Fikziozko dirua

  • Zer dugu ilehorien kontra? Jende eskuzabal askoa ezagutu dut, egitasmo bat gustuko izanez gero burubelarri bere denbora batere mugarik gabe emateko prest dagoena: bertsolariak, artista plastikoak, musikariak, aktoreak… Profesional bikainak, euren egoa baztertu eta luxuzko sekundario izateko prest daudenak, euren sintoniarekin bat egin duen artistaren asmoekin bat egiteko prest beti, gauari orduak lapurtzeko prest beti, inorekin elkarlanean arituta euren ikusmena begiek eman dezaketenaz haratago zabalduko zaien itxaropena dutelako, ikasi egin nahi dutelako, zerbait gehiago bilatzen dutelako (izpirituarentzat bazka esan ohi zen garai batean –gaur jada ez dira halako gauza barregarriak esaten–).
Harkaitz Cano
Harkaitz Cano, idazleaDani Blanco
Harro nago haiek guztiez, nire lagunak dira asko, telefono dei bat aski dut, ez didate hutsik egingo. Zerbait izatekotan hori da niretzat kultur militantzia: gozatu eta gozarazi, norberekeriaren akzioak lagunen merkatuan banatu. Hortik aurrera, giza-jenero honetako kultur profesionalak nola ustiatu eta erretzen dituzten hainbat enkarguk, hainbat lanek eta hainbat enpresek, hori, ez dut hain gustuko.

“Ez daukagu dirurik, baina ilehoriak eta begi-urdinak gara” irakurtzen zaie askotan aurpegian gure zerbitzuak eskatzera datozen askori. Gure erantzuna berbera izan da urte askotan: “ez du inporta, egingo dut, badakit gure mundutxoa ez dela inorentzat (?) errentagarri…” Kristautasunaren eragina izango da, batek daki: lana sufrimenduarekin lotzea, bokazioz egindakoa gaizki ordaintzea zilegi jotzea. Gurea da errua, barrikan bizi den artista premia urrikoaren gorazarre halako bat egin izan dugulako gehiegitan. Baina, urtean behin behintzat, begiratu beharko genioke Ritz hotelean xanpaina suelto zabaltzen zuen Ernest Hemingwayri. Hark ere ez zuen bizi guztia lubakiaren lokatzetik gaixoak atera eta haiek ospitalera garraiatzen pasatu.

Izan ere, hogeita hamar urteotan lortu ez badugu errentagarri diren kultur enpresak sortzea, eta hala ere errentagarri ez diren kultur enpresak sortzen jarraitzen badugu, oker gabiltza: Gobernuz Kanpoko Erakundeak sortu beharko genituzke, ez enpresak. Ez gara ausartzen esatera, baina esango genuke askotan: “Ilehoria eta begi-urdina bazara, majoa bazara eta ez baduzu dirurik zure enpresari eusteko, itxi enpresa eta sortu GKE bat. Denok lan egingo dugu doan bertan… Orain, zure soldata guk ordaintzearen kontu hori…”. Horra zer dudan ilehorien kontra.

Kultur sortzaileei egindako lanagatik merezi dutena ez ordaintzea, betiereko amateurkeria baterako kondena da. Aurrez gaude kondenatuta (horretan ere).

Hartu dirua eta ziztuan ihes. Woody Allenen arabera diruak ez du zorionik ematen, baina sortzen duena hain da zorionaren antzeko, espezialista bat beharko bailitzateke sentipen hori benetako zorionetik bereizteko. Sabino Mendez musikariak Corre rocker memoria liburuan burutazio interesgarriak aletzen zituen 80etako movida madrildar ezagunean aurrera atera ziren talde eta bakarlariei buruz: banan-banan, ia batere salbuespenik gabe, denak ala denak familian dirua izan duen jendea direla zioen. Zergatik? Erran gabe doa: diru horrek ahalmendu dielako beren gaitasunen garapena, beren ofizioa osoki besarkatzea, indarrak okerreko lekuan ez xahutzea, haiek jeneratzen zuten musikak inolako predikamendu edo arrakastarik ez zuenean zer jana izaten eta musika egiten jarraitzea, talenturik ez zutenean talentuaren xerka segitzea…

Ehizatutako pieza bakoitzeko kobratzen duenak –ehizatzen ez badu kobratzen ez duenak– badaki zer den ehizan egin eta gero zor zaion ordainaren bila joan beharra. Ehiztariak txakurra izaten du lagun usnari, baina kultur munduko freelance batek bakar-bakarrik abiatu behar izaten du egindako lanaren ordaina jasotzera. Paper dantzarik ez da falta izaten, faktura nahikoa ez eta, hartzekodunen zerrendatan alta eman behar erakundeetan kobratzeko, bidean galtzen diren paperak, karnetaren fotokopiak... Batekin aski ez eta, bi lan: lana egitea bata, kobratzea bestea. Soldatapeko hiltzaileei ere ematen zaie guri baino konfiantza handiagoa: “erdia orain, beste erdia lana amaitutakoan…”. Guk lana amaitutakoan dena, eta hori ere, kostata.

