Jaime Ignacio

  • Politikatik erretiratu egin da, baina ez da joan. Gurekin gelditu da. Duela guti, telebistan, bere ahalmen intelektualaren gailurrean sentitzen dela erran zuen. Izan ere, diputatu izateari uztearekin batera, bi liburu utzi dizkigu. Ez berak arruntean idatziak, baina bi hala ere.
Santi Leone
Santi Leone idazleaMikel Saiz
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Bataren kasuan, frankista baten memoriei paratutako hitzaurre luzea da (ehun orri baino gehiagokoa); bertzearenean, zenbait historialarik egindako eta berak koordinatutako artikulu bilduma dugu. Bigarren liburu horren aurkezpena, Jose Maria Aznar Espainiako presidente ohiak berak egin zuen, urtarrilaren 14an, Iruñean. Jakina, Jaime Ignacio del Burgoz ari naiz. Politika utzi du. Hau da, Parlamentuan egiten den politika, arestian aipaturiko liburuok iragartzen baitute zein izanen den hemendik aitzina haren zeregin nagusia. Galdu egin dugu, beraz, Jaime Ignacio diputatua, baina Jaime Ignacio historialari eta intelektuala atxiki dugu. Pozten ahal gara, zinez, ez baitira anitz Nafarroako errealitatea berak bezain ongi aztertzen eta salatzen jakin izan dutenak. Horretaz ohartzeko, zuzeneko iragarpenez eta analisi sakonez beteriko ibilbidea gogoratu bertzerik ez da.

Oraintsuko adibide bat eskaintzearren, 2007ko hauteskundeak baino lehen liburu batean salatu zuena: Nafarroa, traizioaren prezioa. Sozialistak Nafarroa saldu nahian zebiltzala gaztigatu zigun, eta ezin ukatu bete-betean asmatu zuela.

Jaime Ignaciok behin baino gehiagotan historiaren faltsutzaileak salatu ditu. Eta, berriro ere, arrazoia eman behar zaio, nahitaez. 80ko hamarkadan, Mari Cruz Mina historialariarekin izan zuen kalapitan, hark dokumentu bateko testua (hizki bat, hain zuzen ere) aldatu izana leporatu zion, bere tesiak berretsi ahal izateko. Eztabaida prentsara ere ailegatu zen. Erran nahi baita, Del Burgoren erantzuna Diario de Navarraren orrietara iritsi zen, Minak berea, egunkariko ateak hetsirik, IPESeko aldizkarian argitaratu behar izan zuelarik. Ez da kasu bakarra Del Burgoren bibliografian. Nik neuk egiaztatu dut nola, Nafarroaren ustezko espainiartasuna frogatu nahian, 1940ko hamarkadako testu bat XIII. mendekoa balitz bezala saldu duen, eta halaber nola, bertze testu bateko “kristautasun” hitza “hispanitate” bihurtu zen Del Burgok ekarritako aipuan.

Jaime Ignaciok ez du ahoan bilorik izan euskararen politizazioa seinalatzeko orduan. Eta ederki egin du. Zeren, gure Nafarroa honetan, zerk esplikatzen du, politizazioa ez bada, Pegenaute bezalako bat hizkuntza politikaren arduradun nagusia izan izana? Zein izan zen, politizaziotik aparte, Victor Manuel Arbeloa bezalako bati euskararen inguruko liburuxka bat idazteko enkargua eman izanaren arrazoia? Nola ulertu, bertzenaz, euskara batuarenganako herra itsua eta nafar euskalkienganako (ustezko) maitasun sutsua, ez euskara baturik ez euskalkirik ez dakitenen aldetik?

Del Burgo historiaren manipulazioaz mintzatu zaigu, ongi mintzatu ere, baina horretan ez zaio meritu handirik aitortu behar, naski etxetik ikasita zekarren kontua baita hori. Edonola ere, arrazoia du berriz, Nafarroan historia manipulatu egiten da. Errate baterako, hasieran aipaturiko liburu batean, Del Burgok koordinatutako hartan, historialari batek Erdi Aroan nafarren betiereko hiru ezaugarriak kausitu ditu: foruzaletasuna, paktuak egiteko joera, hispanitatea.

