Arrauna eskuan, gazi-gezak dastatzen

  • Aurreko asteetan eskainitako txangoak egin eta gero, hankak, agian, nekatuta sentituko dituzue. Horrela bada, primeran etorriko zaizue dakargun proposamena, eserita ekingo baitiogu ibilbide berri honi. Ez pentsa, hala ere, ahaleginik egin beharko ez dugunik. Giharrak berotuko zaizkigu, baina oraingoan besokoak izango dira gure motorra, izan ere, piragua edo kayaka erabiliko dugu garraiobidetzat. Horretarako, Urola ibaia eta Zumaiako itsaslabarrak izango ditugu inguru ezin hobeak.
Piraguismoa
PiraguismoaUrtzi Iglesias
Zumaiara kotxez heltzeko, bide nagusi bi ditugu, bai Donostiatik bai Bilbotik etorrita: Bilbo-Behobia A8 autopista eta N-634 errepidea. Lehenengoa, azkarragoa eta erosoagoa, bihurgune faltan ez badago ere: Bilbotik Zumaiara 45en bat minutuko bidea dago eta Donostiatik, berriz, 25 minutu inguru. Bigarrena motelagoa da, baina ikusgarriagoa ere bai. Donostiatik etorrita, Zarautz eta Zumaia arteko hamar kilometroak itsasertzetik doaz oso-osorik, eta txoko eta paisaia zoragarriak eskaintzen dizkigute. Bilbotik gerturatuz gero, Deba eta Zumaia arteko bidean bista ederraz gozatuko dugu, bai mendi artean zein itsaso ondoan. Behin Zumaian, Astilleros Balenciagaren aurrean dagoen Itsas Kiroldegia bilatu eta ondoan dagoen aparkalekuan utziko dugu autoa.

Paseoan ibiltzeko beste modu bat

Esan legez, uretatik egingo dugu ibilaldia. Piraguismoa kirol gogorra eta teknikoa dela pentsa dezakezue batzuek, baina gure txangoa ez da horrelakoa izango; olgetarako edo paseorako piraguarekin egingo dugun hau lagun artean edo familiarekin egin daiteke eta, ahalegin fisiko handirik egin gabe, lurretik suma ez daitezkeen paisaiez gozatuko dugu. Nahi duzuen piragua aukeratu dezakezue, modalitate horren barruan erabil daitekeen ontzi aukera zabala da eta.

Beharrezko ekipoa hartu, Itsas Kiroldegi ondoko eskaileretatik jaitsi eta Itxas-gain piraguismo taldekoek erabili ohi duten pantalanera hurbilduko gara. Bertan, ohiko beroketa eta luzaketa ariketak egin, salbamendu jaka jantzi, piraguan sartu eta prest egongo gara besoei eragiteko. Eskuinerantz joko dugu lehenik, Zumaia atzean utzita, Urola ibaian gora. Gure xedea Beduako meandrora heltzea izango da. Nahiz eta Urolan zeuden padura gehienak nekazaritzak eta industriak desagerrarazi dituzten, oraindik ere gune batzuk geratzen dira, hainbat espezieren bizileku.

Getariarantz doan N-634 errepidearen azpitik igaro, eta laster giro lasaian barneratzen hasiko gara. Gure eskuinean poligono handia izango dugu zenbait metrotan, baina aste-akabuan joanez gero jarduera gutxi izango du. Ezkerreko aldean, berriz, malda gogor baten magalean kokatutako artadi ederra ikus dezakegu. Kantauriko arteez osatutako baso itxia da, baina gurbitz, arbustu arrunt, mahats gordin edota haritzen bat ere ikusta daiteke. Polita da, egun ere, gizakiaren esku-hartze handirik izan ez duen txokorik dagoela ikustea.