Dirua aipatzea gustu txarrekoa ei da gure artean. Gai taburik bada, diruarena da horietako bat. Zeren seinale ote? Gure diru premia terrenal eta primarioa aserik dugunez, gai gorenagoetara lerratzen zaigula elkarrizketa? Ezezkoan nago. Zenbatzen hasiko bagina zenbat aldiz lan egin dugun ordaina zein izango den zehatz-mehatz jakin gabe… Denok dugu prezio bat, hala ikasi genuen film beltzetan. Prezioa jartzea omen da kontua. Nire susmoa: merkeegi ez ote garen saltzen.

Sobornagarritasuna
. Irlandan musikariak zenbait zerga ordaintzetik libre daude. Zerikusirik ba ote du horrek herrialde horretan hainbeste musikari sortu izanarekin? Ez, jakina… Kasualitatea da.

Paul Auster hondoa jota zegoen, amore ematear, idazteari betiko uztear, aitaren heriotzak ustekabean espero gabeko diru kopurua eta hilabete batzuetako lasaitasuna ekarri zizkionean. Aita hil eta diru hori jaso ezean, jarraituko ote zuen idazten? Erantzuna pentsatze hutsak hotzikarak sortzen omen dizkio.

Raymond Carverrek Strauss Living Award beka jaso zuen 1983. urtean. Urte horretan hasi eta ondorengo bost urteetan 35.000 dolar jaso zituen urtero-urtero. Kasualitatea ote da bere ipuinik onenak sasoi horretan idatzi izana? Bai, jakina… Kasualitatea da.
Ongi da, kalkula dezagun azken hogei urteotako prezioen gaineko zergaren igoera eta ea zenbatean geratzen zaizkigun 35.000 dolar horiek… Lepoa egingo nuke 50.000 dolar baino gutxiago ez direla izango. Idazle baten independentziaren prezioa izan liteke hori –nire independentziarena bada, behintzat–. Gurean, ordea, badago halako sentipen bat, idazlearen sobornagarritasunaren langa oso baxu ipintzen duena. Badirudi dozena bat mila euro jasotzen duena boterearekiko otzan bihurtzen dela, zergatik eta, zortzi hilabetez alokairua soluzionatzen diotelako, galdu egin beharko lukeela boterea kritikatzeko aukera. Ez gaitezen xaloak izan: hain merkeak ere ez gara. Eskupekoa diruarekin nahasten da hemen, hori da arazoa. Alda dezagun lekuz eztabaida: mintza gaitezen benetako diruaz, ez eskupekoaz.

Dirua fikzioan, fikziozko dirua. Jabetuko zineten honezkero film amerikarretan ez direla sekula jatetxeetan ordaintzeaz ahazten. Europarretan aldiz… Irudi luke zerbitzari guztiak familiakoak dituztela protagonistek, ez baitute sekula pagatzen. Elipsi europarra? Gustatu ala ez –eta ez dirudi kontu honek ondorengo urteotan aldatzeko trazarik duenik– sosa da mundua neurtzeko eratako bat. Irakurri edozein egile iparramerikarren liburuak eta ohartuko zarete: xehe-xehe esango digute zenbat ordaindu duten bigarren eskuko Cadillac gorria, zein duten soldata, zein moteleko gelaren prezioa. Amerikarregi ari naiz gaur ere? Tira, literatura errusiarrean ere berdina da hori: kopek konturik ez da inoiz falta izaten… Onar dezagun: hala ez balitz bezala jokatzen erakutsi digute, baina bizitzako termometroetako bat da dirua. Eta zenbatetan aipatzen da euskal literaturan tenperatura hori? Marka da gero! Hor ere dirurik ez? Errealitatean ez eta fikzioan ere ez? Zenbat aldiz agertu da euro hitza euskal nobelatan? Esango nuke gehiegitan ezetz. Zapatero Espainiako presidenteari ere, kafearen prezioaz ideiarik ez zuela argi ikusi zelarik, euskal literaturako pertsonaia baten itxura hartu genion.

Beharbada, liburuak eta aldizkariak inprimatzeari utzi, eta, Lucio Urtubiak egin zuen bezala, diru faltsua –fikziozko dirua– fabrikatzeari ekin beharko genioke, nazio eraikuntzaren izenean.

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude