1933ko Autonomia Estatutua, euskaldunen lehen plebiszitoa

  • 1933ko azaroaren 5ean, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako herritarrek Autonomia Estatutuari baiezkoa eman zioten gorabehera askoren ondoren. Parte-hartze harrigarria izan zuen galdeketa hark, baina herritarrek emandako erantzunak ez zuen askorako balio izan, Espainian eskuindarrak gailendu bezain pronto ezabatu baitzen Estatutua onartua izateko itxaropena.
El Liberal
El Liberal egunkariaren portada
XXI. mendearen lehen hamarkadan erreferendum hotsak entzun dira gurean. Hala ere, oraingoz behintzat, balizko erreferenduma erabat gutxiturik geratuko da, populazioaren kontrako indarkeria tarteko. Euskal gizartean dugu deslegitimazio iturri larria. 1933ko azaroaren 5eko plebiszitoan bi gertakizun ditugu garrantzitsu: lehenbizikoz emakumeek boto politikoa adierazteko aukera izan zuten. Horrez gain, euskal herritarrek agintaritza politikoa zuzenean antolatu nahi zutela erakutsi zuten. Baina ez zen erraza izan erreferendum demokratikoa abian jartzea. Zertarako egin zen 1933ko erreferenduma? Euskal auzi politikoa ebazteko.

II. Errepublika: autonomiara bidean

1931n, Errepublikako haize berriekin Jose Antonio Agirrek Eusko Ikaskuntzari Autonomia estatutu bat idazteko eskatu zion. Baina egitasmo juridiko berriak (Anteproyecto de Estatuto. El Estado Vasco) batetik eta bestetik zuzenketak jasan zituen. Ondorioz, katoliko eta jeltzaleek “Lizarrako Estatutu” berria adostu zuten. Dena den, ez zuen aurrera egin, errepublikarren aurkako desafio gisa aurkeztu zelako. Aitzitik, hilabete batzuk beranduago, diputazioetako agintari errepublikano-sozialistek hartu zuten Autonomia Estatutua egiteko ardura eta estatu demokratikoen neurriko Estatutu berria idatzi zuten, Eusko Parlamentu eta Gobernuarekin. Proposamen berri honen aurrean, Manuel Irujok garbi utzi zuen PNVren jarrera: errepublikanoen ildotik indarrean zegoen legediaren bidez Autonomia Estatutua lortu behar zen. Horrek zatiketa eragin zuen koalizioan : PNV alde batetik eta Comunión Tradicionalista bestetik. Eta laster batean katoliko-tradizionalistak borroka armatuaren bidez euskal populazioa erasotzen hasiko ziren, 1936ko uztailean.

Lau herrialdeetarako lehen plebiszitoa 1932ko uztailaren 3rako zegoen iragarrita, baina lehenago udal ordezkarien baiezkoa behar zen, eta Nafarroan ez zen horrelakorik lortu. Jakina, karlistak armak hartzeko bidean ziren eta abuztuan Sanjurjok golpe militarra eman zuen Errepublikaren kontra. Zertarako, beraz, errepublikanoen autonomia? Militarren kolpeak porrot egin zuenean egunkari eskuindarrak itxi zituzten eta irailean Gobernu Errepublikanoak Catalunyarentzako Estatutuaren onespena sinatu zuen Donostian. Egun berean, Indalecio Prieto sozialistak euskal Estatutuaren aldeko ekimenari heldu zion berriz ere. Egiazki, autonomiaren bidez hegemonia politikoa nork irabaziko zegoen jokoan: jeltzale eta katolikoak edo ezkerreko errepublikano-sozialistak.

Hiru herrialdeetarako Estatutua.

Diputazioetako buruek –errepublikano-sozialistak– PNV alde batera baztertu eta euskal herrialdeak errepublikanizatu nahi zituzten. Autonomiarako testu berriak hiru herrialdetarako gobernu erakunde komunak zituen eta ez foruei zegozkienak. Herrialde bakoitzak, hala ere, aginte zabala izango zuen. Gainera, Nafarroari atea zabalik utzi zion.

1933ko abuztuaren 6an, Gasteizko Andre Mari Zuriaren jai giroan, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako udal ordezkariak autonomiarako egitasmo berriaren onespena azaltzeko bildu ziren. Baieztapena lortu ondoren, erreferenduma antolatzeko 18 kideko batzordea antolatu zen: 11 errepublikano, 2 sozialista, 4 katoliko eta PNVko bakarra –horietatik 9 diputazioetako ordezkari ziren eta beste 9 udal ordezkariak–. Batzorde honen antolaketak berebiziko garrantzia izan zuen, Estatutuaren aldeko deia pil-pilean jarri zuelako. Eta plebiszitoa? ANV eta PNVk berehala egiteko eskatu zuten bitartean, sozialistek atzeratzea aldarrikatu zuten. Giro horretan, ANVren eta Gipuzkoako errepublikanoen prentsak Estatutuaren aldeko artikuluak argitaratzen hasi ziren, Estatutuaren bidez Euskal Herria errepublikanizatuko zela adieraziz. Horien ustez Estatutua berehala jarri behar zen indarrean, PNVkoak errepublikanoen dinamikan sartuko zirelako modu horretan. Baina Bilboko sozialistak etorkizuneko Eusko Gobernuan jeltzaleek izan zezaketen nagusigoaren beldur ziren eta aitzaki horretan oinarriturik, Estatutuaren aurka egiten hasi ziren, bereziki Bilboko Rufino Laiseka buruzagiak gidatuta. Horra hor Prietoren kontraesana: Lehenengo bultzatzaile (1932), gero kontrario (1933) eta azkenik Estatutuaren egile (1936).

Bestalde, Lerrouxen Partidu Erradikalak ez zuen sostengu handirik Euskal Herrian eta bere helburua koalizio errepublikano-sozialistari kalte egitea zen, horrek mesede egin zion PNVri. Horrenbestez, erreferenduma antolatzeko batzordeak Gobernuari azaroaren 5ean plebiszitoa egiteko proposatu zionean, honek hala agindu zuen. Agindu horrek ez zuen onartzen hautesleen mahaietan partiduen izenean interbentorerik egoterik, bai ordea, udaletxetako, diputazio, kolegio profesional, langileen elkarteen izenean.

Kanpaina: zubiak eta zatiketak

Baiezkoaren alde, PNV eta ANV zeuden hasieratik. Errepublikanoen gehiengoak ere Estatutuaren alde egin zuen, ez ordea Gipuzkoan eztabaidarik sortu gabe. Izan ere, La Voz de Guipuzcoa egunkari errepublikarrak aldeko kanpaina sutsua egin zuen eta Pedro Sarasquetak Dios, el Estatuto Vasco y los Fueros artikulu ezaguna idatzi zuen bertan –bistan denez, Jainkoa eguneroko politikan ageri zen–. XIX eta XX. mendeko karlistek piztu zituzten gerren giroan kokatu zuen eztabaida errepublikano eibartarrak, zera aldarrikatzeko: Estatutua foruzalea zela, baina herriaren aldeko foruen ildokoa eta ezelan ere ez monarkia absolutuaren foruen aldekoa. Bestalde, azaroaren 3an Manuel Azaña Donostian izan zen eta Errepublikaren egitekoa autonomiak bermatzea zela aldarrikatu zuen.

Monarkikoen eta tradizionalisten artean zatiketa gertatu zen. Esaterako, Donostiako integrista katolikoen La Constancia egunkaria Estatutuaren aurka zegoen guztiz (Fueros sí, Estatuto no). Tradizionalisten buruzagien artean berriz, Oriol, Pradera eta Olazabal aurka zeuden, baina Oreja, Elorza eta Perez Arregik Estatutuaren alde egin zuten. Beste zatiketa eta eztabaida Bilboko errepublikanoen artean gertatu zen. Azaroaren 2an, Acción Republicana, Partido Radical-socialista Independiente eta Federación Socialista Vizcaína-k abstentzioa aldarrikatu zuten. Oposizio hori oztopo latza zen Estatutuak behar zuen %66ko parte-hartzea lortzeko. Dena den, Bilboko Udaleko alkate Ernesto Erkorekak eta zinegotzi errepublikarrek Estatutuaren aldeko botoa eskatu zuten, eta Ramon Madariaga abokatu eta buruzagiak Acción Republicana utzi zuen, alderdiaren erabakiaren kontra zegoelako. Euskadiko Partidu Komunista alderdi txikiak Estatutuaren kontra egin zuen, bere ustez burgesiaren mesedeko zelako.