Bizitzaz betetako irlatxoak

Bilbo eta Donostia lotzen dituen trenak ibaia pasatzeko duen burdinazko zubi berdearen azpitik igaro eta 300 metrotan, eskuineko industria gunea atzean utzi eta itsasaldiek eta ibaiak urteetan garraiatutako materialez sortutako irlatxo modukoak izango ditugu begien aurrean. Landare eta animalia komunitate bitxiko ekosistema dugu hau: martin arrantzalea, kuliska txikia, koartza gorria eta glaux maritima ikus ditzakegu, besteak beste. Hirigunea eta fabrikak ondo-ondoan ditugula dakigun arren, momentu batez zibilizaziotik urrun, oso urrun, gaudela sentitzeko aukera dugu hemen.

Zumaiarantz

Oikiako ibarrera heldu aurretik buelta eman eta, ibaiak egiten duen moduan, itsasorako bidea hartuko dugu. Ibilbidearen hasierako puntura gerturatzen garen heinean –hogeiren bat minutu–, Zumaia aurrez aurre aurkituko dugu, San Pedro parrokia zaindari duela. Aurrerago, Urolak eta Larrondo errekak bat egiten duten lekuan, eskumatara jo eta itsasoratuko gaituen pasabidean sartuko gara. Hirigunea ezkerreko aldean utzi dugu, kirol portua eskuinean, eta azkenik, hor daukagu itsasoa. Urola ibaiak hondarrez osatutako barra zabala sortzen du hemen. Lehenik, badiaren babesean, padura ikus dezakegu; barraren iparraldean, ostera, Kantauri itsasoa aurrez aurre duela, Santixoko hondar duna dago.

Itsasoaren handitasunean

Malekoiaren babesa izan dugu orain arte, baina dagoeneko itsaso zabalera irten gara eta aurrera egitea nekosoagoa egiten zaigu. Izan ere, gauzak bestelakoak dira ur gaziaren eremuan, olatu eta korronteen menpe gaude orain eta indarrez arraun egin ezean, eurek eramango gaituzte gura duten bidetik. Horregatik, ur zabaletan, piraguismo teknikaren oinarrizko ezaguerak edukitzeaz gain, nabigazio kontzeptuak ere jakin behar dira, itsasora irteten garenean haizearen indarra, korronteak eta mareak kontuan izan behar direlako, baita itsasertza irakurtzen jakin ere. Zumaia inguruan, normalean, haizeak iparraldetik jotzen du; hegoaldetik datozenak urriagoak izaten dira. Haize boladarik indartsuenek udazken eta negu bukaeran jotzen dute. Beraz, irteera hau egiteko garairik onena udaberria eta uda artekoa litzateke. Hala ere, zenbait kasutan, udaldian bereziki, tenperatura altuko egunetan, galernak sortzeko arriskua ere badago. Alderdi garrantzitsu horiek ezagutuz gero, kayaka itsasertza ikusteko edo lurretik sartzea ezinezkoa diren bazterrak ikusteko modurik onena izan daiteke.

Flyschak, denboraren aztarnak

Morruari buelta eman eta hura atzean utzita, Zumaiako itsaslabarrak eta itsaso zabala baino ez dute ikusten gure begiek orain. Benetan ikusgarriak dira gris koloreko geruza bertikal horiek, ikusgarriak begietarako eta baita geologiaren ikuspuntutik ere. Duela milioika urte itsas hondoan pilatutako sedimentuei esker eratu ziren harriek geologiaren altxortzat har dezakegun hau osatzen dute. Esaten dutenaren arabera, gure planetaren iraganeko 50 milioi urtetan Lurrak gordetako zenbait sekretu agerian uzten duten liburu modukoak dira aipatu geruzak eta bertan aurkitutako fosilak. Denboran bidaiatzeko parajea, zalantza barik.

