Gezurrak baditu milaka aurpegi

  • Shattered Glass, AEB, 2003. Zuz: Billy Ray. Aktoreak: Hayden Christensen, Peter Sarsgaard, Chloë Sevigny. 99 m.

    Kazetari izar bilakatu nahi du Stephen Glass gazteak eta dena alde du horretarako: pertsonalitate erakargarria, erredakzio kideen eta nagusien miresmena, eta denak liluratuta uzten dituen istorio aproposa topatzeko gaitasuna. Arazo txiki bat baino ez: bere erreportaje bitxi eta deigarriek errealitatea baino, fikzioa dute oinarri. Irudimen eta literatura ugarirekin berriak asmatuz gustura dabil Glass, pirata informatikoei buruzko artikulu batek beste egunkari baten susmoak pizten dituen arte.
Shattered Glass
Shattered Glass filmeko bi protagonistak
Bizitza errealean jazotako gertakizun hau 90eko hamarkadan dago kokatua, baina sonatua izan zen duela ez hainbeste kalkatua dirudien historia: 2003an, Jayson Blair 27 urteko erredaktoreak Irakeko gerran hildakoen senitartekoen edo frankotiratzaileen elkarrizketa asmatuak publikatu zituen The New York Times ospetsuan. Sei hilabetetan kaleraturiko 73 erreportajeetatik gutxienez 36tan informazio faltsua aurkitu zutela onartu zuen egunkariak. Are gehiago, gogoratzen ez dudan AEBetako kazetari batek Pulitzer saria eskuratu zuen guraso drogazaleekin bizi eta abstinentzia-sindromea zuen Johnny zazpi urteko mutikoaren istorioagatik. Hau ere, literatura hutsa.

Kazetaritzaren munduari eta honek hartu duen norabideari buruzko eztabaida interesgarriak mahairatzen ditu filmak: nola da posible Stephen Glassen artikuluek The New Republic egunkari zuhurraren zuzenketa zorrotzak –lauzpabost zuzentzailek eginak!– gainditu izana? Zergatik ez dira datuak egiaztatu? Zein da informazioa baloratzeko modua? Ondo egin al dute nagusiek Glassen istorio probokatzaileak sustatuz eta gainontzeko erredakzio kideen erretratu zintzo baina biluziagoak gutxietsiz? Askotan, egia aspergarria baino tentagarriagoa zaigu apainduraz betetako narrazio bizia, eta bere erakarpenak itsututa ez gara gauza haratago begiratzeko. Gutxienez, zenbait egunkari ‘serio’ren sakralizazioa zapuzteko balio dute halako gertaerek.

Kontuak are kutsu ustelagoa hartu ohi du, lerro editorialaren eta interes desberdinen babespean, kazetariaren asmakizunak manipulazioa helburu duenean. Euskal Herriari eta euskarari lotuta kasu ugari ezagutu ditugu 2007an: El Paísek Bagdaden antza zuen Hernani bat deskribatu zuen –“Un grupo de niños comienza a jugar en la plaza Berri con negras pistolas de juguete perfectamente reproducidas”–; El Mundoko bi kazetarik Behobia-Donostia egin zuten… tripiz josita? –“La mayoría lleva un look abertzale que nos recuerda a los miembros de la Mesa Nacional de Batasuna: melena larga, muchos pendientes, mostacho sublabial”–; eta Keith Johnsonek Basque inquisition: How do you say sheperd in euskera artikulu polemikoa idatzi zuen The Wall Street Journalerako, artikulu surrealista, inondik inora. Objektiboa izatea ezinezkoa omen da, eta ez ei da izan behar, baina subjektibotasunak ere badu mugarik: kazetariaren begirada errealitatera egokitu beharrean, errealitatea norberaren asmoetara egokitzen denean.

Azkenak
Bridgestonek 335 langile kaleratu nahi ditu Basauriko plantatik

Japoniako multinazionalak egin nahi duen erregulazio txostenak plantako langileen herenari baino gehiagori eragingo die. Enpresa batzordeko kide Luis Escalonak adierazi du "langileen aurkako eraso bat" dela, eta lanuzteak egingo dituztela iragarri du.


