Zenbatgarrena?

  • Egunkari batean agertu den ama baten eskutitzak halaxe dio: “Semeak, urtero lez, ez dit lore eskaintzarik egin, ez nau zoriondu”. Eskutitz hori semea komisaldegian eta inkomunikaturik dutela agertzen da. Ez jakin (non ote?) sakon batean murgilduta aurkitzen den ama baten eskutitza, hain zuzen ere. Jakinean, ordea, bere semearen gorputza sufritzen izango dela, torturapeko malko lodietan blai. Eta halaxe, halaxe izan ere amaiezinak diren egun horien ostean, ama espetxera hurbildu eta mintzalekuaren kristal zikinaren atze aldean bere pertsonarik maitatuena ikustean; entzutean nola kolpatu duten, bortxa eta minaren eta dignitatearen korapiloa askatu nahian.

2008ko urtarrilaren 14an
Estanis Etxaburu
Estanis Etxaburu Etxerat-eko koordinatzaileaDani Blanco
Beste ama bat hiru senideekin batera, Teruelgo espetxera zihoan suhia bisitatzera. Betiereko egun ilun eta arriskutsu horietariko batek bere baitan hartu eta hainbat bihotz umezurtz utzi ditu. Zenbatgarren tortura? Zenbatgarren erailketa?

Komisaldegietako tresneriaren erabilpenak, milaka euskal herritarren oihuak dakartza. Tortura. Urte bukaera honetan, errepide luze eta madarikatuak gurutzatzera behartuak diren senideen munduan hamaseigarrenaren heriotza ezagutu da. Euskal hiztegietan “asaldatze” hitzak existitzen al du, bada? Bai, egon baita oraindik orain herri honetako agintari politikorik gertakizun hauek guztiak biolentziaren ondorio direla ukatzen duenik. Umiliagarria benetan, onartezina! Senidea etxetik eraman, egun luzetan torturatu, epailearen axolagabekeria begiz aurre pazientzia osoz bizi izan, espetxeratu, urrundu, isolatu, urte luzetan bakardadean murgilarazi... eta halaxe dutenari maitasuna eta elkartasuna eskaini nahian eginarazitako bide luze horiek hiltzen dituztenean, nolatan bada sufrimendu eta heriotza horiek biolentziaren ondorio direnik ukatu izana? Bai, Euskal Herrian banku makina batek edo egoitzaren fatxada batek eskubide gehiago ditu hainbat eta hainbat euskal herritarrek baino.

Biolentzia egin zaigu lege, eta lege atzerritarren inposizioak herri honi egiten dion eskaintza bakarra. Guzti horren ondorioetan barrena, urtea bukatzen eta berria abiatzen aurkitzen garelarik, balantzeen datu hotzak eta eskandalagarriak agertzen zaizkigu. Aurrera begira eta honekin guztiarekin behingoz bukatze aldera, azken-azkena zenbatgarrena izango ote darabilgun galdera da.

Donostiako Artzain Onaren katedraleko lurrin berezi eta sentikor pean, ohar bat herritarroi: badugu izan sinesmen eta indarrik nahiko egiten diguten guztia geldiarazteko; geurea geureganatzeko; etorkizuna irabazteko, alegia. Animo Lupi eta agurrik beroena Natiri eta gugandik eraman zaituzteten gainontzeko guztioi. Euskal hiztegietan “jarrera” hitza agertzen zaigu. Hitz hori aurre egiteko beharraren argitzat hartzen dugu. Guk jarrera hitzari “borroka” deitzen diogu. Beharraren beharra.

Azkenak
Maiatzaren 10ean Sorionekuak ekimenak zubi eta ate zeharkatuko ditu euskara nafar guztiona dela aldarrikatzeko

Goizez Nafarroako zubirik esanguratsuenak jendez beteko ditu Sorionekuak dinamikak. Arratsalderako mobilizazio herritarra deitu dute Iruñeko Kostarapea parketik Alde Zaharreko Takonera parkeraino.