Zaila da esentzialismoaren eta historia teleologikoaren adibide argiagorik aurkitzea. Izan ere, irudimenari eragiteko tenorean, Jaime Ignacio bera ere ez da makala eta euskaldunen zenbait praktika gaixtoren berri eman dio munduari: ikastoletan espainolari “erdara” deitzen diote eta, are gehiago, gure lur honetan batuaren arroztasunaren erakusgarri, “Nafarroa” hitza, Herri Batasunak asmaturiko neologismo itsusia, erabiltzen dute. Argi dago, gure politiko ohiaren liburuak irakurtzen segitu beharko dugu. Bertzerik ez bada, gutxienez salaketen bidez egiten ari den autoerretratu hori nola gelditzen den jakiteko.

Azkenak
2025-03-08 | ARGIA
ARGAZKI GALERIA
Mugimendu Feminista: “Faxismoaren kontra, ausardia eta aliantza feministez armaturik gaude”

Mugimendu feministak manifestazioak egin ditu goizean Donostian, Gasteizen eta Iruñean eta arratsaldean Baionan eta Bilbon. Oinarrizko irakurketa partekatu dute, eta horri gehitu diote hiri bakoitzean bertako problematika, eragile eta ekimenen erreferentzia.


2025-03-08 | ARGIA
Bilgune Feminista
“Feminismoa da heldulekurik argiena desio dugun Euskal Herrirako”

Bilgune Feministak Heldulekuak argi, Euskal Herria feminista leloa baliatu du M8an, azpimarratzeko feminismoak ematen dituela “datorrenari aurre egiteko tresnak”, eta gogorarazteko faxismoaren gorakadaren testuinguru hau helduleku horretatik irakurri eta borrokatu... [+]


Iruña-Veleia: epaiketatik bost urtera

Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.

11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]


Superwoman

MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]


Espainiako Sustapen Ministerioa: “Ez dakigu Ezkioko lotunea oso bideragarria den”

Josu Estarrona EH Bilduko Arabako senatariak egindako galderari erantzun dio Espainiako Sustapen Ministerioak, eta hor berretsi du Ezkioko aukera zailtasunez beteta dagoela.


2025-03-07 | Laia Alduntzin
Hezkuntza gotorleku

Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]


Mazónek ez du lortu bere misioa: Valentziako gurasoek katalanaren alde egin dute

“Askatasunaren” izenean, ikastetxean zein oinarrizko hizkuntza nahi duten galdetu diete guraso valentziarrei. Helburua katalana zokoratzea zen. PPren eta Voxen gobernuak ez du lortu. 33 eskualdeetatik 22tan katalana gailendu da. Emaitzarekin oso pozik agertu dira... [+]


800.000 euro gastatuko ditu EBk errusiar inbasioaren mamuari aurre egiteko

Europar Kontseiluak onartu du Ursula Von der Leyenek gastu militarrean proposatu duen 800.000 milioi euroko gastuarekin aurrera egitea. Horretarako bi arrazoi nagusi argudiatu ditu: Errusiari aurrea egitea eta Europar Batasunak aurrerantzean bere burua AEBen babes militarrik... [+]


Gizakunde
Badator, esnatu da

Gizakunde (Inauteriak)
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Arizkun eta Erratzun. plazan.

------------------------------------------------

Amaitu dira inauteriak, sutan erre ditugu gaiztoak, gaizkiak, sardinak eta panpinak. Baina xomorroak esnatu dira eta badator... [+]


Kontzertuak, hitzaldiak, antzerkiak, dantzak, bertso-saioak... M8ko ekitaldi kulturalen bilduma

Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]


Bizi testamentua: aurretiazko borondateen agiriaren gakoak

Soco Lizarraga mediku eta Nafarroako Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteko kidearen ustez bizi testamentuak heriotza duin bat eskaini eta familiari gauzak errazten dizkio.


“Topaketa antiinperialistak” egingo ditu Askapenak martxoaren 15 eta 16an Bilbon

Karmela espazio autogestionastuan egingo ditu, eta Euskal Herriko zein nazioarteko gonbidatuak egongo dira bertan. "Koiuntura analisi orokorretik abiatu eta Euskal Herriko borroka internazionalistaren gakoetarainoko bidea" egingo dutela adierazi du Askapenak... [+]


Eguneraketa berriak daude