2025-04-01 | Axier Lopez
Eskuindar nahiz progre, 10 urtez mozalarekin

Duela hamar urteko martxoaren 31an Espainiako Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zuten denok Mozal Legea gisa ezagutzen dugun araudia. Espainiako Estatuan ez ezik, nazioartean parekorik gabeko aurkakotasuna eragin zuen lege makurra. Hamarkada pasa da eta jaio zenean bezain... [+]


Badago lotura Euskal Yaren eta AHTren artean Nafarroan

Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]


Apirilak 6, justizia euskararentzat

Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]


Espainiako polizia bat bi urtez infiltratu zen Lleidako mugimendu politiko eta sozialetan

Directa hedabideak ikertu eta argitaratu du poliziaren infiltrazioa. 2019ko irailean hurbildu zen lehen aldiz Lleidako Ateneu Cooperatiu taldera, Joan Llobet García izenpean, eta 2021eko azaroan utzi zuen militantzia, Bartzelonan lana aurkitu zuela eta amonaren... [+]


Migratzaileen kontrako makro-operazioa: 135 pertsona atxiki ditu Poliziak Irun-Hendaia artean

350 poliziako "Force Frontière" dispositiboa baliatu dute Gipuzkoako eta Lapurdiko mugetan migratzaileen kontra egiteko martxoaren 26 eta 27an. Aurrez "terrorismo islamistaren" aurka egiteko aitzakiaz erabiltzen zituzten dispositiboak, orain "migrazio... [+]


Asteazkenean ere kanpaldia egingo dute irakasleek Lakuan, Jaurlaritzak ez baitu negoziatuko “mobilizazioak amaitu arte”

ARGIAri jakinarazi diotenez, 40-50 irakasle inguruk Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzaren pareko belardian igaro dute gaua. Dozena bat kide identifikatu ditu gauerdian Udaltzaingoak.

Gaurko greba deialdiak %75eko jarraipena izan du sindikatu deitzaileen arabera... [+]


EAEko espetxeetako kultur emanaldiei Jaurlaritzak ezarri nahi dien “zentsura”-ren aurkako manifestua sinatu dute 51 kulturgilek

'Espetxeak libre' manifestuan adierazi dute Eusko Jaurlaritzak "ataka txarrean" jarri dituela kulturgileak, espetxeetara kultur emanaldiak egitera sartu nahi dutenei dokumentu bat sinatzea eskatzen baitie, eta salatu dute ezin dutela sartu ez sinatuz gero. Kultur... [+]


Laborantza lur sail bati buruzko eztabaida piztu da berriz Arbonan

Kriztian Borda hautetsi ohia eta Lurzaindia elkarteko kideak sare sozialetan zabaldu duen bideo baten harira piztu da ika-mika. Arbonan laborantza lurrak "arriskuan" daudela salatu du Bordak, eta jakinarazi du Arbonako Herriko Etxeak bere kirol zelaia Baionako promotore... [+]


2025-04-01 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Myanmar: lurrikarak ekar ote dezake gerraren amaiera?

Triskantzaren balantze humano eta ekonomiko ilunaren esperoan, galdera berehala bururatzen zaigu urrutiko begirale baino asko gehiago ezin izan garenoi: zer gertatuko da orain gerra zibil horretan? Nolako eragina izango du lurrikararen suntsiketak? “Nargis efektu”... [+]


Nafarroako artzapezpikua immatrikulatutako ondasunak itzultzeko prest, “epaile batek eskatzen badigu”

Iruñeko artzapezpiku Florencio Rosello eta Tuterako gotzain Joseba Segura Nafarroako Elizak immatrikulatutako ondasunak itzultzeko prest azaldu dira epaitegiek hala aginduz gero, baina inmatrikulazioak legezkoak izan direla defendatu dute.


Eskolaz kanpoko jarduerek kanpoan uzten dituzte premia bereziak dituzten haurrak

Bai ikastetxeek antolaturiko eskolaz kanpoko jarduerek, bai aisialdiari loturiko ekintzek eta udalekuek desgaitasunen bat duten haurrak kanpoan uzten dituzte maiz, eta hain justu, jarduera horiek bereziki onuragarriak dira premia bereziak dituzten haurrentzat. Hala dio... [+]


2025-04-01 | dantzan.eus
Zuberoa dantzan batuko da berriz ‘Aitzina Biga’ ikusgarrian

Aitzindariak elkartea Aitzina Biga ikuskizuna prestatzen ari da. Ehun parte-hartzailetik gora izango dira dantzan, musikan, antzerkian, kantuan eta bertsotan apirilaren 19an Maulen aurkeztuko den ikuskizunean. Uztaila bitarte, beste lau emanaldi izango dira: Miarritze, Arrasate,... [+]


Eguneraketa berriak daude