Hizkuntza eta irudia goi mailan batzen direnean

  • Talentu fabrika modukoa da Xabiroi, irudigile trebeenak eta gidoilari puntakoenak komiki itxurako istorioetan uztartzen dituena. Jakina, euskaraz. Itzulpenekin konformatzen ez eta euskal produkzioa errotik astintzeko helburuz sortu zen. Merkatuan hamar zenbaki eta hiru album paratu ostean, kalitate maila batere apaldu gabe heldu dio hamaikagarrenari.
Xabiroi komikia
Xabiroi komikia
Ikastoletako Euskaraz Bizi programaren baitako ekimen guztiak bezala, geure hizkuntzaren erabilera geletatik kanpo sustatzeko helburuz plazaratu zen Xabiroi, lerrootan xehetzen ari garen komiki aldizkaria. Bi urte eta erdi joan dira geroztik. Gaur, jolas lekuan, jantokian, autobusean, lagunartean, etxean, nonahi betetzen ahal duen funtzio horretaz gainera, hasierako asmoa bera gaindikatzen duten balioak ere aitortzen zaizkio bederatzigarren arteari begira bizi den argitalpen honi. Garrantzitsuena, gazte nahiz helduentzako komikigintzaren hauspo izatea; euskarazko produkzioari haize ematen dion bakarrenetakoa izatea. Eta, bidenabar, gazteei irakurzaletasuna pizteko produkturik erakargarrienetakoa bistaratzea.

“Euskarazko produkzioan zulo kronikoa ikusten genuelako heldu genion serio gaiari –azaldu digu Arantza Munduategi Ikastolen Federazioko kideak–. Haur eta gazteentzako literaturak segida handia duen bezala, komikigintzan herren genbiltzan aspaldian, Ipurbeltz aldizkariak txikiei erreparatzen baitie nagusiki. Geuk ere, Federazioak, haur hezkuntzarako material asko eman dugu argitara urtetan, baina DBHko ikasleei ezer gutxi eskaini izan diogu”.

Munduategik esandakoaren haritik, euskarazko komiki liburuak merkaturatzen dituen argitaletxe nagusiak, alegia Saurek, bikain osatutako katalogoa du dagoeneko merkatuan, baina bertan aurkituko ditugun obra gehienak Europako egile esanguratsuen itzulpenak dira mementuz.

Arrakastaren gakoak

Xabiroik bide laua egin du orain arte. Ikastolen Federazioak zalantzarik gabeko babesa eman dio hastapenetik eta kasik oztoporik gabe mamitu izan dira zenbakiak. Munduatek aipatu digunez, lehen bi zenbakiek tirada masiboa izan zuten. Familia guztiei dohainik banatzeko adina inprimatu ziren eta argitalpen berria ikasle, irakasle nahiz gurasoen artean ezagutzera emateko baliatu zituzten.

Gero, jada adin tartea zehaztuta, 14.000tik gora finkatu da komiki aldizkari honen tirada. Ikastetxe bakoitzak komeni zaion kopurua eskatzen du eta euro baten truke saltzen zaio ikasleari. Ez da apenas alerik sobratzen. Ez da dirurik galtzen. Lorpen itzela.

Arrakastaren gakoak aztertzen hasita, bi fenomeno izan ditu bere alde Xabiroik. Batetik, taldeari izendatu zaion kapitaina, Dani Fano, komikizale eta komikigile amorratua, punta-puntako kolaboratzaileak bildu eta tinko mantentzen jakin duena. Komikien kalitate mailari beti goian eustearen meritua ere hari zor zaio. Bestetik, Arantza Munduategi bera, ideiari berehala usaina hartu ziona, erakundean nahiz instituzioetan asmoa mamitzeko bitartekoak lortzeaz gain, ikastolen sarea aldizkariaren sustapenerako eta salmentarako erabiltzen primeran asmatu duena.

“Ideiarekin bueltaka hasi ginenerako ezaguna genuen Dani Fano –argitu digu Munduatek–. Ezaguna eta estimatua, Federazioak plazaratzen dituen argitalpenetan, bereziki multimedia lanetan gurekin jarduna baitzen. Berehala konturatu ginen gure proiektua bideratzeko dohain apartak zituela, mundu horretan dabilenaren abantaila guztiak txertatuko zizkiola aldizkariari”.

