02-03 | ARGIA
AEBen muga-zerga berriei erantzuten hasi dira Txina, Kanada eta Mexiko

Donald Trumpek agindutako muga-zergak indarrean sartu dira: Kanadak eta Mexikok %25ekoak izango dituzte eta Txinak %10ekoa. Kanadak zifra bereko arantzelekin erantzungo du. Mexikok arbuiatu du AEBko Gobernuak esan izana organizazio kriminalekin loturak dituela herrialde horrek... [+]


Nafarroako zubiak betetzera deitu du Sorionekuak mugimenduak maiatzaren 10erako, euskararen alde

"Etorkizuneko zubiak" eraikiz, azpimarratu dute "garai nahasi hauetan" euskararen aldeko aldarriak ozen entzun behar direla aurrerantzean: "Bada garaia euskarari dagokion tratamendua, lekua, emateko".


2025-02-03 | ARGIA
160.000 pertsona baino gehiago irten dira kalera Berlinen, eskuin muturrari “suhesia” jartzea aldarrikatzeko

Larunbatean hamarnaka milaka herritar manifestatu dira Berlinen eta Alemania osoan. Otsailaren 23ko hauteskunde orokorren atarian, gainontzeko alderdiei eta bereziki CDU alderdi kontserbadoreari exijitu diete AfD eskuin muturreko alderdiarekin harreman oro eteteko.


2025-02-03 | Estitxu Eizagirre
Ezkeltzun ez dutela eolikorik jarriko jakinarazi dio enpresak Zizurkilgo Udalari

Green Capital enpresak ahoz jakinarazi dio Zizurkilgo Udalari Ezkeltzuko proiektua "behin betiko bertan behera uzteko erabakia". Udalak positibotzat jo du erabakia, "zalantza handiak sortzen baitzituen ingurumenari, paisaiari eta ondareari eragingo lizkiokeen... [+]


LGBTIQ+ komunitateak Argentinako kaleak bete ditu Mileiren aurka

Manifestazio jendetsuak egin dituztean larunbatean Argentinako hainbat hiritan. Javier Milei presidenteak "pedofilo" deitu ditu LGBTIQ+ pertsonak Davoseko Munduko Ekonomia Foroan.


Greenpeace-k Guggenheim museoan Urdaibaiko proiektuaren kontrako ekintza burutu du

Igande arratsaldean Greenpeace-ko 30 kide inguruk Urdaibaiko proiektuaren kontrako ekintza burutu dute Bilboko Guggenheim museoan. Hamar landare eta animalia-espezie errepresentatu dituzte.


2025-02-03 | Nicolas Goñi
Jendez hustutako landa eremuetara basabizitza ez da uste bezala itzultzen

Munduko landa eremu periferikoetan 4 milioi kilometro koadro laborantza lur abandonatu dira azken 75 urteotan. Orain arte arrazoi ekonomikoengatik uzten baldin baziren nagusiki, gerora, klima aldaketak ere horretara bideratuko ditu geroz eta gehiago. Bioaniztasuna babesteko xede... [+]


2025-02-03 | Ahotsa.info
Arrotxapeak aurre egin dio ultraeskuinaren probokazioari

Vox alderdi faxistak Iruñeko Arrotxapea auzoan "informazio-mahai" bat jartzeko asmoa iragarri zuen, eta "kaleetan faxistarik nahi ez duen" langile-auzo anitz baten gaitzespenarekin egin dute topo. Berriozarren ere izan dira VOXekoak, eta bertan ere... [+]


Eguneraketa berriak daude