Hamabi arrakala mundua amesteko

  • Txuma Murugarren, Marjinalia (Gaztelupeko Hotsak)
    Murukoa da mutil hori” entzuten nuen txikitan. Hots, Murugarren herrikoa. Nafarroan, gaztelaniaz. Txuma Murugarren musikariaren izena lehen aldikoz entzun nuenean ele horiekin oroitu nintzen. Nafarra izango ote da? Errenteriarra zela jakin nuen gero, nahiz ordurako Bizkaian egokitua zela sumatu. Gure geografiaren gorabeherak eta kontutxoak.
Txema Murugarren
Txema Murugarrenen 'Marjinalia' diskoa
Sasoi Ilunak taldearen garaiak ez nituen ezagutu, nireak ere sasoi ilunak izaki nonbait. Murugarrenen ahots urratuak gure geografian gaindi autoz nindoala kausitu ninduen lehen aldikoz. Soraluzeko Gaztelupeko Xarra eta Ubane giltzarien hotsak ezagutzen nituen ordurako, ez ordea Gaztelupeko ahots arrakalatua.
 
Txuma Murugarren, aita gogoan, Marjinalia galtzarbean heldu zitzaigun iazko hondarrean. Aita opera zalea zela entzun nion irratitik, gure geografian gaindi nindoala beste behin ere.
 
Bilbo Hiria irratiaren hamargarren urtearen karietara mahai berean eseri ginen Murugarren eta biok. Ez ginen elkarren ondoan suertatu, ez berbarik elkarraldatu. Orain berriz, Biok sobera kantuak arrakalatzen dit bihotza: “Zenbat jende bizi zarete nire inguruan eta ez zaituztet sumatzen (...) Arrotzak gara”, burrunbatzen dit bere ahots sarkorrak.
 
Astetik astera, asteko politikariaren peskizan noala, Baiona, Iruñea, Gasteiz, Donostia edota Bilbora noala, entzun ohi dut Mururugarrenen Marjinalia. Burdinazko hodeien ostean hegazkinek arrakalatzen duten zerua irudikatzen dut autoan: “Hilurren den zeruak ezin die izarrei eutsi eta izerdi tantak erortzen zaizkio” dantzut murugarrenez. Eta politikarien azken esanak entzun eta bildu ondoren, bere ahots arrakalatuak “besoetan lur bat odolusten ari zaigula” esaten ote didan susmoak aztoratzen nau.
 
Goizean goiz, Ridi pagliaccio kantuarekin abiatu ohi naiz Mururekin, farandularen mundura. Gure orografia malkartsuko hamabi arrakalak dira Marjinaliako kantuak. Itsasoaren kulunka eta zeruaren zilarra barneratzen ditut Txuma Murugarrenen aire ozenen bitartez.
 
Gure lurraldeetako muinoen gaindi Gaua helduko da entzunez heldu ohi zait egunaren amaia. Bihar mundu aratz paregabea zoragarria sortuko dela amestuz. Marjinalian. Murugarrenen.

Azkenak
ANALISIA
Aznarrek lagundu diola Aitor Estebani?

Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


Eguneraketa berriak daude