Denbora-pasa

  • Gure etxe ondoko zinematokian ezagutzen gaituzte, edo bistaz behintzat. Aspaldi honetan sarritan joan gara, bai, gure seme txikietako bat elbarritzen ari baita. Oinez egitea gero eta zailago zaio, eta zinema, antzerkiarekin batera, gogokoen duen denbora-pasetakoa da.
Bego Vicario
Bego Vicario, Animazio zinema errealizadoreaIñigo Azkona
Duela gutxi joan ginen bere gurpil-aulkia erostera, kirurgia egiten ez dioten bitartean, sikiera, mugitu ahal izateko. Asko gustatu zaio berari tramankulua, eta egiten ari den egokitze prozesuaren barruan aurrerapauso inportantea izan da, dudarik gabe. Hauxe da, hain zuzen ere, ni harrituen naukana: zein egokiro ari den gure mutikoa minari, ezinari eta muga berriei baiezkoa esaten. Gu geu baino askoz arinago, noski. Horri esker ari gara geu ere hobeto kudeatzen bere egoerak sortu dizkigun hainbat trago mikatz. Esate baterako, gure kiroldegian aurkitu dugun maisu berezi batekin igeriketako eskolak hartzen utzi ez digutenean. Bertan euren monitoreek beste inork ez dituelako ematen, eta Asierri ezin diote eman, espezialistak ez direlako. Edo zinematokian bertan haurra lepoan eraman behar izatea, bere aulkiarekin sartuz gero, atzeko lerroetako toki egokian bakarrik gelditu behar dugulako.

Eguberrien inguruan gurean estreinatu diren hainbat haur film ikustera horrela joan gara, haurra arrekikilian hartuta, eta ezinegon bezalako bat gelditu zait soinean, filmok ikusi ostean.

Kanpai hots handiekin zetozen batzuk: estreinatu behar zirela nahitaez jakin dugun horiek film amerikarrak izan dira beti bezala. Irudi errealekoak eta aktore ezagunekin batzuk, animazio pertsonaiak nahastuta dituzten besteak eta animazio huts-hutsa oinarri dutenak. Azken hauetan 3D delako teknika nagusi izan da. Lehenengo paketean sartzen dira ikusleria nerabearentzako filmak, eta ama begietatik ikusita apur bat mingarri suertatzen zaizkit honako hauek: bizar zuri inpresentablea, umezain matxistak, maitagarri gozolarrosegiak, heroi bortitzak eta ohiko bilakatu diren pertsonaia ustez barregarriak, baina original edo berriak ez diren neurrian aspergarriak direnak. Hauetako eta bestelako filmetan, askotan animaliak dira kondairak betetzeko erabilienak: erleak, arratoiak, katagorriak, hartz polarrak edo jostailu itxura dutenak; antzinako fabulen harian oso ahul eutsita. Aipatutako beste pertsonaia horien modura portatzen dira, nahiko era gorrotagarri, histeriko eta konpetitiboan.

Horietan guztietan azpimarratu daiteke, ordea, gidoi trinko umoretsua, erritmo ona eta efektu bereziekin gauza harrigarrienak sinestarazteko kapazak direla egileak. Alabaina, guztietan ikusten da modu entretenigarrian soilik burutu direla, kontsumo arinerako produktuak direla, arin borratzen direla ikuslearen memoriatik, eta baten edo besteren kasuan amaiera biribildu gabe ekarri dutela. Laster bigarren partea saldu behar digutenez, bada, ez die merezi nonbait lehena guztiz amaitzea, eta puntu suspentsibotan utzi dute.

Europan egindako animazio film batzuk ere izan ditugu ikusgai. Hauek ere animaliez eta jostailuez beteak, eta arestian aipatutako teknikak lortzeko gertu egon arren, gurea zen pertsonaien auto-kontrola, barne begirada, gorputzaren espresioa aurpegikoen eta hitz jarioen kaltean. Hau guztia alde batera utzi genuenetik, amerikarren lan histrioikoak imitatzen hasteko, bada, haien atzetik jarraitzen dugu, inolako emoziorik eroateko kapazak ez garela, hutsalak eta galduak, eta batzuetan lau-lauak, euskaraz estreinatu den bakarrean bezala.

ASTEKARIA
2008ko urtarrilaren 20a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


“Benetan horrek egin nau komiko: emanaldia gaizki doanean ere gozatzen jakiteak”

Iruñea ez da oso handia, baina Beñat Iturbek elkarrizketarako lekua hautatu duen arte ez dut jakin institutu berean ikasi genuela. Madril eta Iruñea artean bizi da, han hemen baino gehiago, oraingoz. Etxera egin duen bisita bat probestu dut harekin... [+]


2025-04-16 | Jon Alonso
Zozo zuriak

Jada bizpahiru aste izango dira irakurri nuenetik, Maialen Akizuren zutabe batean. Aner Peritzek telebistan esandakoak zekartzan: “Bertsolaritza da gizon zis heteroekin ez harremantzera eraman nauena, bertsolaritza delako disidente egin nauena, eta, era berean,... [+]


2025-04-16 | Itxaro Borda
Irauteko

Beldur hori bada. Badirudi Donald Trump etorri dela Washingtoneko bulego borobila luzerako okupatzera. Bigarren mandatua du, baina bere hurbileko aholkulariei, ez dela txantxetan ari berretsiz gainera, Konstituzioan zenbaki bakan batzuk aldatzeko bere xede zurruna aipatzen die,... [+]


Aitonita eta ortologia

Ansorena´tar Joseba Eneko.

Edonori orto zer den galdetuz gero, goizaldea erantzungo, D´Artagnanen mosketero laguna edo ipurtzuloa, agian. Baina orto- aurrizkiak zuzen adierazten du eta maiz erabiltzen dugu: ortodoxia, ortopedia, ortodontzia... Orduan (datorrena... [+]


Eguneraketa berriak daude