Gorka Arresek Bazka.info webgunean: "Goncourt Sarian idazleak 50 euroko txekea jasotzen du. Nobelak hobesten dituen sari honek metafora maite du: irabazia, benetako saria –Goncourt-ean bezala gainerako sari ospetsuetan– liburuaren salmentan dago, sariak lantzamendua suposatzen duelako, aldez aurretiko publizitatea daukalako, eta Frantziak badaukalako bizitza literario bat (...) Euskadi Sariak 18.000 euro idazlearentzat, liburuarentzat… Liburuak egin dezala betiko bide tristea, bera ere triste “Euskadi Saria” dioen faja ipinita. Zenbat salduko du? Iritsiko da institutuetara? Ahituko ote da edizioa? Zenbat berrinprimatu? Ez ote zaigu erdia (eta gehiago) almazenean higatuko? Itzulpena ordaindua du, ordea, Euskadi Sariak. Baina zertarako itzultzen gara/dugu, esate baterako, euskal ipuinaren antologia Renoko Unibertsitatean publikatzen baldin bada ingelesez, literatura zirkuituetatik kanpo, euskal ipuina fakultatean ikertzeko bitxikeria balitz moduan? Ez daukagu sarerik gure literatura munduan zabaltzeko".
Alaitz Olaizola antzerki idazleak Diario Vascon: "Antzerkiaren barruan gabiltzan idazleok beti pentsatzen dugu publikoarekin, eszenarekin, alderdi praktikoekin. Alde horretatik, oholtzarako pentsatutako lanak idazten ditugu (...) Posible da norbaitek pentsatzea saritutako lanek ez dutela eszenarako balio, baina nik askotan pentsatzen dut ez dituztela ezta irakurri ere egiten. Oro har, harremana falta da idazleon eta antzerki taldeen artean".
Gorka Argandoña ‘Ekain’, La Puta People komiki liburuaren egileak Xirikan: "Gaur egun, telebistetan eta hedabideetan korporazio handiek faltsutzen duten errealitatearen aurrean, komikiak gauzak modu gordinagoan eta azalik gabe erakusteko aukera ematen dizu. Nolabait, gehiago bustitzeko aukera ematen du, nahiz eta azken aldian El Jueves aldizkariarekin ikusi den bezala, mugak geroz eta agerikoagoak diren".
"Eskatu txanda eta egingo dugu bat zurekin", esan dio estudioetatik ari den esatari prestu eta animatuak Bilboko kaleetan dabilen berriemaile gazteari. Aurkezlea entzuleei zuzendu zaie segituan. "Bien bitartean, Iruñera goaz...". Han zabaldu dute linea... [+]
Hainbat lorpen kolektiboan soilik egin daitezkeela esaten denean, lerro artean joan ohi da behin kolektiboan pentsatu, gogoetatu eta eztabaidatu ondotik heldu ohi direla, heltzekotan. Baina zerbait lortzeko, ezinbestekoa da pentsatzen jartzea. Ez baitira gauzak besterik gabe... [+]
Sendabelarrak non bildu galdetuz idazten didate eta bide bazterrei erreparatzeko esan ohi diet. Erromantizismoak kalte egin digu bizitzako esparru askotan eta hemen ere bai, sendabelarrak ez baitaude mendi tontorretik gertu dauden bide zidorretan (bakarrik), ezta kostatik bertan... [+]
Apirilak asaba zaharrengana garamatza. Apirila urte osoaren gakoa izango da. Lurrak antolatzea, ongarriketa osatzea, haziak plantatzea, pardak, makilak, sareak, lokarriak atontzea… Hamaikatxo lan bada, sasoi berrirako urratsik handiena, gero uda eta udazkena azkurriz eta... [+]
2021 inguruan hasi zen Itziar Presa Blasco gernikarra konbutxaren munduan murgiltzen. “Magisteritza ikasi nuen nik, eta hezkuntzan aritu nintzen urteetan lanean, baina semeak jaio zirenean etxean geratzeko aukera izan nuen, eta ordu arteko guztia, nolabait, apurtu egin... [+]
Gaur aurkezten dugun intsektuaren izen zientifikoak, besteak beste, bi gauza azaltzen dizkigu: alde batetik, gorria dela (ez erabat) eta ez duela hegorik. Okerrak ez dira biak ala biak, baina gorria ez da bere kolorazio bakarra, eta hegoak ere izan baditu, baina beraien tamaina... [+]
Goizez Nafarroako zubirik esanguratsuenak jendez beteko ditu Sorionekuak dinamikak. Arratsalderako mobilizazio herritarra deitu dute Iruñeko Kostarapea parketik Alde Zaharreko Takonera parkeraino.
EAEko udal legearen euskararen arloko zenbait artikuluren aurkako epaia eman zuen Justizia Auzitegi Nagusiak 2023an, eta orain Gorenak berretsi du. Eusko Jaurlaritzak ez du garaiz aurkeztu epaiaren aurka egin zezakeen helegitea.
Lekeitioko Udalak jakinarazi du bandako zuzendariak tratu txarrak eman izana jaso dutela, hainbat testigantzaren bidez. Udalak azaldu du, Eusko Jaurlaritzaren aholkuak jarraituta, hainbat pauso eman dituztela, besteak beste, zuzendariarekin hitz egin, eta testigantzak jaso... [+]
Zibilentzat antolatutako txangoak igande honetatik aurrera egin ahal izango dira, printzipioz astebetez, eta egunero bi ateraldi antolatu dira. Sarrerak berehala agortu dira.
Orain arte uste izan dugu Erdi Aroan eta inprenta zabaldu baino lehen liburuak kopiatzeaz arduratu zirenak gizonezkoak zirela, zehazki, monasterioetako monjeak.
Baina Bergengo (Norvegia) unibertsitateko ikerlari talde batek ondorioztatu du emakumeak ere kopista... [+]
Florentzia, 1886. Carlo Collodi Le avventure de Pinocchio eleberri ezagunaren egileak zera idatzi zuen pizzari buruz: “Labean txigortutako ogi orea, gainean eskura dagoen edozer gauzaz egindako saltsa duena”. Pizza hark “zikinkeria konplexu tankera” zuela... [+]