Fanok pozarren heldu zion erronkari, CD-ROMak ilustratzen eta bestelako zereginetan gustura aritu izanagatik ere, komikigintza baitu lanik maiteena. Bi irizpide nagusi finkatu zituen aldizkariaren ardura bere gain hartu zuenean. Lehena, kolaboratzaileei lanak duin ordaintzea: “Gure orrietan ikusiko dituzun egileak irudigintzan profesionalak dira. Kalitate handia bermatzen duten marrazkilari eta gidoilariak biltzen ditugu eta ordainik gabe ezin da maila gorena eskatu”. Horri esker, komikilari apartak eman dituzte ezagutzera. Kasurik esanguratsuenen artean, Iñaki G. Holgadorena dugu aipagarri. “Bere lanak Frantzian sona handikoa den Spirou aldizkarian edota Heavy Metal estatubatuarrean argitaratzen diren arren, hemen ezezaguna zen. Xabiroik euskaraz ere sortzea ahalbidetu dio”.

Bigarren irizpidea, sorkuntzari askatasuna ematea, gaiaren hautua egileari libre uztea. Nagusiki ikastoletako ikasleen artean banatzeko produktua den arren, egileei ez zaie gaietan edo estiloan mugarik jartzen “zalantza agertu izan didanari –dio Fanok– paperean gogoak ematen diona paratzeko esan izan diot, ‘zerorrentzat balitz bezala egin’. Gazteei ezin baitzaie edozer eman. Usaina berehala hartuko liokete. Gazteen izenean ari bagara ere, helduentzako komikia da gurea, haur kutsurik gabea”.

Euskara landua

Idazketari dagokienez, taldean bi zuzentzaile dituzte testuen egokitasuna ziurtatzeko. “Egile gehienak euskaldunak dira –nabarmendu du Fanok–, hizkuntza ederki menderatzen dutenak, baina argitalpen gehienetan bezala, zenbat eta arreta handiagoa orduan eta emaitza hobeak lortzen dira”. Bestalde, ahalegin berezia egiten da gazteen erregistroak lantzeko. “Zorionez, Asisko, Kike Amonarriz edota Antton Olariaga bezalako adituak ditugu inguruan. Askotan azaltzen dizkiogu kezkak elkarri”.

Aldizkari honen beltzune bakarra ikastolen saretik kanpoko salmenta dela esan liteke. Ikastoletan baino garestixeago, baina merke, oso merke eskaintzen bada ere (1,5 euro), Elkarreko megadendetan egin diren saioek emaitza makalak erakutsi dituzte orain arte. Beharbada, sustatze lanik kasik egiten ez delako. Beharbada, ikastoletatik kanpo ezagutzen ez delako nahiz produktua zuzenki ikastolari lotzen zaiolako. Beharbada, zenbaki batetik besterako tartean pista galtzen zaiolako –lauzpabost zenbaki argitaratzen dira urtean–.

Arduradunok dioskutenez, “Xabiroi bezalako lan bat libreki argitaratzea ezinezkoa da gaur egun. Ikastolena bezalako erakunde baten babesa ezinbestekoa da iraupena ziurtatzeko. Geure kasuan, bezeroak etxean bertan edukitzeak lasaitasun handia eman digu. Harremana askoz ere zuzenagoa da.”

Harpidetza egiteko modurik ere ez da abian jarri. Arantza Munduategik argitu digunez, bezeroak batzeko modu horri ez zaio bide errazik ikusten: “Ikastolen Federazioan arrotza zaigu sistema hori eta nahiago izan dugu lehenik dakigunari ondo heltzea”.

Nolanahi ere, aldizkari gaztea da Xabiroi, hasi berria, kanpora begira jarri aurretik oinarriak ongi sendotu nahi dituena.

Azkenak
2025-04-15 | Bertsozale.eus
Kattin Madariaga Apaolazak irabazi du 2025eko Nafarroako Eskolarteko Txapelketa

Irurtzunen jokatu da Nafarroako Eskolarteko Txapelketaren 39. edizioa. Sei bertsolari gaztek hartu dute parte txapelketan, eta horietatik, Arantzako Kattin Madariagak jantzi du txapela. Txapeldunorde, berriz, Kattalin Lizarraga izan da. Biak izanen dira Nafarroako ordezkari... [+]


Zentsura mozioa onartuta, UPNk Noain-Elortzibarreko alkatetza galdu du

AINE Noain-Elortzibarreko talde independentea, Harana Gara eta Aldatu Elortzibar egongo dira udalaren agintean, eta azken horretako Luis Mayak hartuko du aginte makila. Martxoaren 31n iragarri zuten mozioa aurkeztuko zutela, UPNren kudeaketaren "noraeza" eta... [+]


2025-04-15 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Milioika abokaturekin edo igerilarirekin, AEBak berrindustrializatu?

