Antzerkia Cassamanceko eran

  • Abenduaren azken egunekin abiatu ziren Errenteriatik (Gipuzkoa) Cassamancera (Senegal) Mikelazulo kultur elkarteko hamahiru lagun antzezlan batekin. Lan hori aurkezteaz gain, sormena bide eta helburu zuen proiektu bat gauzatu nahi zuten, Bide ikusezinak marrazki izenekoa. Cassamancen bizi den diola herriaren kultura sakonean ezagutzea zen xedea, eta bide batez han egiten den antzerkiari buruzko zertzelada batzuk biltzea. Mikelazuloko Oier Guillanek bidaiaren kronika egin du ARGIArentzat.
Cassamanceko (Senegal) antzezleak
Cassamanceko (Senegal) antzerki talde bateko bi antzezle taula gainean
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Cassamance eskualdea Senegal hegoaldean dago. Diola etniaren kultura da nagusi han: diola hizkuntza hitz egiten da batik bat –iparraldean, Dakarren, wolofa da nagusi, frantses kolonialarekin batera–, eta fetitxearen kultura dute oinarri, objektu material zehatz batzuekiko debozioa. Urte luzez gatazka armatua egon da, diolatarrek independentzia aldarrikatzen dutelako, izaera propioa duen kulturari errespetua, alegia. Egun su-eten egoeran daude, eta gero eta ezagunagoa ari da bilakatzen nazioartean, turismo agentzien eraginez.

Iritsi eta gutxira jaso genuen Cassamanceko antzerkiari buruzko lehen zertzelada: herrian pertsona zahar bat hiltzen denean, bere bizitza osoa antzezten dute herriko plazan. Herrialdeko sormenari arreta jartzeko datu interesgarria.
2001ean izan ginen aurreneko aldiz Mikelazuloko kide batzuk emanaldi batekin Cassamanceko Oussouye herrian. Garai hartan ez zegoen su-etenik eta kontrol militar zorrotzak pasa behar izan genituen. Urte hartan Ufulel antzerki taldearekin batera eskaini genion Oussouyeko herriari ikuskizuna.

Ufulel taldeak egin zuen emanaldia txundigarria izan zen guretzat, eskemak apurtu zizkigun: dantza tradizional ikusgarriak uztartzen zituzten ezagunak egiten zaizkigun antzerki eszena kostunbristekin. Izugarri poetikoak iruditu zitzaizkigun zenbait momentu, musika eta kantua antzerkiarekin eszena berean uztartzen zituztenean bereziki. Erabiltzen dituzten perkusio instrumentuen artean bada sakratua den bat, bongolong izenekoa, txalapartaren jotzeko moduarekin antza handia duena, eta urte hartan aukera izan genuen bi instrumentuak batera jotzeko.

Oroitzapen horrekin berarekin abiatu ginen 2007ko amaieran. Hamahiru kideak batzen gintuen antzezlana eskaintzearekin batera sormen lantegiak egitea genuen xede: musika, gorputz perkusioa, pintura, antzerkia... Hamabost egun besterik ez genuen hango jendearekin komunikatzeko, elkar ezagutza giroa sortu eta haien egunerokotasunean, labur bada ere, integratzea lortzeko. Elkar trukaketa moduan beti ere. Zeregin horretan, horren denbora gutxirekin, herri osoari antzezlan bat eskaintzeak muga mordoa apurtzen du; une batetik bestera “turista zuri” soil bat izateari uzten ahal diozu, kalean ere antzezlan bateko pertsonaia bilakatuz.

Antzerki lehiaketa

Iritsi orduko jarri ginen harremanetan hango taldeekin. 2001ean ezagututako Ufulelek azken urteotan sari ugari jaso du Senegaleko hainbat jaialditan. Beraiekin batera ezagutu genituen oraingoan Hussanum Ayi antzerki taldea eta Decalé dantza taldea. Proposamena luzatu ziguten: guk lehiaketa hitza bereziki gogoko ez dugun arren, horrelako zerbait antolatu nahi zuten lau taldeekin, beraien artean aski errotuta dagoen ohitura delako.