Itzurun hondartzara heldu gara dagoeneko, nabigatzaileen zaindari den San Telmo gurtzen duen ermitaren gerizpean. Kantauri itsasoari begira, flyschez edo itsaso gaineko geruza bertikalez inguratuta hau ere. Hemendik eta Debaraino, orain arte ikusitakoaren modukoa da kostaldea, itsasoaren etengabeko higaduraren ondorioz sortutako formazio geologiko ikusgarriz betea. Gu ordea, ez gara haraino helduko, Itzurun hondartza baino ostenduago dagoen Algorri hondartza baita gure jomuga. Baina itzuli aurretik, har ditzagun minutu batzuk leku magiko eta paregabe honetaz gozatzeko. Hondar gutxi eta haitz ugariko txokoa da Algorri, marea igotzen den bakoitzean urez estaltzen dena. Udan, Matxitxakoren aurretik itsasoan ezkutatzen denean, eguzkiak kolore sinestezinak nabarmentzen ditu haitz zoragarri horietan.

Azkenak
Analisia
Nostalgiari ‘sold out’

Gauzak ez dira izatez errazak, eta, izango da batagatik edo besteagatik, baina, azken boladan, mingainari behar baino gehiagotan egin diot kosk bi kontu hauengatik: sold out-aren kultura eta FOMOa –azken hori agian azaldu behar da, ez baita hainbestetan esana: esperientzia... [+]


Zedarriak Foroari erantzuna
Defentsan inbertitzea

Zedarriak Foroak Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua txostena aurkeztu zuen urtarrilaren erdialdean. Bertan, EAErako gomendioak jasotzen dira, Draghik eta Lettak Europako Batasunerako aurkeztu dituzten txostenak erreferentziatzat... [+]


2025-02-17 | Euskal Irratiak
Migranteen kontrako polizia operazio bat salatu dute Baionan

Hamasei migrante atxilotu zituzten otsailaren 6an Baionan, etorkinen eskubideen aldeko elkarteek salatu dutenez. Dirudienez, Baionako prokuradoreak eman zuen agindua. Operazioa autobus geltokiaren eta Pausa harrera zentroaren artean gauzatu zuen poliziak, tartean, adingabekoak... [+]


Musika eta dantzaren bidez, elkartasuna adierazi diote Palestinari Donostian

Kulturatik elkarteak antolatuta, Musika eta dantza Palestinarekin ekitaldia egin dute Alderdi Ederren gaur eguerdian. Palestinako herriari elkartasuna adieraztea eta jasaten ari diren genozidioaren bukaera eskatzea izan da helburua. Donostiako Udalaren Musika eta Dantza... [+]


Komunitateaz (I)

Konturatu orduko, 119 arkume jaio dira etxean, eta hamahiru ardi baino ez zaizkigu gelditzen erditzeko. Aurrerakoak diren urruxak jada izendatuta dauzkagu; horrek, inplizituki, esan nahi du hiltegira eramango ditugunak zeintzuk diren badakigula. Bereizte ariketa horretan... [+]


2025-02-17 | Nagore Zaldua
Amorrotxa, odol urdineko ameslaria?

Trebea, burutsua eta iheskorra; olagarro arruntak, izenak hala adierazten ez badu ere, aparteko trebetasunak ditu. Itsas molusku zefalopodo haragijale honek txundituta gauzka, bere ezaugarri eta ahalmen bitxiekin. Ornogabe guztien artean adimentsuena da, besteak beste.


2025-02-17 | Jakoba Errekondo
Intsektuen negupasa

Hotza gogor ari du. Ez denean, baina aurtengo neguan lurralde batzuk ederki jotzen ari du. Eta intsektuek nola irauten dute, udaberriarekin indarrean berragertzeko? Kaleko galdera izan dut bart. Hortik intsektuen adimendu eta buruargitasunera koxka ttikia dago. Berritu ditugu... [+]


2025-02-17 | Garazi Zabaleta
Xüxenka
Hurbileko laborari txikiek kudeatutako saltoki kolektiboa Maulen

Mauleko Euskalduna ostatuak urteak daramatza Zuberoako etxe ekoizle txikien produktuekin lanean, eta hiriburuko ostatu parean eraikin bat erosi zutenean proposamena egin zien laborari horiei berei: zergatik ez ireki hurbileko ekoizleen saltokia bertan? “Motibatuta zegoen... [+]


Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


Eguneraketa berriak daude