Euskal Gatazka, erdigunetik ertzetara

  • Irratia entzuten ari zara, eta deklarazio politikoz bete da berriro ere.

    Batasunakoaren ahotsak arrazoiz dio guzti-guztionak diren eskubide zibil eta politikoak jarri direla salmentan. Atutxa kasukoei ez zaie arrazoirik falta, ez baitira soilik euskal erakundeak egurtu, guztioi eman digute matrailan. Akordatu zara espainolistek antzera arrazoitu dutela beti, kontzejal bakoitzaren hilketarekin gu guztion barruetan hiltzen zela zerbait.
Joseba Azkarraga
Joseba Azkarraga, Soziologoa, HUHEZIko irakasleaKarlos Corbella
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Parrokia politiko guztiek darabilte logika hedakorra: euren eskubideen atal egurtuak gizarte osoa egurtu ohi du. Olio orbanaren tesia.

Itzali duzu irratia, bizi pozak mehatxu egin baitizu alde egingo duela. Atera zara etxetik eta, atari aurrean geldirik, jendartea begiz jo duzu une batez. Gizarte hain egurtuaren ikarari erreparatu nahi diozu, Ritcher eskalan euskal gatazkak herritarrengan sortzen duen lurrikara.

Bigarren pisuko alargunari erreparatu diozu lehenbizi, merkaturako bidean doa. Hildako senarra arnas ahokada bakoitzarekin errekuperatu gura luke. Behin esan zizun, malko fin batek bidea egiten ziola matrailatik behera, ez dela egunik senarraz akordatzen ez denik. Bizitza, hutsuneak beteko balio bezala. Iloba txikien alaitasunak bizipoz galanta ematen dio, eskerrak.

Auzoko neska nerabe bat aurre-aurretik pasa zaizu ziztuan, etorkizuna proiektuz betea erakusten duen pausoa daroa. Bere aitak kontatu zizun, belztutako azazkalen arteko Ducadosari bokazioz tiratzen ziola, tailer zikin batean lan egiteak, bere txarrean, baduela onurarik gaueko txandan. Alaba bientzat etorkizun errazagoa nahi luke, horixe du ipar.

Begirada jaso duzu eta hantxe bera, ohi duen pauso urduri eta noragabetuarekin. Ez dute askok jakingo ezkontza heterosexualetik ihesaldiak egiten dituela gizon gazteak, desioa beste gizon batzuekin itotzeko.

Kaleko jendeari begira zabiltzala, irratiko deklarazio politikoak etorri zaizkizu gogora. Eta etxaurreko plazaren erdian irudikatu dituzu ahotsok, hustutako laranja kaxa baten gainean oihuka. Hyde Park-eko speakers' corner hartan bezalaxe. Oihuok suntsitu nahi lukete eguneroko istorio eta gatazkatxoek Euskal Gatazkarekiko agertzen duten autonomia lotsagabea: “Ez al zarete konturatzen?”.
Ahotsek euren egia erakutsi nahi diote herritarrari, Gatazkaren zipriztinekin nahitaez denok lohitzen garela, tamaina horretako erasoen aurrean bizitza ezin dela izan beste nonbait gertatzen ari den hori. Supermerkatuek, turismo bulegoek, introspekzio psikologikoak edo Arraldeko Maria Luisaren heriotzak, ez luketela res publica kolonizatu behar. Horiek direla ertz, ez erdigune.
Dezibelioak sobera dituzte ahotsek, baina herritarrek ez dute inor txaloka hartu, ez dira bibaka hasi espiral hazkor eta gera ezinean. Batzuen aurpegi ezaxolatiak ikusi dituzu, beste batzuen begi zirrararik gabeak. Aldarte epelak, oro har. Nirvanatik urrun samar, den-denak.

Banaka bat geratu da entzule finarena eginez. Buruarekin baietz diote, zerbait egin beharko litzatekeela, eurak ere egurtuak sentitzen direla nolabait. Entzule gustura jardun ostean, badoaz, zereginak dituzte. Euskal Gatazkaren lurrikarek betetzen dute tarterik horien bizitzetan. Epizentroa ez, ordea. Gero eta gutxiago.

Eta pentsatu duzu ez duela balio esateak, pose soziologikoz, politikarekiko ezaxola, aro postmoderno berriaren taupada dela, halabehar jainkotiarrari lekua eginez bezala. Klase politiko osoak agertu duen ezintasun paregabearen seinale ere bada. Lehenbizi politikaren ezintasuna dugu, gero dator politikarekiko herritarren deslotzea.

Gaua da eta, etxeratzean, telebista piztu duzu. Ezindu horiek ari dira bozka eske, berriro ere.

Azkenak
2025-03-12 | Etzi.pm
Zerocalcare: “Nire bihotza taupaka jartzen duen ezer ez da existitzen jada”

SCk Zerocalcareri egindako galdera sorta eta honen erantzunak, jarraian.