Biziki interesgarria iruditu zitzaigun beraien lan egiteko modua, eta azkenean onartu genuen: lehian parte hartzen duten taldeek gai bera aukeratzen dute, kasu honetan “inmigrazio klandestinoa”, beraiek esaten duten moduan. Talde guztiek emanaldiaren egitura bera erabiltzen dute gaia lantzeko. Lau zatitan banatutako ikuskizuna da haiena: lehenbizi talde osoak gaia kantuz aurkezten duen koroa osatzen du; gero neurri handi batean elkarrizketetan oinarritutako antzerki pieza eskaintzen dute; gaiarekin loturik musika eta dantzan oinarritutako ospakizuna dator ondoren; eta azkenik poema luze bat, gaiarekiko gogoeta proposatuz. Ikusleen artean herritarrekin batera esertzen den epaimahaiak –irakasleak gehienbat– atalez atal puntuatzen du talde bakoitza, eta puntuen batuketaren arabera erabakitzen da irabazlea.

Nahasketa arrunt interesgarria iruditu zitzaigun, are gehiago aukeratu zuten gaia ikusita. Behingoagatik, Euskal Herrian egunero komunikabideetan dabilen gaia biktimen eta protagonisten ahotik entzun ahal izango genuen, antzerki moduan gainera.

Haur, gazte, heldu eta zahar. Herri osoa elkartu zen emanaldiak ikustera. Guk ez genuen gai bera landu, baina salbuespen gisa onartu zuten. Gure ikuskizuna beraientzat sortu genuen, fetitxearen kultura hartu baikenuen abiapuntu hitzik gabeko gidoia prestatzeko: Mari gaixo dago, hilzorian, mito zaharrek inguratzen dute, gizakiok ahaztu ditugunez itzal bilakaturik. Marik mito berriak erditzen ditu, baina umorearen hegaletan osatugabeak, hautsiak jaiotzen dira; gure egungo gizartearen baloreak islatzen dituzte, hauek ere osatugabeak, hautsiak, zaurituak sentitzen ditugulako. Hori guztia adierazteko bi metroko txotxongilo bat, dantza, pintura, txalaparta, perkusio tresnak, joaleak…

Ikusgarriak dira Cassamanceko dantzak. Perkusioa tresnen bidez edo gorputzaren beraren bidez lantzen dute; gorputzak astintzean energia itzela adierazten dute, gorputz osoa arnas-taupadaren parte balitz bezala. Antzerki eskolarik gabeko sasoia, sentimenduarena. Dantza egiterakoan zenbaitek jartzen duten aurpegia ikusi besterik ez dago.

Hussanum Ayi taldearen antzerki pieza elkarrizketa luze bat izan zen, pateratan doazenek eman behar dituzten pausoak islatzen zituena. Ufulel taldekoek oso bestela egin zuten, Europara ateratzen direnetik bizi duten prozesu osoa erakutsi zuten, pateran dauden tartea barne; gorputza eta irudimena espazio hutsean baina espazioaren konposizioa barneratuta, une berean eszena diferenteak eman zitezkeen agertokiko guneetan. Hamar bat taldekide ziren eta oso ondo neurtzen zuten espazioaren erabilera, Europan ikus daitekeenaren antzekoa iruditu zitzaigun hori.

Ufulel taldeko Mololi Yabon zuzendari gazteak beraientzat gaiak zuen garrantzia azaldu zigun: “Gazteongan oso presente dago inmigrazio klandestinoa, egun Europara doazen txalupa asko ateratzen dira Cassamancetik”. Ez hori bakarrik, 2002. urtean Cassamance Dakarrekin komunikatzen zuen ferrya hondoratu egin zen, eta komertziorako garraiobide garrantzitsua izanik, Oussouyeko jende asko ito zen, artean Mololiren gertuko senide eta lagunak: “Antzezlan honetako testua idazterakoan hori guztia islatzen saiatu naiz, itsasoa eta gure herriaren saminaren arteko harremana”.

Ufulel taldeak planteatu zuen antzerki pieza dramatikoa zen oso, heriotza present. Eta hala ere, gure harridurarako… publikoa barrez lehertzen zegoen une oro. Guk zur eta lur jarraitzen genuen dena. “Nolatan hartzen du barrez jendeak horren dramatikoa den zerbait?” galdetu genion gerora Pierre Diatta, hango lagun bati. “Drama bat da, baina badakite antzerkia antzerkia dela. Aktoreak herrikoak dira gainera, ezagunak. Zergatik egingo dute negar?”.

Cassamancen publikoa ez da Europakoa bezalakoa. Zergatik? Badakielako bisitariok ez dugula txalo berezirik espero, ez prentsa erreportajerik, ez kritikarik, ez dirurik, ez ezer. Komunikazioa biluzik, badago edo ez dago. Kito. Oso gutxitan antolatzen dituzte horrelako ospakizunak, are gutxiago atzerriko talde batekin. Guk emanaldi bat gehiago baino, beraiekin batera nolabaiteko errito batean parte hartzen genuela sentitu genuen. Orain zazpi urte aurreko ikuskizunarekin izan ginenean ere, euskal mitologia zen neurri batean protagonista. Oussouyeko taldeekin egindako lehen bileran, ordezkarietako batek gu ikusi eta ezustean, bi hitz bota zituen euskaraz, “Erreka Mari”, orduko pertsonaia baten izena. Zazpi urteren ostean baino, zazpi bizitzen ostean, hitz horiek entzunda sentitutako zirrara zaila da azaltzen.

Konpetizioan bigarren gelditu ginen, Hussanum Ayi lehenengo. Lotsa galanta sentituko genuen irabaziz gero, hortaz eskerrak!
Djenbereng herrian ere errito sentsazio horrekin eskaini genuen emanaldia. Beraientzat sakratua den zuhaitz erraldoiaren azpian, laurehun urte zahar den zuhaitza, herri osoaren aurrean, eguzkia jartzen ari zen orduan. Antzokirik gabe, argiztapenik gabe, produktu bat saltzen ari gineneko sentsaziorik gabe… sormenaren bidezko komunikazioa posible dela sentitu genuen, diolatarren begirada zorrotz, irribarretsuetan islatuta.

Pena bakarra gelditzen zaigu: guk hara joateko aukera landu dugun bezala, beraiek itsasoz bakarrik egin ahal izatea gauza bera. Sormena baino, harresiak dantzatuz. Noiz ikusi ahal izango dugu Ufulel bezalako talde bat libreki antzezten gurean? Komunikazioa alde batean, ezintasuna bestean.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Senegal
Tarajalgo sarraskitik 10 urtera, genozidio isila Atlantikoko mugan

Ceutako Tarajal hondartzan hamalau lagun hil zituzten duela hamar urte, itsasoz igeri Europara iritsi nahian, guardia zibilen eta Marokoko polizien tiro artean. Haien senide eta lagunek urteurrena baliatu dute justizia eskatzeko, auzia oraindik epaitegietan baita. Justizia... [+]


63 pertsona hil dira Cabo Verdeko kostaldean, hilabete baina gehiagoz Espainiako Estatura iritsi nahian zebiltzala

Ontzia uztailaren 10ean abiatu zen Fass Boyetik (Senegaldik) eta guztira 101 pertsona zeuden bertan, Senegalgo Gobernuak azaldu duenez. “Itsasoko heriotza hauek ohikoak dira, izan Atlantikoan izan Mediterraneoan, eta bizi hobe bat lortzeko helburua duten ehundaka pertsonen... [+]


Senegalgo iraultzaren argi-ilunak

Protestak kalean, Polizia oldartuta, oposizioko burua bortxaketagatik salatua, gero atzera egin eta delitu arinagoagatik salatua; orain, gazteak galbidean jartzeagatik zigortua, etxean atxilotuta. Bitartean, kalean, zazpiehun atxilotu inguru eta gutxienez hogei hildako... [+]


2023-06-06 | Leire Artola Arin
Senegalgo Gobernuaren errepresioa salatu dute Iruñean eta Bilbon astearterako manifestazioa deitu dute

Fleming doktorearen plazatik abiatuko da manifestazioa 17:00etan. Macky Sall presidentearen "diktadura" bertan behera uzteko eskatuko dute, besteak beste, azken asteetan areagotutako errepresioari erantzunez. Gutxienez 12 gazte hil eta 500 atxilotu ditu gobernuak,... [+]


2023-03-03 | Gedar
Migratzaile senegaldarrak hegazkinez deportatzeari ekin dio berriz ere Espainiako Barne Ministerioak

Azken bi asteetan bi hegazkin irten dira Madrildik Senegalera, gutxienez 36 senegaldar migratzaile inguru erbesteratzeko. Pandemia hasi aurretik ere hegazkin bidezko deportazioak egiten zituen Senegalera Barne Ministerioak; ezagutzen den azkeneko aldia 2018an izan zen. 2020ko... [+]


Turkian lurrikarak ‘low cost’ hirigintzaren ondorioak azalerazi ditu

Anatoliako failak Kurdistanen, Turkian eta Sirian eragindako lurrikarak goitik behera jausi ditu milaka etxebizitza, eta agerian geratu da Recep Tayyip Erdoganen gobernuaren eta eraikuntza sektorearen artean dagoen ustelkeria. Baina baita munduan nagusitzen ari den eredu baten... [+]


Musika elektronikoa, 4.000 hiztuneko menik hizkuntza salbatzen saiatzeko

Beni Fadi da bere izen artistikoa, Senegal hego-ekialdekoa da eta menik hizkuntzan musika elektronikoa egiten hasi da. Duela hogei urteko datuen arabera, 3.375 lagunek hitz egiten dute hizkuntza hau, ordutik ez da berriro zenbatu eta desagertzeko zori-zorian dago. "Zerbait... [+]


Net Hurbil: Waoundé idorra urrun joandakoen sosak berdatzen du

Waoundé Senegaleko herri txiki bat da, Dakarretik 730 kilometrotara Senegal ibaiaren bazterrean dagoena. Harantz joan zen duela gutxi Frantziako L'Express astekariko Eric Chol. Kazetari honek ezagutzen zituen Frantzian, eta batik bat Paris inguruetan, bizi diren... [+]

2020-11-12 | ARGIA
Azken asteetan, gutxienez 480 senegaldarrek galdu dute bizia Kanariar Uharteetara bidean

Heriotza eta desagerketa horiek aurrean, dolu eguna ari dira antolatzen Senegalen azaroaren 13rako.


“Ez dago memoriaren zaborra ezkuta dezakeen alfonbrarik”

Amerika eta Afrikako bake-eta memoria historikoaren prozesuetan adituak diren bost lagun bildu dituzte Paz con Dignidad elkarteak, Foro Sozialak eta EHUk. Herrialde oso anitzetako errealitateak izan dituzte hizketagai, eta elkarren artean desberdintasunak nabariak badira ere,... [+]


2019-07-09 | Pako Sudupe
Pape Niang senegaldarra gure artean

Zenbat aldiz pentsatu ote dugu –nik behintzat bai–, kale-saltzaile afrikarrak kalean, manta zabalduta, edo tabernan edo nonahi jendeari salgai merkeak eskaintzen ikusita, edota plastikozko poltsa handia arrastaka daramatela: zenbatez hobeto izango zuten gizajo horiek... [+]


2019-06-03 | ARGIA
“Pape Niang. Hasiera berri bat” liburuaren aurkezpena, Bilbon eta Trintxerpen

Senegaldik Bilbora Pape Niang-ek egindako bidaia eta migrazio prozesuari lotuta protagonistak bizitako barne-bidaia kontatzen ditu Pape Niang. Hasiera berri bat liburuak, “Inor ez da ilegala” proiektuaren baitan sortua. Liburua Bilboko Bira kultur gunean aurkeztuko... [+]


Eguneraketa berriak daude