Normaltasuna irauli zuen belaunaldi mitikoa (nahi ala ez)

  • No acepto!!! 1980-1990: Diez años de hardcore, punk, ira y caos. Musica Autonoma eta Producciones Zambombo.
    Zuzendariak: Jose A. Alfonso eta Alberto Bocos.
    DVD bikoitza. 4h 30’.

    “Ez ezazue iragana mitifikatu. Ez izan kamaleoiak eta ez saiatu 80ko punkiak imitatzen. 2000ko hamarkadan zaudete, errealitatea desberdina da. Ederra izan zen, horretan sinesten jarraitzen dut; normaltasunaren kontra borrokatu genuen. Baina latza da 40 urte izatea eta bakarrik sentitzea. Eta pentsatzea: ‘Non daude guztiak?’ Baina bai, garai hark markatu egin gintuen”.
No acepto!
No acepto!
Santi Ric Zaragozako (Espainia) Drogas Guais musika taldeko kideak No acepto!!! DVDaren hasieran gaur egungo gazteei zuzendutako mezuaren pasarteak dira horiek. Bat datoz berarekin dokumental mamitsu honetan azaltzen diren beste musikari asko ere. Punk mugimenduak alde txarrak izan zituela diote, baina duela hogei urteko pasadizoak irribarrez gogoratzen dituzte ia denek, eta nabari da garai zalapartatsu horretako protagonista izateak barrenak astintzen dizkiela oraindik.

Urte nahasi bezain kreatiboak izan ziren, bai Euskal Herrian, baita Espainiako Estatuko beste leku batzuetan ere. Horren isla da lau ordu baino gehiago irauten duen DVD bikoitz eder hau. Punk (eta hardcore) mugimenduaren ordezkari ugariren lekukokatsunak bildu dituzte Jose A. Alfonso eta Alberto Bocosek. Tartean daude, besteak beste, Evaristo (La Polla Records), Boliche (Subterranean Kids), Xabi (Basura), Javi Sayés (Basati Diskak), Txerra eta Yul (RIP), Drake (Bap!), Ritxi (Oihuka) Fernando (l’Odi social), Loles (Vulpess), Fermin Muguruza (Kortatu), Arturo eta Gonzalo (La Perrera, NCC), Klaus (Vómito)...

Elkarrizketetan zuzeneko kontzertuak dituzte hizpide, Arrasate-Oñati inguruko, Errenteria aldeko eta Bizkaiko zonalde batzuetako giroa, parranda basatiak, ezagututako (eta bidean galdutako) lagunak, elkarren arteko harremanak, egoera sozio-politikoa, gaztetxeak, fanzineak, irrati libreak... Irudi hutsetik harago zihoan ideologiaren ikurrak. Kontzertuetako imajinak ere bildu dituzte DVDan. Aurrerago aipatutako taldeez gain, han daude erreferentzia izan diren beste batzuk, Cicatriz, Odio, Tijuana in Blue eta Eskorbuto, adibidez. Grabazioak ez dira kalitate oso onekoak, baina garai hartako giro sutsuaren ispilu fidelak dira. Ispilu horri begiratzen diote oraindik gazte askok, mitifikatzerik nahi ez duten “mito” horien energiak kutsatuta.

Azkenak
Eguzkiak etxebizitza erre du

Turistek neurrigabeko prezioak dituzten apartamentu eta hotelak bete dituzte. Eta zu gurasoen etxean, etsita, konpainia handiek eta espekulatzaileek alokairua puzten duten bitartean.


LGTBIQ+ pertsonen harrotasun eguna agintariek beraien intereserako baliatzea salatu du Ehgamek

Euskal Herriko Sexu Askapenerako Mugimenduak (Ehgam) urtero bezala kalera aterako dela adierazi du, “Gure gorputz ez-bitar, trans, bollera, marika, bisexual eta disidenteez harro gaudela nahi dugu esan. Gure luma, gure bizitza-eredu ez-heterozuzenak eta gure... [+]


Israelek kazetari palestinarrak hiltzeko patroi bat jarraitzen duela erakutsi dute

Kazetarien Babeserako Batzordeak adierazi du 103 kazetari hil dituztela sionistek urriaren 7tik eta 150etik gora zenbatu ditu Gazako Osasun ministerioak. Txosten batek ohartarazi du kasu batzuetan nahita hil zituztela, kazetariak zirela jakinda.


Absolbitu egin dute Osakidetzak kaleratu ostean anbulantzia bati bi gurpil zulatzea egotzi zioten langilea

Bilboko magistratuak adierazi du ez dagoela froga nahikorik langileak delitu hori egin zuela egiaztatzeko eta ez dagoela “lekukorik” hori frogatu duenik. Horrelako 300 sabotaje salatu ditu anbulantzien zerbitzua esleitua duen enpresak.


Urruñan desagertutako emakumeak otsailean Poliziari jakinarazi zion senarrak “jazartzen” zuela

Ostegunean emandako prentsaurrekoan Jerome Bourrier prokuradoreak bikotea “dibortzio-prozesuan” zegoela adierazi du, eta senarrak ez zuela onartzen. Senarra jendarme ohia eta tiro kirolaria da, eta etxean zituen gerra armak ez dituzte aurkitu. Laure Zacchello... [+]


PSNren egoitzaren aurrean elkarretaratzea deitu dute Iruñean, D ereduari trabak jartzen dizkiola salatzeko

Euskararen Defentsarako Sareak Nafarroako Gobernuak D ereduari jartzen dizkion trabak salatu nahi ditu. Argi dute Nafarroako Gobernua “edozertarako prest” dagoela “euskararen kontra” jotzeko. Horregatik, elkarretaratzea deitu dute uztailaren 2an,... [+]


“Buruan tiro puta bat” emateko eskatuz, Donostiako Martutenen herritar talde batek biolentziarako deia egin du

Martutene auzoan lapurretak ugaritu direla aitzakia hartuta, iaztik, hainbat dira Martutene auzoan eztabaida eta polemikak. Segurtasun talde bat sortu zuten hainbat bizilagunek, “Ertzaintzak ezer egiten ez zuela iritzita”. Pauso bat urrunago joan dira orain, eta... [+]


Ipar Euskal Herriko lehen Emakumeen Etxea zabalduko dute Urruñan

Ipar Euskal Herriko lehen Emakumeen Etxeak ateak zabalduko ditu ondoko hilabeteetan Urruñan. Ostegunean, ekainaren 27an, ukan dute sorrera finkatzeko biltzar nagusia eta horren berri eman digu Véronique de la Devèze militante feministak.


2024-06-28 | Euskal Irratiak
Peio Dufau, Fronte Herritar Berria
“Baikorki ikusten dugu Iñaki Etxanizek egin duen lana; bide bera jorratu nahi genuke”

Hendaiatik Miarritzera eta Larresorotik Sarara hedatzen den seigarren hautesbarrutian, EH Baiko hautagai bat izanen du Fronte Herritar Berriak.


2024-06-28 | Gedar
Palestinaren askatasunaren alde mobilizatuko dira Sanferminetan ere

Uztailaren 13rako antolatu du manifestazio bat Palestinarekin Elkartasunak. 18:30ean aterako da San Frantzisko Plazatik.


Eguneraketa berriak daude