Jose Luis Aizpuruk Le Journal du Pays Basquen esanak: "Zergatik idatzi euskaraz, jakinik, jende guttiagorengana helduko dela zure ekoizpen mezua? Zergatik idatzi Iparretarrak taldeari buruzko liburua euskara hutsez, jakinik, frantsesez egin ezkero, merkatu zabalago bat ukaiten ahalko zukeela idazleak. Zergatik ekoiztu antzerki bat euskara hutsez, jakinik, guretzat bakarrik dela. Eta zergatik euskara hutsezko komunikabideak, jakinik, frantsesaren itsaso zabalak, ainitzez arrain gehiago dizkigula eskainiko gure bazkarako... Bistan dena, merkatu legeek ez dute uzten zalantza izpirik. Baina gure herri-ez herri honetan, merkatutik haruntzago badela beste zerbait gehiago ikasi dugu, edo uste nuen ikasia genuela".
Jon Mak Musika Armatu Komandoko kideak Garan esanak: "Egia da gaur egun gutxi garela euskaraz rapeatzen, baina ikusiko duzu, hamar urteren buruan, oroituko gara garai batez rock eta punk musika baizik ez zela egiten Euskal Herrian!".
Patxi Huarte ‘Zaldi Eroa’k Noticias de Gipuzkoan esanak: "Behin galdetu zidaten ea komiki-tirak gaztelaniaz egingo nituzkeen, eta nik baietz esan nuen. Orain arte euskaraz egin ditut istorioak, baina nire ama hizkuntza gaztelania da eta, agian, istorio hobeak egingo nituzke gaztelaniaz, finagoak eta baliabide linguistiko gehiagorekin. Honek ez du esan nahi euskara motz gelditzen denik, baizik eta nire ama hizkuntza beste bat dela".
Jon Joseba Agirre Aralarreko kideak Aldaketa hamasein esanak: "Euskararen berreskurapena gehiegi maite ez duten intelektual mediatikoek, euskararen aldeko eskaerarik txikienari egundoko egurra ematen diote, eta zapalketa balitz bezala azaldu beren hedapen handiko hedabide demokratikoetan. Euskal Herria lurralde basati (halabeharrez euskaldundua) eta gaztelaniaren aurkako agintarien gidaritzapean balego bezala agertuz.".
ELAk eta LABek EREa baztertu eta berau erretiratzea galdegin dute. Sindikatu biek gogoratu dute 2023an antzeko neurriak geldiaraztea lortu zutela mobilizazioen bitartez
Mendebaldeko Saharako giza-eskubideen egoeraren azterketa egiteko bidaia egin dute Euskal Fondoko eta Eusko Legebiltzarreko kide batzuek. Hegazkinetik ezin izan dute jaitsi ere egin. Legebiltzarkideek Marokoren jarrera “lotsagarria eta onartezina” dela adierazi dute.
Astearte honetan Baionan egitekoa zen zazpi herritarren aurkako epaiketa zortzi hilabetez atzeratu dute. Iazko Korrikan, Irun eta Hendaia arteko Santiago zubia zeharkatuz, 36 migratzaileri Ipar Euskal Herrian sartzen lagundu izana egotzi die Frantziako Justiziak. Defentsak... [+]
Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]
Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]
Mexikoko bi emakume hauen bizitzak indarkeriak eta desplazamenduak zeharkatzen ditu. Haien familiako edo komunitateko kideak hiltzen ikusi dituzte, eta krimen antolatuak zabaltzen duen terrorea azalean sentitu dute; mehatxuak, jazarpena... ohiko dituzte. Baina horrek guztiak... [+]
Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]
Zalantza asko izan ditut, meloia ireki ala ez. Ausartuko naiz, zer demontre! Aspaldian buruan dudan gogoeta jarri nahi dut mahai gainean: ez da justua erditu den emakumearen eta beste gurasoaren baimen-iraupena bera izatea. Hobeto esanda, baimen-denbora bera izanda ere, ez... [+]
Mundu mailako erasoaldi inperialista betean gaude, mendebaldeko burgesiak gidatuta. Ofentsiba inperialistak hartu duen forma gerrarena da, aldaera guztiekin: gerra ekonomikoa, gerra kognitibo eta kulturala, lawfarea; eta, noski, gerra militarra. Mendebaldeko inperialismoak... [+]
Azken urteotan, industria politikaren kontzeptua hainbat mailatan indarrez berragertu da. Neoliberalismoaren mailua izandako erakundeak, Nazioarteko Diru Funtsak, gaur egun zera azpimarratzen du: merkatuek baliabideak modu eraginkorrean esleitzeko eta arazo horiek konpontzeko... [+]