Zalantza handiena Araban zegoen. Horregatik, urriaren 29an, Estatutuaren aldeko ekintza nagusiena Gasteizen antolatu zen. Mateo B. Morazaren omenez egin zen ekitaldia, 1876-1877an Espainiako Parlamentuan foruak sutsuki defendatu zituen politikaria. Gasteizen lau Diputazioetako agintari errepublikanoak, Bilbo, Donostia eta Gasteizeko alkateak eta udalerrietako ordezkariak bildu ziren, besteak beste; Catalunya eta Valentziako ordezkaririk ere izan zen bertan. Hitzaldi nagusian Jose Antonio Agirre euskaraz eta gaztelaniaz jardun zen eta Ramon Madariagak Estatutuaren muina azaldu zuen. Ekitaldian, Bilboko koralak eta bandak Guridiren Escenas vascas eta Gernikako arbola kantatu zuten eta Donostiako Orfeoiak kontzertua eskaini zuen bertaratu zirenentzat. Estatutuaren himnoa ere entzun ahal izan zen Arabako hiriburuan. Hurrengo astean, azaroaren 5ean bozketa egin zen, igandearekin. Parte-hartzea oso handia izan zen, handiegia sinesgarri izateko: Bizkaian %90, Gipuzkoan %91, baina Araban %58 –hauetatik %12 ezetzaren alde–. Beraz, kontsultak erraz gainditu zuen %66a, azken finean batez bestekoak hiru herrialdeen artekoa izan behar baitzuen. Salaketa ugari izan ziren ordea bozketa prozesuan; adibidez, norbaitek Indalecio Prietoren semearen izenean botoa eman zuen.

Osotasunean baiezkoak garaitu zuen arren, hurrengo hilabeteetan Jose Luis Oriol enpresari karlistak Arabako emaitzak baliatu zituen Espainiako Parlamentuan Estatutuaren tramitazioa oztopatzeko. 1933ko azaroaren 19an, Espainiako Parlamenturako hauteskunde nagusiak izan ziren; Euskal Herrian PNVren emaitzak izugarriak izan ziren, Estatutuaren aldeko uholdea bereganatu zuen alderdi jeltzaleak. Espainian aldiz, eskuinak irabazi zuen eta jakina zen Espainiako eskuinak ez zituela Estatutuak gogoko. Horregatik Prietoren esaldi ezagun hau: “Hauteskundeak irabazi dituzte, baina Estatutua galdu”. Eta hala gertatu zen, 1936ra arte ez baitzen Estatutuaren bidezko eusko agintaritzarik lortu.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Oroimen historikoa
Naziek deportaturikoen oroimena, diru-zorro batean

1945ean Neuengammeko nazien kontzentrazio esparruan hil zen Jean Iribarne gamerearraren diru-zorroa berreskuratu eta bere senideei eman diete. Ipar Euskal Herrian gutxienez 350 herritar deportatu zituzten erresistentzian parte hartzeagatik, eta ia erdia ez ziren bizirik atera.


Ezkabako ihesaldia gogoratzeko, La Fuga mendi-martxa

Kirola eta oroimena uztartuko dituzte, bigarrenez, mendi-martxa baten bitartez. Ez da lehiakorra izanen, helburua beste bat delako. La Fuga izeneko mendi martxak 1938ko sarraskia gogorarazi nahi du. Ezkabako gotorlekuan hasi eta Urepelen amaituko da. Maiatzaren 17an eginen dute.


