Basque is beautiful!

  • Legitimazio eta prestigio falta ez dator gutxiagotasun kuantitatibotik. Hori badakigu. Gutxi izatea argudio gisa erabili egiten du botereak bere diskurtso baztertzailea legitimatzeko. Adibidez, Nafarroan euskaldunok Europan gaztelaniadunak bezainbertze gara, %11 inguru. Zenbakiek halako erkaketa jokoak ahalbidetzen dituzte: Nafarroa osoari euskara zaio Europa osoari gaztelania bezainbat. Baina Nafarroan euskaldun jendea gutxiengo botere gabea da eta horretan oinarritzen dira UPN-CDN-PSNren hizkuntza eta hezkuntza politikak.

2008ko otsailaren 11n
Paula Kasares
Paula Kasares, irakasleaMikel Saiz
Nafarroako euskaldunok azken hileotan biziki aztoratzen gaituen gaietako bat Foru Gobernuaren Hezkuntza Departamentuak euskarazko irakaskuntza ahultzeko duen asmo irmoa da. Orain artio esperientzia pilotu gisa zabaldu duen British eredua beharrean, eredu propio eleaniztun eta malguago bat, hizkuntzen bizikidetzako eredua –Kontseilariaren hitzetan– bultzatuko du Nafarroa osoan. A eta G ereduetan curriculumeko zenbait ikasgai ingelesez landuta eratuko dute ikasteredu berria. Garbi agertzen da ingelesaren aldeko apustua eta garbiago euskararen kontrakoa, D eredua ingelesaren sendotze horretatik kanpo utzi baitute. Hezkuntza sistema publikoak gurasoei ingelesaren eta euskararen arteko dilema faltsua planteatuko die, hautatu behar izanen baitute ederki uztar daitezkeen hizkuntzak.

Hileotako egunkarietako lerroburuak ikusita pentsatzea legoke ingelesa izan dela nafarrei elebidunak izateko aukera lehen aldiz eman diena. Baina bai, aitortu beharko dugu ingelesa izan dela Nafarroako Gobernuari elebitasunaren gainean lehen aldiz modu baikorrean mintzatzeko aukera eman diona.

Nafarroako Gobernuarendako gaztelania eta ingelesa irakasten dituzten ereduak “elebidunak” dira eta euskara, gaztelania eta ingelesa irakasten dituztenak D eredua. Euskara, bertako hizkuntza izanda, ez du inola ere lehenetsi. Areago ere, euskara arrotzeko joerak segitzen du: Nafarroan ingelesezkoari British erraten diote, euskarazkoari Vascuence. Eta ingelesa izanen da hemendik aitzina Nafarroan normalduko den bigarren hizkuntza. Izan ere, berriki onetsi diren aurrekontuek 200 irakasle ingelesez bertziklatzea aurrikusten dute, eta hamar baino ez euskaraz.

Baina euskararena arazo gerta dakioke Nafarroako Gobernuari “hizkuntzen bizikidetzako eredua” Nafarroa osoan eskaintzeko. Oraintsu bitartean Nafarroako Gobernuak Euskararen Foru Legearen interpretazio murriztaileari eutsi dio: “eremu ez euskalduneko” sistema publikoan ezin da D eredua eskaini. Baina Hezkuntza kontseilari berriak interpretazioaren aldaketaren lehen zantzuak eman ditu Iruñerriko “eremu ez euskaldunean” geratzen diren zenbait herritan D eredua eskainiko baitu. Horretarako gizartearen eskaera handia izan da. Gurasoak mugitu dira, baina administrazioaren gogo oneko asmo onberei jar diezaiegun zalantza ikurra, uste baitut interpretazio aldaketa horrek herritarren eskubide berdintasuna baino arrazoi interesatuagoak dituela atzean: “hizkuntzen bizikidetzako eredua” Nafarroa osoan zabaltzea ez kuestionatzea eta zonifikazioa ukitu beharraren aldarrikapena argudioz gabetzea. Izan ere, interpretazio berriak ez du eskatzen zonifikazioa ukitzea D eredua zabaldu ahal izateko, beti ere administrazioak –eta ez herritarren eskaerak– bultzatuta.

Gauzak horrela, zer leku izanen du euskarak nafarren hurrengo belaunaldietan? Nafarland horretan ez dakit ez ote dugun pentsatzen hasi behar historian menpeko taldeek jorratu izan dituzten estrategiez. Agian Basque Pride Day bat gurean? Hobe Basque is beautiful mugimendua akaso?

Azkenak
ANALISIA
Aznarrek lagundu diola Aitor Estebani?

Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


Eguneraketa berriak daude