EUSKAL HERRIKO TORTURATUEN SAREA
“Milaka gara tortura sufritu dugunak eta hamarkadatan isilaraziak egon gara”

MARTA PIKAZA GARAIGORTA (Laudio, 1968) Euskal Herriko Torturatuen Sareko kideak eta eskualdeko beste torturatu batzuek ekin diote Aiaraldean ekimena antolatzeari. Egingo dituzten urratsak eta helburuak azaldu dituzte.


Hernaniko natur eremuen sarea osatu dute ikasleek eurek

Eskola inguruko natur guneak aztertu dituzte Hernaniko Lehen Hezkuntzako bost ikastetxeetako ikasleek. Helburua, bikoitza: klima larrialdiari aurre egiteko eremu horiek identifikatu eta kontserbatzea batetik, eta hezkuntzarako erabiltzea, bestetik. Eskola bakoitzak natur eremu... [+]


Ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu du Jaurlaritzak sindikatu nagusiekin

ERNE, ESAN eta SIPErekin egin du akordioa Eusko Jaurlaritzak 2025-2028 aldirako. Besteak beste, urteko soldatan 4.200 euro gordineko igoera "graduala" izango du ertzain bakoitzak. Sindikatuen iturriek El Diario Vascori azaldu diotenez, akordioarekin Ertzaintza Espainiako... [+]


Bost greba egun berri iragarri dituzte Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hezkuntza publikoan

LABek, STEILASek, ELAk eta CCOOek greba egutegi bateratua aurkeztu dute Bilbon: martxoaren 25, 26 eta 27, eta apirilaren 1 eta 2. Egungo hitzarmenak aldarrikatutako edukietatik urrun kokatzen direla adierazi dute, "bai sukaldearen eta garbiketaren kolektiboan zein... [+]


2025-03-11 | Hala Bedi
Izanen gazte aldizkaria jaio da

Euskal Herriko literatura gaztearen eta idazle hauen topagune bilakatu nahi den proiektu berriaren inguruan hitz egingo dugu gaur.


2025-03-11 | Euskal Irratiak
Daniela Albizu euskaltzale eta abertzaleari plaza bat eskaini diote Urruñan

Larunbatean, martxoaren 8an, Urruñako herriak Daniela Albizu izena ezarri dio herriko etxearen aitzineko plazari, emazte abertzale honen memoria omentzeko.


Gurutzetako Ospitaleko Larrialdiak “kolapsoaren ertzean” daudela salatu du ESK sindikatuak

Barakaldoko ospitaleko larrialdi zerbitzuan sufritzen ari diren "saturazioa larria" dela ohartarazi du sindikatuak. Pazienteak korridoreetan artatu dituztela eta krisia kudeatzeko "behar adina langile" ez dagoela salatu du. Errealitate horren aurrean... [+]


2025-03-11 | Estitxu Eizagirre
Makroeolikoez hitzaldia Andoainen eta egunpasa Aranon
Komunitatean hitz egin eta kultura sortu, haize-erroten aurrean

Komunitatea bildu, pilpilean dauden gaiez hitz egin, informazioa trukatu eta beste herrien esperientziak ezagutzea da herritar kritikoek egiten duten lehen ekintza, makroeoliko bat herrian jarriko diotela jakiten duenean. Halaxe egingo dute martxoaren 13an Andoainen: mendi... [+]


‘Statu quo’-a mantentzea espero da Groenlandiako hauteskundeetan, Trumpen presiopean

Inkesta gehienen arabera, Inuit Ataqatigiit alderdi ezkertiar independentistaren eta Siumut sozialdemokrataren arteko aliantzak jarraituko du indarrean parlamentuan. Herrialdeko lehen ministro Mute Egedek hauteskundeak aurreratzea proposatu zuen, AEBen "kanpo presioek"... [+]


2025-03-11 | Joan Mari Beloki
Euskal Herria Europa berrian

Ukrainako gudaren amaierak ondorio sakonak ekarriko ditu Europa osora. Europako elite ekonomikoek beren indar guztia jarri dute guda-zelaian eta galdu egin dute. Galtzaileek, elite globalistek, beren egitasmo kuttuna galduko dute, Europako Batasuna, eta Bruselatik europar... [+]


Pablo Gonzálezen aurkako zigor auzibidea itxi du Poloniako Justiziak

Varsoviako Barrutiko Auzitegiak argudiatu du González jada ez dagoela Polonian, eta ezin dutela jakin noiz aterako den Errusiatik. Auzitegiak ez du kazetari nabarniztarraren aurkako bestelako prodezurarik abian jarriko.


2025-03-11 | ARGIA
Euskal Herria antimilitarista dela aldarrikatuko du EH Bilduk apirilaren 20ko Aberri Egunean

Mundua "oso azkar" aldatzen ari dela azaldu du Arnaldo Otegik, militarismorantz eta autoritarismorantz doala, eta norabide horren aurkako jarrera duela koalizio subiranistak.


Duela bost urte baino %155 aldiz arma astun gehiago inportatzen ditu Europak

Ukraina da munduan arma gehien erosten dituen herrialdea; munduko erosketa guztien %8,8. Merkatuaren ia erdia kontrolatzen duena, berriz, AEB dira: Europak erosi dituen armen erdia baino gehiagok jatorri estatubatuarra dute.


Eguneraketa berriak daude