Iradokitzailea delakoan edo, muga-zergen gatazkaren harira norbaitek berriro zirkulazioan jarri duen Maoren 1953ko bideoaren garai hartakoa da milioi bat igerilariren txantxa. Alegia, orain harekin bat egiten omen duen Xi Jinping jaio zen urtekoa.


Baionako Xingar Ferian salatutako bortxaketa gaitzesteko elkarretaratzea egin dute

Ostegun gauean emakume bat bortxatzea egotzita atxilotu zuten gizon bat larunbatean. Gizona kasua argitu arte zaintzapean dago. Mobilizazioa egin du Itaiak astelehenean 18:30ean, Baionako Herriko Etxean, eta horren erantzukizuna azpimarratu du.


Naziek deportaturikoen oroimena, diru-zorro batean

1945ean Neuengammeko nazien kontzentrazio esparruan hil zen Jean Iribarne gamerearraren diru-zorroa berreskuratu eta bere senideei eman diete. Ipar Euskal Herrian gutxienez 350 herritar deportatu zituzten erresistentzian parte hartzeagatik, eta ia erdia ez ziren bizirik atera.


Elena Barrena, irakasle eta historialarien erreferentea

Gipuzkoako sorrera prozesuari buruzko bere doktore tesia aitzindaria izan zen, lurralde historikoen bilakaera ulertzeko. Deustuko Unibertsitateko irakaslea, historialari askorentzat eredu izan da bere lan egiteko eta irakasteko modua. Igande honetan hil da Elena Barrena Osoro... [+]


Gernikako gaztetxe zaharra hartu dute berriro, itxi eta hamar urtera

Gernikako "gazte langileen interes eta beharrei" erantzungo dien proiektu bat martxan jarriko duela adierazi du Egurre Gazte Asanbladak. Eraikina duela hamar urte itxi zuten, eta salatu dute Gernikako Udalak hiru legegintzaldi daramatzala esanez liburutegi bat jarriko... [+]


Mario Vargas Llosa idazlea eta Literaturaren Nobel sariduna zendu da

89 urterekin hil da, Liman, eta idazle perutarraren seme-alabek eman dute haren heriotzaren berri. Gaztelaniazko literaturaren egilerik ospetsuenetakoa izan zen, eta 1960ko eta 1970eko hamarkadetan Latinoamerikan literaturak izan zuen loraldian paper garrantzitsua jokatu zuen... [+]


2025-04-14 | ARGIA
Gabriel Arestiren “izaera komunista” azpimarratu dute, bere heriotzaren 50. urteurrena kari

Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak (EHKS) antolatuta, egun osoko jardunaldia egin dute igandean, Bilboko Campos Eliseos antzokian. Hainbat hitzaldik osatu dute egitaraua, eta jardnualdia amaitzeko Bigarrenez Aresti etorkizunaren aurrean antzezlana estreinatu dute.


Daniel Noboa eskuindarra gailendu da Ekuadorko hauteskundeetan, eta oposizioak iruzurra salatu du

Bozen lehen itzulian pare-parean geratu ostean, inkesta gehienek aurreikusten zutena baino tarte handiagoa atera dio egungo presidenteak Luisa González hautagai correistari. Oposizioak "iruzurra" salatu eta botoak berriz zenbatzea eskatu du.


Analisia
Balantzaka gerrarantz

Gure amak beti esaten du: “Ez dut sekula ulertu zergatik gertatu zen Lehen Mundu Gerra”. Ez dio batere zentzurik harrapatzen. Ez du ulertzen zergatik inplikatu ziren Europako potentzia zaharrak halako basakeria batean eta ez zaio buruan sartzen nola konbentzitu... [+]


‘Oztopoen gainetik askatasunera’: Ernaik manifestaziora deitu du apirilaren 17an

Adierazpen askatasuna aldarrikatzeko eta "eskuin erreakzionarioaren ofentsibari aurre egiteko" batuko dira. Egun horretarako Euskal Preso Politikoen alde antolatua zuten hitzaldia eta ekitaldia salatu du UPNk, eta hura zelatatzeko agindu du Espainiako Audientzia... [+]


Eguneraketa berriak daude