Ahuleziatik eta zuhurtasunetik sortzen da askatasuna

  • Iparretarrak. Erakunde politiko armatu baten historia. Eneko Bidegain. (Gatuzain, 2007).

    "Ipar Euskal Herriaren askatasunaren alde nahiz Hegoaldearekiko emantzipazio politikoaren alde borrokatu zuten militanteen agerbide interesgarria irudi zaigu liburua” idatzi dut berriki Argian, liburuaren egilearekin izan elkarrizketaren harian. Lehen pertsonaren pluralean orduan, singularrean orain, Iparretarrak (IK) fenomeno soziopolitikoak iradokitako hainbat aburu nire baitatik erauzte aldera.
Iparretarrak
Iparretarrak. Erakunde politiko armatu baten historia
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Iparretarrak erakundea, bere hasieran, Iparraldeko etarrek –etakideek– osatu zuten funtsean. Euskaraz bizi eta idazten dugunok “etarra” izenondoa baztertu dugu eta “etakidea” hobetsi. Espainiako Lengua Españolaren hiztegian aldiz, “etarra” adjektiboak “Perteneciente a la banda terrorista vasca E.T.A.” dio. Espainiarrek -ar edo -tar euskal atzizkia bere egin dute. Mespretxatzeko edota gutxiesteko erabilia betiere. Historiaren paradoxa.

ETAk EAJ aitatzat nola, hor nonbait izan zuen IK-k ETA. Jeltzaleek -ar atzizkia nola, hala erabili zuten berau ere etazaleek. Historiaren bilakabidean aitatasunak badu bere munta inondik ere. Historia, politikoa izanagatik edo horregatik beragatik, pertsonok osatzen dugu inola ere.

Aita izan da nagusia gure epikan –eta hierarkia edipikoan–, Ama berriz Euskal Herria. Ama Euskal Herria bere egin nahian, aita ezin akabatuz dihardute oraindik ere askatasunaren semeek –eta alabek–; vascos y vascas alegia. Herri honen askatasunaren xerka, askatzaileek aita akabatu beharrez, emantzipatu beharrez, Ama akabatuko duten beldurrak inarrosten nau ni neroni.
Freudiano edo freudiar soberaxko jalgitzen ari zait idazkia. Aitor dut. Alta bada, Ama Euskal Herriaren aldeko eta IK erakundearen aldeko puja berde bat erantsi nahi nioke gure –Ama– arbolari. Aita eta boterea bikote gisa hartuta, Iparretarrak erakundea aitonen –edo aitoren– seme izanagatik, aitonak zein aitak berezko zuten ahalmenik edo botererik gabe jaio zen.

Baliteke, gure iparreko espresio soziopolitikoaren ahalmen mugatuak Ama Euskal Herriaren askatasunaren aldeko borroka armatuaren bidean Iparretarrak gelditzera behartu izana. Baliteke halaber, botere mugatuak borrokatzeko gaitasuna murriztu eta maitatzeko beste modu batzuk xerkatzera bideratu izana. Hots, Ama maitatzeko hainbat molde dagoela ulertu eta onartu izana.
Anartean, Hegoaldeko aitonek eta aitek –eta semeek– ez dute ulertu ez onartu ere, ez dela posible boteretsu izatea eta maite izatea aldi berean, maitatua akabatu gabe. Eta aitona berekoia delako Ama hiltzen ari dela uste duen aitak, aita altruistaren jokabidea hartu izanagatik, Amaren askatasunaren alde egiten duela sinetsita bizi izanagatik, nahiko adina badu semearen jokabide eta zori ahula onartzeko.

Azkenik, aitona, aita nahiz semearentzat hiruna aburu: “Egoismoan oinarritutako ‘askatasun’ estasiak pertsona akabatzen du. Zorionik gabeko askatasunak esklabo egiten gaitu. Ahuleziatik eta zuhurtasunetik sortzen da indarra, askatasuna eta zoriona, aldian-aldian”.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iparretarrak
2021-12-14 | Beñat Espil
Gora Allande gudaria!

Nihau bürüari izigarriko desafio bat ezarri diot: Allande Sokarros, ekialdeko Etxebartar seme eta Iparreko anaiaren bizia, horrialde bakar batean llabürbiltzea... Desafio izigarria Allanderen bizia ez beita izan lasaiezko ibai lüze bat. Bena halerik ere... [+]


2021-12-10 | Axier Lopez
Allande Sokarros kazetari eta militante euskaltzalea hil da

Allande Sokarros kazetari, itzultzaile eta militante zuberotarra zendu da 64 urterekin. Kazetaritzan urte luzez aritu da, ARGIAn eta beste hainbat hedabidetan.


2021-07-21 | Mikel Asurmendi
Manex Pagola: «Frantzian demokrazia oso ttipia da, Filipe Bidart auzia lekuko»
«Carlos Garaikoetxea dimentsio handiko politikaria izan da, Euskal Herriak bere balioa gehiago baliatu izan balu, naski, ez ginateke egungo atakan» diosku Manex Pagolak. Gure solaskidea Euskal Herrian gaindi dabil goizdanik politikaren karietarat: «Nahiago nuke denbora... [+]

2021-07-20 | Mikel Asurmendi
Ttotte Etxebeste: «Kudeaketa politikoaren garaia iritsia zaigu abertzaleoi»
Iparraldeko mugimendu abertzalea erabat, eta jendartea oro har, Filipe Bidart preso baigorriarraren askapena exijitzen ari da etengabe. Frantziako auzitegiek alta, bi aldiz -urrian eta abenduan- errefuxatu dute eskaera. Eskaera otsailaren 1ean izanen da berriz aztertua.