2025-03-26 | Axier Lopez
Espainiako Guardia Zibilaren historia bat
Hemendik alde egiteko arrazoiak

Fusilamenduak, elektrodoak eta poltsa, hobi komunak, kolpismoa, jazarpena, drogak, Galindo, umiliazioak, gerra zikina, Intxaurrondo, narkotrafikoa, estoldak, hizkuntza inposaketa, Altsasu, inpunitatea… Guardia Zibilaren lorratza iluna da Euskal Herrian, baita Espainiako... [+]


Faxisten izenak hildako biktimen zerrendetan mantenduko ditu Gogorak

Gogora Institutuak 1936ko Gerrako biktimen inguruan egindako txostenean "erreketeak, falangistak, Kondor Legioko hegazkinlari alemaniar naziak eta faxista italiarrak" ageri direla salatu du Intxorta 1937 elkarteak, eta izen horiek kentzeko eskatu du. Maria Jesus San Jose... [+]


2025-03-17 | Ahotsa.info
Lore eskaintza Angel Berruetaren oroimenez

Familiak eskatu bezala, aurten Angel oroitzeko ekitaldia lore-eskaintza txiki bat izan da, Martin Azpilikueta kalean oroitarazten duen plakaren ondoan. 21 urte geroago, Angel jada biktima-estatus ofizialarekin gogoratzen dute.


2025-03-07 | Uriola.eus
Iker Egiraun, Etxebarrieta Memoria Elkartea
“Bizi dugun testuingurua urteetan emandako borroken ondorioa dela sinbolizatu nahi dugu”

Bilbo Hari Gorria dinamikarekin ekarriko ditu gurera azken 150 urteetako Bilboko efemerideak Etxebarrieta Memoria Elkarteak. Iker Egiraun kideak xehetasunak eskaini dizkigu.


Legebiltzarrak 1936ko biktimen legea aldatu du, Erorien Monumentua birmoldatzeko

33/2013 Foru Legeari Xedapen gehigarri bat gehitu zaio datozen aldaketak gauzatu ahal izateko, eta horren bidez ahalbidetzen da “erregimen frankistaren garaipenaren gorespenezkoak gertatzen diren zati sinbolikoak erretiratzea eta kupularen barnealdeko margolanak... [+]


Memoria bala bat da buruan

1976ko martxoaren 3an, Gasteizen, Poliziak ehunka tiro egin zituen asanbladan bildutako jendetzaren aurka, zabalduz eta erradikalizatuz zihoan greba mugimendua odoletan ito nahian. Bost langile hil zituzten, baina “egun hartan hildakoak gehiago ez izatea ia miraria... [+]


2025-02-28 | ARGIA
1936-1976an Nafarroan errepresaliatutako 407 irakasleak, nortzuk ziren?

Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko Memoriaren Nafarroako Institutuak "Maistrak eta maisu errepresaliatuak Nafarroan (1936-1976)" hezkuntza-webgunea aurkeztu du.


Martxoak 3a “askatasunez” oroitzeko aldarria egin dute

ELA, LAB, ESK eta STEILAS sindikatuek eta M3 elkarteak "herrikoia eta sozialki plurala" den memoria eguna "errepresiorik gabe" egitea eskatu dute. Eusko Jaurlaritzari zuzendutako eskaera da, "iaz ez bezala", aurten manifestatzeko eskubidea bermatzeko... [+]


1936an kontzentrazio esparru izandako Pequeña Velocidad pabiloia mantendu egingo dute Irunen

Irungo tren geltokian, Aduanaren eraikinaren atzealdean dagoen Pequeña Velocidad pabiloiak zutik jarraituko du, 1936ko gerraosteko giltzapetze-sistema beldurgarriaren lekuko gisa, talde memorialisten borrrokaren ondorioz. Pabiloia frankistek erabili zuten 1936tik 1942ra,... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-06 | dantzan.eus
Lazkaon aspaldi galdu ziren inauteriak berpiztuko dituzte

Lazkaon 1960-70ko hamarkadan galdu ziren inauteriak berreskuratzeko asmotan dabiltzala irakurri dugu azken asteetan. Festa haietatik abiatuta herriko hainbat talde elkartu eta otsailaren 28an plazaratuko dira inauteriak ospatzera. Xehetasun gehiago jakin nahian Oin Arin dantza... [+]


2025-01-28 | Leire Ibar
La Cumbre Donostiako Udalaren esku uzteko eskatu dute elkarte memorialistek

Memoria Demokratikoaren Legea bete eta Lasa eta Zabala bahitu eta torturatu zituzten Donostiako La Cumbre eraikina memoria historikorako gune bihur dezaten exijitu dute Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Jauregia 2023an Donostiako Udalari utzi behar zion estatuak, baina prozedura... [+]


Eguneraketa berriak daude