Udalek espresuki euskaraz jardutea baliogabetu du Gorenak

EAEko udal legearen euskararen arloko zenbait artikuluren aurkako epaia eman zuen Justizia Auzitegi Nagusiak 2023an, eta orain Gorenak berretsi du. Eusko Jaurlaritzak ez du garaiz aurkeztu epaiaren aurka egin zezakeen helegitea.


2025-04-11 | ARGIA
Lekeitioko musika bandaren zuzendariak jazarpen salaketak jaso ditu

Lekeitioko Udalak jakinarazi du bandako zuzendariak tratu txarrak eman izana jaso dutela, hainbat testigantzaren bidez. Udalak azaldu du, Eusko Jaurlaritzaren aholkuak jarraituta, hainbat pauso eman dituztela, besteak beste, zuzendariarekin hitz egin, eta testigantzak jaso... [+]


Turismo bidaiak antolatu ditu Israelgo Armadak Siriari lapurtutako lurretan

Zibilentzat antolatutako txangoak igande honetatik aurrera egin ahal izango dira, printzipioz astebetez, eta egunero bi ateraldi antolatu dira. Sarrerak berehala agortu dira.


Erdi Aroko emakume kopistak

Orain arte uste izan dugu Erdi Aroan eta inprenta zabaldu baino lehen liburuak kopiatzeaz arduratu zirenak gizonezkoak zirela, zehazki, monasterioetako monjeak. 

Baina Bergengo (Norvegia) unibertsitateko  ikerlari talde batek ondorioztatu du emakumeak ere kopista... [+]


Italiar sukaldaritza ez da existitzen

Florentzia, 1886. Carlo Collodi Le avventure de Pinocchio eleberri ezagunaren egileak zera idatzi zuen pizzari buruz: “Labean txigortutako ogi orea, gainean eskura dagoen edozer gauzaz egindako saltsa duena”. Pizza hark “zikinkeria konplexu tankera” zuela... [+]


Salaketa jarriko du Ertzaintzaren tiro baten ondorioz barrabila galdu zuen gizonak

Ospitaletik irten eta berehala prentsaurrekoa eman du Iker Aranak, Errekaldeko gaztetxearen aurrean. Gaztetxearen desalojoan ertzainek "neurrigabeko indarkeria" erabili zutela salatu du, eta salaketa hurrengo egunetan aurkeztuko du.


Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Hutsuneak

Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Noiz: apirilaren 5ean.
Non: Markina-Xemeingo Akerbeltz Gaztetxean.

---------------------------------------------------------

Erosketetarako orgatxoa barazkiz beteta egin dut gaztetxerako bidea, eta haiek mozten eman dugu iluntzea... [+]


2025-04-11 | Estitxu Eizagirre
Bertso eta pilota zaleentzat saio berezia Zumarragan larunbatean

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak 100 urte betetzen ditu aurten. Ospatzeko antolatu dituen ekitaldien artean dago apirilaren 12an Zumarragan egingo den bertso saio berezia. Pilotari bat arituko da gai-jartzen, eta pilotarekin harremana duten Gipuzkoako lau bertsolari kantuan... [+]


2025-04-11 | El Salto-Hordago
“Gatazka eta abusua ez dira gauza bera”, feminismoko eztabaidei heltzeko

Laura Macayaren liburua ekarri du euskarara Katakrakek. Amaia Astobizak itzuli du, feminismoaren baitako eztabaidak ireki eta beste begirada batzuetatik ekiteko helburuarekin.


Palestinaren alde mobilizatu diren 300 ikasleri bisa kendu diete AEBek

Palestinaren aldeko manifestazioetan parte hartzen duten atzerriko ikasleak kanporatzea baimentzen duen dekretua izenpetu zuen urtarrilaren 30ean AEBetako presidente berriak. Orduz geroztik ikasleen bisen baliogabetzeak errepikatzen dabiltza.


2025-04-11 | Irutxuloko Hitza
Helena Tabernak irabazi du Giza Eskubideen Zinemaldiko Saria

Helena Taberna zinegileak jasoko du aurten Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren Saria. Sariaren entrega ostiralean, apirilak 11, 20:00etan Viktoria Eugenia Antzokian ospatuko den bukaera emanaldian izango da.


Eguneraketa berriak daude