[+]


2021-07-20 | Mikel Asurmendi
LEONGO AFERA
LEONGO TIROKETAREN AUZIA EDO LAU MILITANTEEN OHOREA
Leongo afera gertakari ilun gisara pasako da gure herriaren historiara maleruski. Egun hauetan Parisko asiseetako gortetan Euskal Herriaren alde borrokaturiko hiru militanteen kemena eta ohorea dago auzian. Popo Larre desagertuarekiko gorazarre duina, bestalde.

2021-07-19 | Eider Rodriguez
Filipe Bidart: «25 hilabete horietako laburpen baten azalpenera mugatu naiz»
Liburuaren nondik norakoak?
2000. urtean, Seaskako lizeoan, Etxepare ikastetxean, Elorri ene alabaren ikasgelan bakartasunari buruzko idatziak aztertzen ari zirelarik literaturan, ene lekukotasuna galdein zautaten. Idatzi labur bat nahi zuten, «bi hitzez», baina abiatu eta... [+]

2021-07-19 | Ixabel Etxeberria
«Zaila da Iparretarrak-ek jada biribildua duen autonomia proiektuaz eztabaidatzea»
Mixel Berger arkitekto EBko militanteari elkarrizketa
«Zaila da Iparretarrak-ek jada biribildua duen autonomia proiektuaz eztabaidatzea»
MIXEL BERGER
A lgeriako gerlaren ondotik Euskal Herrira etorria, arkitektoa da lanbidez. Politikagintzan egin du, baina, bide... [+]



2021-07-19 | Ixabel Etxeberria
«Kadira dut askatasunaren prezioa, beste batzuentzat garestiagoa da»
Ttotte Etxebeste, euskal preso politiko ohiari elkarrizketa
«Kadira dut askatasunaren prezioa, beste batzuentzat garestiagoa da»
Ttotte Etxebeste, euskal preso politiko ohia
Polizia frantses batek 1988ko otsailaren 19an atxilotzeko unean bizkarrean jotako tiro baten... [+]



2021-07-19 | Ixabel Etxeberria
«Borrokaren ildoa bateratzeko urratsak zehaztu behar dira»
Iparretarrak erakundearen bozeramaileekin elkarrizketa
«Borrokaren ildoa bateratzeko urratsak zehaztu behar dira»
Apirilaren 10eko prentsaurrekoa baino lehenago mintzatu zitzaigun Iparretarrak:
Borrokan hogei urte egin berri dituela eta, Iparretarrak erakundearen... [+]



2021-07-19 | Mikel Asurmendi
LANDETAKO TIROKETA: AUZI ILUNA ARGITU NAHIAN
Leoneko (Landak) tiroketari buruzko gertaera ulertu aldera, komeni da auzi honetan inkulpatuak diren hiru militanteen erakundeaz hainbat zehaztapen egitea. IK-i buruzkoak, hots. IK 1973an sortu zen. Filipe Bidart izan zen klandestinitatera pasa zen lehen militantea: 1980an. Urte... [+]

2021-07-12 | Mikel Asurmendi
Eneko Bidegain
«Autonomiaren bidea hartu dute IK gogor kritikatu zutenek»
Baiona, 1975. Kazetaria. Ekaitza astekarian hasi zen kolaboratzaile lanetan eta Euskaldunon Egunkarian zaildu egunerokoaren zereginean. Berria egunkarian dihardu gaur egun. Idazlea da, halaber. Besteak beste, Anbroxio eta Mahatsaren begia eleberriak eman ditu argitara. Oraindik... [+]

2020-06-15 | Mikel Asurmendi
Baigorriko parrokian Filipe Bidartek Jamattit aitari eskainitako hitzezko gorazarrea

Jean Batiste Bidart Kuxkurrio, 2020ko ekainaren 8an zendu zen Baigorrin, 93 urte zituelarik. Ekainaren 11n, Baigorriko parrokian, Filipe Bidartek Jamattit aitari eskainitako hitzezko gorazarrearekin amaitu zen ekitaldia.


Gaurko egunez, Iparretarrak-eko Maddi Hegi eta Gabi Mouescak Pau-eko espetxetik ihes egin zuten

Gaurko egunez, 1986ko abenduaren 13an, larunbata zen, Iparretarrak erakunde armatuko militante Maddi Hegi eta Gabi Mouescak Pau-eko espetxetik ihes egin zuten. Espetxe aldaketa bat irudikatuz, hainbat ekintzaileren plana ongi atera eta espetxeko ate nagusitik atera ziren.


2018-08-07 | ARGIA
Duela 35 urte desagertu zen Popo Larre jendarmeekiko tiroketa batean

Gaur bezalako egun batez duela 35 urte, 1983ko abuztuaren 7an, desgertu zen Jean-Louis Larre, Popo ezizenez ezaguna, Landetako Leon herrian Frantziako poliziarekin izandako tiroketa baten ostean eta inoiz ez da haren berri gehiago izan. Haren adiskide eta burkideek uste dute... [+]


Eguneraketa berriak daude